| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LOMCE4adierazleekologikoak

Page history last edited by Imarru 3 years, 5 months ago

Adierazle ekologikoak.

 Teknika errazak ingurumen-kalitatea aztertzeko.

 

 

1.- Zer dira adierazle ekologikoak?:

Izaki bizidunek betidanik jakin izan dute ekosistemek jasaten dituzten aldaketetara moldatzen. Adaptazio prozesu hauek bide ezberdinak jarraitu ditzakete. Espezie batzuek ihes egiten dute aldaketa baten aurrean, beste batzuek berriz, jokabide berriak, aldakuntza fisiologikoak, edo moldaketa morfologikoak izaten dituzte.

Ekosistema bakoitzaren aniztasun biologikoaren barruan, aldaketa baten aurrean sentikorragoak diren espezieak aurkitzen ditugu, edota oso erantzun nabarmenak dituztenak. Espezie hauek dira toki konkretu baten ingurumen-egoeraren berri ematen digutenak, bioadierazleak edo bioindikatzaile deritzogunak.

Bioindikatzaile bat ez da soilik animalia, landare edota onddo konkretu bat izan behar. Batzuetan espezie talde, elkartze edo espezieen arteko erlazio baten fruitu da: landare komunitateak, bakterio koloniak, likenak, etab.

"Enarek baxu egiten badute hegaz, euria egingo du.Goroldioak, enborretan beti iparalderantz hazten dira."

 

Nolakoa izan behar da bioindikatzaile on bat?

• Mugimendu gutxikoa izatea komeni da, aldaketa baten aurrean bere ihesa ekiditeko.

• Nahiko ugaria eta sakabanatuta lurralde batean. Espezie eskasa edo arraroa bada agian ez dugu aurkituko, eta bere falta agian ez da adierazgarria izango.

• Geroz eta tamaina handiagoa, orduan eta errazago ikertu daiteke (morologia, ehunak,organoak…). Bioindikatzaile asko txikiak dira, laborategiko material espezifikoa behar dutenak: mikroskopioak, hazkuntza inguruneak, laginen prestaketa, etab.

 

 

2.- Airearen ingurumen kalitatearen bioadierazleak:

a)Sufre dioxido, Nitrogeno oxido kontzentrazioa eta Likenak

Likenak, alga eta onddo baten arteko sinbiosiaren emaitza dira. Inguru ezberdinetara moldatu dira planetan zehar, baina era berean sentikortasun nabarmena azaltzen dute atmosferan dauden kutsatzaileen kontzentrazioaren aldaketen aurrean.

Parmelia sulfataEvernia prunastri edo Parmelia caperata zuhaitzen zurtoin eta adarretan hazten diren likena espezieak dira.

Nitrogeno eta sufre oxidoekiko (SOx eta NOx) oso sentikorrak dira, kontzentrazio bat gainditzen dutenean hil egiten baitira.

Liken hauen desagertze jarraituak kutsaduraren igoeraren seinale da, horrexegatik airearen kalitatearen adierazle moduan zenbatu eta ikertzen dira.

Ibilgailu eta industriek likenentzako kaltegarriak diren kutsadura sortzen dute.

Likena hauen desagerpenak airearen kalitatearen beherakada adierazten du.

 

Lichens and air pollution (hormirudia)

b) Ozono kontzentrazioa eta tabakoaren ostoak:

Ozonoak ultramore izpientzako ezinbesteko iragazkia osatzen du estratosferan, Lurra planetan bizitza ezagutzen dugun moduan ahalbidetzen duena. Baina ozono guztia ez da

onuragarria, izan ere, troposferan metatutakoa (lehendabiziko 18 km-ak zorutik hasita) oso kaltegarria da.

Ozono hau nitrogeno oxidoetatik (NOx) eta konposatu organiko lurrunkorretatik (COV), sortzen da, smog fotokimikoa osatuz, hiri eta industria-guneen gainean kokatzen den laino trinkoa.

 

Ozono kontzentrazioa modu jarraian neurtu liteke, baina badago beste aukera erraz eta merkeago bat. Asko dira Nicotiana tabacum (tabakoa) adierazle moduan landatu diren lekuak.

