| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LOMCE4gizajardeuereneragina

Page history last edited by Imarru 3 years, 5 months ago

Giza jarduereen eragina ekosistemetan.

 

 

1.- Ingurumenean eragina duten giza jarduerarik garrantzitsuenak:

Gizakia ingurugiroaren parte da. Baina bere aktibitateak aldaketak sortzen ditu. Inguru naturala inguru gizatiar batetan bihurtzeak ondoko pausoak jarraitu ditu: 

a) Nekazaritza eta abeltzaintzaren deskubrimendua. Elikagaien eskuragarritasun handiagoa eta paisaian aldaketak. Laborantzen hedadurak aldaketa sakonak eragiten ditu paisaian.

b) Gizakiaren biziraute gaitasuna handitzen duten aurrerapen zientifiko eta teknikoak. Teknosferaren garapena eta honek ekarri duen energia-kontsumoaren handiagotzea.

c) Mota guztietako obren burutzea: eraikinak, bideak, kanalak, zubiak eta abar. Paisaia eraldatzen dute.

c) Industrializazioa, XVIII. mendetik aurrera ematen da eta ingurugiroan aldaketa erradikal bat eragiten du planeta mailan. Kontsumoaren globalizazioak eragin du hondakin eta zabor pilaketa, askotan, berziklaezinak.

d) Hazkunde demografikoa aurreko puntuek errazten dute, gizakia lurralde berriak kolonizatzera behartuak daude eta bere onura propiorako aldatzen dituzte lurralde berriak.

XX mendearen bukaeran, munduko populazioak 6.000 milioi biztanle gainditu zituen eta ia planeta osoa betetzen du. Basoak mozten dira egurra eta laborantza-lur berriak lortzeko eta lur-azpi zein itsasoko baliabideak laster agortzea egingo duen neurri batean esplotatzen dira. Jarduketa guzti hauen ondorioa planetako ekosistemen eraldatze orokor bat izan da, izan ere giza aktibitatea, epe luzera Lurreko bizitza manten dadin mehatxu bat bihurtu da.

Ingurunearen zaintzea, beraz garapen jasangarri erritmo bat heltzeko bide bakar moduan inposatzen da. Horrela, gizakiaren zabalkundea baimenduko da gure planetaren ekosistema totalaren ezaugarri den oreka ekologikoa arriskuan jarri barik.

Ingurugiro inpaktu eta gatazken mapa interaktiboa

 

Giza inpaktuen mapa (1993-2009)

Aurreko maparen kolore-giltza

2.- Ekosistemen degradazioa:

Ia giza aktibitate orok aldatzen du ingurunea eta degradazio maila bat sortzen dute. Hala ere, batzuk bereziki garrantzitsuak dira:

 

2.1- Nekazaritza eta abeltzaintza: basoen galera, higaduraren hazkundea eta oxigeno produkzioaren murriztea. Landaredi eta fauna naturalen desagertzea. Lursailen zatiketagatik ikus-inpaktua.

2.2- Arrantza: itsas espezie anitzen zenbakizko murriztea edo desagertzea.

2.3Baliabideen ustiaketa: lurraren higadura, lurraren eta lur-azpiaren kutsatzea.

2.4Industria: uren eta atmosferaren kutsatzea, euri azidoa, berotegi efektuko gasak.

 

Euri azidoaren kasuan, erortzen den ur horren azidotasuna ohi baino handiagoa da. Azidotasun horren jatorria industriak, zentral termikoek eta ibilgailuek isuritako gasetan dago, erregai fosilak erretzean sortzen diren nitrogeno (NO, NO2, N2O5 …) eta sufre oxidoak (SO2, SO3 …) atmosferara isurtzen baitira. Gas horiek ur-lurrunarekin erreakzionatzean, azido nitrikoa (HNO3) eta azido sulfurikoa (H2SO4) sortzen da eta txikiagotu, euri-uraren pH-a, hau da, euria azidoagoa egiten dute.

Kutsadura horren ezaugarrietako bat da euri azidoa gas kaltegarriak isuri diren lekutik oso urrun eror daitekeela. Horregatik, nahiz eta herrialde aberatsek sortutako kutsadura izan, planeta osoak jasaten ditu ondorioak.

Europan, adibidez, Erresuma Batuko zentral termikoen kutsadurak eragindako euri azido gehiena Norvegia eta Suediako basoetan erortzen da.

Kutsadura hori eteteko bidea gas-isurketak kontrolatzea da eta azken urteetan aurrerapauso garrantzitsuak eman dira euri azidoa murrizteko.

 

2.5- Energia produkzioa: ikus-inpaktua, kutsadura atmosferikoa (zentral termikoak), lurreko ekosistemen suntsiketa (presak), erradiazio eta oso arriskutsuak diren hondakinen produkzioa (zentral nuklearrak).

2.6- Urbanizazioa eta azpiegiturak: paisaiaren eraldatzea, ekosistemen galera, obra anitzengatik lurraren higadura, uren eta atmosferaren kutsadura eta hondakinen kopuru handien sorrera.

2.7- Gudak: ingurugiroaren aldaketaren ikuspegitik gutxi hartu dira kontutan. Gatazka belikoek kalte ekologiko handiak sortzen dituzte batez ere arma kimiko edo nuklearrak erabiltzen direnean.

 

 

3.- Ingurugiro arazoak (inpakturik larrienak):

Gure munduak bere ekosistemetan aldaketa erradikal baten mehatxupean dago. Kausa nagusiak ondokoak dira:

a) Ur geza eta itsasoko uren kutsadura: jarduera industrial, istripuek eta hiriek sortua; atal honen barnean ozeanoen azidifikazioa (CO2 atmosferiko gehiago uretan disolbatzen ari delako) kontutan hartzen da.

 

Prestige-ren istripua

Prestige-ren marea beltza, hamar urte pasata.

 

b) Airearen kutsadura: industria eta kotxetatik datorrena. Berotegi-efektuko gasen sorrerak berotze orokorreko arriskua dakar berarekin eta mundu mailan klima alda lezake.

c) Ozono geruzaren suntsitzea: gas industrial zehatz batzuen jariaketaren ondorioa da. Atmosferaren geruza honen galerak lurra eguzkiaren errainuen aurkako babesik gabe utziko luke.

d) Basoen suntsitzea: Deforestazioa, higadura eta lurzoruen galera. Landaredia naturalaren galerak, berotze orokorrari lotua, desertuaren aurrerapen azkar bat baimentzen du.

 

Deforestazioa

 


 

e) Giza hondakinak: zaborren pilatzea hiri modernoen arazo larri bat da.


 

 

f) Biodibertsitate-murrizketa: aniztasun biologikoaren galerak ekosistema orokorra txirotzen du eta gizateria baliabide garrantzitsu asko gabe uzten du.

 

g) Giza-gainpopulazioa. Funtsgaien agorpenarekin eta zabor-hondar ekoizpenekin erlazionatuta.

 

h) Gain-arrantza: (sobrepesca, overfishing) itsasoaren baliabide multzoaren agorpenarekin erlazionatuta.

 


 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.