| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Harri metamorfikoak Batx

Page history last edited by Imarru 3 years, 1 month ago

 

Inguru eta prozesu metamorfikoak.

Harri metamorfikoak.

 

 

 

1.- Metamorfismoa eta Metamorfismoaren eragileak:

Metamorfismoa (animazioa)

 


 

 

 

2.- Metamorfismo motak:

 

Harrietan, presioak eta tenperaturak eragiten dute; batzuetan, presioak tenperaturak baino eragin handiagoa izaten du; beste batzuetan, alderantziz gertatzen da, eta beste batzuetan antzeko eragina izan dezakete biek.

Baina, gogoratu behar dugu prozesu metamorfiko guztiak beti egoera solidoan burutzen direla.

 

Prozesu metamorfikoak hasten dira Diagenesiaren bukaeran eta bukantzen dira mineralak urtzen hasten direnean, hau da, Anatexiaren hasieran.

Tarteko aldaketa guztiak metamorfismoari dagozkio, presioak eta tenperaturak eraginda.

 

 

Aldaketa hauen ondorioz, zenbait metamorfismo mota sortzen dira:

 

a) Metamorfismo termikoa.

b) Metamorfismo dinamikoa.

c) Metamorfismo dinamikotermikoa edo eskualdekoa.

 

 

 

 

 

 

 

a) Metamorfismo termikoa (edo ukipen metamorfismoa):

Metamorfismo mota hau intrusio igneoekin lotuta dago, hau da, lurrazaleko geruza sakonetan dagoen magmak gora egiteko fenomenoekin.

Magmak gora egiten duen heinean, hotzago dauden harri artean ( harri ostalaria) sartzen da eta berotu egiten ditu harri hauek. Honen ondorioz, berotutako harri hauetan zenbait aldaketa metamorfiko sortzen dira.

Prozesu honetan tenperaturak presioak baino eragin handiagoa duenez, metamorfismo termikoa deitzen zaio.

Intrusio magmatikoaren inguruan ukipen aureola izeneko metamorfismo-ingurua sortzen da.

Inguru hori berkristalizatutako eta gogortutako harrizko banda bat da (korneana esaten zaio).

Inguru metamorfikoak definitzen dituzten mineraleei metamorfismoaren mineral adierazle esaten zaie.

Irudien jatorria: Iribar

 

Zenbat eta handiagoa izan intrusio magmatikoa, eta zenbat eta handiagoa izan magmaren tenperaturaren eta harri ostalariaren arteko aldea, orduan eta gehiago garatuko da aureola metamorfikoa.

 

 

b) Metamorfismo dinamikoa edo presio-metamorfismoa:

Presioa da metamorfismo mota honen faktorerik garrantzitsuena.

Bi metamorfismo dinamiko mota daude, egiten den presioaren jatorriaren arabera: metamorfismo kataklastikoa eta zama metamorfismoa.

b1) Metamorfismo kataklastikoa:

Zuzendutako presioen ondorios sortzen da, eta faila-inguruekin lotuta dago.

Horrelako metamorfismoetan presioa izugarri handia izaten da, eta harriak hautsi, txikitu edo birrindu egiten dira.

Birrintze honen ondorioz, sortzen diren harriak bretxa metamorfikoak edo bretxa kataklastikoak eta milonitak dira.

 

b2) Zama metamorfismoa:

Presio litostatikoaren ondorioz sortzen da, hau da, goian dauden materialen pisuaren ondorioz.

Presio honek mineralak berrorientatzen ditu eta eskistositatea sortzen du, lerro edo banda paraleloetan agertuz.

Arbelak (pizarra) , eskistoak, geneisak  eta abarrak sortzen dira.

 

Irudien jatorria: Iribar

Zama metamorfismoa eta sortutako harriak presioaren magnitudearen arabera:

 

 

c) Metamorfismo dinamikotermikoa edo eskualde-metamorfismoa:

Metamorfismo mota honek orogenoen edo mendilerroen sorrerarekin lotutako inguru zabalei eragiten die.

Presioak eta tenperaturak aldi berean eragiten dute; baina bi faktore hauek sakontasunaren araberakoak direnez, gero eta aldaketa sakonagoak gertatuko dira, eta ondorioz, zenbait gune metamorfiko sortuko dira.

 

Irudien jatorria: Iribar

 

 

 

Irudien jatorria: Iribar

 

 

 

3.- Harri metamorfikoak: Harrietan, presioak eta tenperaturak eragiten dute;

3.1- Egitura metamorfikoak:

Egiturak harriek jasandako prozesu metamorfikoen berri ematen digu, harriak jasandako presioaren eta tenperaturaren ondorio direlako. Egiturarik garrantzitsuenak hauek dira: 

a) Granoblastikoa.

Mineralen artean ez dago tarterik, elkarren artean lotuta daude eta, beste mineral batekin topo egin arte hazi direlako.

Ukipen eta eskualde metamorfismoaren ohiko egitura da.

b) Eskistogarria.

Harriak plano paralelo samarra ditu eta mineralen orientazioaren arabera sortuta daude.Plano horiek ahulguneko azalerak dira eta harriak hortik hausteko joera du.

Eskistoen ezaugarriak dira, baita arbelena eta mikazita ere.

c) Gneisikoa.

Gneisek ale lodia eta kolore argiko zerrendak dituzte, eta kuartzozko eta feldespatozko mineralez osatuta daude, anfibolez eta piroxneoz osatutako zerrenda ilunez tartekatuta.

Gneis glandularra edo "ollo de sapo" (apo begia, itudian) gneis mota berezi bat da, oso feldespatozko kristal handiak ditu eta.

 

d) Migmatitikoa.

Eskualde metamorfismoaren metamorfismo maila altuenari dagokio. "Migmak", magma egoeraren atarian daude, zenbait mineralen fusio puntuan, nahasian egoera solidoarekin. 

Harriaren mineral guztiek fusio puntua gainditu ostean, migmak magmak bilakatzen dira.

e) Bretxa izaerakoa.

Harrian eragina duten indar tektonikoen ondorioz hautsitako harri puska angeludunak ikusten dira egitura honetan. 

Puska horien inguruan material birrinduagoz edo hauspeatutako materialez osatutako masa bat azaltzen da, hutsune guztiak betetzen.

 

3.2- Harri metamorfiko nagusiak, eta haien jatorria:

 

Irudien jatorria

 

 

4.- Hobi metamorfikoak: 

Prozesu metamorfikoek ez dute hobi mineral azpimagarririk sortzen. Hala ere, jatorri magmatiko soluzio hidrotermal batzuk hausturetatik harri metamorfikoetara hel daitezke eta, horrela, meatokiak sortu.

Beste hobi metamorfiko batzuk grafitoko hobiak dira ( jatorria ikatza  edo materia organikoa da eta beste harri batzuetan sakabanatutako masak sortzen dituzte), bai eta talko hobiak ere ( magnesio asko duten mineralez sortzen dira, olibinoz, adibidez).

Zenbait harri metamorfiko (marmola, serpentina, gneis batzuk ...) etxeetako hormak apaintzeko eta zoladurak egiteko erabiltzen dira, Eskualde batzuetan arbela erabiltzen da teilatuak egiteko (irudian).

 


 

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.