| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Ba1Arnasketa

Page history last edited by Imarru 2 years, 6 months ago

 

Arnasketa eta arnas-sistema.

 

1.-Arnasketa funtzioaren esanahi biologikoa:

Arnasketak bi esnahi biologiko ditu:

a) Gas trukea da, hots, kanpo arnasketa.

Prozesu honen bitartyez, kanpo inguruneko oxigenoa arnas aparatura eta zeluletara eramaten da eta karbono dioxidoa kanporatu egiten da kanpo ingurunera.

 

Gas truke hau brankien edo zakatzen (arrainen kasuan) edo biriken bitartez egiten da, nagusiki.

 

 

 

 

 

b) Bigarren esanahia arnasketa zelularrekin lotutakoa da, barne arnasketarekin lotutakoa. Prozesu honek zelulen erreakzio metabolikoen multzo zabala hartzen du, izan ere, zelulek oxigenoa behar dute horretarako, eta CO2-a askatzen dute hondakin gisa.

 

Arnasketa zelularra zelula barnean burutzen den erreakzio multzo bat da, bizidun guztiek egiten dute; prozesu multzo horri esker, zeluleek funtzio biologikoak indarrean mantentzeko behar duten energia eskuratzen dute.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2.- Gas trukea organismoetan: 

Gasak hartzeko eta kanporatzeko prozesuak fisika lege ezagunak betetzen ditu, organismo guztietan berberak.

 

Mekanismo fisikoa: Barreiadura.

Kanpo ingurunearen eta zelulen arteko gas trukea difusioz edo barreiaduraz gertatzen da.

gas molekulak kontzentrazio handieneko lekuetatik kontzentrazio txikienekoetara desplazatzen dira, berez.

 

Baldintzak:

Animalietan gas trukea gertatu ahal izateko ezinbestekoa daelementu hauek egotea:

a) Ingurune fisikoa: airea (atmosfera) edo ura, han baitdaude disolbatuta gasak.

Kanpo ingurunea airea edo ura izaten da; barne ingurunea, odol-plasma, zelulen arteko ehunen likidoa eta zitosola.

b) Arnasketa azala: zeluletatik kanpoaldera edo kanpoaldetik zeluletaradifusio gertatzea ahalbidetzen duen egitura zabal eta mehea da.

Arnas sistema guztiek arnasketako azalera handia eta disfusioko distantzia txikia izaten dute (eraginkorrak izango badira).

c) Garraio sistema: Organismo batzuetan zelula bakoitzak hartzen du oxigenoa ingurunetik.

Baina organismo zelulanitz gehienek garraio sistemaren bat behar dute (zirkulazio aparatua) oxigenoa zelula bakoitzera eramateko, eta horietatik kanpoaldera CO2-a kanporatzeko.

 

 

3.- Arnas-sistemak:

Organismorik bakunenen kasuan (protozooak eta metazoo txikiak) gasak zuzenean barreiatzen dira zeluletaraino, inolako aparatu espezializaturik behar izan gabe. Gorputzeko azala zelula guztietatik gertu dago.

Erlazio azalera/bolumena oso altua dute.

Gainerako metazooetan, zelula asko azaletik urruti xamar aurkitzen dira eta zuzeneko barreiadura ezinezkoa da; beraz, egitura (organo eta aparatuak) espezializatuak garatu behar dute.

Gorputzaren bolumena zenbat eta handiagoa eta lodiagoa, orduan eta zelula gutxiagok har dezake oxigenoa kanpoaldetik difusio zuzenez.

 

Hona hemen animalien arnas-organo nagusiak:

1. Difusio zuzena, larruazalaren bitartez. (metazoo txikiak, zizare zapala, beste zizare bota batzuk ..)

2. Difusio zuzena larruazalaren bitratez gehi kanpo brankiak. (anfibioak).

3. Barne-brankiak. Arrainetan zakatzak. 

4. Birikak. (Narrastiak, hegaztiak, ugaztunak)

5. Trakeak eta filotrakeak. (Artropodoak eta araknidoak.)

 

4.- Lehorreko ornodunen arnasketa:

4.1- Prozesua. Airea kanpoaldetik sartzen denetik zeluletara iristen den arte honako prozesu hauek bereizten dira:

a) Airea sartu:

Nola lortzen da airea biriketatik irtenaraztea ala haietara sartaraztea?

Biriketako presioa maila eraldatuz, hau da, biriketako presioa presio atmosferikoa baino handiagoa (iretenarazteko) edo txikiagoa (sartareztekoan) lortuz.

Eta hau lortzen da (anfibioren kasuan izan ezik) kaxa torazikoaren bolumena aldatuz.

