| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LOMLOEDBH4BioGeo

Page history last edited by Imarru 8 months, 1 week ago

 

LOMLOE. DBH 4. maila

Biologia eta Geologia

 

OINARRIZKO JAKINTZAK

 

A. Proiektu zientifikoa
A.1.Hipotesiak, galderak eta aieruak: ikuspegi zientifikoa duen planteamendua.
A.2.Informazioa bilatzeko, elkarlanean aritzeko eta prozesuak, emaitzak edo ideia zientifikoak
komunikatzeko estrategiak: tresna digitalak eta zientzian maiz erabiltzen diren formatuak (aurkezpena,
grafikoa, bideoa, posterra, txostena, etab.).
A.3.Informazio zientifikoaren iturri fidagarriak: ezagutzea eta erabiltzea.
A.4.Kontrol esperimentalak (positiboak eta negatiboak): diseinua eta emaitza zientifiko objektiboak
eta fidagarriak lortzeko garrantzia.
A.5.Gai zientifikoei erantzutea, esperimentazioaren eta landalanaren bidez: behar diren tresnak
eta espazioak (laborategia, ikasgelak, ingurunea, etab.) modu egokian eta zehaztasunez erabiltzea.
A.6.Modelatzea,naturako prozesuak edo elementuak irudikatzeko eta ulertzeko.
A.7.Fenomeno naturalak behatzeko eta haiei buruzko datuak hartzeko metodoak.
A.8.Emaitzak aztertzeko metodoak. Korrelazioa eta kausalitatea bereiztea.
A.9.Lan zientifikoa eta zientzian aritzen diren pertsonak: zientzia biologiko eta geologikoetarako
ekarpena eta garrantzi soziala. Emakumearen egitekoa zientzian.
A.10.Jakintza zientifikoaren bilakaera historikoa: zientzia, etengabe eraikitzen ari den lan kolektibo
eta diziplinartekoa.


B. Geologia
B.1.Erliebea eta paisaia: desberdintasunak, baliabide diren aldetik duten garrantzia eta haien
eraketan eta modelatzean esku hartzen duten faktoreak.
B.2.Geosferaren egitura eta dinamika. Aztertzeko metodoak.
B.3.Geosferaren dinamikaren eragin globalak, plaken tektonikaren ikuspegitik.
B.4.Kanpoko eta barruko prozesu geologikoak: desberdintasunak eta arrisku naturalekin duten
erlazioa. Prebentzio neurriak eta arriskuen mapak.
B.5.Ebaketa geologikoak: Lurraren historia aztertzeko printzipioak aplikatuz (horizontaltasuna,
gainjartzea, elkargunea, faunaren segida, etab.), islatzen duten historia geologikoaren interpretazioa
eta trazadura egitea.


C. Zelula
C.1.Ziklo zelularraren faseak.
C.2.Mitosiaren, meiosiaren eta horien faseen funtzio biologikoa.
C.3.Mitosiaren faseak mikroskopioan behatzeko abileziak.

 
D. Genetika eta eboluzioa
D.1.DNAren eta RNAren egituraren eredu sinplifikatua, eta haien funtzioarekin eta sintesiarekin
duen lotura.
D.2.Zelula eukariotiko batetik DNA erauzteko estrategiak.
D.3.Adierazpen genikoaren etapak, kode genetikoaren ezaugarriak eta horiekin lotutako problemak

ebaztea.
D.4.Mutazioen, DNA erreplikatzearen, minbiziaren, eboluzioaren eta biodibertsitatearen arteko
erlazioa.
D.5.Espezie jakin baten ezaugarrien eboluzioprozesua teoria neodarwinistaren eta garrantzi
historikoa duten beste teoria batzuen arabera (lamarckismoa eta darwinismoa).
D.6.Fenotipoa eta genotipoa: definizioa eta desberdintasunak.
D.7.Karaktereen herentzia genetikoko problema sinpleak konpontzeko estrategiak, gene batekin
edo birekin dominantziako eta errezesibitate erlazioa dutenak.
D.8.Sexuaren herentziako eta karaktereen herentzia genetikoko problema sinpleak konpontzeko
estrategiak, gene batekin edo birekin kodominantziako, dominantzia osatugabeko, alelismo anizkoitzeko
erlazioa dutenak eta sexuari lotuak.


E. Lurra Unibertsoan
E.1.Unibertsoaren eta eguzkisistemaren jatorria.
E.2.Eguzkisistemaren osagaiak: egitura eta ezaugarriak.
E.3.Lurreko bizitzaren jatorriari buruzko hipotesiak.
E.4.Astrobiologiaren arloko ikerketa nagusiak.

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.