| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Batx1BioGeoLurBarnekoa

Page history last edited by Imarru 3 years, 4 months ago

 

 

Lurraren barne egitura

 

 

1. Gure planetari buruzko ideia historikoak:

Grezia klasikoaren garaietan, Pitagoras-ek (Sasmos-koa, K.a.580-K.a. 495) ilargi eklipse bat ikustean Lurraren forma esferikoa ondorioztatu zuen.                                                                                                                  Pitagoras

Eklipsea planetak bere satelitearen gainean egiten zuen itzalagatik sortu zela eta, beraz, itzal hori beti biribila zela pentsatu zuen.

Halaber, gauza batek bereganatu zuen bere arreta bereziki: ontziak kostatik urrutiratzean, kaskoak belak baino lehenago desagertzen ziren bistatik.

Beste jakintsu greko batek, Aristotelek, ondorio bera atera zuen eklipseen itzala aztertzean.

 

Fenomeno horren aurrean azalpenik logikoena Lurraren forma esferikoarena zela zirudien. Hala ere, gure begietara lurrazalaren itxura laua izanik, Lurra borobila zela onartzea kosta egiten zen.

Berpizkundean (XVI. eta XVII. mendean) Lurra esferikoa dela zioen ideia gehiengo batek onartu zuen, eta Lurraren erradioa, masa, bolumena eta dentsitatea zehaztasunez kalkulatu ziren.

Lurraren batez besteko dentsitatearen balioaren kalkuluak harridura handia sortu zuen (5,5 g/cc). Aldiz, lurrazaleko harrien batez besteko dentsitatea 2,7 g/cc-koa da soilik. Datu harrigarri hori ezagutu arren, Buffon naturalista frantziarrak (XVIII. mendeko garrantzitsuenetakoa) Lurra homogeneoa zela pentsatzen zuen, hau da, barnealdea uniformea zuela.

 

XIX. mendean, Lurraren barnealdearen izaerari buruzko eztabaida geologiko handia piztu zen. 

Zientzilariak bi taldetan banatu ziren:

a) Solidistak: Lurraren barnealdea solidoa eta hotza zela pentsatzen zutenak, eta 

b) Fluidistak: Lurraren barnealdea likidoa eta oso beroa zela pentsatzen zutenak.

Azken hauek, beren teoriaren defentsan, sumendien barnealdetik ateratzen diren materialak likidoak eta tenperatura handikoak direla esaten zuten.

XIX. mendearen bukaeran eta XX.ean zehar, Lurra ez dela homogeneoa eta material desberdinez osatutako geruzak dituela frogatzen duten beste datu batzuk ezagutu ziren, ondorengo ataletan ikusiko dugunez.

 

 

 

2.- Lurbarnekoa aztertzeko metodoak:

a1.- Lurraren dentsitatearen neurketa:

Dentsitatearen neurtzea eta gainazaleko harrien osaera kimiko ezagutzea: Aztertze metodo zuzenak dira.

Gainazaleko materialak (harriak) biltzen dira eta haien dentsitatea neurtzen da laborategian.

Lortutako emaitzak (gainazaleko harrien dentsitatekoak) 2,7 g/cc -tik (gainazal kontinentelekoa) 3,1 g/cc -ra (hondo ozeanikoa) bitartekoak dira.

Cavendish-ek Lurra planetaren batazbesteko dentsitatea neurtu zuen: 5,57 g/ cc .

Honek esan nahi du Lurraren gunean dauden materialak oso dentsitate handikoak izan behar direla (10-tik 13 -ra, g/cm3 ko bitartekoak) .

 

 

Cavendish, gure planeta pisatu zuen zientzilaria

 

 

 

a2.- Gainazaleko harrien analisi kimikoa:

Kontinenteetan, harririk ugarienak granitoak dira, Aluminiozko silikatoz osatuta eta 2,7tik 2,8-ra bitarteko dentsitatekoak (g/cm3).

Gainazal ozeanikoan, harririk ugarienak basaltoak dira, Magnesiozko silikatoak, eta 3,0-3,1 dentsitatekoak.

 

 

a3.- Lurraren erradioaren neurketa:

Eratostenes-ek, lehenego aldiz Lurraren erradioa "neurtu" zuen: batazbesteko neurria 6.357 km.

 

Eratostenes Kristo aurreko 284. urtean jaio zen eta Alexandriako Liburutegiko hirugarren zuzendaria izan zen.

Siena-n, ekainaren 21ean, udako solstizioaren egunean,  Eguzkiak putzuetako hondoa argiztatzen zuela esan zioten Eratostenes-i.

 

Berak bazekien, ordea, Alexandrian ez zela inoiz horrelakorik gertatzen: Eguzkiak ez zuen inoiz putzuen hondoa argiztatzen.

Horrela bada, Lurra esferikoa zela eta 1. irudian ikusten dena gertatzen zela ondorioztatu zuen.

