| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LOMLOEDBH1OJ

Page history last edited by Imarru 1 year, 4 months ago

 

LOMLOE. DBH1

Biologia eta Geologia

 

Oinarrizko jakintzak

 

A. Proiektu zientifikoa

A.1 Hipotesiak, galderak eta aieruak: ikuspegi zientifikoa duen planteamendua.

A.2 Informazioa bilatzeko, lankidetzan aritzeko eta prozesuak, emaitzak edo ideia zientifikoak komunikatzeko estrategiak: tresna digitalak eta zientzian maiz erabiltzen diren formatuak (aurkezpena, grafikoa, bideoa, posterra, txostena, etab.).

A.3 Informazio zientifikoaren iturri fidagarriak: ezagutzea eta erabiltzea.

A.4 Gai zientifikoei erantzutea, esperimentazioaren eta landa-lanaren bidez: behar diren tresnak eta espazioak (laborategia, ikasgelak, ingurunea, etab.) modu egokian erabiltzea.

A.5 Modelatzea, naturako prozesuak edo elementuak irudikatzeko eta ulertzeko metodo gisa.

A.6 Fenomeno naturalak behatzeko eta haiei buruzko datuak hartzeko metodoak.

A.7 Emaitzak aztertzeko metodoak. Korrelazioa eta kausalitatea bereiztea. Emaitzak aztertzeko metodoak. Korrelazioa eta kausalitatea bereiztea.

A.8 Lan zientifikoa eta zientzian aritzen diren pertsonak: zientzia biologiko eta geologikoetarako ekarpena eta garrantzi soziala. Emakumearen egitekoa zientzian.

 

B. Geologia

B.1 Arrokaren eta mineralaren kontzeptuak: ezaugarriak eta propietateak.

B.2 Arrokak sailkatzeko estrategiak: sedimentarioak, metamorfikoak eta igneoak. Arroken zikloa.

B.3 Arroka eta mineral garrantzitsuak edo ingurukoak: identifikazioa.

B.4 Mineralen eta arroken erabilerak: eguneroko materialen eta objektuen fabrikazioan duten erabilera.

B.5 Geosferaren oinarrizko egitura.

B.6 Paisaiaren elementuak: eragile geologikoekiko harremana.

 

 

C. Zelula

C.1 Zelula, izaki bizidunen unitate estruktural eta funtzionala.

C.2 Zelula prokariotikoa, animalia-zelula eukariotikoa eta landare-zelula eukariotikoa, eta horien zatiak.

C.3 Lagin mikroskopikoak behatzea eta alderatzea.

* Oharra: DBH 3. mailan oinarrizko jakintza hauek errepikatzen direnez, C. atala (Zelula-ri buruzkoa) ordurako uztea gomendatzen da (DBH 3. eta DBH 4. mailan landuko baitugu); gauzak horrela, gelako denbora gehiago izanen dugu DBH 1. mailan, D. atala behar den bezala lantzeko (Izaki bizidunak).

 

D. Izaki bizidunak

D.1 Izaki bizidunak: bereizketa eta sailkapena erreinu nagusietan.

D.2 Talde taxonomiko nagusiak: inguruko espezieak behatzea eta ezaugarri bereizgarrien arabera sailkatzea.

D.3 Inguruko espezieak identifikatzeko estrategiak (gidak, gako dikotomikoak, tresna digitalak, visu-a, eta abar).

D.4 Animaliak izaki sentikor gisa: sentikorrak ez diren izaki bizidunekiko antzekotasunak eta desberdintasunak.

 

 

E. Ekologia eta jasangarritasuna

E.1 Inguruko ekosistemak: haien osagai biotiko eta abiotikoak, eta erlazio intraespezifiko eta interespezifiko motak.

E.2 Ekosistemak kontserbatzearen, biodibertsitatearen eta garapen jasangarriko eredu bat ezartzearen garrantzia.

E.3 Atmosferaren eta hidrosferaren funtzioak eta Lurreko bizitzarako duten funtsezko eginkizuna.

E.4 Atmosferaren, hidrosferaren, geosferaren eta biosferaren arteko interakzioak, edafogenesian eta erliebearen modelatzean betetzen duten zeregina eta bizitzarako duten garrantzia. Lurzoruaren funtzioak.

E.5 Klima-aldaketaren kausak eta ekosistemetan dituen ondorioak.

E.6 Ohitura jasangarrien garrantzia (kontsumo arduratsua, hondakinen prebentzioa eta kudeaketa, ingurumenarekiko errespetua, etab.).

E.7 Ingurumenaren, gizakien eta beste izaki bizidun batzuen osasunaren arteko erlazioa: one health (osasun bakarra).

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.