rosetta


Iruña-ko kaleetan, fosilak: hiri paleontologia.

Argazkiak eta iruzkinak: Iosu Marruedo.

 

Benetako fosilak haien sorrera-harrietan ikustea, askotan zaila izaten da; bidaia luzeak, denbora eta dirua gastatu behar dugu zuzeneko behaketa egin ahal izateko. Baina ba dago beste aukera bat, errazagoa eta gure hiritik atera gabe: gure hiriko kaleetako harri apaingarrietan aurkitzen diren fosilak bilatu, behaketa egin eta harria nahiz fosil bera ere identifikatzekoa.

 

Hau da baliabide honen helburua. Iruñako zenbait kaletan dauden fosilak "aurkitu" behar dugu behaketa-lana eginez. Aztertu, izendatu eta argazkiak (edo nahi izanez gero selfie-ak) egin ditzakezue, gelan ikasi dituzuen kontzeptu eta aztergaiak finkatzeko.

Irakasle bakoitzaren esku geratzen da baliabide honen erabilera eta jarduera-estrategia: gynkama moduan antolatu, edo osatzeko fitxa moduan edo ikaslearen sakeleko telefonoz, eta argazkiak egin ostean, aurkezpen grafiko bat prestatzeko jarduera burutu, beranduago, gelan, besteen aurrean azaltzeko .......

 

Ibilbide paleontologiko honetan, 14 aztergune aurkezten dira; 13 ondoko mapan kokaturik daude, baina 14. aztergunea mapatik kanpo dago, "La Morea" merkataritza gunean, Cordovilla-n. Aztergune bakoitzaren zehaztapen eta irudiak .pdf fitxategietan daude.

Azkenik, zuen ekarpenak, zuzenketak eta informazio osagarriak eskertuko nizueke.

 

Denbora geologian: aldi geologikoak

Fosilizazio prozesua

 

 

Azterguneak:

 

1.- Tutera kalea, 8. ataria

Harri mota: Kareharriak (Harri sedimentarioa), "Bidasoa edo Baztan gorria" motakoa. (Urdax-ekoa).

Fosilak: Rudista caprinidoak eta Rudista radiolitidoak.

Adina: Kretazeoa.

1.TuteraKalea,8. Rudistak.pdf

2.- Tutera kalea, 10, aintzinako Auzolan denda.

Harri mota: Kareharria (Harri sedimentarioa)

Fosilak: Ekinodermatuak. (Echinodermata, Echinoidea)

Adina: Kretazeoa

2.Tutera Kalea,10.Ekinodermatuak.pdf

3.- CEN eraikina, Huarte doktorearen kalea,3.

Harri mota: Kareharri buztintsua

Fosilak: Foraminiferoak (Eukarya, ProtistaNummulites klasekoak, ekinodermatu eta molusku maskor-zatikiak.

Adina: Kretazeo- Eozenoa

3.CEN.Foraminiferoak.pdf

4.- Bimba y Lola denda. Karlos III etorbidea, 34.

Harri mota: Kareharria, Markina beltza motakoa, koartzitazko zainekin.

Fosilak: Rudista caprinidoak (Mollusca, Bivalvia).

Adina: Behe Kretazeoa. (Aptiense-Albiense, -125m.u.-113 m.u.)

4.BimbaLola.RudistaCaprinidoak.pdf

5.- KutxaBank, Karlos III etorbidea, 36.

Harri mota: Kareharria

Fosilak: Ekinodermatuak (Echinodermata, Echinoidea)

Adina: Goi kretazeoa.

5.KutxaBank.Oskobikoak.pdf


6.- Karlos III etorbidea, 59. ataria.

Harri mota: Kareharria, Baztan gorria motakoa.

Fosilak: Rudistak (Mollusca, Bivalvia).

Adina: Kretazeoa

6.59.Ataria.Rudista.pdf

7.A- Karlos III etorbidea, 14.atari-tik 18. atari-ra bitarteko ezpaloi-tartea.

Harri mota: Kareharri grisa eta kareharri beltza Markina beltza motakoa, oso berkristaltze maila biziarekin

Fosilak: Ekinodermatuak eta koral multzoak (Porifera).

Adina: Kretazeoa

7.KarlosIII.14.16.pdf

7.BYoldi Hotela, San Ignacio etorbidea 11.

Harri mota: Kareharria.

Fosilak: Poriferoak (Espongiarioak edo itsas belakiak) eta moluskuak.

Adina: Goi Jurasikoa.

7B.Hotel Yoldi.pdf

8.- Carrefour supermerkatuaren eraikina, Ponsal eraikina. Barañain-go etorbidea, z.g.

Harri mota: Kareharri buztintsua.

Fosilak: Ekinodermatuak (Echinodermata, Echinoidea).

Adina: Eozenoa

8.PonsalEraikina.Ekinodermatuak.pdf

9.- Mercería Conchi, Irunlarrea kalea, 13A. (Mendebaldea).

Harri mota: Kareharri buztintsua

Fosilak: Ez dagoEgitura batzuek, fosil antza badute ere, ez dira fosilak, adibidez hemen ikus daitezkeenak, dendritak; landare itxurakoak dira baina ez dira fosilak, egitura mineralak baizik.

9.MerceriaConchi.Dendritas.pdf

 

10.- Irunlarrea kalea, 13. ataria

Harri motak: Granitoa (Harri magmatikoa),Migmatita (Gneis migmatitikoa) eta Serpentinita (H. metamorfikoa)

Fosilak: Ez dago. Hausnartzeko: zergatik fosilak ez dira agertzen harri magmatiko eta metamorfikoetan?

 

10.Irunlarrea,10.Harriak.pdf

 

11.- Nuñez loredenda. Ermitagaina kalea,2.

Harri mota: Hareharria

Fosilak: Ez dago.

Egiturak: Dendritak (oso ederrak)

11.NuñezLoreak.Dendritak.pdf


12.- Yamaguchi plaza.

Harri mota: Kareharria, Bidasoa edo Baztan gorria motakoa.

Fosilak: Molusku oskobikoak, Rudistak (Mollusca, Bivalvia).

Adina: Behe Kretazeoa.

 

12.YamaguchiPlaza.Rudistak.pdf


 


13.- Yamaguchi parkea.

Harri mota: Kareharri margotsuak.

Fosilak: Molusku oskobikoak (Mollusca, Bivalvia) .

Adina: Eozenoa.

 

13.YamaguchiParkea.Moluskuak.pdf

 

14.- "La Morea" merkataritza-gunea. La Morea auzoa, Cordovilla. (ez dago adierazita goiko mapan)
Harri mota: Kareharri gorri bikortsua koartzitaz betetako zainekin, "Caravaca gorria" bezalakoa.
Fosilak: AmmoniteakBelemniteak (Mollusca, Cephalopoda)
Adina: Goi Jurasikoa.

 

14.LaMorea.AmmonitesBelemnites.pdf