If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.
You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!
Geosferaren dinamikaren eragin globalak, plaken tektonikaren ikuspegitik.
1.- Plaken Tektonika Teoria:
1970eko eta 1980eko hamarkadetan hainbat eta hainbat ikerketa egin zituzten, eta ikerketa haiei esker, bolkanismoa, sismikotasuna, mendikateen eraketa eta beste hainbat fenomeno geologiko plaken tektonikaren bitartez azal zitezkeen.
1950ean Hugo Benioff fisikari eta sismologoa ohartu zen Ozeano Barearen Ipar Amerikako kostalerroan sortzen ziren lurrikara guztiak modu berezi batetan antolatuta zeudela: sakonera txikieneko gune sismikoa (hipozentrua) zutenak kostatik hurbil gertatzen zirela, eta sakonenak, berriz, kontinente barruan gertqatzen zirela, hipozentru desberdinak plano inklinatu batean egongo balira bezala.
Gainazal okertu horri Benioff-en planoa deitu zioten.
Plaka Tektonika Teoria da Hutton-ek aurkitu nahi zuen mekanismoa, sedimentuak tolestu eta sedimentu horiekin mendikateak altxatzeko gai baita.
Plaka Tektonika Teoria hiru baieztapen hauetan oinarritzen da:
a) Litosfera, zati desberdinetan zatituta dago; zati bakoitza, Plaka Litosferiko bat da.
b) Plaka Litosferikoak desberdinak dira: azalerarengatik (handiak, txikiak, ertainak), izaera eta osaerrarengatik (ozeanikoak dentsoagoak, basaltikoak. Kontinentalak dentsitate txikiagoarekin eta granitikoak) eta lodierarengatik (ozeanikoak meheagoak kontinentalak baino).
c) Plaka Litosferikoak higitzen ari dira; Mugikortasunaren kausa, astenosferan ari diren konbekzio-korronteak dira, bero-fluxuak sortzen ditu korronte hauek. Plakak ez dira berez mugitzen, mantuko konbekzio-korronteek mugitzen dituzte.
Mantu-ko materialen portaera isurkorra eta Lurraren bero-fluxua dira plaken mugikortasunaren kausa, bideo honetan ikusten den bezala:
Dortsal ozeanikoak eta Rift-ak izeneko egiturak sortzen dira bi plaka bata bestearekiko urruntzen direnean eta bi kasutan lurrazal berria sortzen da.
Mantuko material berriak ateratzen dira zona hauetatik; irtengunean, deskonpresioagatik, likidotzen dira eta batzuk gas bihurtzen dira: magmak. Bolkanketa basikoa gertatzen da.
Sismizitatea ez da magnitude handikoa izaten eta hipozentroak sakonera gutxitan aurkitzen dira
Hondo ozeanikoan Dortsal ozeanikoak sortzen dira. Urruntzen ari diren plakak, plaka ozeanikoak dira.
Aldiz, gainazal kontinentalean, ertz dibergenteek Rift izeneko egiturak sortzen dituzte, faila alderantzikatu-sistema batekin erlazionatuta.
Azpiratze zonak : bi plaka bata bestearekiko elkartzen direnean eta beraz bata bestearen azpitik sartu (azpiratze edo subdukzioa) egiten dute.
Elkarren talka egiten duten plaken arabera, hiru ertz konbergente mota bereizten dira:
a) Biak ozeanikoak: kasu honetan, irla-arkuak sor daitezke, sumendi azidoekin. Sismizitatea handia denez, tsunami-arrisku handia ere izaten da.
Ezkerreko animazioan talka ozeaniko-ozeanikoa ikus daiteke.
b) Bata ozeanikoa eta bestea kontinentala: sumendi azidoak eta hipozentro sakoneko lurrikarak; arrisku sismiko handiko eremuak.
Plaka ozeanikoa (dentsoena) bestearenpean tolestu eta hondoratzen da Mantu-rantz; egitura honi Benioff-en planoa deitzen zaio eta magma-poltsak eratzeko eremua izaten da.
Orogeno perikontinentalak sortzen dira (mendikate perikontinentalak).
c) Biak kontinentalak: Plaka Asiatikoa eta India-koaren artekoa. Ez da bolkanketarik suertatzen, baina deformazioak (Orogeno barnekontinentalak) eta sismizitatea handiak izaten dira. Horrela sortu zen Himalaya mendikatea.
3.Mugimendu mota: Muga edo ertz transformatzaileak:
Bi plaka ezberdinek batak-bestearekiko duten mugimendu erlatiboa ezkerrantz edo eskuinerantz denean. Bolkanketarik ez da gertatzen, baina sismizitatea magnitude handikoa izaten da.
