| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Deformazioak eta hausturak

Page history last edited by Imarru 3 years, 2 months ago

 

 

Plaken tektonika Teoriaren ondorioak: Bulkanismoa, sismikotasuna, orogenesia, deformazioak eta hausturak

 

 

1.- Bulkanismoa:

Dortsaletan (eta Rift-etan), ozeanoetako hondoko zabaltze prozesua gertatzen da. Mantuko materiaren presioak gaineko litosfera sabeldu eta hautsi egiten du. Irekitako zartaduratik (dortsal edo rift izenekoak, ozeaniko edo kontinentalak diren arabera), mantuko materialak aterako dira, bidean deskomprimituz eta magma bezala isuriko dira azalean.

Gune horietan eratutako magmak basikoak izaten dira (silize-% txikikoak, %55-a baino txikiago). Magma horiek hozten direnean, harri basaltikoak sortzen dira, kolore ilunekoak.

 


 

Magmaren ezaugarriak eta sumendiaren itxura, bulkanismoaren jatorri tektonikoaren arabera

Subdukzio guneetan, ozeanoetako hondoko materialek (sedimentuek) ura edukitzen dute. Ur horren ondorioz, materialen fusio puntua txikitu egiten da. Gainera, azpiratzen den plakaren igurtzeak beroa sortzen du (marruskadurak eraginda) eta, sarritan, magma ekoizten da. Magma horiek andesitikoak (edo granitikoak) izaten dira, silize-% handiagoarekin (>%65).

Plaka barruko guneetan ere gertatzen dira prozesu bolkanikoak. Bulkanismo mota honek ez du zerikusirik ertz tektonikoekin. Hot spot motako bolkanismoa da (Hawai uhartekoa bezelakoa) eta handik ateratzen diren magmak ez datoz goi mantutik.

What is a volcanic hotspot?

 

Hot spot edo puntu bero motako sumendietatik ateratzen den magma oso basikoa izaten da (silize-% <%45) eta sakonera handiagotik (D-geruzatik) igo diren materia-zutabeei (lumak deitzen dira zutabe hauek) zor zaie. Oso magma isurkorra izaten da, erraz desgasifikatzen dena, beraz, bulkanketa ez da leherkorra izaten, baina, magma oso isurkorra denez distantzia handietara heda daiteke solidotu baino lehen.

 

 

2.- Sismikotasuna:

Dortsal kontinentaleetan eta haustura kontinentaleko guneetan, sarritan egoten dira hipozentroa sakonera txikitan (70 km baino gutxiago) duten lurrikarak. Gune horietako lurrikarak distentsio indarrek eragiten dituzte.

Azpiratze guneetan (subdukzio guneetan) konpresio indarrek eragindako  lurrikarak sortzen dira. Gune hauetan, plakarik dentsoena bestearen azpian hondoratzen den heinean, mugimendu honen marruskadurak eragiten dituzten lurrikaren epizentroek gero eta sakonera handiagoa izaten dute, plano oker bat osatuz (Benioff-en planoa), hondoratuz doan plakaren materialak urtu arte; horrela magma ganbarak ere sortzen dituzte. 

 

 

 

 

 

 

Mendikateak eratu diren kontinenteen talka guneetan, plaken konpresioak ezegonkortasun sismikoa azaltzen du, eta azaleko edo sakonera ertaineko hipozentrua duten lurrikarak maiz gertatzen dira (Himalaya mendikatean bezala).

 

Transformazio failetan (faila eraldatzeak) ere lurrikarak maiz gertatzen dira, nahiz eta gune horietan  plaken arteko banaketarik edo talkarik  ez gertatu. Zona hauetan bi plakak albotik elkar irristatzen arti dira; desplazamendu honek eragindako igurtzeak gune horietako lurrikarak sortzen ditu,  


 

3.- Orogenesia:

Orogenesia edo mendikateen eraketako prozesua ertz konbergenteetan gertatzen da.

 

 a) Plaka ozeaniko bat eta plaka kontinental bat elkartzen direnean, andetar motako orogeno bat sortzen da (Hego Amerikako Los Andes mendikatetik hartutako eredu eta izena).

Talka horretan, plaka kontinentalaren materialak zimurtzen dira, eta horren ondorioz, materialak altuera handietaraino igotzen dira. 

Talka-lerroaren zehar, fenomeno bolkaniko (bolkanismo azidoa) eta sismo garrantzitsuak (magnitude ertain eta handiko lurrikarak) gertatzen dira. 

 


 

 b) Bi plaka konbergenteak kontinentalak badira, orogenoak mota alpetarrekoak direla esaten da. Hona hemen adibide batzuk: Pirinioak, Alpeak, Balkanak, Kaukasoa eta Himalaia.

