| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Batx1Lurzoruak

Page history last edited by Imarru 3 years, 2 months ago

 

Lurzoruak

 

 

1.- Zer da Lurzorua?

Harrien meteorizazioak aldatutako eta sakabanatutako harri geruza sortzen du gainazalean. Geruza hionetan, Atmosferak, Hidrosferak (ureek) eta Biosferak (biziduneek) zenbait aldakuntza eragiten dute. Honen guztiaren ondorioz sortzen da lurzorua, etengabe aldatzen ari den geruza dinamikoa.

 

Gainazal kontinentalaren gehiengoa estaltzen duen eta jatorri naturala duen geruza mehea da Lurzorua.

Bere lodiera, zentimetro gutxi batzuetatik bi metro baino gehiagotara joan daiteke. Lurzorua, Atmosfera-Geosfera-Hidrosfera-Biosfera sistemen arteko elkarekintzetatik sortzen da.

Prozesu Biologiko eta Prozesu Geologikoen topagunea da.

Lurzoruan, ziklo biogeokimikoak ixten eta osatzen dira, hemen ere, ekoizleek beharrezko elikagaiak aurkitzen dituzte …; lurzoruetan, gorpuak deskonposatzen dira.

 

Lurzoruaren osagaiak. Taula orokorra


 

 

2.- Lurzoruaren sorrera eta profila:

Lurzoru baten profila, lurzoru horren zutikako ebakidurari esaten zaio. Ebakidura honen zehar geruza horizontal desberdin batzuk ager daitezke: horizonteak.

Lurzoru ideal batean bost horizonte agertzen dira:

 

 

1) O Horizontea: gainazalekoa, askotan landare jatorriko hondarrez estalia ( basoetan).

H horizontea, Deskonposatu gabeko materia organiko askorekin (>%20-30) eta urez aseturik daude iraunkorki. Turbak. A horizontearen ordez.

 

2) A Horizontea: elubiazio-horizontea, zeren eta hemengo materia, geruza sakonagoetarantz galtzen baita (euri urak eta grabitateak eraginda). Horizonte honetan ere, humus materiaren presentzia nabaria da (handiena); humus kopuruaren arabera azpigeruza batuzk bereizten dira:

A1 Horizontea, kolore ilunekoa, humus kontzentraziorik handiena da.

A2 Horizontea, hemen gehienezko elubiazioko zona dugu, arrazoi honengatik kolore argiagoko horizonteak izaten dira.

 

3) B Horizontea: ilubiazio-horizontea , hau da metatze horizontea da, hemen A Horizontetik datozen materialak pilatzen dira (buztinak, burdin eta aluminio oxidoak eta materia organikoa, eta zonalde karstikoetan kaltzio karbonatoak). Askotan kolore gorria edo nabarra izaten du. Egitura, multzo angeluarretan edo prismetan antolatuta dago. Azpigeruza hauek bereizten dira:

B1 Horizontea, iragapeneko zona da, A-tik B-rakoa.

B2 Horizontea, gehienezko ilubiazioko zona da, hemen partikula txikiak (buztinak), burdina eta aluminiozko konposatuak, humus eta beste batuzk meta daitezke.

 

4) E Horizontea, edo elubiazio-horizontea ,horizonte garbitua, A-tik pean eta B gainean agertzen da. Hareatsuak izaten dira, elikagai, materia organiko gutxirekin,, kolore argiekin gehiengoetan; egitura izanez gero, xaflakorra izten da. Hemengo sustantzia guztiak, urak behera eraman ditu, B horizonterantz.

 

5) C Horizontea, oinalde mineral meteorizatua da, elkarekintza kimikorik gabekoa ( ez dago edafizatua). Ama-harriaren ezaugarrikoa izaten da. Horizonte hau gutxi eraldatuta dago.

D Horizontea (edo R horizontea): Ama-harriari esaten zaio, eraldatu gabeko bertako harriari (egitan Litosferaren elementua den elementu bat da).

