If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.
You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!
NASA-k arrakastaz lortu du asteroide bat jotzea, egunen batean Lurra salba lezakeen ariketa batean.
Asteroidearen erditik 17 metrora jo dute. Zuzenean ikusi ahal izan da proba. Orain, kalkuluak egin beharko dituzte, jakiteko zenbat desbideratu den kolpaturiko objektuaren orbita. Bideoa eta informazio gehiago, click hemen.
Zuzenean ikusi ahal izan da proba (goiko bideoan), segundoko irudi bat bidali baitu zundak. Hasieran, Didymos eta Dimorphos asteroide sistema puntutxo distiratsu bat baino ez da izan pantailan. Minutuek aurrera egin ahala, handituz joan da, eta, une batean, bi objektuak bereizi ahal izan dira. Gero, Dimorphos gero eta handiago ikusi da, eta azkeneko segundoetan pantaila osoa bete du. Gero, irudi hautsi bat bidali du DARTek, azkenekoa, talkaren eraginez erabat suntsitu baita.
Internet-gune honetan baliabide-bilgune bat baizik ez duzue aurkituko, non irudiak, azalpenak, animazio eta bideoak eskeintzen baitira, mailaka antolatuta.
Helburu nagusia irakasle eta ikasleen lana arintzea da, horrela ez dute denborarik galduko bideo, jarduera eta irudi-bilaketan. Norberak erabakiko du zer den baliogarria eta zein unetan eta zein neurritan erabiliko den, egoera eta beharren arabera.
Akatsak edo funtzionamedu eragozpenen bat aurkitzekotan biziki eskertuko nizueke horren berri ematea posta helbide honetan:
imarruea@gmail.com
Besterik gabe, hauta ezazu zure ikasmaila eta click batez ...... aurrera!!!
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.