Orogeno hauetan materialeen deformazioak oso handiak dira eta oso sismikotasun handia dago (magnitude handiko lurrikarak); talka zona hauetan ez dago bulkanismorik. 

 

Orogeno alpetarra (Himalaia-ren sorrera)

 

 

c) Ertz konbergente erabat ozeanikoa ba da (bi plakak ozeanikoak direnean), azpiratze ozeanikoko lerro bat sortzen da eta hondoratzen ez den plakaren gainean irla-arkuak (bolkanikoak eta lerrokatuak talka-lerroarekiko paraleloan) eratzen dira. Lurrikarak ere gertatzen dira.

 


 

 

 

4.- Deformazioak: Tolesturak eta hausturak (Failak):

Deformazioak: tolesturak eta hausturak: Lurazalari eragiten dieten konpresio eta distentsio-indarreek hiru deformazio mota sortzen dituzte harrietan:

a) Deformazio elastikoa: ez da behin betikoa, indar eragilea desagertzen denean, hasierako formara itzultzen dira.

Adibidea: uhin sismikoak igarotzean sortzen diren deformazioak.

b) Deformazio plastikoa: Harriak tolestu egiten dira eta ez dira lehengo formara itzultzen.

c) Hausturak (Diaklasak eta Failak): kasu honetan, harriaren plastikotasunaren muga gainditu da eta orduan harria hautsi egiten da, hausturak eta failak sortuz.

 

Diaklasak

Apurtutako harri multzoaren zatiak ez dira elkarren artean desplazatzen. Desplazamendurik gabeko apurketak dira; eskala txikiko fenomenoak dira.


 

 

Failak

Apurtutako harri edo sedimentu multzoaren zatiak elkarren artean desplazatu egiten dira.  Eskala handiagoko fenomenoak dira, eragin-eremu handiagokoak, diaklasak baino.

 

 

 

4.1-Deformazioak eta tolesturak

Deformazio eta tolesturen deskribaketa eta sailkapena, pdf-apunteak fitxategian, 3. atalaren hasieran ikusten dena (deskargagarria da).

 

 

 

4.2- Hausturak eta failak:

 

Faila baten elementuak:

 

 

 

 

Fault types/Faila motak.

 

Faults animations

 

Horst eta Graben

 

Graben motak

 

 

 

 

 

 

Jarduera 5.

Lurrikar baten epizentrua kokatu behar dugu, hiru sismograma desberdin erabiliz (hiru institutu sismografiko desberdinetan erregistratu direnak). Emandako sismogramak benetakoak dira, lurrikar ospetsu batzuetan erregistratu direnak.

Sar zaitez web honetan:

Lurrikar birtuala/Virtual hearthquake.

 

 

 

5.- Harrien deformazioak eta hausturak. Geologia estrukturala.

 

Informazio orokorraHarrien deformazioak. Geologia estrukturala

 

 

 

Tolesturak (describing folds).

 

 

 

 

 

 

6.- Isostasia: Higidura epirogenikoak (isostatikoak).

Plaka litosferikoeek egiten duten higidura erradialak ( ez tangentzialak, higidura tektonikoen erara). Higidura epirogenikoetan higidura nagusia bertikala da.

Plaken tektonika ikasi genuenean, higidura orogenikoak (orogenoak sortzen dituztenak, mendikateak) aipatu genituen; kasu honetan, masen higidura horizontala da (adibidez, plaka litosferikoen arteko erlazioetan).

Baina higidura epirogenikoak bertikalak dira, Isostasia deituriko fenomenoarengatik.

Zertan datza Isostasia? :

Lurrazalean den masa gehiegizkoa beti orekatzen edo berdintzen dela dioen teoria da.

Arkimedes-ek  definituriko flotazio-printzipioan oinarritzen da; kasu honetan, plaka litosferikoen flotazioa (astenosferan) alda daiteke plaka horien masa edo dentsitatea aldatzen denean. Plaka baten lurralde batean, higadurak eraginda edo han zegoen izotz-masa baten galerak eraginda, masa murrizten bada, altxatze (isostatikoa, higidura epirogenikoa) bat gertatuko da, flotazioa handitu delako.

 

Isostasia dela eta, Plaka litosferikoeek egiten dituzten higidurak hauek erradialak dira (bertikalak); flotazio- doikuntzako mugimendu bertikalak dira (astenosfera gainean), plaka horien masa aldaketak orekatzekoak. 

Irudi honetan, higalanak eraginda edo (eskubian) glaziar baten izotz masa desagertzearekin batera, higidura epirogenikoak (isostatikoak) suertatzen dira, litosferaren flotazioa doitzeko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

7.- Barne ziklo geodinamikoaren Diagrama. Laburpena.

 

 

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.