| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LOMLOEDBH1B6

Page history last edited by Imarru 1 year, 1 month ago

Paisaiaren elementuak: eragile geologikoekiko harremana.

 

 

1.- Paisaia, definizioa:

Paisaia, lurralde-unitate multzo bat da, elementu biotikoz (bizidunak), abiotikoz (atmosfera, klima, arrokak eta mineralak ...) eta antropikoz (gizakien eragina) osatuta.

Elementu guzti hauek elkarekintzetan ari dira, une eta espazio zehatz batean.

Elkarekintza horien bidez, materia eta energia elkartrukatzen dira (ingurumen gradienteak, indibiduo-fluxuak ...) eta ustiapen aukera zehatzak eskeintzen dira.   

 

 

2.- Paisaiaren osagaiak:

2.1- Egiturazko osagaiak:

2.1.1- Oinarrizkoak:

Ematen dute betidanik bertan egon direla, aldaezin, paisaiaren geomorfologia eratuz (oinarria) eta osagai hauen "gainean" beste osagaiak ipiniko dira. Mendiak eta mendikateak dira, hondartzak ...

Erne! Geomorfologia aldakora da, mendilerroak eta kostalerroa ..... eraldatzen dira baina oso geldo eta denbora epe zabaletan, beraz, Gizakiak zaila izaten du horretaz antzematea.

2.1.2- Osagarriak: Osagai hauek alda daitezke eta eraldaketak Gizakiak antzeman ditzake. Hauek dira: ibaiak, landaretza, aintzirak ...

2.1.3- Noizbehinkakoak: Ager daitezke zenbait paisaiatan baina ez beste askotan. Adibidez: animalia nomadak, automobilak, eraikuntza iragankorrak ...

 

2.2- Izaeraren araberako osagaiak:

2.2.1- Biotikoak: Lurralde horretan bizi diren animaliak (fauna) eta landareak (flora). Askotan, landaretza Gizakiak ekarrita eta landuta ager daiteke (adibidez, arto-soro bat edo pagadi bat). Hala ta guztiz ere,"landaretza landua" ere osagai biotikotzat jotzen da.

2.2.2- Abiotikoak:

- Geologia eta geomorfologia

- Klima-ezaugarriak.

2.2.3- Antropikoak:

- Ziklo hidrologikoaren asaldurak

- Zuhaitz mozketa eta basoa botatzea. Deforestazioa.

- Urbanizazioa edo hirigintza.

- Nekazaritza eta abelzaintza.

- Meagintza.

 

3.- Paisaia motak, sailkapena:

3.1- Osagai biotikoa nagusia denean:

Landaretzak lurraldearen gehiengoa estaltzen du. Nagusitzen den jandaretzaren arabera, paisai desberdinak bereizten dira.

 

3.2- Osagai abiotikoa nagusia denean:

Geologia izaten da eragile nagusia; paisaia "gogorrak" izaten dira, nagusitzen den harri motak baldintzatuak.

Goi mendiko paisaiak izaten dira, giza-presentziarik gabe eta landaretza urriarekin.

 

3.3- Osagai antropikoa nagusia denean:

Paisaia hauetan Gizakiaren eragina isladatzen da. Gizakiak paisaia eraldatzen du urte gutxitan; osagai abiotiko eta biotikoek, aldiz, oso eraldakuntza geldoak eragiten dute, mendeak igaro behar dira paisaia aldarazteko.

 

Hiru osagai hauen presentzia erlatiboaren arabera, ondoko sailkapena egin daiteke: Paisaia naturala, Paisaia artifitziala edo antropikoa eta Landa-paisaia.

 

 Paisaia naturalak, gehienbat osagai biotiko eta abiotikoz osaturik daude, osagai antropikorik gabe.

Paisaia natural bat, non osagai abiotikoa nagusia baita.

 

 

 

 

 

 

 

Paisaia natural bat, non osagai biotikoa nagusia baita.

 Paisaia artifitzialak, osagai antropikoa nagusia da eta osagai biotiko eta abiotikoa guztiz eraldatuak agertzen dira.

 

 

 

Paisaia artifitziala edo antropikoa.

Paisaia landatarra edo Landa-paisaia.

Oraindik osagai biotikoa eta abiotikoa nagusiak dira, baina Gizakiaren eragina agerian dago. Hauek dira Paisaia landatarrak edo landa-paisaiak (paisaje rural).

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.