| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LOMCE4geosferarenbaliabideak

Page history last edited by Imarru 3 years, 5 months ago

Geosferaren baliabideak: baliabide energetikoak eta mineralak.

 

 

1.- Geosferaren baliabideak :

Bi motakoak dira: Energia-iturriak eta baliabide mineralak.

 

1.1- Energiari buruzko zenbait oinarrizko kontzeptu:

Energiaren definizioa:

Lana ekoizteko gaitasuna da. Lurra planetan erabiltzen dugun energiaren %99-a Eguzkitik dator (bide ez zuzen edo zuzen batetik) non erreakzio nuklearren bitartez ekoizten baita.

 

1.2- Energia iturriak:

Energia mota batzuk, Naturan aurkitzen den egoeran erabil daitezke:

Energia iturri Primarioak ( erregai fosilak,energia nuklearra, eguzki-energia).

Gehiengoetan, Energia Primarioak beste energia forma bat bihurtu behar dugu, garraiatu ahal izateko edo metatzeko; orduan

Energia iturri Sekundarioak sortzen dira (elektrizitatea, hidrogenoa, gasolinak …). Energia-iturrieek energia erabilgarria ematen dizkigute.

Energia-iturriak sailkatzeko bi irizpide erabil daitezke: jatorriaren arabera edo energia-kalitatearen arabera.

Energiaren jatorriaren arabera bi taldetan sailkatzen dira: Berriztagarriak eta ez berriztagarriak.

1.2.1- Iturri berriztagarriak:

  • Energia-iturri berriztagarriak: Hauek dira, Biomasa, hidraulikoa, eguzki-energia, eolikoa, meromotriza eta hidrogenoa.
  • Bukaezinak dira, kontsumo-erritmoak ekoizpen-gaitasuna gainditzen ez duen bitartean.
  • Garbiak dira, ez dute inpaktu handirik eragiten. Ez dute C02 igortzen.
  • Autoktonoak dira (bertakoak) bere erabilerak autonomia energetikoa sustatzen du.
  • Garapen jasangarriaren aldeko energia dira; energia ez berriztagarrien kontsumoa murrizten dute.

 

Desabantaila artean: noizbehinkakoak dira (haizeak), batzutan oso sakabanaturik daude (eguzkia), metatzea oso zaila izaten da eta erabiltzean arazo teknologiko asko gainditugabe aurkitzen ditugu.

 

1.2.2- Iturri berriztaezinak:

  • Energia-iturri ez berriztagarriak: Erregai fosilak eta energia nuklearra dira. Daukaten abantailarik handiena bere kalitate handia da; desabantailak:
  • Iturri mugatuak dira.
  • "Zikinak" dira, inpaktu larriak eragiten dituzte.
  • Kokapen zehatzeko iturriak dira (zenbait zonaldetan solik agertzen dira). Nazio ez ekoizleak, ekoizleekiko menpekotasun handitan aurkitzen dira (arazo geopolitikoak).

 

Energiaren kalitatearen arabera:

Energia iturri bat Kalitate handiko energia dela esaten da, bolumen unitateka, energia erabilgarri asko ematen digunean.

Beraz, kalitate handiko energia, kontzentratuena da (petrolioa, ikatza, nuklearra ….); kalitate gutxikoak oso barreiaturik dauden energiak dira, bolumen handitan sakabanaturik (hazie ahulak, ozeanoetan metatzen den energia termikoa …).

 

1.3- Sistema energetikoak:

Energia mota zehatz bat erabili ahal izateko burutu behar diren prozesueei, Sistema Energetikoak deitzen zaie.

Prozesu hauek, lau fase izaten dituzte:

1.- Energia Primarioaren erauzketa, iturri batetik (adib. Petrolio putzu batetik).

2.- Energia Primarioa, Energia Sekundario erabilgarri bihurtu behar da (Errefindegietan, petroiloaren kasuan).

3.- Energia Sekundarioaren banaketa, kontsumo-puntuetaraino (gasolinaren garraioa …)

4.- Energia Sekundarioaren kontsumoa, lan, argi, bero bihurtuta. (etxeko berogailuetan, automobilen mugimendua …)

 

Fase bakoitzean, energiaren parte bat galtzen da, bero bezala edo/eta erabiltzen ez diren hondakin bezala.

Ondorioz, Sistema energetikoen errendimendua ez da inoiz %100-koa izango; gehiengoetan askoz txikiagoak izaten dira.

Sistema energetikoaren errendimendua:

Errendimendua (%) = Lortutako energia erabilgarria (4.fasean) / Prozesuen zehar sortutako energia (1.fasean)

 

Adibidez, automobil baten errendimendua, %13- ingurukoa izaten da.

