Giza Eboluzioa


 

Giza eboluzioa. Aurkikuntza berriak (2019).

 

 

Pleistozeno amaierako hominido espezie berri bat aurkitu dute Filipinetan.

Pariseko Historia Naturalaren Museoko aditu talde batek oinetako eta eskuetako zenbait hezur, izterrezur zati bat eta hortzak topatu ditu Callaoko haitzuloan. 

Homo luzonensis, giza espezie berria (audio, Joseba Rios Garaizar arkeologoak emandako azalpenak).

 

Filipinetako haitzulo batean aurkitutako fosilek hominido baten existentziaren berri eman dute. Luzongo uhartean bizi izan zen Pleistozeno amaieran, Nature aldizkariak asteazken honetan (2019/04/10) argitaratu duenez.  

 

Erresuma Batuko zientzia aldizkariak azaldu duenez, Pariseko Historia Naturalaren Museoko aditu talde batek oinetako eta eskuetako zenbait hezur, izterrezur zati bat eta hortzak topatu ditu Callaoko haitzuloan.  

Fosilek hominido espezie baten existentzia baieztatu dute. Luzon uhartean bizi izan zen Pleistozeno bukaeran, duela 50.000 urte baino gehiago

 

Ikerketaren arabera, duela 700.000 urteko animali sarraskien zantzuak topatu dituzte, baita oineko hezur bakarra ere, duela 67.000 urtekoa, Luzon uhartean hominidoen presentzia egiaztatuz. 

Callaoko geruza estratigrafiko berdinean, Florent Detroit, Armand Mijares, Philip Piperadituek eta Frantziako museoko zientzialari talde batek gutxienez hiru indibiduoren beste 12 hezur eta hortz aurkitu zituzten. 

Espezie berriari Homo Luzoniensis izena jarri diote zientzialariek, Nature-k erantsi duenez. Homoaren eboluzioan Asia hego-ekialdeko uhartearen garrantzia agerian utzi dute beste hominido espezie batzuen aurkikuntzek.

 

 

Azken aurkikuntza hau kontutan hartuta, hona hemen, zenbait iruditan laburtuta, Giza eboluzioaren azkeneko ustezko zuhaitz genealogikoa (eta behin behineko, aurkikuntza berririk gauzatu arte) :

 

1. Ikuspegi orokorra

 

Homo erectus

 

Homo denisovensis

 

Homo floresensis

 

 

Homo naledi

 

Homo luzonensis

 

 

Homo neanderthalensis

 

 

Homo sapiens