| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LOMCE4ziklozelularra

Page history last edited by Imarru 3 years, 5 months ago

Ziklo zelularra.

 Ugalketa zelularra: Mitosia eta Meiosia.

 Organismoen ugalketa motak.

 

1.- Sarrera:

Zitologia oroitarazteko:

1.1- NukleoaNukleoa da zelula eukariotoen egiturarik handiena. Nukleoan dago zelularen ADN gehiengoa, informazio genetikoaren gordelekua da.

Mintz nuklearra: Bi mintzez osatuta dago, kanpo mintza eta barne mintza. Kanpo mintza SEB-arekin lotuta dago. Kanpo eta barne mintzak nukleo-poroek zeharkatuta daude, zitoplasmarekiko komunikabideak dira eta

Nukleoplasma: Barne-ingurune urtsua da; nukleoplasman, oso egitura bereziak daude: Kromosomak.

 

Unitate morfologiko hauetan, bizidun bat eraikitzeko informazio guztia, kodetuta dago. Kromosomeek itxura harizpikaria dute.

Kromosomen osaera kimikoa: ADN+ proteinak. Substantzia honi kromatina deitzen zaio, beraz kromosomak kromatinaz osaturik daude (ADN eta proteinak).Mo lekula kimiko hauen espazio-arkitektura eta zehazpenak, batxilergoko 2. mailan ikasiko dituzu. Ondoko esteketan, kromosomeen itxura eta hastapenak ikus ditzakezu:

Kromosomen egitura

 

 

2.- Ugalketa zelular motak: Mitosia eta Meiosia.

2.1- Ugalketa zelular kontserbakorra: Mitosia.

Mitosia: helburu biologikoa, zelula kopurua handitzea da. Ama-Zelulatik bi zelula sortzen dira, kromosoma kopuru berdinarekin eta informazio genetiko berdinarekin.

 

Gorputzak mitosia erabiltzen du, zahartzen eta hiltzen diren zelulak ordezkatzeko (zelula berriz), hazkunde-fasea burutzeko, zauriak konpontzeko ....

Zelula mota arabera, mitosia egiteko gaitasuna desberdina da: gaitasun handienekoak, odol zeluleen zelula amak, larruazaleko zeluleen zelula amak, hepatozitoak , zelula ile-egileak (folikulo pilosoetan) ... eta gaitasun txikienekoak: neuronak (lehenego bizi-urtetik , mitosia egin gabe; hiltzen direnak ez ditugu ordezkatzen, beraz, urteak betezten dugun neurrian gero eta neurona gutxiago izaten ditugu).

 

 

Mitosiaren faseak eta haien garapena:

 

1.) Profasea: Iraupen luzeeneko aldia da; iraupen osoaren %60-a hartzen du eta. Profasearen zehar hurrengo prozesu hauek burutzen dira:

  • Zitoplasman zitoeskeletoa desmuntatzen da, mikrotubulek mitosian parte har dezaten. Ondorioz zitoplasma likatsuago bihurtzen da.
  • Nukleoan kromosomak kondentsatu egiten dira, laburtzen dira eta diametroa handitzen da (700 nm ko arkitekturarekin); nukleoloko materiala sakabanatzen da.
  • Nukleoaren gaineztadura zatikatu egiten da, erretikulu endoplasmatikoaren antzekoak diren mintzetan.
  • Kromatida ahizpek (kromosomakideak) disko proteiko bana daukate zentromeroaren inguruan: zinetokoroa.

*Zentrioloak fasean zehar bikoiztu ziren eta orain hasten dira mugitzen zelularen bi poloetarantz. Urruntzen direnen heinean, mikrotubulu-multzo bat eratzen da poloen artean: ardatz mitotikoaren zuntzak. Zuntz horiek mota desberdinetan bereizten dira: a) Zuntz zinetokorikoak, zinetokoroei lotuak. b) Zuntz polarrak, zinetokoroei lotuta ez daudenak. c) Zuntz astralak, ardatz mitotikotik kanpoko mikrotubuluak.

Zentriolorik ez dagoen zeluletan (landare zeluletan adibidez) ardatzaren zuntzak mintz plasmatikoa eta zelularen poloen arabera kokatzen da.

 

2.) Metafasea: Plaka ekuatoriala eratzen da, kromosoma guztiak zelularen plano ekuatorialean kokaturik daude, zuntz zinetokorikoek eraginda.

