| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

BA1 Protoctistoak

Page history last edited by Imarru 2 years, 8 months ago

 

 Protoctisto-erreinua (Protistak).

 

Protoctisto erreinuaren organismoak, zelulabakarrak edo zelulanitzak izan daitezke; zelula eukariotoz osaturik daude eta orain dela -1.500 m.u. gure planetan agertu ziren.

Gehiengoak urtarrak dira.

Izaki zelulabakarretik hasi eta tamaina handiko izaki zelulanitzetara (esaterako zenbait alga nabar) iris daitezke; hala ere, ez dute ia zelula edo ehun espezializaziorik.

Protoktisten baitan bi talde nagusi bereizten dira: Protozooak eta Protofitoak.

 

 

 

1.- Protozooak.

Bizidun eukariotiko Zelulabakarrak dira.

Heterotrofoak dira, hauda, hondar organikoz eta beste organismo mikroskopiko batzurez elikatzen dira. Ingurune urtarrean bizi dira, bai ur gezatan, bai ur gazitan.


Mugitzeko formaren arabera, protozooak lau talde hauetan sailkatzen dira:

 

a) Mastigoforoak (Flagelatuak): flageloen bidez mugitzen dira. Flagelo bat edo gehiago izaten dituzte.

b) Ziliatuak: Zilio ugari izaten dituzte eta haien bidez mugitzen dira. Irudian, protozoo ziliadun bat (zelulabakarra). 


c) Rhizopodoak edo ErrizopoideoakPseudopodoen bidez mugitzen dira, ameben antzera.


 

d) Esporozooak.: Geldirik egoten dira, ez dira mugitzen. Parasitoak dira eta gaixotasunak eragiten dituzte.

 

Milaka protozoo espezie daude ; gehienak bizi askekoak dira eta ur gezatan bizi dira. Fagozitatzen dituzte harrapakin ñimiñoen elikatuz (bakterioak ...).

 

Ziliatuek (Paramecium generokoak adibidez) zilioak astintzen dituzte eta horren bidez partikulak aho barrunbera bideratzen dituzte.

Elikagaia bakuolotan digeritzen da, eta bakuolotan digeritu gabe geratutako materia, uzki porotik kanporatzen da.

 

Protozooak asexualki ugaltzen dira, normalean biko fisioz. Hala ere, sexu bidezko ugalketa ere ba dute, zigoto diploideak eratuz.

Zigotoak espora erresistente eta pareta sendo itxura hartzen du askotan, ingurugiro baldintza zailpean (lehorte eta hotz garaietan batez ere).

 

 

 

2.- Protofitoak (Algak).

Bizidun eukariotiko Zelulabakarrak edo Zelulanitzak izan daitezke.

Zelulabakarrek, zenbaitetan, elkartzen dira eta koloniak eratzen dituzte. Alga zelulanitzen zelulak oso antzekoak dira, ez dute ehunetan bereizten, hau da, zelulen espezializazio-maila oso txikia da.

Autotrofoak dira, klorofila (kloroplastotan) daukate eta CO2 atmosferikotik, beren materia organikoa sortzen dute, ez dute kontsumitu behar beste bizidun baten materia organikoa (fotosintesia burutzen dute).

Urtarrak dira, itsasoan nahiz ur gezatan bizi daitezke. Hala ere badira lurzoruan edo zuhaitzen azalean bizi diren algak ere.

Nahiz eta alga gehienak bizia askekoak izan, alga batzuk itsasoko ornogabeen zelulen barruan bizi dira sinbiosian ( koraletan, belakietan ...).

Lehorreko algen artean ere hainbat sinbiosi daude, esate baterako onddoekin: likenak osatzen dituzte eta bizitzeko zaila diren inguruak kolonizatzeko ahalmena dituztelako dira ezagunak.

 

Konplexutasunari eta tamainari dagokienez, zenbait alga talde daude:

a) zelulabakar mikroskopikoak, gehienetan flagelo bat edo gehiago dituztenak eta horiei esker lekuzaldatu egiten dira, argi bila, fotosintesia egin ahal izateko.

b) Hari formako alga makroskopikoak, foliatuak edo landareen antzekoak (kanpoko itxurari dagokienez), kontutan hartuta azken hauek ez dutela benetako ehunak osatzen dituzten zelula espezializaturik. Horrela bereizten dira landareetatik.

Alga makroskopikoak ez dira higikorrak, substratuari itsasita bizi dira; hala ere, ugaltze zelula falgelatuak eta higikorrak izaten dituzte.

 

2.1- Alga makroskopikorik ezagunenak hiru taldetan sailkatzen dira, pigmentu fotosintetikoen arabera:


a) Alga berdeak (Chlorophyta): Pigmentu ugariena klorofila da.

b) Alga arreak edo nabarrak (Phaeophyta): Pigmentu nagusia horixka da, klorofila baino ugariagoa.

c) Alga gorriak (Rhodophyta) : Pigmentu gorri bat dute, ugariagoa.

 

Guía de las algas marinas

Zenbait alga espezie ezagun

Beheko bideoa ikusi

 

 

 

 

 

2.2- Alga zelulabakar mikroskopikoen taldean, diatomeak, dinoflagelatuak eta euglenoideak daude.

 

 Diatomeek zelulosaz eta silizez osatutako pareta batez inguraturik daude. Zelula, kutxa zurrun horren barruan kokatzen da.

 


 Dinoflagelatuek bi flagelo desberdin dituzte eta oso kolore berezia dute (nabarra edo horia), dituzten pigmentu fotosintetikoen ondorioz.


 

Zenbait alga (Euglena generokoak, kasu) argirik ez denean, metabolismoa aldatu eta konposatu organikoen bidez hazten jarraitzeko gai dira. Baldintza horietan, aukerako heterotrofo bezala elikatzen dira.

 


 

 

2.3- Algen Bizi zikloa:

Algek bizi zikloak dituzte eta bertan sexu bidezko ugalketa (gametoen fusioaren bidez) eta asexuala (esporen bidez) txandakatzen dute .

 

 

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.