| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

BA1 Nutrizioa animalietan

Page history last edited by Imarru 2 years, 10 months ago

 

Nutrizioa animalietan. Elika funtzioa.

 

1.- Sarrera:

Animaliek nutrizio heterotrofoa dute, hau da mantenugaiak kanpotik hartzen dituzte.

Hartutako mantenugai organikoak (gehiengoetan oso landuak) eraldatu behar dituzte, zelulek behar den bezala asimilatu ahal izateko. Honetaz gain, animalien gorputzaren zelula guztietara mantenugai hauek "eraman" behar ditugu, beraz, substantziak garraiatzeko sistema bat ezinbestekoa da.

Azkenik, Nutrizio prozesuan zehar ekoiztutako hondakinak  (adibidez, urea edo CO2-a) kanporatu behar dugu.

 

Ikusten denez, animalien nutrizioa oso prozesu konplexua da, ondoko fase hauetaz osatuta:

1.- Ingestioa: Elikagaik hartzea.

2.- Digestios edo Liseriketa: Elikagaiak mantenugai bakunago bihurtzea. (molekula txikiagotan eraldatzea).

3.- Xurgapena: Mantenugaiak garraio sitemara (Zirkulazio sistemara) igarotzea.

4.- O2 xurgatzea: gas hau metabolismo zelularrerako ezinbestekoa baita.

5.- Garraioa: Mantenugaiak organismoaren zelula guztietara eramatea.

6.- Metabolismo zelularra: Organismoak behar dituen energia eta substantziak eskuratzeko burutu behar diren erreakzio kimiko multzoa da metabolismoa.

7.- Egestioa: Organismoak xurgatu ezin izan dituen elikagai hondarrak kanporatzea.

8.- Iraizketa: Hondakin substantziak (CO2-a, urea ...) edo soberan daudenak kanportazea.

 

Nutrizioan zenbait Sistema eta Aparatu aritzen dira, baina kopurua aldakorra izaten da animalia bakoitzaren egitura eta konplxutasunaren arabera. Kontzeptu mapa honetan, Nutrizioan esku hartzen duten Sistema eta Aparatuak ikus daitezke:

 

 

 

 

Kontzeptu-mapa hau pdf formatuan

elikaFuntzioa.pdf

 

 

 

2.- Animalien elikadura motak:

Animaliak elikaduraren arabera sailkatzeko zenbait irizpide har daitezke kontuan: elikagaia lortzeko modua, elikagai mota eta elikagai-zatikien tamaina ....

 

Elikagaiak lortzeko erabilitako estrategiaren arabera, hiru elikadura mota bereizten dira:

a) Animalia holozoikoak :

Beste izaki bizidun batzuk edo haiek jatorri dituzten elikagaiak hartzen dituzte.

Horixe dugu nutrizio motarik ezagunena, Gizakiarena barne.

Talde honetan, izaki bizidun mota kontuan hartzen bada, nutrizio holozoikoaren hiru azpimota bereizten dira:

 


a1) Animalia belarjaleak:

a2) Animaliak haragijaleak:

a3) Animalia orojaleak animaliez zein landareez elikatzen diren izki bizidunak dira. Denetatik jaten duena esan nahi du omniboro hitzak. 

 

 

b) Saprofagoak

Usteltzen hasitako landareen edo animalien zatiak (bizigabeak) jaten dituzte.

 

 

 

c) Parasitoak (bizkarroiak):

Izaki bizidunen kontura elikatzen dira, haien materialeetatik abiatuta (odola, larruazala ...) , eta kalte larriak eragiten dizkie, batzuetan heriotza ere.

 

 

 

 

 

Baina sailkatzeko estrategia irentsitako partikulen jatorria eta tamaina kontuan hartzen denean, beste zenbait elikadura mota bereizten dira:

a)- Animalia batzuk likidoz elikatzen dira:

Landareen izerdiz elikatzen dira (landare zorriak ...) , edo loreen nektarraz (tximeletak ...) . Beste batzuk animalien odolaz (eltxoak ...).

b)- Mikrofagoak:

Partikula txikiak baina solidoak jaten dituzte.

Partikula txiki hauek lortzeko, iragazi egiten dute ura eta, gero, han dauden izaki bizidun txikiak (mikroplanktona) hartzen dituzte.

Horrela elikatzen dira krustazeo txiki asko, molusku bibalbioak (oskobikoak), zenbait hegazti (flamenkoa, adibidez) eta balea espezie guztiak.

Zizareek, itsas anelidoek eta zenbait moluskuk, arrastaka doazela, lurra zulatzen dute, irentsi eta hango partikulak (bizidunak nahiz bizigabeak) aprobetxatzen dituzte, elikagarria den substantzia oro ateratzen dutelarik. Horrelako biziduneei detritujaleak esaten zaie.

c)- Makrofagoak:

Elikagai zati handiak hartzen dituzten animaliak. Makrofago batzuk harrapariak dira, bizirik dauden animaliak harrapatu eta gero jan egiten dituztenak.

Belarjale batzuk ere makrofagoak dira, gehien-gehienak hosto jaleak.

Hosto jale ugaztunak hortz-aginez baliatzen dira hostoak mozteko; barraskiloek berrik erradula (lima moduko mihi bat) erabiltzen dute landareak mozteko eta txikitzeko. Insektuek baraila indartsuek dituzte.

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.