Toraxen bolumena bi mugimenduren bitartez aldatzen dugu: arnasgora (arnas hartzea) eta arnasbehera ( arnasbotatzea)

 

Arnasa hartzean, sahietsak mugiarazten dituzten muskukulak eta diafragma uzkurtu egiten dira, eta kaxa torazikoa zabaldu eta bolumen handiagoa hartzen du. Honen ondorioz, biriketako presioa txikitu egiten da eta airea hodietan eta albeoloetan sartzen da.

 

Arnasa botatzean, diafragma eta kaxa torazikoko muskulatura erlaxatu egiten dira. Horrela, toraxaren bolumena murrizten denez, biriketako presioa handitzen da eta airea kanpora irten behar du.

Birikak puzteko eta husteko lan honetan, bi pleura-mintzek berebiziko eginkizuna dute: birikak kaxa torazikoko paretari erabat atxikita egotea ahalbidetzeb dutenez, kolapsa daitezen galarazten dute, izan ere, birikak paretatik askatuko balira, ezingo lukete lanik egin.

 

 

 

 

b) Gas trukea:

Gas jakin batek bi ingurunetan (bi konpartimentutan) dituen presioen arteko aldea zenbat eta handiagoa izan orduan eta gas gehiago barreiatuko da bi konpartimentuak bereizten dituzten azaletatik zehar. Hau gertatzen da birika albeoloetan  eta organismoaren zeluletan. Gasak, beti, presio handiagoko lekuetatik presio txikiagoenetara barreiatzen da.

Albeoloen barruan kanpoaldetik sartutako airea dago. Airearen osagaien presioari erreparatuz gero, aire horretako oxigenoak presioa altu du, eta CO2 gasak, berriz, presio baxua.

 

Beste aldean, odol kapilarrak daude; hauek garraiatzen duten gas nahastea oxigeno gutxikoa (ehunetan kontsumitu baita) eta CO2 ugarikoa da (ehunetan ekoiztu baita).

Albeoloen eta kapilarren mintz mehetatik zehar gas trukea gertatzen da difusioz. Albeoloetatik kapilarretara oxigenoa igarotzen da eta kapilarretatik albeoloetara CO2-a.

 

Ehunetan kontrako egoera aurkitzen dugu: oxigenoak presio handiagoa izaten du kapilarretan ehunetan baino, eta CO2 gasak, berriz txikiagoa. Honen ondorioz, CO2-a kapilarretara igaro eta oxigenoa ehunetan sartzen da, biak difusioz.

 

 

 

 

 

 

 

5.- Arrainen arnasketa:

Arrainek oxigenoa uretatik lortzen dute zuzenean.

Zakatzak (branquias, gills) dira arrainek, uretatik oxigeno gasa hartzeko, espezializatua dituzten organoak. Arrain hezurdunek lau zakatz pare dituzte, eta haiei esker gasak trukatzeko azalera itzela dute.

Zakatz bakoitzak bi harizpi ilara ditu, < forman egituratuta. Harizpi mehe hauek orri zapal ugarik zeharkatzen dituzte, eta hauek odol kapilarrek bustitzen dituzte. Orri horietatik zehar zirkulatzen du ura eta , uretan disolbatuta, oxigeno gasa.


 

Ura arrainen ahotik sartzen da eta faringetik igaro ondoren, zakatz arkuetatik eta lameletatik zehar joaten da.

Horiek dira arrainen arnasketa azala, eta horietan gertatzen da uraren eta kapilarretako odolaren arteko gas trukea.

Urak eta odolak kontrako norabidean zirkulatzen dute.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

6.- Ornogabeen arnasleta: 

6.1- Anelidoek (lur zizareak) ez dute arnasketarako organo berezirik.

Gastrukea, larruazalaren bitartez egiten dute, besterik gabe. Larruazala oso hezea mantentzen dute beti, muki geruza mehe baten bdez, eta larruazaleko odol kapilar ugariak larruazaletik gertu daudenez, gasak errazago barreiatzen dira.

 

6.2- Krustazeoek eta zenbait molusku taldek barne brankiak dituzte (arrainen bezala, baina bakunagoak).

 

6.3- Insektuek eta araknidoek arnas sistema trakeala dute.

Sistema hau animalien arnas sistema guztietatik bereziena da, gasek ez baitute behar arnas aparatutik kanpoko inolako garraio sistemarik. Hau da, trakeek beraiek garraiatzen dituzte gasak kanpoaldeko ingurune fisikotik gosrputzeko zelula guztietara.

Airea alboko irekigune batzuetatik sartzen da: estigmak (edo espirakuluak).

 

 

Erlearen sistema trakeala. Gorriz, estigma edo espirakuluak.

 

Matxinsaltoaren sistema trakeala.

 

Sistema trakeal honek badu alde on bat: oxigenoa zuzenean eramaten du zeluletara, eta, horrela, insektuek jarduera metaboliko altua izan dezakete.

Baina sistema honek mugak ere ekartzen dizkiete insektu eta araknidoeei: gorputzaren neurriari dagokionez, ezin dute inolaz ere handiak izan.

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.