| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LOMLOEDBH3OJ

Page history last edited by Imarru 8 months ago

 

LOMLOE. DBH 3.

Biologia eta Geologia

 

Oinarrizko jakintzak

A. Proiektu zientifikoa:

A.1 Hipotesiak, galderak eta aieruak: ikuspegi zientifikoa duen planteamendua.

A.2 Informazioa bilatzeko, lankidetzan aritzeko eta prozesuak, emaitzak edo ideia zientifikoak komunikatzeko estrategiak: tresna digitalak eta zientzian maiz erabiltzen diren formatuak (aurkezpena, grafikoa, bideoa, posterra, txostena, etab.).

A.3 Informazio zientifikoaren iturri fidagarriak: ezagutzea eta erabiltzea.

A.4 Gai zientifikoei erantzutea, esperimentazioaren eta landa-lanaren bidez: behar diren tresnak eta espazioak (laborategia, ikasgelak, ingurunea, etab.) modu egokian erabiltzea.

A.5 Modelatzea, naturako prozesuak edo elementuak irudikatzeko eta ulertzeko metodo gisa.

A.6 Fenomeno naturalak behatzeko eta haiei buruzko datuak hartzeko metodoak.

A.7 Emaitzak aztertzeko metodoak. Korrelazioa eta kausalitatea bereiztea.

A.8 Lan zientifikoa eta zientzian aritzen diren pertsonak: zientzia biologiko eta geologikoetarako ekarpena eta garrantzi soziala. Emakumearen egitekoa zientzian.

 

 

C. Zelula:

C.1 Zelula, izaki bizidunen unitate estruktural eta funtzionala.

C.2 Zelula prokariotikoa, animalia-zelula eukariotikoa eta landare-zelula eukariotikoa, eta horien zatiak.

C.3 Lagin mikroskopikoak behatzea eta alderatzea

 

 

F. Giza gorputza

F.1 Nutrizio funtzioaren garrantzia. Horretan parte hartzen duten aparatuak.

F.2 Digestio-, arnas-, zirkulazio- eta iraitz-aparatuen anatomia eta fisiologia oinarrizkoak (1. zatia).

      Digestio-, arnas-, zirkulazio- eta iraitz-aparatuen anatomia eta fisiologia oinarrizkoak.(2. zatia)

F.3 Erlazio funtzioaren ikuspegi orokorra: hartzaile sentsorialak, koordinaziozentroak eta organo eragileak.

F.4 Nutrizio, erlazio eta ugalketa funtzioetan inplikatuta dauden organismoko sistema eta aparatu nagusien arteko erlazioa, fisiologiako eta anatomiako ezagutzak aplikatuta

 

 

G. Ohitura osasungarriak

G.1 Dieta osasungarri baten ezaugarriak eta elementuak, eta horien garrantzia.

G.2 Sexu eta sexualitate kontzeptuak: sexu-askatasun eta -aniztasunarekiko eta genero-berdintasunarekiko errespetuaren garrantzia, sexuhezkuntza integralaren barruan, garapen harmonikoaren parte gisa.

G.3 Hezkuntza afektibo-sexuala pertsonen arteko berdintasunaren eta sexu-aniztasunarekiko errespetuaren ikuspegitik. Sexu-praktika arduratsuen garrantzia. Asertibitatea eta autozaintza. Sexu-transmisiozko infekzioen (STI) eta nahi gabeko haurdunaldien prebentzioa. Metodo antikontzeptiboak eta STIen prebentziorako metodoak egoki erabiltzea.

G.4 Legezko eta legez kanpoko drogak: kontsumitzaileen eta haien ingurune hurbilean daudenen osasunean dituzten ondorio kaltegarriak.

G.5 Ohitura osasungarriak: haien garrantzia, osasun fisikoa, mentala eta soziala mantentzeko (loaren higienea, jarrera-ohiturak, teknologia berrien erabilera arduratsua, jarduera fisikoa, autoerregulazio emozionala, zaintza eta erantzukidetasuna, etab.).

 

 

H. Osasuna eta gaixotasuna

H.1 Gaixotasun infekziosoen eta ez-infekziosoen kontzeptua: etiologiaren arabera bereiztea.

H.2 Gaixotasun infekziosoen prebentzio- eta tratamendu-neurriak, haien agente eragilearen arabera, eta antibiotikoak egoki erabiltzearen garrantzia.

H.3 Organismoaren oztopoak patogenoei aurre egiteko (mekanikoak, egiturazkoak, biokimikoak eta biologikoak).

H.4 Organismoa agente patogenoetatik (kanpoko hesiak eta immunitatesistema) babesteko mekanismoak: gaixotasun infekziosoen prebentzioan eta gainditzean duten zeregina.

H.5 Txertaketak gaixotasunen prebentzioan eta gizakien bizi-kalitatearen hobekuntzan duen garrantzia.

H.6 Transplanteak eta organoak ematearen garrantzia

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.