Plaka Litosferikoen higikortasunaren kausa Astenosferan ari diren konbekzio-korronteetan datza, eta konbekzio astenosferikoaren kausa, bero-fluxua da.
Ez dugu ahaztu behar Lurbarneko beroa, elementu erradiaktibo naturaleen desintegraziotik datorrela (eta neurri txikiagotan, Presioak eragiten duen beroketatik).
Ezkerreko animazioan, McNamara-ren konbekzio ereduaren animazioa ikus daiteke.
Egia esateko, gaur egunean hauzitan jartzen da konbekzio-korronteko eredua; adituek proposatzen dute korronte eredu kaotiko bat, astenosferako masa irekitan balego bezala, eta ez testuetan askotan ikusten diren irudien bezalakoa (bideo honetan esate baterako, non konbekzio korronteen irudikapen klasiko eta homogeneoa ikusten baita).
Dena den, astenosferako "korronteak" egitan nola ari diren ulertzeko ondoko animazioetan proposaturiko portaera-eredu desberdinak ikus daitezke.
Esteka honen informaziotik abiatuta (eta nahi ba duzue, beste informazio iturritikoa), galdera hauek erantzun behar duzu (erantzunak, koadernoan idatziko dituzu) :
a) Nor zen Alfred Wegener? b) Nola deitzen da bere Teoria eta zer dio ? c) Noiz aurkeztu zuen Teoria hori? d) Zergatik ez zen onartua izan?.
1.3.- Wilson-en zikloa:
John Tuzo Wilson (1908-1993) geologo kanadiarrak oso ekarpen interesgarria bat egin zuen: Lurraren historioaren zehar apurketa eta bilketako prozesuak ziklokoi aritu dira, multzo kontinentalak zatituz eta beranduago zati besberdin horiek berriro superkontinente bakar batean elkartuz . Bere ohorean, prozesu zikliko honi Wilson-en ziklo superkontinentala edo Wilson-en zikloa deitu zioten.
Beheko Taulan laburbiltzen dira jarduera bolkaniko desberdinen ezaugarriak, sumendi motaren arabera (sumendi mota, magma mota, kokapen tektonikoa eta harri bolkanikoen ezaugarrien arteko erlazioak ikusten dira):
Jarduera 1. :
Taula honen informazioa kontuan hartuta, zein motakoa da goi-ezkerreko irudi animatuan ikusten den jarduera bolkanikoa eta laba-isurketa?.
Jarduera 2.
Testuingurua:Beha ezazu ezkerreko sumendien jarduera (bi bideoak).Jarraian, bideoetan ikusi dituzun bi sumendi mota "eraiki" behar duzu beheko A-simulagaiuaren bitartez, haien ezaugarriak (tenperatura, likastasuna ...) deskribatu ondoren.
Jarduera 3. a) Ezkerreko bi videoetan ikusten diren bi sumendien arteko HIRU desberdintasun aipatu behar duzu. b) Zein zonalde tektonikoetan sortzen dira bi sumendi horiek?
Hot Spot motako sumendietan eta ertz dibergenteetakoetan magma ultrabasikoa eta basikoa ateratzen da; oso isurkorra izaten da, erraztasun handiz isuritzen eta zabaltzen dena eta hozten denean laba harri ilunak sortzen ditu.
Sumendi hauen magmaren osagai gaseosoak atmosferara pasatzen dira erraz, magma solidotu baino lehen (1.200 ºC inguru ateratzen da); arrazoi honengatik ez dira leherkorrak izaten, magmaren fase gaseosoa fase likidotik bare-bare bereizten baita.
Magma ultrabasikoa Hawai irletan (Hot Spot motako bolkanketa).
St. Helen mendiaren jarduera leherkorra (1980.urtean).
Bolkanketa azidoa, leherkorra.
Hodei piroklastikoak bolkanketa azidoan sortzen dira. Hodei hauek, hautsa suspentsiotan daramate eta gas toxikoak, tenperatura handitan (300-500ºC).
Hodei piroklastikoek airea baino gehiago pisatzen dute (bolkanketa azidoa baita) eta arrisku bolkanikoaren osagai dira.
2.2- Lurrikarak. Sismizitatea:
2.1- Lurrikarak:
Lurrikara (seismoa edo sismoa ) lurzoruaren astinaldi edo mugimendu bortitza da, oro har jatorri tektoniko edo bolkanikoa dutenak.
Seismoa itsasoan gertatzen bada, itsasikara (tsunamia) deritzo. Lurrikarak, haien jatorriak eta uhin sismikoak lurrean nola hedatzen diren aztertzen duen zientziari sismologia deitzen zaio.
Lurrikara gehienak plaka tektonikoen mugetan kontzentraturiko indarrek lurrazalaren egokitze bat behartzen dutenean gertatzen dira.