 

3.) Anafasea: Kromosomen banaketa burutzen da, fase honetan. Zinetokoroak zatitu egiten dira (plus muturratik laburtzen direlako, mikrotubuluak baitira) eta zelularen bi poloetarantz zuntz zinetokorikoek trakzio indarra eragiten dute; ondorioz, kromatide ahizpak banandu egiten dira eta bakoitza polo baterantz eramana izango da.

4.) Telofasea: Mitosiaren azken fasea da.

*Kromatida-talde biak, aurkako poloetara iristen dira.

*Mikrotubuluak (ardatz akromatikoarenak) osatzen dituzten tubulina-unitateak zitoplasma zehar sakabanatzen dira.

*Nukleoaren gaineztadura berreraiki egiten da.

 

5.) Zitozinesia (Cytokinesis): (erne!, fase hau ez da Mitosiaren fase bat).

Zitoplasmaren zatiketa prozesua da, bi zelulakumeren artean organuluak eta gainerako osagai zelularren banaketa da. Prozesu honetan alde handia dago Animalia zelula edo Landare zelula izatearen arabera:

  • Animalia zeluletan: Mintz plasmatikoa estutu egiten da erdialdean. Estugune hori areagotuz doa zelularen kanpoaldetik barnealderantz. Zelulakumeren arteko komunikazioa gero eta estuagoa da; azkenik erabat banadu egiten dira. Estutzea, aktinazko mikroharizpiek eragindako sistema bati esker lortzen da.
  • Landare zelulan: Zitoplasma bi zatitan banatzen da Golgi-ren aparatuak sorturiko zenbait xixkuren bidez; xixkuetan, polisakaridoz beterik daude (pektinak bereziki). Xixkuak hazi eta elkarreki bat egiten dute. Zelulakumeren arteko bananketa-gunea (fragmoplastoa) haziz doa erdialdetik muturrerrantz. Xixkuek isuritako pektinaz , erdiko xafla osatzen hasten da eta berehala sendotu egiten da, zelulosa-ekarpenekin eta pareta zelularraren osagai desberdinekin.

 

Prozesu hauek erabat bukatu ondoren, bi zelulakumeak interfase zelular delakoan sartzen dira.

Zelulakumeek amak haina kromosoma dituzte, eta informazio berberarekin; Mitosia ugalketa zelular kontserbakorra da, koantitatiboki (kromosoma kopurua mantentzen da) nahiz koalitatiboki (informazio berbera pasatzen delako).

 

Mitosia, animazio bat

Mitose. (english).

Zitokinesia Animalia eta Landare zeluletan.: alderaketa.

Mitosia: landare eta animalia zelulen mitosiaren alderaketa.

Mitosia eta zitokinesia (gaztelaniaz).

 

 

2.2- Ugalketa zelular murriztzailea: Meiosia.

Meiosia: helburu biologikoa, biodibertsitatea, aldakortasun biologikoa sortzea da. Ama-Zelulatik lau zelula sortzen dira, kromosoma kopuru erdiarekin eta informazio genetiko desberdinarekin.

Gure gorputzean Meiosia egin dezaketeen zelula bakarrak Espermatogonioak (testikuluetan daude) eta Obogonioak (obulutegietan zeuden).

Mitosiaren eta Meiosiaren helburu biologikoak desberdintzen jakin behar duzu.

Animal cell meiosis

Cell Meiosis

Meiosis

 

Beste animazio batzuk:

Mitosia eta Meiosia: alderaketa (animazioa).

 

Oharra: Meiosiaren zehaztapenak Batxilergoaren 2.mailako Biologia-n ikasiko dugu.

 

Espermatogonioeek (espermatozitoen ama-zelulak) 46 kromosoma dituzte, baina meiosia egin ondoren, lau espermatozio sortzen dituzte, bakoitza 23 kromosomekin. 

Espermatozito guztieek 23 kromosoma daramatzate baina informazio genetikoa desberdina da; ez dago bi espermatozito "informazio" berdina dutenik, guztiok desberdinak dira.

 

Era berean, Obogonioetatik, obozitoak sortzen dira, meiosiaren bitartez, baina kasu honetan, lau zelula kumetatik, hiru endekatzen dira eta obozito bakar bat bukaerara iristen da; obozito honek, 23 kromosima ditu. Hileko desberdinetan sortzen diren obozito guztieek, 23 kromosomakoak dira baina "informazio "desberdina daramate.

