| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LOMLOEDBH3F2B

Page history last edited by Imarru 1 year, 4 months ago

 

Digestio-, arnas-, zirkulazio- eta iraitz-aparatuen anatomia eta fisiologia oinarrizkoak.

(2. zatia). Digestio eta iraitz aparatuak.

 

 

1. Digestio Aparatua (Liseri Aparatua) :

Aparatu honek elikagaiak eraldatu eta substantzia soilagoak sortzen ditu, zelule xurga eta erabil ditzaten. Halaber, digeritu gabeko hondakinak (gorotzak) kanporatu egiten ditu. Bi elementu mota ditu:

 

Digestio-hodia: Hamar bat metroko hodia da. Atal hauek ditu:

 

Digestio-guruinak (edo Digestio aparatuaren organoak): Guruin erantsi batzuk dira eta zenbait substantzia jariatzen dituzte, elikagaiak deskonposatzeko. Hauek dira

 

Ahoa: Elikagaiak digestio-hodian sartzeko barrunbea da. Ahoan, mihia eta hortzak daude. Hauen bidez, elikagaiak txikitu eta listuarekin nahasten dira.


Faringea: Digestio eta Arnas aparatuen hodia da; epiglotis izeneko tolestura dauka eta honi esker, ez zaie elikagaieei arnasbideetara pasatzen uzten.


Hestegorria: Faringea eta urdaila lotzen dituen hodia da.


Urdaila: Digestio-hodiaren zabalgunea da; sarrerari kardia

esaten zaio eta irteerari piloroa. Horman, zelula jariakor asko daude; urin gastrikoa jariatzen dute zelula hauek (azido klorhidrikoarekin) elikagaiak digeritzeko.


Heste meharra: Sei metro ingurukoa da. Hiru zati ditu: duodenoajejunoa eta ileona. Heste meharrean substantzia elikagarri gehienak xurtgatzen dira. Gibelak eta pankreak duodenora isurtzen dute behazuna eta urin-pankreatikoa.

Heste lodia: Azken zatia da, uzkian amaitzen da. Hiru zati ditu: heste itsua (hasieran apendize bermiformea dago) kolona eta ipurtestea.

a) Listu guruinak: Ahoan daude, hiru gurin pare: mihiazpikoak, barailetakoak eta parotidak.

Listua sortu eta aho barrunbera botatzen dute.

 

 

b) Gibela: Behazuna sortzen duen guruina da. Behazuna behazun-xixkuan

pilatu eta duodenora isurtzen du. Behazunak, koipeak eta gantzak

disolbatzen laguntzen du.

 

c) Pankrea: Pankrea-urina sortzen duen guruina da. Urin hori duodenora

isurtzen da eta haren bidez, elikagaiak deskonposatzen dira.

 

 

 


 

Digestio aparatuaren anatomia

 

 

Beha ezazu epiglotis-aren jokabidea, irenstean. Laringea ixten da eta horrela elikagai solido eta likidoak ez doaz trakearantz.

 

Berpasoa

 

Duodeno-ra jariatzen dira urin pankreatikoa eta behazuna (gibeletik), elikagaien deskonposaketa eta disoluzia ahalbidetzeko.

 

 

 

 

2.- Digestio-funtzioak:

 

Ahoratzea: Elikagaiak digestio-hodira sartzen dira ahotik; ahoan hortzek elikagaiak txikitzen dituzte eta mihiak listuarekin nahasten ditu.

Digestioa (Liseriketa):

A) Digestio mekanikoa, elikagaiak moztu, txikitu eta nahasi egiten dira, batik bat, ahoan eta urdailean egiten da.Eraldaketa fisikoa da.

B) Digestio kimikoa, elikagaien molekula kimikoak eraldatzen dira, konposatu sinpleagotan deskonposatuz. Eraldaketa kimikoa da.

Xurgapena: Digestioan sortutako biomolekulak (mantenugaiak: gluzidoak, proteinak ...) digestio-hodiaren pareta zeharkatzen dute eta odolera pasatzen dira, eta gorputzaren atal guztietara garraiatuak izango dira.

Iraizpena: Digeritu gabeko substantziak eta susbtantzia xurgaezinak kanporatu egiten dira.

 

Ezinbestekoa:

How does digestion work?

 

 

2.1- Hortzak :

Egitura gogorrak dira, elikagaiak mozteko eta txikitzeko erabiltzen dira.

 

 
Nolakoa da gure hortzeria? Noiz eta nola sortzen da?

 

 

 

 

Hortzeria: Helduen hortzeriak, behinbetirakoa, 32 pieza ditu, 8 ebakortz4 letagin8 aurreko hagin eta 12 atzeko hagin.

Ezkerreko bideoan, hortzak behar diren bezala garbitzeko zenbait aholku ikus dezakezue.

Digestio aparatuaren gaixotasunak:

 

Txantxarra Zenbait bakteriok sorturiko gaixotasun infekzioso bat da; bakterio hauek hortzen dentina, esmaltea eta zementua erasotzen dituzte. Bakterio hauek ahoan dauden gluzidoz elikatzen dira eta ingurune azido sortzen dute (adibidez, CocaCola edaten dugunean, gozokiak eta opil-industrailak jaten ditugunean ..); azidotasun honek hortzak zulatzen ditu errazago. Dentifriko guztiak basikoak dira, azidotasunari aurre egiteko. Ikusi ezkerreko bideoan, hortzak nola garbitu behar diren.

 

Ezkerreko 1. bideoan hortzak eta aho-barrunbea nola garbitu ikus dezakezu.   Beheko bideoan: txantxarren sorrera eta konponbidea ikus daiteke.

 

 

 

 

3.- Iraitz -aparatua eta Iraizketa:

Metabolismo zelularraren ondorioz sortu eta odolak garraiatzen dituen hondakin-substantziak kanporatzeko prozesua da iraizketa.

Giltzurrunak, gibela, izerdi-guruinak eta birikak (CO2 kanporatzen dute eta). Unitate honetan, Gernu-sistema landuko dugu, hau da Giltzurrunak eta Gernubideak.

 

The mammalian kidney (Ugaztunen giltzurruna)

 

 

Iraitz aparatuaren egitura (bideoa, euskeraz)

 

Giltzurrunen funtzioa odola iragaztea da, eta horrela lortzen diren sustantzia toxikoak eta hondakinak gernuaren bidez kanporatzea.

Hau posiblea da gernu-aparatu eta sistema zirkulatorioaren elkarlanari esker:

Odol-zirkulazioa hodi sistema honekin lotuta dago, eta hori dela-eta zainetatik ailegatzen da odol zikina giltzurrunetara, bertan filtratzen da, eta arterietatik garbi bueltatzen da bihotzera.

 

Structure and function of kidney

Iraitz aparatuaren funtzionamendua (ingeleraz)

 

 

 

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.