| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Batx1LitosferarenDinamika

Page history last edited by Imarru 3 years, 3 months ago

 

Lurreko Litosferaren dinamika

 

 

1.- Fixismoa eta mobilismoa geologian: prozesu geologikoeei buruzkoideia historikoak.

Lurra oso planeta dinamikoa da. Aldaezina badirudi ere, etengabe aldatzen ari da. Aldaketa batzuk ikus ditzakegu:: Lurrikarak, sumendien erupzioak, uholdeak, lur jauziak ....

Beste batzuk, aldiz, oso geldo gertatzen dira eta ez dugu antzematen gertatzen direnik ere, baina benetan gertatzen direla ondorioztatzeko datu ugari daukagu. Eta datu hauei esker, aukera dugu jaliteko nola gertatzen diren, zein erritmotan, zein arrazoiengatik .

Gizakiak fenomeno horiek guztiak behatu ditu eta horiek azaltzen saiatu da Teoria desberdinen bitartez:

 

a) Dilubismoa:

Dilubismoak fosilak Uholde Nagusian (Diluvio Universal) desagertutako izaki bizidunen aztarnak zirela esaten zuen. Horretako ideia katastrofistak XVIII mendean zabaldu ziren, erliebearen eraketa ere azaltzeko. Zenbait hondamendi segidan gertatzeak (Uholde Nagusia eta beste batzuk) zenbait prozesu geologiko eragiten zituen. 

 

b) James Hutton (1726-1797).

Hutton-ek harrien sorrera eta horiek kanpora irtetea lur barneko suarengatik (beroarengatik) zela esaten zuen (plutonista izeneko teoria).

Horrez gain, Huttonek prozesu geologikoak denboran zehar uniformeki gertatu direla adierazten zuen. Ideai honi, geologian, uniformetasunaren printzipioa esaten zaio.

c) Charles Lyell (1797-1875. eskubiko irudian) eta aktualismoaren printzipioa:

Aktualismoaren printzipioak zera dio: iraganean gertatzen ziren prozesuak gaur egun gertatzen diren berberal dira. 

 

d) Kontrakzionismoa (XIX medean zehar):

Lurra sortu zenean tenperatura altuan zegoen eta pixkanaka hoztuz joan zen, uzkurdura edo kontrakzioa sortuz. Mendikateak uzkurdura edo kontrakzio prozesu horren tolesturak lirateke.

 

e) XX. mendean zehar medien sorrera azaltzeko beste teoria batzuk sortu ziren. Lurrazaleko materialen desplazamendu horizontalean oinarritu ziren edo multzo kontinental osoen desplazamendu horizontalean.

Teoria hauek mobilistak deitzen dira. Eta hauen artean, garrantzitsuena Kontinenteen Jitoaren Teoria da, ondorengo atalean azaltzen dena. 

 

 

 

2.- Kontinenteen jitoaren teoria: Alfred Wegener.

Alfred Wegenerrek 1912 ean Kontinenteen jitoaren Teoria proposatu zuen eta historian izan zen eztabaida geologiko handienetakoa piztu zuen.

Urte horietan jakina zen zenbait eremu kontinentalek mugimendu bertikalak (igoera eta jaitsierak) egiten zituztela, abiadura geldoan (urteko zentimetro bat).

Mugimendu horri berregokitze isostatikoa (Isostasia) esaten zitzaion.

Wegenerrek Ozeano Atlantikoak eta Hego Amerikako eta Afrikako kostaldean duen itxurari erreparatzean, bi kontinenteak iraganean elkartuta egon zitezkeela pentsatu zuen, eta hautsi ondoren, sortu ziren zatiak (egungo multzo kontinentalak) gaur egun dauden lekuetara desplazatu zirela, mugimendu horizontal baten arabera.

 


Wegenerrek kontinenteen mugimendu bertikalak ezagutzen zituen. Orain, lurrazala horizontalean desplaza zitekeela pentsatu zuen.

Teoria hori frogatzeko datu geologiko asko bildu eta oraindik ere oso famatua den liburu batean  argitaratu zituen 1915.ko urtean: Kontinenteen eta ozeanoen jatorria.