Ziklo sismiko izeneko ziklo baten amaieran gertatzen dira, noiz lurraren barnean deformazioaren indarra pilatzen da, gero bat-batean askatuz eta lurrikara sortuz. Honen ondoren, uzkurtze-indarrak pilatzen hasten da berriro.
Lurrikara gertatzen den lurrazpiko puntuari hipozentro deritzo, eta bere bertikalean dagoen lurrazaleko puntuari (eta, noski, kaltetua izango den lehen puntuari) epizentro. Ikusi ondoko animazioetan:
Lurrikarak Lurraren barneko energiaren erakustaldi nabarienetako bat dira.
Lur azalean edo mantuaren azaleko eremuetan sortu, eta, uhin sismiko elastikoen bidez, norabide guztietan hedatzen diren dardarazko higidura modura agertzen dira.
Lurrikareen intentsitatea bi eskalatan neur daiteke:
Richter eskala (Charles Richter ohorean): 1-tik 10-ra doa eta eremu zehatz batean lurrikarak zenbat energia jariatzen den erakusteko da (TNT edo trinitrotolueno tona baliokidetan adierazita) .
Mercalli eskala (Giuseppe Mercalli ohorean): 1-tik 12-ra doa eta inguruan bizi diren pertsonek jasandako suntsipeneen tamainan oinarritzen da.
l
Litekeena da , Mercalli eskalan magnitude berdina izatea baina Richter eskalan magnitude desberdina, zeren eta suntsipenaren eta kalteen tamaina "astindutako" lurraldearen garapen mailaren araberakoa baita (eraikinen kalitatea, errepide-sarea, segurtasun planak ....).
Lurraren haustura erditik Lurrean egunero jasotako argi energi kantitatea
(Iturria: Wikipedia).
Mercalli eskala
I Instrumentala - Ez da somatzen.
II Somatzeko zaila - Pertsona gutxik somatzen dute, batez ere eraikin handietako goiko solairuetan daudenak.
III Motela - Etzanda daudenek edo eremu zurrun batean kokatutakoek somatzen dute.
IV Igartzeko adinakoa - Etxe barruan kokatutako gehienek somatzen dute, kanpoan daudenek ere.
V Nahiko nabarmena - Edonork suma dezake. Lo dagoena esna daiteke.
VI Nabarmena - Zuhaitzak eta argiak mugitu egiten dira, alarmak berez pizten dira eta apaletako gauzak eror daitezke.
VII Oso nabarmena - Alarma orokorra. Horma eta zapaiako igeltsuan arraildurak sortzen dira.
VIII Suntsitzailea - Mugitzen ari diren autoetan igartzen da, tximiniak erortzen dira eta erikin eskasak eror daitezke.
IX Hondatzailea - Zenbait etxe erortzen dira, hoditerian apurketa ugari.
X Dohakabea - Arraildura nabarmenak lurraren azalean trenbide suntsituak eta lur-jauziak arruntak dira.
XI Oso-dohakabea - Oso etxe gutxik irauten dute zutik, zubiak erortzen dira, zerbitzu guztiak (elektrizitatea, ura, gasa, trenak) moztu egiten dira.
Lur-jauzi nabarmenak.
XII Katastrofikoa - Suntsipen orokorra. Objektuak hegaz, ibaien ibilguetan eta topografian aldaketa nabarmenak.
2.2- Uhin sismikoak:
Lurrikarak bi motatako uhinak igortzen ditu: P uhinak (uhin primarioak), barreiatze-norabidearekiko paralelo hedatzen direnak, eta S uhinak, hedapenaren norabidearekiko zeharka hedatzen direnak eta likidoetan zehar barreiatzen ez direnak.
P uhinak S uhinak baino azkarrago iristen dira sismografoetara, eta helmugako denbora-desberdintasuna eta beraien abiadura jakinik, sismoarekiko distantzia jakin daiteke.
P uhinen dardarazioa, uhinaren hedapenaren norantzakoa da (konpresio uhinak dira).
S uhinen dardarazioa, uhinaren hedapenarekiko perpendikularrak da.
Beheko irudiak gainazaleko uhinen jarduera (Rayleigh eta Love uhinak) erakusten du:
Sismografoa edo sismometroa lurrikara edo sorturiko sismo txikiak neurtzeko erabiltzen den gailua da.
Tresna hau hasiera batean masa handiko pendulu bat zen malguki batetik eskegita; eskegita dagoen masa handia geldi geratzen da ingurukoa mugitzen den bitartean (lurrikararen uhinek eraginda), zeren malgukiak lurrikararen dardarazioak indargabetzen baitu.
Pendulo horrek punta bat dauka eta bere mugimendua denborarekin biratzen zuen paper baten gainean erregistratuta geratzen da.