 

 

 

 

3.- Lurzorua eratzeko faktoreak:

Meteorizazioak lurzoruaren funts gaia sortzen du: erregolitoa, hau izaten da lurzoru baten abiapuntu materiala.
Lurralde bateko zati meteorizatuta bertan geratzen denean, handik sortzen diren lurzoruak lurzoru autoktonoak deitzen dira.
Lurralde bateko zati meteorizatuta, higatua eta garraiatua izaten denean, beste zonalde batean sortuko den lurzoruari lurzoru aloktonoa deitzen zaio.


Lorzoru baten sorrera eta eraketa baldintzatzen dituzten eragileak hauek dira:
a)- Erregolitoa edo jatorriko materiala, Litologia (ama-harriaren arabera): osagai mineraleen ezaugarri fisiko eta kimikoren arabera, lurzoruan izango diren partíkula mota eta kopurua ondorioztatuko da.
b)- Klima: tenperaturaren arabera lurzoruan burutzen diren erreakzio kimikoren abiadura baldintzatzen da; era berean, ura eta izotz-kopurua lurzoruan eta bertan bizi diren bizidun guztietan.
c)- Bizidunak (landaredia): Airea eta hezetasuna daudenean, lurzoruetan bizidun asko bizi ohi dira, gehiengoa tamaina txikikoak (mikroskopikoak). Dena den, eraginik handiena landaretzak eragiten du, zeinak materia organiko-ko oso kopuru handiak ekoizten baitu; materia organiko honek lurzorua estal dezake erabat, baso hostoerorkorretan gertatzen den bezala.
d)-Topografia, Geomorfologia: Barneko prozesu geodinamikorekin lotuta dago. Haranetan, sedimentu pilaketa errazten da eta ondorioz lurzoru sakonak eratuko dira; gailurretan, eta erliebearen zona altzatuenetan, higadura dela eta , oso lurzoru meheak sortzen dira. Topografiak eraginda, katena edafikoak sortzen dira: materia-jatorri bera duten lorzoruak dira, baina topografiaren arabera garapen desberdina izan dute eta horizonteetan oso desberdintasun handiak ikus daitezke. (Kontutan hartzekoa: altitudea, norabidea, desmaila …)
e)- Denbora: Eratze prozesuak denbora behar du. Lurzoruak, gazteak, helduak edo zaharrak izan daitezke. Lurzoru gazteetan, horizonteak oraindik ez dira garatzen; meteorizazioa da prozesu nagusia, bizidunentzat elika-iturri garrantzitsua izaten delarik.

Lorzoru helduetan, profila ongi zehaztuta dago; hala ta guztiz ere, lurzoru helduek geldo baina meteorizatzen eta eraldatzen jarraitzen dute. Lurzoru zaharretan, meteorizaziorik ez dago ( ez baitago gai meteorizagarririk) beraz, ez dira gatz mineralarik askatzen ; hau dela eta, lurzoru hauen emankortasuna oso txikia da eta horizonteen garapena etentzen da.

 

* Hiztegia: Lurzoru baten profila, lurzoru horren zutikako ebakidurari esaten zaio. Ebakidura honen zehar agertzen diren geruza horizontal desberdinak horizonteak dira.

 

 

 

4.- Lurzoruaren ezaugarri nagusiak:

 

a) Ehundura:

Lurzoruaren ehundura materia mineral motaren eta proportzioaren araberakoa da; hau da, lurzorua osatzen duten legarren, hareen, limoaren eta buztinen proportzioaren araberakoa.

Horietako elementu bakoitzaren ugaritasuna nolakoa, halakoa izango da ehundura: buztintsua, limotsua, hareatsua ...

 

Poroen tamaina eta kopurua (lurraren porositatea) partikula ugarienen tamainaren araberakoak izango dira.

Egiturari erreparatuta, landareak behar bezala hazteko lurzorurik egokienak ondorengo ezaugarri hauek dituzte: %40 hondarra, %42 limoa eta %18 buztina. Lurzoru hauek lurzoru orekatuak edo lurzoru egokiak (suelos francosdeitzen dira.