 

 

Kontinenteen jitoaren teoria eta Plaken Tektonikaren Teoria: alderaketa eta desberdintasunak

 

Kontinenteen jitoaren Teoria

(Teoria de la deriva continental. Continental drift theory.) 

 

Sustatzaile nagusia: Alfred Wegener.

Proposamen publikoaren urtea: 1912.

Teoria honen baieztapen nagusiak:

a) Multzo kontinentalak azal ozeanikoaren gainetik labaintzen ari dira, mugimendu geldo baten arabera. Multzo kontinentalak azal ozeanikoaren gainetik horizontalki desplazatzen ari dira jitoan doazen itsasontziak balira bezala.

b) Iraganean, gaur egun ezagutzen ditugun kontinenteak, Pangea izeneko superkontinente batean zeuden, bat eginda.

c) Pangearen inguruan zegoen ozeano handiari Panthalasa izena eman zion. 

d) Pangea duela 225 miloi urte inguru zatitzen hasi zen; lehendabizi bi zatitan banatu zen, Gondwana (hegoaldean) eta Laurasia (iparraldean). Bien artean Thetys izeneko itsasoa eratu zen. 

e) Denbora igaro ahala, gaur egungo kontinenteak izatera iritsi dira, eta beraien artean, gaur egungo itsasoak eta ozeanoak agertu dira.

f) Mendikateak sortuko ziren kontinenteek mugitzean izaten zuten marruskaduraren eraginez. 

 

Zein probatan oinarritu zen?:

1.- Argudio geografikoak.Atlantikoko kostaldeen arteko (ekialde eta mendebaldekoak) osagarritasunak bi kostaldeak puzzle baten modura atxikitzeko aukera ematen du.

2.- Argudio geologikoak: Atlantikoaren bi aldeetako urertzetan ezaugarri bereko harri formazio batzuk daude (hari mota, egiturak ...). Adibidez, Afrikako gneis plataforma Brasilgoarekin bat dator. 

3.- Argudio paleoklimatikoak: Harri batzuk klima mota oso konkretuetan eratzen dira. Eskualde batean horrelako harriak aurkitzen badira, harri horiek eratu ziren garaian aipatutako klima hori zegoela ondorioztatzen da. . Batzuetan klima hori eta eskualde horren egungo kokapen geografikoa ez datoz bat. Beraz, badirudi harri horiek lekuz aldatu direla, desolazatu egin direla

4.- Argudio paleontologikoak (fosilak):Zenbait organismo fosilen ezaugarriak direla eta ( adibidez, mugikortasun urria) eta fosilajk aurkitu ziren lekuen artean dauden ozeanoak zeharkatu ahal izanak ulertzea oso zaila da. Beraz, iraganean, ez zegoen ozeanorik eta organismo horien bizi-eremua eskualde bakarra eta bera zen. 

 

Teoria honi egindako kritika batzuk:

1.- Non dago kontinenteak mugiarazten dituen motorra? 

2.- Kontinenteen mugimenduaren marruskadura gainditzeko energia , nondik dator? , Azal ozeanikoa nahiz azal kontinentala solido zurrunak dira; bata bestearen gainetik irristan mugitu ahal izateko, marruskadura indar oso handiak gainditu beharko lirateke, nola?.

3.- Zergatik egon zen Pangea elkartuta, bat eginda, hainbeste denboraz eta bat-batean bereisten hasi zen?

 

Plaken Tektonika Teoria.

(Teoría de la Tectónica de Placas. Plate Tectonics theory.) 

 

 

 

 

 

Sustatzaile nagusia: Jason Morgan (beste askoren ahaleginetan ere oinarrituta).

Proposamen publikoaren urtea:1967.ko apirilaren 17, Amerikako Geofisikoen Batzordean.