 

Beraz, Lurraren erradioa neurtzeko metodo bat bururatu zitzaion. Bi gauza behar zituen. Lehena Eguzkiaren itzalak eratzen zuen angelua kalkulatzea zen. Bigarrera, Sienaren eta Alexandriaren arteko distantzia jakitea.

 

Lehena trigonometriarekin konpondu zuen; Alexandriako Itsasargi ezagunaren itzala neurtu zuen, zein altuerakoa zen bai baitzekien.

 

 

Alexandriaren eta Sienaren arteko distantzia pausoka neurtzeko esklaboak bidali zituen. Neurketa guztien arteko batezbestekoa kalkulatzeko hainbat pertsona ere bidali zituen. 

 

Eta horrela, angelua 7,2°-koa eta distantzia 5.000 estadiokoa zela jakin zuen.

Eratostenes-en garaian Alexandriako estadioak 158 metrokoak zirela kalkulatu da; beraz, Lurraren erradioa 6.270 km-koa zela kalkulatu zuen.

Ez dago batere gaizki, ezta? Eratostenes oso gizon zolia izan zen!.

 

 

 

a4.- Bero-fluxua, gradiente geotermikoa:

Behaketa zuzena (hasierako km-tan) : Sakonerarekin batera, tenperatura haundituz doa batazbesteko aldakortasun honekin +1ºC/33 m nahiz eta zenbait puntu geografikotan +1ºC/11m.koa eta beste puntuetan ,gehienez, +1ºC/110m-koa izan.

 

Hau zuzenean egiaztatzen da meatokietan, galeria sakonetan tenperatura altua egiten baitu.

Dirudienez, gradiente hau mantentzen da hasierako 300 km-etan; handik barrurantz tenperaturak jarraitzen du areagotzen baina gradiente txikiagorekin.

(Ikusi ezkerreko grafikoan)

 

Barneko energiaren jatorria (bero fluxua) bikoitza da:

a) Alde batetik, barneko energiaren sorrera, elementu erradiaktibo naturaleen desintegraziotik dator

b) eta bestetik, barneko presioak eragiten duen beroketatik.

 

 

Barneko energiaren jatorria.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

b2.- Asteroideek dakarten informazioa: aztertze metodo zuzena.

Lurrera iristen diren asteroide gehiengoa, Martitz eta Jupiter-ren artean dagoen "asteroide hodei edo gerriko-tik" datoz; dirudienez, bi planeta horien artean, beste planeta bat zegoen, baina talka egin zuen beste gorputz zerutar batekin eta mila zatin desegin zen; beraz, Lurrera iristen diren asteroideak, puskatu zen planetaren hondakinak dira.

 

Zati batzu, planeta desagertuaren nukleoko zatiak dira (sideritoak, dentsoak, astunak eta metalikoak, burdina nagusi) beste batzu, erdiko geruzetatik eratorri diren zatiak ( siderolitoak, dentsitate ertainekoak, erdia metalikoak eta erdia silikatoz osatuta) eta hirugarren mota bat, gainazalekoak (asteroide petreoak edo "harrizkoak, Lurraren gainazaleko harrien osaera eta dentsitatea dutenak).

 

Asteroideak aztertuz, gure "anai planetario "-aren egitura aztertzen ari gara.

Gaur egun,  Lurra eta beste planetak meteoritoen antzeko harri txikiak elkarri erantsiz osatu zirela edota meteoriotak planetaren baten hondarrak direla uste da. Horregatik, badirudi haien osaketa planetek dutenaren eta Lurrak dituen geruzen antzekoa da.

Meteoritoen azterketatik lortu diren datuek beste metodo batzuen bidez lortutakoak sendotzeko balio dute.

 

NASA elkarteak zaintza-sare bat indarrean dauka, inpaktu arriskuari aurre egiteko. Objetu arriskutsu (NEO = Near Earth Objects) horien orbitak ikusi nahi ba duzu (Eros asteroideena adibidez, edo beste edozein gorputz batena, choose object lehiatilan hautatuz).

 

 Click egin hemen.

 


 

 

b1.- Uhin sismikoeek ematen duten informazioa:

Lurrikaretan askatzen den energia materiaren zehar barreiatzen da uhin bezala (materian deformazioak eta dardarazioak eraginez).

Uhin mota desberdin batzu sortzen dira lurikaretan; uhin hauek ulertu eta ongi bereizteko, aztertu esteka hauek (hala eta guztiz ere, datorren unitate didaktikoan lurrikarak eta uhin sismikoak ikasiko ditugu):

 

 

 Uhin sismiko motak (simulazioa).

 

 

P uhinak 


uhinak 


Love uhinak  


Rayleigh uhinak 


 

P uhinak hedatzen dira material solido nahiz likidoetatik; zenbat eta trinkoago eta zurrunagoak izan, abiadura handiagoa da. Material homogeneoetatik abiadura egonkor mantentzen da.

