| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Batx1HarrienZikloa

Page history last edited by Imarru 3 years, 3 months ago

 

Harrien zikloa. Ziklo petrogenetikoa

 

 

1.- Harrien zikloa:

Inguru bakoitzean sortutako harriak beste harri batzuk bihurtzen dira, Lurraren dinamikak haietan eragiten duen neurrian.

Prozesu hau oso motela bada ere (ehunka miloi urtekoa) harriak uneoro ari dira birziklatzen. Horregatik hitz egiten dugu harrien zikloaz edo ziklo petrogenetikoz.

 

Kontzeptu hau James Hutton-ek erabili zuen , lehendabizi, XVIII medean (ezkerreko irudian)..

 

Lurrazaleko harri motak ziklo petrogenetikoaren arabera daude banatuta.

Ez da kasualitatea Lurraren gainazaleko harri gehienak sedimentarioak izatea, nahiz eta harri sedimentarioak lurrazaleko harrien %5 baino ez diren (gainerako %95 harri igneoak eta harri metamorfikoak dira). Non daude ikusten ez ditugun harri bolumen handi horiek?

 

Goiko mantuaren edo lurazaleko maila sakonaren toki batzuetan (azpiratze zonetan, dortsalak eta kontinenteen talka zonetan ....) presio edo tenperatura handiaren ondorioz, harriak urtu egiten dira magma bihurtzen direlarik.  Magma multzo hauek lurrazalerantz igotzeko joera dute eta horko tenperatura hotzagoa denez, hoztu eta solidotu egiten dira. 

 

Hori lurrazalaren barrualdean gertatzen bada harri igneo intrusiboak sortuko dira, baina magmak kanpoaldera irtetea lortzen badu  (sumendietako laba) harri igneo estrusiboak sortuko dira ( harri bolkanikoak).

Magma lurrazaleko harrietara itsatean, magmaren berotasunak aldaketa handiak sortzen ditu inguruetako harrietan (inguruko harri hauek egoera solidoa mantenduta) eta harri metamorfiko bilakatzen ditu (ukipenezko metamorfismoa, adibidez).

 

Lurraren gainazalean denudazioak (higadura, meteorizazioa, sedimentuen garraioa ...) aurrera egiten duen heinean, harri horiek guztiak agerian geldi daitezke. Lurrazaleko harri magmatikoek, metamorfikoek edo sedimentarioek meteorizazioa eta higadura jasaten dute, eta ondoren,  lekuzaldatu egiten dira.

Behe inguruetan sedimentu gisa metatu eta geruzak osatzen dituzte. Batzuetan, oso lodiak izaten dira. Metatutako materialen pisuaren eraginez, sedimentuak trinkotu eta zementatu (diagenesia)  egiten dira, eta harri sedimentarioak osatzen dira.

 

Harrien zikloa (euskeraz)

El ciclo de las rocas (gaztelaniaz).

 

 

Harri sedimentarioak harri masa izugarri handien azpian geldi daitezke, edo geruza ozeanikorantz garraiatu barrualdeko subdukzio inguruetara. Hor, tenperatura eta presioa oso altuak direnez, zenbait aldaketa eragiten dizkiete harriei eta harri metamorfiko bilakatzen dira.

 

Harri horiek presio eta tenperatura handiagoko guneetara heltzen badira, harriaren zati bat urtu egingo da (anatexia izeneko prozesuak eraginda) eta magma berriak sortuko dira.

Horrela harrien ziklo bat amaitu da eta beste bat has daiteke.

 

 

 

 

2.- Inguruko harriak:

Eskualde batean dauden harrien multzoak osatzen dute inguru horretako litologia eta mapa batean irudikatu edo kartografiatu daiteke: mapa litologikoan.

Mapa litologikoan harri motak eta adina sinbolo eta kolore zehatz batzuen bidez adierazten dira, nazioarteko zenbait arau betez. Mapek, sinbolo horiek ulertzeko, ondoan izaten duten azalpen koadroan azaltzen dira sinbolo konbentzional horiek.

 

Kantabria-Euskadi. Nafarroa.Mapa geologikoa

Argazki geologikoak

Euskadiko mapa geologikoen historia

Geologia interesdun lekuen inbentarioa.(fitxak).

GeoEuskadi bisorea

Visor cartográfico del IGME

 

 

Iridiaren gainean CLICK egin


 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.