| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LOMLOEDBH3F2A

Page history last edited by Imarru 1 year, 4 months ago

Digestio-, arnas-, zirkulazio- eta iraitz-aparatuen anatomia eta fisiologia oinarrizkoak.

(1. zatia). Arnas aparatua eta zirkulazio sistema.

 

 

1. Arnas aparatua:

Aparatu honek funtzio hauek ditu: kanpoko aireko oxigenoa hartuodolera eraman eta, aldi berean, odoleko karbono dioxidoa kanporatu atmosferara.

 

1.1- Arnas aparatuaren anatomia :

 

Arnas Aparatuaren anatomia (ingeleraz)

Arnas aparatuaren anatomía (gaztelaniaz)

 

1.- Sudur-hobiak: ahoaren gainaldeko bi barrunbe dira;

airea sartu, berotu eta hezetu egiten da

2.- Faringea: Hodi gihartsu eta elastikoa bat da; airea

laringera eramaten du eta Liseri nahiz Arnas aparatuen

elementu komuna da.

3.- Laringea: Hodi laburra da eta barruan ahots-kordak daude. (ikusi videoa).

4.-Trakea: Lepoaren barrualdean goitik behera doan hodia da. Hestegorriaren aurrean dago, horrekiko paraleloa. Trakean  zehar C itxurako pieza kartilaginosoak daude, beti pasabidea zabalduta mantentzearren.

5.- Bronkio eta bronkioloak: Biriketan sartutako bi hodi dira

(bronkioak) eta barrurantz jarraitzean, bronkiolo izeneko hodi

meheagoak sortzen dira (bronkioloak).

6.- Albeoloak: Bronkioloak adar txikiagotan sakabanatzen

dira eta amaieran, pareta mehe-meheko zakuak daude, birika-albeoloak.


Arnas aparatuak bi atal nagusi ditu: birikak eta arnas bideak.    

Ezkerreko laukian ikusten diren 1-6 atalak, arnas bideak dira,  kanpotik barrura ordenatuta.

Birikak bi organo arol dira, sahiets-hezurrek babestutakoak.

Pleura izeneko mintz bikoitz batez inguraturik daude; bi pleuren

arteko hutsunea pleura-likidoz beteta dago.

Eskuineko birika  handiagoa da (hiru gingil ditu) ezkeraldean bihotzak leku handi  bat okupatzen baitu.

Beha ezazu epiglotis-ak duen jokabidea:

 

 

2.2- Arnas aparatuaren funtzionamenduaeta funtzioa:

2.2.1- Funtzionamendua:

Birika-aireztapen izeneko prozesuan, atmosferako airea biriken barrualderaino sartzen da, eta gero, biriketatik irten eta atmosferara igarotzen da. Hau guztia bi gihar moten ekintzaren ondorioz gertatzen da :

a) Diafragma: Biriken azpialdean dagoen gihar bat da. b) Sahiets arteko giharrak: sahiets-hezurrak elkarren artean lotzen dituzten hezurrak dira. Birika-aireztapenaren mugimendua.

 

 

2.2.2- Arnas aparatuaren funtzioa eta funtzionamendua:

Arnas aparatua: zatiak eta funtzioa (berpasoa).

 

 

2.3- Arnas aparatuarekin erlazionaturik dauden gaixotasunak:

2.3.1.- Tabakismoa ( eta beste belar-"ismo" batzuk):

Airearen oxigenoa odolera eraman ahal izateko, arnas bideak (faringe, laringe, trakea, bronkioak ..) eta albeoloen gainazala ahalik eta garbienak izan behar dira; albeoloen gainazala zikintzen denean, oxigenoak eta karbono dioxidoak ezin dute zeharkatu ( edo oso gutxi) ondorioz, oxigeno gabezia sortzen da organismoan. Horrekin batera, tabakoaren keak dituen zenbait substantzia, arnas bideen paretetan itsasten dira eta hango zelulak eraldatzen dituzte, gaixotasun larriak sortuz.

 

Albeoloen gainazalak beti garbi mantendu behar dugu,  gas trukeak egin ahal izateko:

 

 


Pertsona hau "laringectomizatu" bat da; zer gertatu zaio?

Zergatik egin diote zulo  hori eztarriaren erdian?

 

Nolako bizimodua eramaten dute laringectomizatuek? 