S uhinak solik hedatzen dira geruza solidoetatik; egoera likidoan dauden geruzetatik ez dira barreiatzen.

Lurraren gainazalean zehar sismografoek uhinen hedapena atzematen dituzte; nolako hedapena, halako barne-egitura; horrela zeharkatutako materialeen ezaugarriak eratortzen dira; hau da, uhinen barreiaduraren arabera, nolakoak diren zeharkatu dituzten materialak jakin dezakegu.

 

Zer dira uhin sismikoen itzal-eremuak (shadow zones, zonas de sombra)?

 

 

Irudi honetan, P eta S uhinen abiadura aldakortasuna ikus daiteke, Lurraren geruza desberdinak pasatzerakoan.

Y-ardatzean, uhinen hedapen abiadura (km/s). X-ardatzean, sakonera (km-tan).

 

 

Jarduera 1:

Jarduera.MetodoSismikoarenAplikazioa..pdf 

 

Aurreko fitxategian dagoen jarduera egin ondoren, erantzunak koadernoan idatziko dituzu .

 

 

Lurraren zenbait ezaugarri (laburpena)

4.600 miloi urte inguru ditu. Eguzkitik 150 miloi kilometrora dago gutxi gorabehera, eta argiaren abiaduran 8 minutura dagoela esan nahi du horrek (hau da, Eguzkiaren argiak Eguzkitik Lurrera iristeko 8 minutu behar ditu).

365,25 egun behar ditu Eguzkiaren inguruan bira oso bat emateko eta mugimendu horri translazio mugimendua deritzo; horixe da urtea zehazten duena, hain zuzen. Bere errotazio-ardatzaren inguruan bira emateko, berriz, 23 ordu eta 56 minutu behar ditu, hau da egunak iratuten duena.

 

Lurrak berez duen satelite bakarra, Ilargia, Eguzki sistemako gainerako planeten sateliteekin alderatuta oso handia da.

Lurra ia esferikoa da erabat, baina lurburuak (errotazio-ardatzaren muturrak) pixka bat zapalduago daude. Ekuatorean 6.378 km inguruko erradioa du eta lurburuetan (poloetan) apur bat txikiagoa: 6357 km.

Ekuatorean, zeharko zirkunferentziaren perimetroak 40.075 km-ko  balioa du.

 

Ekuatorean, errotazio-abiadura 1670km/ordukoa da (gutxi gorabehera).

Gure planeta Eguzkiaren inguruan biraka dabil, orbita eliptiko baten arabera, 106100 km/orduko abiadurarekin (gutxi gorabehera).

 

Lurraren beste mugimenduak 

 

Gure planeta Eguzkitik gertu dauden beste planeta batzuen antzekoa da (Merkurio, Venus eta Marte). Guztiak txikiak dira, batez besteko dentsitate altua dute eta beren osagaiak solidoak dira nagusi. Urrunago dauden planetak,(Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno) oso handiak dira, batez besteko dentsitatea txikia da eta beren materialak egoera gaseosoan daude batik bat.     

 

 

 

 

3.- Lurraren egitura-ereduak:

Aurreko aztertze metodoetatik lortutako informazioetan oinarrituta, bi eredu sor ditzakegu, erabiltzen den ikuspuntu edo irizpide nagusia zein den arabera:

a) Eredu estatiko mineralogikoa (ikuspuntu mineralogiko batetik sortua, materialeen osaera kimikoaren arabera).

Hiztegia: AzalaMantuaNukleoa edo Gunea.

b) Eredu dinamikoa (ikuspuntua, geruza edo elemntu desberdinen portaera mekaniko eta mugikortasunaren arabera).

Hiztegia: LitosferaAstenosferaMesosfera"D" geruzaEndosfera.

Datorren Unitate Didaktikoan, Plaken Tektonika Teoria sakonki ikasiko dugu.

 

Layers of the Earth (eredu geokimikoa eta eredu dinamikoa. English).

 

Irudi honetan bi ereduen arteko alderaketa irudikatzen da, ezkeraldean eredu estatiko-geokimikoa (osaera mineralogikoaren arabera) eta eskubian eredu dinamikoa (portaera mekaniko eta mugikortasunaren arabera).

 

Eredu estatikoa (geokimikoa) 

 


Eredu dinamikoa (mugikortasuna eta portaera plastiko-mekanikoa).

 


 

 

 

 

Eredu estatikoaren araberako irudikapena

 

  

 

Eredu dinamikoaren araberako irudikapena

 

 

 

Lurraren egitura-eredu dinamikoa (eredu gaurkotua, gelan landua):

AGK (Abiadura Gutxiko Kanalea edo erretena): etengune hau horrela izendatzen da, uhin sismikoen abiadura moteltzen delako muga hori zeharkatzen dutenean. 

Etengune kontzeptua: ezaugarri mekaniko-plastiko (edo ta egoera fisikoa) desberdinak dituzten bi geruzen arteko muga.

 

 

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.