Ondoko Taulan, energia-iturri guztiak ikus daitezke, bi irizpideak gainjarrita. Berdez, energia berriztagarriak eta laranjaz energia berriztaezinak.

 

Energia-iturriak: Sailkapena. Energia-Unitateak eta baliokidetza. 

 

 

 

 

2.- Geosfera-ko baliabide energetikoak; energia-iturriak:

Ikatzarriak:


 

90.ko hamarkadan Ziklo Konbinatuko Zentralak (GICC) erabiltzen hasi ziren. Zentral hauetan, ikatza gas bihurtzen da (gasifikazioa) eta egoera honetan garbiketa-prozesu intentsopean pasarazten dugu (Castejon-en dauden biak, ziklo konbinatukoak dira).

 

Emaitza, gas sintetiko bat da, kutsagairik gabe, oso errendimendu handiarekin erre daitekena, elektrizitatea ekoizteko Ziklo Konbinatuko unitate batean.

 

Errendimendua, zentral hauetan, %40-ra iritsi da eta inpaktuak asko murriztu dira: igorketa gaseosoak txikiagoak dira, hondakin solidoak bitrifikaturik jasotzen dira (disolbaezinak

dira egoera horretan) eta Sufrea elementu huts bezala berreskurazten da, merkaturatzeko produktu bezala.

 

 

Ezaugarriak:

Industri-iraultzaren zehar, ikatza, energia-iturririk garrantzitsuena izan zen. Gaur egun zeukan garrantziaren parte bat galdu du, erauzketa- eta banaketa-arazoengatik.

Jatorri biologikoko "harriak" dira, landare jatorriko hondakinen lurperatzetik eratortzen direnak hain zuzen.

Ikatzarri mota desberdinak daude, prezio, ezaugarri eta kalitate desberdinekoak, lurperatze-gradu eta iraupenaren arabera eta prozesu horretan jasan duen beroketaren arabera.

Turba ez da errekin bezala erabiltzen, daukan kalitate txikiarengatik. Grafitoa ere ez, zeren eta %C handiegiarengatik ez da ongi erretzen.

Antrazita erretzen da baina piztea (errekuntzaren hasiera) zaila izaten da.

Meatokiak:

Gainazalekoak edo "zeru irekikoak": ustiapen motarik errezena eta etekin handienak ematen dituena, baina inpaktu larriak eragiten ditu paisaietan. Gaur egungo Legeriak behartuta, ustiaketa bukatu ondoren enpresarioeek paisaia leheneratzeko ekintzak burutu behar dute.

Lurpeko meatokiak:

Erauzketa garestiagoa izaten da. Zailtasunak erauzketaren prezio handitik eta langileendako arriskuetatik datoz (grisú, silikosis, hondoraketak ...). Gainazalean metatzen diren hondakinek, paisaian inpaktuak eragiten dituzte.

Erabilerak:

Garrantzitsuena, energia elektrikoa ekoiztea da (Energia Sekundarioa). Mundu mailan, energia elektrikoaren %30 horrela ekoizten da zentral termikoetan.

Abantailak:

Erregai fosilarik ugariena da; erreserbak kontutan hartuta datozen 200 urtetarako omen dugu.

Bero-ahalmen handikoa da.

Behar den Teknologia, probatuta eta gaurkotuta dago.

Arazoak:

Ez da berriztagarria.

Erauzterakoan (meatzaritza-inpaktuak), atmosferara partíkulak igortzen dira; lixibiatuak, eskorrentia edo irristaketak (lurpeko urak kutsatzen dira); lurzoruak ere kutsatzen dira, eta ikus eta soinuko kutsadura sor daitezke.

Errekuntza burutzean, partíkulak, errautsak eta gasak (SO2, NOx eta CO2 ) igortzen dira.

Kostaldeetan edo ibai ondoko zentraletan kutsadura termikoa eragin daiteke uretan.

Petrolioa:


–150 m.u-tik –80 m.u-ter bitarteko urteetan sortu zen (ikatza eta gas natural bezala) . Engler Teoriaren arabera (1911), aintzira edo barne itsasoen hondoan landare eta animali jatorriko sedimentuak metatu ziren; bakterioek , osagai karbohidratatuak eraldatu eta deskonposatu zituzten,gas eta gai disolbagarri bihurtzen dituztelarik; horrela biltokitik atera ziren.Geratu

direnak, gai lipidoak ziren zeridoak, gantzak eta lipidoetan disolbatzen direnak.