Teoria honen baieztapen nagusiak:

a) Lurra planetaren azala zenbait piezatan zatituta dago, elkarren artean moldagarriak, puzzle baten antzera bezala. Pieza hauek Plaka litosferikoak dira.

b) Plaka litosferikoak astenosferaren gainetik (astenosferak mekanikoki portaera plastikoa isurkorra du, ez da zurruna) lekuzaldatzen dira. 

c) Tamaina desberdineko plakak daude. Eta lodiera eta osaketa mineralogiko desberdineko plakak daude: batzuk gehiengoan kontinentalak dira (gehiengo granitikoa); beste batzuk ozeanikoak (ozeanoen hondoa osatzen dutenak, gehiengo basaltikoarekin) eta beste batzuk mistoak.

d) Astenosferan (edo goi mantuan) ari diren konbekzio korronteek eraginda plaka litosferikoak 

 pasiboki labaintzen dira; konbekzio korronteek mugiarazten dituzte gainean dituzten plaka litosferikoak.

Konbekzio korronteen motorra barneko bero-fluxua da. 

e) Pangea bat baino gehiago izan dira planetaren historiaren zehar, Litosferaren dinamika zikloka ari baita (ikusi Tuzo Wilson-en zikloak).

250-300 miloi urteko periodizitatearekin Pangea berri bat osatzen da eta beste ziklo litosferiko bat hasiko da.

 

f) Plaka litosferikoen arteko hiru ert mota bereisten dira:

Ertz konbergenteak, non bi plakak elkar jotzen ari baitira, aurrez aurre. Ertz hauetan litosfera zaharra desagertzen da, manturantz hondoratuz.

Ertz dibergenteak, non bi plakak urruntzen ari baitira; erdian sortzen zauritik, mantuko materialak (tenperatura eta presio handipetan) atera daitezke litosfera berria eratuz.

Transformazio ertzak, non bi plaka albotik (zeharko mugimenduarekin) irristatzen baitira.

 

 

 

3.- Plaken Tektonikaren teoria. Plaka Litosferikoen mugak:

Plaka Tektonikoak mugitzen dira HIRU mugimendu moten arabera eta hiru ertz mota sortzen dira:

 

 1.Mugimendu mota

Ertz edo Muga dibergenteak

  

 2.Mugimendu mota

Ertz edo muga konbergenteak.

 

 3.Mugimendu mota: 

Muga edo ertz transformatzaileak:


 

 

1.Mugimendu motaErtz edo Muga dibergenteak

Dortsal ozeanikoak eta Rift-ak izeneko egiturak sortzen dira bi plaka bata bestearekiko urruntzen direnean eta bi kasutan lurrazal berria sortzen  da. 

Mantuko material berriak ateratzen dira zona hauetatik; irtengunean, deskonpresioagatik, likidotzen dira eta batzuk gas bihurtzen dira: magmak. Bolkanketa basikoa gertatzen da.

Sismizitatea ez da magnitude handikoa izaten eta hipozentroak sakonera gutxitan aurkitzen dira

 

 

Hondo ozeanikoan Dortsal ozeanikoak sortzen dira.

Urruntzen ari diren plakak, plaka ozeanikoak dira. 

 

 

 

 

Aldiz, gainazal kontinentalean, ertz dibergenteek Rift izeneko egiturak sortzen dituzte, faila alderantzikatu-sistema batekin erlazionatuta.

 

 

Rift eta dortsal baten baten sorrera

 

 

 

2.Mugimendu motaErtz edo muga konbergenteak.

Azpiratze zonak : bi plaka bata bestearekiko elkartzen direnean eta beraz bata bestearen azpitik sartu (azpiratze edo subdukzioa) egiten dute.

Elkarren talka egiten duten plaken arabera, hiru ertz konbergente mota bereizten dira:

 

 a) Biak ozeanikoak: kasu honetan, irla-arkuak sor daitezke, sumendi azidoekin. Sismizitatea handia denez, tsunami-arrisku handia ere izaten da.

Ezkerreko animazioan talka ozeaniko-ozeanikoa ikus daiteke.

 

 

 b) Bata ozeanikoa eta bestea kontinentala: sumendi azidoak eta hipozentro sakoneko lurrikarak; arrisku sismiko handiko eremuak.