Espezie oso sentibera da ozonoarekiko, kutsaduraren neurriko hildako ehunek osatutako orbanak azaltzen baitzaizkio (klorofila molekulak apurtzen dira).

 

Tabakoaren hostoek ozono troposferikoaren mailak adierazten dute.

Ozono kontzentrazioa antzemateko tabakoaren Bel W3 barietatea, 1960.ko urtetik; maiatzaren bukaeratik irailera, kontrolatu nahi dugun airean jartzen dira, 14 eguneko periodotan.

 

 

3.- Uraren ingurumen kalitatearen bioadierazleak:

a) Makro-ornogabeak:

Gehienak intsektuak dira larba-aldian, baina bestelakoak era badaude, hala nola, zizareak, gasteropodoak edota krustazeo txikiak.

Orokorrean ibaien hondoetan bizi dira, materia organikoa jaten eta harrien artean ezkutatuz. Hauetako batzuek kalitate ez hain oneko urak jasaten dituzte, baina badago talde bat ibai osasuntsuetan baino ez direnak hazten.

Trikoptero (tximeleta eta pipien senideak), plekoptero (harrietako euliak) eta efemenopteroen (efimerak) larben exijentzia oso nabaria da, eta oxigenazio ona daukaten uretan baino ez dira bizi.

Ibaien goi ibilguetako zonalde ez oso sakonak izan ohi dira toki hauek. Ibaien arroka eta harri-koskorren azpian ezkutatzen diren tamaina txikiko organismoak dira, ur korrontearen indarraren eta harraparien babesean: arrainak, anfibioak eta ur-hegaztiak.

 

Ezkerran: Trikoptero baten larba / EskubianTrikopteroek babes egiturak sortzen dituzte hartxintxar, are eta makiltxoekin.

 

Kalitate oneko uren adierazleak

Kalitate ertaineko edo txarreko uren adierazleak

 

Uretan ager daitezkeen makro-ornogabe arruntenak:


 

4.- Lurzoruaren kalitatearen adierazleak:

a) Zizareak (erantzule eta adierazleak dira)

Lurzoru osasuntsu batez aritzea oso erlatiboa da, baina bere kalitatea mugatzen duten hainbat irizpide daude. Lurzoru emankor batek, landare eta fauna komunitateak jasateko gai denak, materia organiko ehuneko bat izan behar du gutxienez, oxigenazio egoki bat, eta tenperatura eta hezetasun egonkorrak.

Lur-zizareak lurzoru on baten adierazle paregabeak dira. Materia organiko nahikoa dagoela esaten digute, euren elikagaia baita.

Gainera, zoruak oxigenazio eta hezetasun egokiak dauzkala adierazten dute, bestela itota edo deshidratatuta hilko lirateke.

Era berean, lurzoruaren egoera zuzenaren erantzule dira. Zizareen elikadura materia organikoa digeritzean datza, beren tamainarekin alderatuz lur kantitate handiak irentsiz eta iragaziz. Elikatzeko modu honek lurzoruaren etengabeko mugitzea eragiten du, konpaktazioa saihestuz, eta aireazioa eta drainatzea hobetuz.

 

b) Jarduera mikrobianoa

Bakterio, onddo, protozoo eta legamia espezie zenbatezinak lurzoruaren ekosistemaren parte dira. Hauen aktibitate metabolikoa eta fisiologikoa zoruan dauden baldintzek

mugatzen dute, lurraren kalitatearen adierazle bihurtzen dituenak.

 

Neurtu daitezkeen parametro batzuk mikroorganismo koloniak eta horien ezaugarriak ezagutzeko (lurzoruaren egoeraz informazioa ematen digute):

- Biomasa mikrobiarra (kantitatea).

- Arnasketa: oxigenazioaren, hezetasunaren eta tenperaturaren menpe (aerobioak).

- C eta N-aren mineralizazioa.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ezkerreko irudian: kalitate oneko lurzoruko bioadierazleak (insektuak).

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.