Petrolioa behin eratuz gero, arina denez, altzatzen hasten da harri multzoen haustura eta zartaduretatik, hondar solido bat atzean utziz, arbel bituminosoak eta hareaasfaltikoak; hemendik petrolio lor daiteke 24 litro/tona ko errendimenduarekin.

.

Munduko kontsumo energetikoaren %38-a da. Jatorri biologikoa du, itsas-planctona metateztik dator , hobi sedimentario itsatarretan , lohi eta ale fineko haereekin batera. Horrela materia organiko asko duen lokatsa sortzen da (sapropel-a) petrolioaren

aintzindaria dena.

Petrolioa, horrela gainazalera iris daiteke, edo harri iragazkaitz multoz bat aurkitzen duenean atxilotuta gera daiteke, biltoki-harrietan metatuta.

Erabilerak:

Energia-iturria izateaz gain, beste produktu askoren funtsgaia da (plastikoak, disolbatzaileak ...).

Abantailak:

Erausketa, ikatzarena baino errazagoa da.

Soziosferan, Giza-ordaina txikiagoa du. Petroliokinek bero-ahalmen handia dute, energia-mota oso kontzentratua da.

Arazoak:

Erausketa prozesuaren eratorkineek, inpaktu larriak eragiten dituzte, Hidrosferan (petroliontzien garbiketa-lanak), Atmosferan eta Geosferan (oleoduktuentan izaten diren apurketak eta suteak),

Erabiltzetik datozenak, CO2, NOx eta SO2 kontzentrazioak areagotzen dira; suspentsiotan dauden partikula-kontzentrazioa handitzen da.

Ondorio geopolitikoak, petrolioak duen balio estrategikoagatik (gudateak ...)

Ez da berriztagarria.

Gas NaturalaGas naturalaren ekoizpena herrialdeka, urteko metro kubikotan (marroi eta gorri kolorez markatutako herrialdeek ekoizpenik handiena daukate). Irudia Wikipedia.

 


Metano, Etano, Hidrógeno, Butano eta Propanozko nahastura gaseosoa da. Bere sorrera, petrolioaren bezalakoa da, presio eta tenperatura handiagoko baldintzetan.

Erabilera:

Etxeko eta industrietako berogailuetan.

Sukaltzeko bero-iturria.

Energia elektrikoa ekizteko zentral termikoetam.

Abantailak.:

Erauzketa oso erraza da.

Garraioa gaseodutoen bitartez egiten da; garraio-bide hau eraikitzea garestia ba da ere, mantenua oso merkea eta istripurik gabekoa izaten da. Beste batzutan, egoera likidoan, itxasontziz garraiatzen da.

Arazoak:

Ez da berriztagarria.

Ez du SO2-rik igortzen (ikatzak eta petrolioak bai) baina CO2 eta NOx bai.

Istripu kasutan, metanoa eta NO2 atmosferara pasako dira eta orduan oso inpaktu gogorra eragingo dute Negutegi Eragina areagotuz:

kontzentrazioa berdina balitz,

CH4 aren eragina = 35·CO2 arena , eta

NO2 aren eragina = 25·CO2 arena

Energia Nuklearra:

 


Fusio eta Fisio nuklearra

 


 

Zentral Nuklearrak (fisiozkoak) Estatuan. Vandellos I eraitsita dago. Garoña itxita dago baina berriro indarrean jartzeko eskaerak plazaratzen ari dira.

 



Erreakzio nuklearrak, fusiozko eta fisiozko prozesuetan bereizten dira.

Fisiozko energia iturria elementu fisiogarri baten nukleoen apurketetan askatzen den energia da.

Gehiengoetan U-235 erabiltzen da, Naturan oso % txikitan agertzen dena (Uranio naturalaren %0,71 ); arrazoi honengatik, U-238 (Naturan ugariena baina fisiogarria ez dena) aberastu behar dugu U-235 -ko ehunekoa %4-ra iritsi arte.

 

U-235 aren fisiozko erreakzio nuklearra (ezkerreko irudian)

Askatzen diren neutroieek beste nukleo batzurekin talka egiten dute, erreakzio jarrai edo kate-erreakzio bat sortzen delarik. Prozesu hau kontrolpean egiten denea energia-askapena graduala izaten da eta eta horrela sortzen den beroa, energia elektriko bihurtzen da. Fisiozko erreakzioak kontrolpean mantentzeko, kontrolatzaile bezala ura, grafitoa edo ur astuna; kontrolatzaile hauek gehigarrizko neutroiak xurgatzen dituzte.

Abantailak:

Uranio-ak oso ahalmen energetiko handia du, oso energia kontzentratuko iturri bat da:

5 gramok Uranio = 810 kg Ikatz = 565 litro petrolio = 480 m3 gas.Ez du kutsagai atmosferikorik igortzen.

