| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Harrien meteorizazioa

Page history last edited by Imarru 3 years ago

 

Harrien meteorizazioa.

 

 

Harrien zikloan ikusi dugun bezala, harri sedimentarioak, igeneoak eta metamorfikoak Lurreko gainazalean azal daitezke, eta , hor, atmosferarekin ukipenean, aldaketa eta disgregazio etengabea pairatzen dituzte.

Aldaketa eta disgregazio horien eragileak, besteak beste, hauek dira: hezetasun atmosferikoa, oxigenoa, karbono dioxidoa, euria, izotza eta abarrak.

Aldakuntza-prozesu honi meteorizazioa deitzen zaio eta bi motatakoa izan daiteke: meteorizazio fisikoa ( edo mekanikoa) eta meteorizazio kimikoa.

 

 

Physical weathering and chemical weathering (animazioa, ingeleraz).

 

 

1.- Meteorizazio fisikoa:

Meteorizazio fisikoa harriak mekanikoki haustean datza, gero eta puska txikiagotan.

Eragileen arabera, zenbait meteorizazio fisiko mota bereizten dira:

 

a) Gelifrakzioa :

Ura harrien pitzaduretan sartu eta izoztu egiten denean sortzen dira izotz-falkak; ura izozten deneak, bolumena handitu egiten denez, harriaren pitzadura barnean presioa eta indarra ere handiagotzen dira.

 

Eta honek ondorio zuzen-zuzenak ditu harrietan: harria guztiz hautsiko eta birrinduko da eta harri metaketa handiak hartxingadiak sortuko ditu.


 


 

b) Haloklastia:

Kasu honetan, harria hausten duena gatz kristalak dira. 

 

Disolbatutako gatzez beteriko ura harrien poro eta pitzaduretan sartzen da; ura lurruntzen denean, gatzak hutsuneetan hauspeatu eta kristalak sortzen dituzte.

 

Gatz kristal horien bultzadak harriaren osagaiak disgregatuko ditu.

Kostaldeko harrietan kontutan hartzeko prozesua izaten da.

 

 

c) Termoklastia:

Egunaren eta gauaren arteko tenperatura aldaketen ondorioz ere hausten dira harriak.

 

Normalean, harriak osagai mineral mota batez baino gehiagoz osatuta daudenez, mineral mota bakoitzak bere erritmoak ditu dilatatzeko eta uzkurtzeko.

 

 

Desberdintasunhoriek tentsioak sortzen dituzte harriaren azaleran eta , azkenean, hautsi egiten dira harriak.

 

d) Bioklastia:

Zenbait izaki bizidunen ekintzek ere (esate baterako landareen sustraiak, animalia zulotzaileak, gizakia ....)  disgregatzen dituzte harriak, eta hau ez da fenomeno geologiko bat.

Sustraiak haztean, harrien pitzadurak handitu eta beste pitzadura berri batzuk sortzen dituzte.

 

Animalia hondeatazaileaek, gordelekuak, habiak eta tunelak egitean, lur eta harri kopuru handiak lekualdatzen dituzte.

 

Eta gizakiok, makina bat harri suntsitu eta hausten ditugu, hainbat azpiegitura egitean (harrobiak, tunelak, ...).


 

 

 

2.- Meteorizazio kimikoa:

Urak garrantzia handia dauka meteorizazio mota honetan, bai eragile kimikoa delako, bai beste erreakzio kimiko batzuk errazten dituelako.

Zenbait meteorizazio kimiko mota daude:

a) Disoluzioa:

Urak gatz mineralez osatutako harriak disolbatzen dditu (halita, silbinita ...)

Kareharrien disoluzioa oso kasu berezia da. Harri hauek, disolbaezinak badira ere, azido karbonikoarekin erreakzionatzen dute (atmosferako karbono dioxidoaz eta euri uraz sortzen da eta kaltzio bikarbonatoa osatzen dute.

Substantzia hori uretan disolbatzen da eta urak garraiatzen du.

Kareharrien meteorizazio kimikoa karbonatazioa deitzen da. 

Erliebe karstikoa, kareharrien karbonatazioaren ondorioa.

b) Hidrolisia:

Hidrolisi erreakzioaren funtsa honetan datza:

uraren osagaiek (H+ eta OH-) harrien mineralak erasotzean.

Ondorioz, hondakin mineralak sortzen dira. Feldespato potasikoaren (2 KAlSi3O8) hidrolisia nahiko arrunta da; hidronio ioiek (H+) potasioari (K+) eraso egiten diote eta ingurunera askatzen dute.

eta fesldespatoa kaolinita bilakatzen da (Al2Si2O5(OH-)4) oso erraz desegiten den material buztintsua.

 

c) Hidratazioa:

Zenbait mineralek kristal egituran, ur molekulak xusrgatzeko ahalmena dute, belakiak balira bezala. Hori dela eta, bolumena handitzen dute eta, ondorioz, minerala hedatu eta deformatu egiten da eta harrien osagai mineraletan tentsioak sortzen dira. Horrek, harrien disgregazioa erraztea eragiten du.

 

d) Oxidazioa:

Oxigenoak mineralen zenbait elementu kimikorekin erreakzionatzen du (Fe, Mn ...) eta konposizio kimikoa, kolorea eta abar aldatzen dute. Esate baterako, harriak burdina badu (Fe) honek oxigenoarekin erreakzionatzen du eta ohiko marroi-gorria koloreko konposatua sortzen da (oxido ferrikoa) edo horixka (limonita).

 

 

 

3.- Meteorizazio faktoreak:

Klima eta harrien ezaugarriak dira meteorizazio motan eta abiaduran gehien eragiten duten faktoreak.

3.1- Meteorizazioa klimaren araberakoa izaten da.

Adibidez, klima bero edo epel eta hezeetan, tenperatura altuen eta uraren eraginez, meteorizazio kimikoa eta bioklastia dira nagusi.

Atzitik, klima hotz edo idor eta lehorretan meteorizazio fisikoa nagusitzen da.

 

3.2- Harrien ezaugarriei dagokienez:

Harrien konposizioak, harrien poro eta pitzadura asko ala gutxi izateak eta abarrek eragingo dute meteorizazioa modu batekoa edo bestekoa izatea, bai eta meteorizazio- prozesuaren abiadura ere.

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.