 

Lurzoruaren ehundurak duen garrantzia, nekazaritzan:

  1. Lurzoru buztintsuek, ura mantentzen dute (iragazi gabe) epe luze batez, baina iragaztezinak direnez eta gaizki aireztatuta, ez dira oso emankorrak (elikagai nahiko ba dute ere). Buztintsuegia denean, lurzoruak ezin du airerik hartu eta oxigeno gabezia kaltegarria izan daiteke. Laboreak astunak izaten dira buztinek eragiten duten plastikotasunarengatik.
  2. Lurzoru hareatsuetan, airea oso ongi zirkulatzen da eta iragazkortasun handikoak dira (poru handiak) ; hau dela eta ura berehala hondoratzen da grabitatez eta elikagaiak eramaten ditu disoluziotan geruza sakonagoetara; beraz lurzoru pobreak dira.
  3. Limo-ehundurako lurzoruak: Nahiko trinkoak dira, iragazkortasun eta aire gutxikoak. Elikagaien aldetik, nahiko izaten dute.
  4. Lurzorurik onenak, lurzoru frankoak edo franko-limotsuak izaten dira: elikagaiak eta ura mantentzen dituzte oxigenazio arazorik sortu gabe.
  5. Materia organikoa ere garrantzitsua da eta zonalde arido (lehorrak) eta azpiaridoetan oso eskasia izaten da.

Materia organikoak egitura porotsua eragiten du lurzoruetan (esponja itxurakoa), ura mantentzen du eta oxigenazioa errazten du.

 

b) Porositatea:

Porositateak uraren sarrera baldintzatzen du, lurzoru guztietan. Porositatea handia bada (hareez edo legarrez osatutako lurzoruetan) ura inolako arazorik gabe ibiliko da batera edo bestera, grabitazioaren alde. Lurzoru buztintsuek porositate txikia dute, eta hori dela eta drainatzea ez da egokia eta gainazaleak putzuak erraz egiten dira.

 

c) Koloreak:

Osaeraren eta sorreraren araberako informazioa ematen du koloreak. Kolore ilunek materia organikoa ugaria dela adierazten dute. Burdina erreduzitak (Fe2+) kolore grisa ematen dio lurzoruari, eta oxigeno gutxi duela adierazten du (aireztapen eta grainatze eskasa)..

Oxidatutako burdinak (Fe3+) kolore gorriztak ematen dizkio lurzoruari eta aireztapen eta drainatze egokia dituela adierazten du (tropikoetako eta mediterraneoko lurzoruak).. Gatz hauspeatzeek (karbonatuak, igektsoak ...) kolore zuria ematen diete inguru lehorretako lurzorueei.

 

 

5.- Lurzoru motak:

Sailkapen sistema desberdinak daude; honek zailtasun handiak eragiten ditu sistema desberdinekin sailkatu diren lurzoruak alderatzen direnean.

Thorp, Baldwin eta Kellog-ek (1938,1949) prestaturiko sailkapen sisteman hiru multzo bereizten dira: Lurzoru zonalak, lurzoru intrazonalak eta lurzoru azonalak.

 

5.1- Lurzoru zonalak: Baldintza klimatikoekin erlazionaturik daude. Eragile edafologiko aktiboak ari dira, lurzoru hauetan, bereziki eragile klimatikoak eta behar den denboraren zehar. Lurzoru helduak eta eboluzionatuak dira.

 

 

 

 

5.2- Lurzoru intrazonalak: Kasu honetan, eragile edafologikorik garrantzitsuenak eragile pasiboak dira (ama-harria, desmaila, giza-iharduera ...)

5.3- Lurzoru azonalak: Munduko edozein lekutan sor daitezke eta ez dute zerikusirik zonaldeko baldintza klimatikorekin. Lurzoru gordinak dira, eraldatu gabe; horizonteak oso gutxi garatu dira (denbora gutxi) . Lurzoru hauek, garapenaren hasierako fasetan aurkitzen dira eta eragile edafologikorik garrantzitsuena ama-harria izaten da.

Adibideak: lurzoru izoztuak, basamortuak, sedimentu berrien gainekoak ..

Multzo bakoitzean azpimultzo eta taldeak ere bereizten dira.

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.