Arazoak:

Ibaietan, kostalde eta aintziretan kutsadura termikoa eragiten du.

Jardunaldi laburrekoa da; eraikitze eta ezarpen lanak kontuan hartzen badira, fisiozko energiaren prezioa garestia da.

Istripu kasutan, ihesak eta igorketa erradiaktiboak oso ondorio larrikoak izan daitezke.Beste nazioekiko menpekotasun teknologikoa sortzen du.

Zabor eta hondakin erradiaktiboak ekoizten dituzte, iraupen (jarduera erradiaktiboa) ertaina eta luzekoak. Hondakin hauen kudeaketa eta bilketa oso arazo larriak dira; non bildu eta berma guztiz nola gordetzea, energia mota honen arazorik handiena da.

Energia geotermikoa:

Geotermia (bideoa, euskaraz)

 

 

 

 


Energia geotermikoa lur barneko baliatuz lortzen den energia da.

Energia geotermikoa bi modutara erabil daiteke, beroaren jatorriaren funtzioan:

a) Tenperatura altuko energia geotermikoa: Lurraren barneko magmak sortutako beroa, lurzoru bolkanikoetan, ur termaletan edo geiserretan azaleratzen dena; zuzenean erabil daiteke.

b) Tenperatura baxuko energia geotermikoa. Lurzoru-masa handiek metaturiko beroa ere aprobetxa daiteke, nahiz eta tenperatura baxuagoan egon (tenperatura baxuko energia geotermiko deritzo), etxeko ur beroa eta girotzea ( berotzea eta hoztea) sortzeko edozein tokitan. Kasu horretan ez da beroa zuzenean erabiltzen, baizik eta zoruak eskaintzen duen bero-trukerako ahalmena (beroa xurgatzea eta ematea tenperatura konstantean mantenduz); elkartruke geotermikoa deritzona da.

 

Abantailak:

Hondakin gutxi, isurketa eta igorketa gutxi eragiten ditu.

Ez du sortzen kanpo zaratarik.

Zentral geotermiko baten eraikuntzak esparru txiki bat behar du.

Prezio egonkorra (energiarena).

"Erreserbak" handiagoak dira, Petrolio, Gas eta Ikatzarenak baino.

Arazoak:

Kutsadura termikoa.

Azido sulfhidrikozko kutsadura eta batzutan, lurazpiko uretan, arsenikoz eta amoniakoz ere kutsadura.

Zenbait leku berezitan bakarrik erabil daiteke

Ezin da garraiatu (tenperatura baxuko energia geotermikoa).

 

 

3.- Geosfera-ko baliabide mineralak:

3.1- Zer da Mineral Hobi bat ?:

Ustia daitekeen edozein gai mineraleko kontzentrazioa.Hobi hauen sorrera, barne nahiz kanpo prozesu geologikorekin erlazionaturik daude, prozesu edafikoak eta meteorizazioa barne.

 


 

 

3.2- Mineral Hobi motak:

a) Jatorri magmatikoko hobiak:

Masa magmatiko batetik eratorriak, sorreraren aranera:

a.1.- Segregaziokoak, likido metaliko dentsobat, ganbara magmatikoaren hondoan bereizten denean.

a.2.- Neumatolitikoak: magmatik ihes egiten duten presio handiko isuriak ingurumeneko harrien zartaduretan sartu eta hozten direnean (kasu honetan filoiak sortzen dira).

a.3.- Hidrotermalak: urpeko magma ganbaretan sortzen dira, itsas hondoko ganbaretan.

b) Jatorri metamorfikoko hobiak:

Aldameneko harriak, isuri magmatikoeek eraginda, eraldatuak izaten direneko sortzen direnak.

c) Jalkin-hobiak: Ingurune sedimentario desberdinetan:

c.1.- Prezipitazio kimikokoak, lurrinketak eraginda: Halita, Silbina, Karnalita.

c.2.- Prezipitazio kimikokoak, eragile fisiko-kimikoeek eraginda (pH, iharduera biologikoak, …) horrela mineral hobi geruzakariak sortzen dira. Ezagunenak, burdin-egitura (geruza ferrikoak) geruzakariak dira. Egitura hauetan, burdin oxido eta hidroxidoak metatzen dira; horretaz gain beste jalkin batzuk (baldintza anaerobikoetan sortuak) ager daitezke: kupre sulfuroak, berun eta zinc sulfuroak …

c.3.- Ibai-sedimentuetan pilatzen diren mineral astunak: (placere-ak) jalkin hauek, berauen dentsitate handiagatik eta ibaieen garraio hautakorragatik sortzen dira.

