| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

BA1 Bizidunen sailkapena

Page history last edited by Imarru 2 years, 9 months ago

 

Bizidunen sailkapena.

 

 

1.- Bizidunak sailkatzeko beharra:

 Nahiz eta eskualde geografiko bakoitzean eta hizkuntza bakoitzak bere izen arruntak erabili, izan dituen organismo bera izendatzeko (esaterako Boletus edulis onddo zuri, hongo blanco, sureny ... esaten zaio) begi bistakoa da nomenklatura unibertsala behar-beharrezkoa dela zientzia lanetarako.

Taxonomia izaki bizidunak sailkatzeko Biologiaren azpiatala da , eta bi helburu nagusi ditu:

     a) Oinarrizko unitate taxonomikoak (espezieak) ahalik eta zehazten identifikatzea eta deskribatzea

     b) eta unitate horiek ordenatzeko eta katalogatzeko sistema bat garatzea.  

 

 

2.- Zer da Espezie bat?:

Espeziearen definizio ebolutiboa: espeziea izango litzateke historia ebolutibo komuna partekatzen duten bizidun guztien multzoa.

Horren arabera, espezie ebolutiboa leinu bakarra da, arbaso-ondorengoen populazioak besarkatzen dituena, eta gainerako leinuekiko bereizita mantentzen dena.

Definizio honetaz baliatzen dira taxonomo (bizidunak sailkatzen dituzten zientzilariak) eta paleontologo (fosilak aztertzen dituztenak) asko, eta argi ikusten dute noraino iristen diren espezie jakin baten mugak, hau da, zein den espezie horren ezaugarri multzoa, eta non hasten den gainerako espezieekiko diskontinuitatea.

 

Espeziearen definizio biologikoa: espeziea, elkarrekin benetan ugaldu egiten diren edo potentzialki ugal daitezkeen populazio naturalen multzoa da, gainerako multzoekiko ugal isolamendua duena.

Gehiengoetan, kanpo-ezaugarri edo itxura morfologikoa antzekoa izaten da, baina erizpide morfologikoa hau ez da kontutan hartzen, zeren eta zenbait kasutan, elkarrekin ugaldu egaiten badute ere, arra eta emea erabat desberdinak (itxuraz) baitira.

Eta alderantziz, morfologia antzekoa izateak ez du bermatzen espezie berekoa izatea, hau da ugalkortasuna; adibidez, mandoa , behorra eta astoarengandik sortua, antzua da, ezin du kumerik sortu.

 

Espeziearen definizio morfologikoa: populazio bat edota populazio-taldea morfologikoki gainerako populazioetatik bereizten dena da espeziea.

Datu genetikoek erakutsi bezala, genetikoki oso desberdinak diren populazioak oso antzekoak izan daitezke morfologikoki, eta, aurreko atalean esan dugun bezala, definizio-erizpide hau ez da zuzena gaur egunean, nahiz eta espezie gehienak soilik morfologian oinarrituta deskribatu dira.

 

Gaur egunean, espezieak izendatzeko sistema formala sistema binomiala da.

Sailkatze sistema binomiala espezieak izendatzeko sistema formala da.

Nomenklatura (izendatze sistema) binomialaz eratutako espezie izenari izen zientifikoa deritzo.

Nomenklatura binomialean izendatzeko erabilitako hizkuntza latina da.

 

Linneoizan zen nomenklatura binomialaren sortzailea.

Ezkerreko irudian: Carl von Linné (Linneo), Södra-n jaioa, Suedia, 1707.ko maiatzean eta 1778.ko urtarrillan hilzen. 

Zientzialari eta naturalista izan zen, gaur egungo bizidunen izendatze sistemen oinarriak jarri zituena.

 

Linneok zazpi kategoriako sistema, panpin errusiarren antzera: handiena edo zabalena erreinua da; honen barnean, filum-a aurkitzen da, barrurago, klaseaordenafamiliageneroa eta azkenik, espeziea.

Ondoko irudian, Linneo-ren zazpi kategorieei, zortzigarren bat erantzi diegu (domeinua), kategoriarik zabalena, gorenena, beste guztiak bere baitan gordetzen dituena. Domeinu kontzeptua, Richard Woese mikrobiologoari zor diogu, 1990.ko urtean proposatuta.

Espezie bat izendatzeko, beti bi izen erabili behar dugu: lehenengoak, generoa adierazten du eta beti majuskulaz idatzi behar da; jarraian eta minuskulaz, bigarren izena idatziko dugu.

Adibidez, gizakia izendatzeko, Homo sapiens idatziko dugu. Homo genero-izena da eta sapiens bigarren terminuak, abizenaren funtzioa egiten du, Homo guztien artean bat zehazki adierazteko.

Generoa ezinbestekoa da izendaketan, baina bigarren hitzak (abizena), berak soilik ez du ezer adierazten, genero desberdineko espezie desberdin askok “abizen” bera izaten baitute askotan.

 

Adibidez Drosophila melanogaster, frutaren eulitxoa eta Thamnophis melanogaster suge akuatikoa; melanogaster hitza bietan erabiltzen bada ere, oso espezie desberdinak dira. Melanogaster hitzak urdail edo sabel iluna esan nahi du, eta kasu honetan, ehuliak eta sugeak biek, sabel iluna dutenez, abizen honekin izendatu dira dira.

 

 

 

 

 

3.- Sailkatze sistemak:

Ondoko taulan, urtetan zehar bizidunak sailkatzeko sistema desberdinak ikusten dira.

 

DBH 1. mailako testuan, 1969.koa (Whitakker-rek proposatuta) lantzen da, baina guk ezagutu behar dugu ere, egungo sailkapen sistema, 1990.koa (Woese-ek proposatuta).

 

 

Irudi honetan, Woese-k (1977) proposaturiko sistema ikusten da, sei erreinurekin.

 

Ikusten denez, denboran zehar bizidunen sailkapenak bilakaera ugari izan ditu; gaur egunean, hiru domeinuko ikuspena nagusitzen da zientzilarien artean, baina azterteka metodoak hobetuz doazen neurrian, sailkapen-erizpideak aldatuz doaz eta aldaketa gehiago gerta daitezke. Ez dago, oraingoz, behin betirako bizidunen sailkapenarik, aztergai hau itxita ez baitago.

 

Ondoko irudian, Biziaren zuhaitza  ikus daiteke (gaur egungo sailkapen eredua) hiru domeinuko irudikapenarekin (Woese-k, 1990.koa).

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.