 


Tabakoa erretzeari buruz. Zenbait aholku. (Jarduera 1)

 

 

Kontuan hartzekoa:

a) alde onak (?)

b) alde kaltegarriak.

c) Salneurria (€-tan).

Abantailak edo "alde onez" gozatzeko, arriskuak eta gastua asumitzeak merezi al du?.

Arrazoitu zure erantzuna.

 

Jarduera 2 : Eta "maría" edo porroak erretzeak? Ez egin esperimenturik zure gorputzarekin informaziorik gabe !!!!!:

Informa zaitez hemen CANNABIS erretzeari buruz

Zer egin dezaket erretzeari (tabakoa, maría ...) uzteko?

 

Erantzuteko:

 1.- Porroek eta tabakoak osagai komunarik dituzte? Zeintzuk?

2.- Porro erretzeak ondorio positiborik al du? Baiezkoan, Zeintzuk?

3.- Eta ondorio negatiborik?

IrakurketaKea biriketan, nikotina garunean

 

Humore beltza ala egia borobila?

 

Birikek bereizten al dute tabako erretzea edo "maria" erretzea? Bietan aire zikina iristen zaienez gero, ihes egiten dute.
 

 

 

Jarduera 3. Bideo hau ikusi ondoren, idatz itzazu koadernoan zure iruzkinak. 

 Erretzaileen ohiturak arriskuko ohiturak al dira?


 

 

2.- Zirkulazio Sistema

 Zirkulazio Sistema mantenugaiak eta oxigenoa organismo osoan banatzeaz arduratzen da; era berean jarduera zelularretik sortutako hondakin-substantziak biltzen ditu eta hauek kanporatzeaz arduratzen diren organoetara eramaten ditu.

Osagaiak: Odol-hodiak, Bihotza eta Odola (odola aurreneko Unitatean ikasi genuen).

 

Zirkulazio Sistemaren funtzioak irudi honetan laburtuta ikus daitezke:


 

 

Odol hodiak Bihotza

Arteriak:Bihotzetik gorputzeko organoetara eramaten

dute odola. Arterioen hormak lodiak, gogorrak eta elastikoak  dira (gihar zelulak dituzte). Horrela, bihotzak bultzatutako odolaren presio handia egokitzen dute.

Zainak: Organoetatik bihotzera eramaten dute odola; hormak ez dira arterienak bezain sendoak eta elastikoak. Barruan balbulak dituzte, odolak atzera egin ez dezan.

Kapilarrak: Tamaina txikiko (batzutan mikroskopikoak) hodiak dira eta sare moduko bat osatzen dute, arterien amaierako muturrak zainen hasierako muturrekin lotzen dituena (ikusi irudian, kapilar baten irudikapena).


Tamainaz gutxigora behera, eskumuturra adinakoa den organo gihartsua da. Odol hodietan  zehar odola bultzatzen du eta eta odol-isuria mugimenduan mantentzen du.

Toraxaren erdialdean dago ezkerraldera desplazatuta, biriken artean.



 

Zirkulazio Sistema

 

Bihotzaren anatomia (puzzle).

 

Bihotzaren mugimenduak (Taupadak): Diastole (ezkerran) Sistole (eskubian):

Zirkulazio Sistemaren ezaugarriak: zirkuito itxiabikoitza eta elkargurutzatua da. Zirkuito txikia Arnas aparatuarekin erlazionatuta dago eta zirkuitu handia, Zirkulazio orokorrekoa da, zelula guztietarantz elikagaiak eta gasak eramatekoa.


 

 

Jarduera 5.

Ziklo kardiakoa.

The human heart

Blood flow through the Human heart

 


Jarduera 4:

Beha ezazu ondoko irudia eta izendatu barrunbe guztiak, irteerak, sarrerak eta balbulak.

 

 

 

Zirkulazio sistemaren zirkuituaren HIRU ezaugarriak:

1.- Jarraia da,

2.- bikoitza da (zirkulazio nagusia eta birika zirkuitua, beheko animazioan ikusten den bezala), eta

3.- elkargurutzatua da, zeren eta zirkuitu nagusiaren eta txikiaren hasiera-bukaerak, elkargurutzaturik baitaude (behe-ezkerretik goi-eskubira eta behe-eskubitik goi-ezkerrera).

 

 

 Zirkulazio-sistemarekin erlazionaturik daude gaixotasunak:
Miokardio infartua


 Zirkulazio sistemarekin erlazionaturik dauden gaixotasunak


 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.