| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LOMLOEDBH1B3

Page history last edited by Imarru 1 year ago

 

Arroka eta mineral garrantzitsuak edo ingurukoak: identifikazioa.

 

 

1.- Arrokak, aniztasuna eta erabilerak:

Egin ezazue click esteka honetan

Zabalduko den irudia aztertu behar duzue (maparen iturria).

Mapa bera, baina pdf fitxategi bezala hemen eskura dezakezue:

Arrokak_aniztasuna_eta_erabilerak.pdf

 

Mineralak eskuratzeko, gizakiak meategiak eraiki izan ditu. Meategiaz hitz egitean lur-azpian eraikitako zulo edo galeriez oroitzen garen arren, badaude meategi irekiak ere, harrobi deituak.

Euskal Herriko historian garrantzi handia izan dute meategiek.

Erromatarrek jada, zilarra ateratzeko, Arditurriko meategien ustiapena hasi zuten Aiako Harriaren inguruan; geroago, burdina, blenda eta fluorita atera izan dira, 1984an meategia itxi zen arte.

Hala ere, Bizkaiko ezkerraldeko Triano mendien inguruko meategiek (Gallartan, Trapagan, Galdamesen…) izan dute eragin handiena Euskal Herriko gizartean eta ingurunean.

Meategi horietan burdina ustiatzen zen eta berori izan da Bizkaiko garapen industrialaren motorra. Gaur egun itxita daude meategi guztiak eta paisaian eragindako aldaketak bakarrik geratzen dira:, Zugaztietan (Trapaga), adibidez.

Nafarroan ere ustiatu dira meategi batzuk XX. mendean, potasioz eta magnesioz osatutako mineralak ateratzeko, gehienbat.

Nafarroako meategien garrantzi ekonomikoa ez da inoiz garrantzitsua izan eta gaur egun gehienak itxita daude.

Eugin dago jardunean ari den meategi bat.

Harrobiak, berriz, oso ohikoak dira Euskal Herriko mendietan; harrobi horietatik eraikuntza-lanetan erabiltzeko arroka ateratzen da, gehienbat. Gaur egun, oraindik, harrobi askotan jarraitzen da lanean  Añorgan, Ziordian, Markinan, Arrigorriagan edo Mañarian, beste askoren artean. (Info iturria)

 

 

Zenbait adibide, harrobi edo/eta meategiak Nafarroan.

Alaitz-Tiebas eko harrobiak, Iruñatik oso gertu.

Kareharriak erauzten dira.

 

Urdax-Urdazubiko harrobia.

Kareharri fosiliferoa (errudistak), "Urdax-eko marmol gorria" edo "rojo Baztán".

Nahiz eta "marmol" izena erabili, harri sedimentario bat da, kareharri bat, "rojo Ereño" edo "rojo Bilbao" marmolen antzekoa.

 

Potasas de Navarra, Beriain-en, Iruñatik oso gertu.

Potasa (potasio hidroxidoa).

Potasa hobi handi bat ustiatu zuen. Oso lantegi mekanizatua zen. Bost izan ziren ireki ziren putzuak: Undiano I eta II, Beriain, Gendulain eta Espartza. Itxi egin zen urtean, 1985ean, 2.021 langile zituen.

Hobitik ateratzen zen minerala bertan tratatu egiten zen, ondoren bidaltzeko Pasaiako portura non lantegiak kaiak eta biltegia zituen. Handik munduko toki askotara bidaltzen ziren produktuak: Estatu Batuetara, Ipar Europara, Marokora, Aljeriara..

 

 

Olazagutia (Nafarroa), zementugintzan erabiltzen diren kareharrizko harrobiak.

 

 

 

 

 

 

2.- Inguruko baliabide didaktikoak:

Meatzaritzaren museoa

Meategien aztarnak (mapa) Euskadin

Bertan behera utzitako meategiak Euskadin

Rocas ornamentales del País Vasco y Navarra (I)

Rocas ornamentales del país Vasco y Navarra (II)

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.