| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Iraitz Sistema BA1

Page history last edited by Imarru 2 years, 3 months ago

 

Hondakinak kanporatzea: Iraitz Sistemak.

 

 

1.- Iraizketa. Kontzeptua:

Iraizketa funtzioak bi helburu betetzen ditu:

a) Barne ingurunetik hondakin metabolikoak kanporatzea (CO2, NH3,... eta abar, toxikoak izan ala ez), eta

b) Ur eta gatz kantitatea erregulatzea, gehiegizkoak kanporatuz.

Iraitz Sistema. Kontzeptu mapa

 

Zeregin hauetan organo desberdin batzuek hartzen dute parte, esaterako: giltzurrunak, arnas organoak, gibela, larruazala ...

Amoniakoa izaten da organismoak kanporatzen dituen substantzia guztien artetik esanguratsuena. Konposatu toxikoa da eta iraitzi beharra dago beti, oso kontzentrazio txikitan dagoenean ere. Animalia motaren arabera, amoniakoa hiru modutan iraizten da:

 

 

1.- Amonio ioi moduan, ur ugaritan disolbatuta. Ur gezatako ornogabe askok eta arrain batzuek horrela kanporatzen dute amonioa, eta honengatik animalia amoniotelikoak esaten zaie.

 

 

2.- Urea moduan (urea amoniakotik eta CO2 -tik abiatuta eratutako konposatua da). Molusku oskolbikoek, anfibioek eta ugaztunok (Gizakiak barne) urea kanporatzen dugu, ureotelikoak gara.

 

 

3.- Azido uriko moduan, (solido moduan iraizten da gehiengoetan). Lehoreko animalia askok azido urikoa iraizten dute: insektuek, hegaztiek, zenbait narrastik eta lehorreko moluskuek. Animalia hauei urikotelikoak esaten zaie.

 

Ikus daitekeenez, kanporatutako substantzia mota eta animaliaren ingurunea (ingurunean urik edo ur nahikorik baden ala ez) estu-estu lotuta daude.

 

 

 

 

 

 

 

 

2.- Iraizketako prozesuak:

2.1- Organismo zelulabakarretan eta egitura bakuneko organismoetan (protozoak, zelenteratua, zizare zapalak ...) zelula guztiek dute zelula mintzetik zehar zuzenean iraizteko ahalmena.

Animalia hauek ur gezatan bizi badira, organulu bereziak izaten dituzte beraien zeluletan sartutako ur kantitate handiak (osmosiaren bidez, zeren eta bizi diren ingurunea, beraien barne ingurunea baino diluituago baitago) berriro kanporatzeko.

 

Organulu horiek bakuoko uzkurkorrak deitzen dira (ezkerreko animazioan), mintzetik gertu daude eta urez bete ahala zabaldu egiten dira. Nolabaiteko bolumena lortzen dutenean, mintz plamatikoarekin bat egiten dira eta ura kanporatu egiten dute, zelula barneko oreka hidrikoa mantenduz.

 

 

 

Paramecium baten bakuolo uzkurkorrak/Vacuolas pulsátiles de Paramecium.

 

 

 

 

2.2- Bizidunaren gorputzaren egitura konplexuagoa denean, animaliaren zelulek jada ezin dute kanpo ingurunearekin kontaktu zuzenik izan, eta , beraz, iraizketako produktuak linfara, hemolinfara edo odolera isuri behar dira.

Likido hauekin, Iraitz Sistemak substantzia baliagarriak berreskuratu, eta hondakinak soilik bereiztu behar du, gero kanporatzeko.

Funtzio hau hiru prozesuren bitartez gertatzen da (ornodunetan behinik behin): iragazi, berriro xurgatu eta jariatu.

 

Ornodunen iraitz aparatua

 

 

 

 

 

a) Iragazketa prozesua barne likidoen (linfa, odola ..) eta iraitz sistemako barne barrunbearen artean gertatzen da, zelula geruza bakarreko azal batetik zehar.

Barne likidoek egiten duten presioa nahikoa da likido horietako molekula bakun guztiek mintz iragazlea zeharka dezaten.

Iragazketaren ondoriozkolikidoari hasierako gernua esaten zaio; bere konposizioa linfarena edo likido interstizialaren antzekoa da.

 

b) Berriro xurgatzea: hasierako gernuan dauden substantzien artean organismoarentzat baliagarriak direnak (ura, gatzak, glukosa ...) aukeratu berriro barne likidora berreskuratzen dira.

Prozesu hau hodixka iraizleetako paretetako zelulek egiten dute, eta energia ugari behar dugu horretarako.

Prozesuan gatz kantitate handia berxurgatzen bada, gernua hipotonikoa izango da (barne likidoa baino diluituagoa) eta, aldiz, berriro xusgatzen dena ura bada, gernua hipertonikoa izango da (barne likidoa baino kontzentrazio handiagokoa).Beraz, organismoan dagoen ur kantitatea garrantzi handikoa da prozesu honetan.

 

c) Jariatze prozesua hodixka iraizleetako zelulek edo gorputzeko beste atal batzueetakoek (adibidez, arrainen zakatzak) egiten dute eta honetan datza:

Barne likidoetatik hondakin mokekulak ateratzea eta kanpora edo gernura botatzea.

 Hiru prozesu huen ondorioz, gernu izeneko likidoa sortzen da; gernuan aurkitzen dira organismotik kanporatu egingo diren substantziak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.