Ardatz birakaria horizontalean dagoenean, sismografo horizontal bat izaten dugu.
Ardatz birakari bertikalean kokatzen denean, sismografo bertikal bat izango dugu.
2.4- Tsunamiak:
Tsunamia olatu erraldoi bat edo olatu erraldoien talde bat da, itsasoko ur kopuru handia bertikalki eta laster desplazatzen denean sortua.
Itsaspeko eztanda atomikoek ere sortu omen ditzakete. Horregatik, nahiz eta olatu erraldoi itxura izan, ez dira egiazko olatuak, hauek haizeak eragindakoak baitira.
Izena japonieratik dator, eta bi hitz batuz sortua da: «portu» (tsu, 津) gehi «uhin» edo «olatu» (nami, 波 edo 浪).
Edozein fenomenok eragin dezake tsunamia, ur kopuru handi bat laster desplazatzen badu: lurgaineko zein itsaspeko lurrikarak, sumendi erupzioak zein meteorito handien talkak. Hala ere, lurrikarek sortzen dituzte tsunami kopuruaren %90a (tsunami tektoniko deritzatenak).
Itsaspeko plaka ozeanikoa bortizki igotzen edo jaisten bada, plaka tektonikoen talka dela eta, gainean duen ur masa desplazatzen du.
Grabitatearen eraginez, ur masa handi honek oreka bilatzen du eta alboetara hedatzen da, putzuan botatako harri koxkorrak bezala. Lurrikara eragile hauek batez ere sortzen dira plaka ozeaniko bat plaka kontinental baten azpian irristatzen denean, subdukzio izeneko prozesuan.
Ur desplazamendua hurbildik hurbilera lekualdatzen da eta uhin luzera handiko (askotan ehunka kilometro luze) eta periodo handiko (hamarka minutu) mugimendua sortzen.
2.6.- Deformazioak: Tolesturak eta hausturak (Failak):
Deformazioak: tolesturak eta hausturak: Lurazalari eragiten dieten konpresio eta distentsio-indarreek hiru deformazio mota sortzen dituzte harrietan:
a) Deformazio elastikoa: ez da behin betikoa, indar eragilea desagertzen denean, hasierako formara itzultzen dira.
Adibidea: uhin sismikoak igarotzean sortzen diren deformazioak.
b) Deformazio plastikoa: Harriak tolestu egiten dira eta ez dira lehengo formara itzultzen.
c) Hausturak (Diaklasak eta Failak): kasu honetan, harriaren plastikotasunaren muga gainditu da eta orduan harria hautsi egiten da, hausturak eta failak sortuz.
2.6.1-Deformazioak eta tolesturak
Deformazio eta tolesturen deskribaketa eta sailkapena, pdf-apunteak fitxategian, 3. atalaren hasieran ikusten dena (deskargagarria da).
Lurrikar baten epizentrua kokatu behar dugu, hiru sismograma desberdin erabiliz (hiru institutu sismografiko desberdinetan erregistratu direnak). Emandako sismogramak benetakoak dira, lurrikar ospetsu batzuetan erregistratu direnak.
Plaka litosferikoeek egiten duten higidura erradialak ( ez tangentzialak, higidura tektonikoen erara). Higidura epirogenikoetan higidura nagusia bertikala da.
Plaken tektonika ikasi genuenean, higidura orogenikoak (orogenoak sortzen dituztenak, mendikateak) aipatu genituen; kasu honetan, masen higidura horizontala da (adibidez, plaka litosferikoen arteko erlazioetan).
Baina higidura epirogenikoak bertikalak dira, Isostasia deituriko fenomenoarengatik.
Zertan datza Isostasia? :
Lurrazalean den masa gehiegizkoa beti orekatzen edo berdintzen dela dioen teoria da.
Arkimedes-ek definituriko flotazio-printzipioan oinarritzen da; kasu honetan, plaka litosferikoen flotazioa (astenosferan) alda daiteke plaka horien masa edo dentsitatea aldatzen denean. Plaka baten lurralde batean, higadurak eraginda edo han zegoen izotz-masa baten galerak eraginda, masa murrizten bada, altxatze (isostatikoa, higidura epirogenikoa) bat gertatuko da, flotazioa handitu delako.
Isostasia dela eta, Plaka litosferikoeek egiten dituzten higidurak hauek erradialak dira (bertikalak); flotazio- doikuntzako mugimendu bertikalak dira (astenosfera gainean), plaka horien masa aldaketak orekatzekoak.
Irudi honetan, higalanak eraginda edo (eskubian) glaziar baten izotz masa desagertzearekin batera, higidura epirogenikoak (isostatikoak) suertatzen dira, litosferaren flotazioa doitzeko.
3.- Barne ziklo geodinamikoaren Diagrama. Laburpena.
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.