Plaka ozeanikoa (dentsoena) bestearenpean tolestu eta hondoratzen da Mantu-rantz; egitura honi Benioff-en planoa deitzen zaio eta magma-poltsak eratzeko eremua izaten da. 

Orogeno perikontinentalak sortzen dira (mendikate perikontinentalak). 

c) Biak kontinentalak: Plaka Asiatikoa eta India-koaren artekoa. Ez da bolkanketarik suertatzen, baina deformazioak (Orogeno barnekontinentalak) eta sismizitatea handiak izaten dira. Horrela sortu zen Himalaya mendikatea. 

 

 

 

Beste animazio batzuk:

 

Continental collision (barnekontinentala).

Azpiratze zona eta dortsal ozeanikoa

Mendikate perikontinentaleen sorrera. Azpiratze perikontinentala (ozeaniko-kontinentala).

 

 

 

 

3.Mugimendu mota: Muga edo ertz transformatzaileak:

 

 

 

Bi plaka ezberdinek batak-bestearekiko duten mugimendu erlatiboa ezkerrantz edo eskuinerantz denean.

Bolkanketarik ez da gertatzen, baina sismizitatea oso magnitude handikoa izaten da.

 

Transform boundaries. Transformazio-ertzak.

 

 

 

 

 

 

 

4.- Plaka litosferikoen mugimenduaren eragilea.   

Plaka Litosferikoen higikortasunaren kausa Astenosferan ari diren konbekzio korronteetan datza, eta konbekzio astenosferikoaren kausa, bero fluxua da.

Ez dugu ahaztu behar Lurbarneko beroa, elementu erradiaktibo naturaleen desintegraziotik datorrela (eta neurri txikiagotan, Presioak eragiten duen berotzetik).

 

Ezkerreko animazioan, McNamara-ren konbekzio ereduaren animazioa ikus daiteke.

Egia esateko, gaur egunean hauzitan jartzen da konbekzio-korronteko eredua; adituek proposatzen dute korronte eredu kaotiko bat, astenosferako masa irekitan balego bezala, eta ez testuetan askotan ikusten diren irudien bezalakoa (bideo honetan esate baterako, non konbekzio korronteen irudikapen klasiko eta homogeneoa ikusten baita).

 

Dena den, astenosferako "korronteak" egitan nola ari diren ulertzeko ondoko animazioetan proposaturiko portaera-eredu desberdinak ikus daitezke. Dirudienez, konbekzio-ganbara simetriko edo erregularren ereduak baztertu dira, oraindik testu liburu askotan erabiliak izan arren. 

 

Konbekzio-ganbara simetrikoen eredua (baztertuta)

 

Konbekzio eredua ulertzeko.

Mantle convection

 

 

Irudi honetan, konbekzio-ganbara ez simetrikoak, aldakorrak; eredu kaotikoaren irudikapena ikus daiteke.


 

 

 

 

Jarduera 2.

Plaken Tektonika: ertz motak (gaztelaniaz).

 

 Esteka honen informaziotik abiatuta (eta nahi ba duzue, beste informazio iturritikoa), galdera hauek erantzun behar duzu (erantzunak, koadernoan idatziko dituzu) :

a) Nor zen Alfred Wegener?
b) Nola deitzen da bere Teoria eta zer dio ?
c) Noiz aurkeztu zuen Teoria hori?
d) Zergatik ez zen onartua izan?.

 

 

 

5.- Wilson-en zikloa:

John Tuzo Wilson (1908-1993) geologo kanadiarrak oso ekarpen interesgarria bat egin zuen: Lurraren historioaren zehar apurketa eta bilketako prozesuak ziklokoi aritu dira, multzo kontinentalak zatituz eta beranduago zati besberdin horiek berriro superkontinente bakar batean elkartuz .

Bere ohorean, prozesu zikliko honi Wilson-en ziklo superkontinentala edo Wilson-en zikloa deitu zioten.

Hauek dira ziklo honen fase edo urratsak:

 

Wilson-en zikloa (gaztelaniaz).

 

Wilson-en zikloa: Pangea-tik (superkontinentea) gaur egungo egoerara.

 

 

 

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.