c.4.- Hondar organikoko pilaketa: Ikatz harriak eta petrolioa.

d) Jatorri edafiko eta meteorikoko hobiak: Lorzoruak sortzeko prozesuekin loturik dauden prozesueek eraginda (prozesu edafologikoak): meteorizazioa, profilaren garapenekoak .. eta beste prozesu batzuek, zenbait elementu kimiko garraiatu eta kontzentratzen dute; gaineko horizonteetan agertzen dira (lateritetan). Mota desberdinekoak izan daitezke:

d.1.- Silize gutxiko eta burdin askoko harrien gainetan (basaltoetan, adibidez): horrela, burdin oxidozko lateritak sortzen dira (Hematites, Goethita … mineralekin). Gaurkoz, berauen ustiapena ez da errentagarria izaten.

d.2.- Harri ultrabasikoetan, (peridotitetan) nikel askoko lateritak sortzen dira (Garnierita) ustiapen errentagarrikoak.

d.3.- Aluminio asko eta silize gutxiko harrietan (Sienitak, adibidez) aluminiozko mineral ugariko lateritak sortzen dira: Diaspora, Gibbsita, Boehmita …(bauxitak dira). Bauxitak, aluminioa eskuratzeko iturri eta ustiatze bakarrak dira, gaur egun.

 

 

3.3- Erreserba mineralak:

Gaur egungo Industria-k, larogeiren bat elementu kimiko desberdin erabiltzen ditu. Elementu hauen kokapen geografikoa, ugaritasuna eta kontsumoa oso desberdinak izaten dira.

Elementu bakoitzaren erreserbaren iraupena (gutxigorabehera) kontuan hartuta, lau talde bereizten dira:

1.- Erreserba handikoak: Mg, Ca, Si, K, Mn, Co

2.- 100 urtetik 200 urtera bitarteko iraupenekoak: Fe, Cr eta Al.

3.- 50 urtetik 100 urtetara bitarteko iraupenekoak: P eta Ni (Gehi Uranioa)

4.- 50 urtetik beherako iraupenekoak: Cu, Hg, Zn, Pb, Sn. Talde honen elementuak mineral estrategikoetatik erauzten dira.

Dena den, baliabide mineralak, baliabide ez berriztagarriak dira eta bere erabilera eta kontsumoa handituz doaz, nazio besberdinen arteko aldeak oso handiak badira ere.

 

 

3.4- Harriak, baliabide bezala:

a) Harri industrialak: prozesu industrialetan erabiltzen diren harriak dira, zuzenki edo berauen propietate fisiko-kimikoak eraldatze-prozesu bat pairatu ostean. Erauzketa eta aprobetxamendua, agerian edo sakonera txikitan daudenean soilik egiten da.

Harri industrialeen sailkapena:

 

a.1) Aridoak: ( Neurri eta tamaina desberdinetako harri edo harri-zatikiak dira. Hormigoia egiteko eta trenbideetako legarrak aplikaziorik arruntenak dira (ezkerreko irudian, balastoak Bartzelonarako ATV trenbidean).

 

a.2) Aglomeratuak: Material finez osaturiko masa trinko bat da, hareak eta legarrak (aridoak) gai bateraegile batek kohesionaturik. Airearekin kontaktuan jartzen direnean, gogortzen dira: erretsinak, karea, igeltsoa, zementua.

Karea ( karea itzalia: (OH)2Ca) oso aglomeratu indartsua da, zementua baino.

Zementua, nahastura bat da: kaltzita birrindua, eta buztina, margetatik erauzten da.

 

 

 

 

 

b) Eraikitze-harriak eta harri apaingarriak: ebaki eta puligarriak direnak harri ornamentalak (apaingarriak) deitzen dira (eskubiko irudia ikusi).

Ebaki daitezkeenak baina pulitu ez, eraikitze-harriak (etxegintzarako …) erabiltzen dira.

Harri apaingarriak sukaldeetan, komunetan ... erabiltzen dira (gabro eta dioritak, serpentina, granitoak, marmolak …).

 

c) Beirak: Koartzo-tik datoz. Harearrietatik lortzen dira. Batzutan filoietan ere aurkitzen dira (zenbait harri filoniano eta bolkanikoetan, beira naturalak)..

Beiren kalitatea handitzeko, batzutan beste gai batzurekin nahasten dira: oxido alkalinorekin (Na2O edo K2O) , karearekin, fluor …

 

d) Produktu zeramikoak: Buztina eta portzelana, etxegintzan erabiltzen diren baldosak, produktu errefraktarioak.

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.