If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.
Whenever you search in PBworks or on the Web, Dokkio Sidebar (from the makers of PBworks) will run the same search in your Drive, Dropbox, OneDrive, Gmail, Slack, and browsed web pages. Now you can find what you're looking for wherever it lives. Try Dokkio Sidebar for free.
Pleistozeno amaierako hominido espezie berri bat aurkitu dute Filipinetan.
Pariseko Historia Naturalaren Museoko aditu talde batek oinetako eta eskuetako zenbait hezur, izterrezur zati bat eta hortzak topatu dituCallaoko haitzuloan.
Filipinetako haitzulo batean aurkitutako fosilek hominido baten existentziaren berri eman dute. Luzongo uhartean bizi izan zen Pleistozeno amaieran, Nature aldizkariak asteazken honetan (2019/04/10) argitaratu duenez.
Erresuma Batuko zientzia aldizkariak azaldu duenez, Pariseko Historia Naturalaren Museoko aditu talde batek oinetako eta eskuetako zenbait hezur, izterrezur zati bat eta hortzak topatu ditu Callaoko haitzuloan.
Fosilek hominido espezie baten existentzia baieztatu dute. Luzon uhartean bizi izan zen Pleistozeno bukaeran, duela 50.000 urte baino gehiago.
Ikerketaren arabera, duela 700.000 urteko animali sarraskien zantzuak topatu dituzte, baita oineko hezur bakarra ere, duela 67.000 urtekoa, Luzon uhartean hominidoen presentzia egiaztatuz.
Callaoko geruza estratigrafiko berdinean, Florent Detroit, Armand Mijares, Philip Piperadituek eta Frantziako museoko zientzialari talde batek gutxienez hiru indibiduoren beste 12 hezur eta hortz aurkitu zituzten.
Espezie berriari Homo Luzoniensis izena jarri diote zientzialariek, Nature-k erantsi duenez. Homoaren eboluzioan Asia hego-ekialdeko uhartearen garrantzia agerian utzi dute beste hominido espezie batzuen aurkikuntzek.
Azken aurkikuntza hau kontutan hartuta, hona hemen, zenbait iruditan laburtuta, Giza eboluzioaren azkeneko ustezko zuhaitz genealogikoa (eta behin behineko, aurkikuntza berririk gauzatu arte) :
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.