 

Ezkerreko gif animatuan meiosiaren garapena ikus daiteke.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Meiosiaren irudikapena, bi zatiketa nuklearrak bereiztuta (irudikapena artifitzialki bitan bereiztu dugu baina prozesua jarraia da).

 

Lehenego zatiketa meiotikoa 

Bigarren zatiketa meiotikoa 

 

 

 

 

3.- Ziklo zelularra:

Zelula baten zatiketatik hasi eta bere ondorengo zelulak zatitu artean gauzatzen den prozesu multzoa da.

 

Ziklo zelularraren iraupena eta ezaugarriak aldakorrak dira, zelula motaren arabera eta garapenaren baldintzen arabera.

 

Ziklo zelularraren %90-a hartzen duen aldia interfase zelularra da, bi zatiketa prozesuren artekoa. Aldi honetan ondoko faseak bereizten dira:

 

Ziklo zelularra

 

 

 

G1 (Gap 1)

 

 

G1checkpoint.

 

G1 fasea: Zelularen jarduera maila berreskuratzen da. Hazkunde fasea da, berariazko tamaina hartu arte.

Beraz:

a) Tamaina handitu egiten da,

b) egitura zelularren kopurua ere handitu egiten da eta

c) ohiko forma berreskuratzen du.

 

G1 fasearen bukaeran, zelulak lehenengo checkpoint gainditu behar du. Ingurumen-baldintzak egokiak ez direnean (adibidez elikagairik ez dagoelako), zelula eukariotiko gehiengoak hemen gelditzen dira eta G0 fasera pasatzen dira (ziklotik kanpo). Kontrol-une honetan, hiru aldagai egiaztatzen dira:

Ea behar diren elikagaiak ingurumenean dauden.

  • Ea ADN-a kalterik gabea den.
  • eta zelularen tamaina, zelula heldu batena den.

Hiru aldagai hauek egokiak direnean, S fasera pasako gara.

G0

 

G0 fasea: zenbait zelula ziklo zelularretik ateratzen dira, G1 fasean, eta G0 fasean sartzen dira .

Batzuk bizitza osoa fase honetan ematen dute , hil arte, beraz ez dira inoiz zatitzen (neuronak, bihotzaren gihar-zelulak) .

Beste batzuk kinada edo estimulu batzuek eraginda, Ziklo zelularrera itzultzen dira eta zatitzen dira (fibroblastoak, zaurietan, adibidez).

Beste hirugarren zelula mota bat ez da inoiz G0 fasera pasatzen eta jarraian zikloari eragiten diote, behin eta berriro zatitzen (ehunen zelula amak).

S

 

S fasea: fase honen zehar ADNaren sintesia gertatzen da; bukaeran kromosoma bakoitzak bi kromatide (bi harizpi) ditu zentromerotik itsasita (kromatide kromosomakideak).

Fase honetan ere zentrioloak bikoizten dira.

G2 (Gap 2)

 

 

G2checkpoint

 

G2 fasea: ADNaren sintesiaren amaieratik mitosiaren hasierara arteko aldia da. Mitosiaren prestakuntzarako fasea da.

 

S fasea bukatu bezain pronto, G2 fasearen hasieran, bigarren checkpoint gainditu behar dute.

Hemen egiaztatzen da ea S fasea behar den bezala burutu den (akatsarik gabe), ingurumena egokia den eta zelulak, erdibitzeko espazioa duen.

Mitosia

 

 

Mcheckpoint.

 

Zelularen nukleoaren zatiketa da eta zelulakume bakoitzari kromosoma-dotazio oso bat emango zaio. Mitosiak lau fase ditu, 1.2 atalean ikusiko dugun bezala:

 

ProfaseaMetafaseaAnafasea eta Telofasea

 

Metafasean, hirugarren checkpoint gainditu behar dugu, ea kromosoma guztiak plaka metafasikoan egokiro lerrokaturik dauden egiaztatzeko.

 

Mitosia behin bukatuz gero sortutako zelulak G1 fasean (edo batzuetan G0 fasean) sartzen dira eta zikloa errepika daiteke.

 

 

4.- Organismoen ugalketa motak:

4.1- Ugalketa asexuala: Organismo bakar batek parte hartzen du; ADN iturri bakarra, ondorengo guztiak berdinak dira, informazio genetiko bera dute. Ez dago gametorik.

 

Erdibiketa 

 

 


Gemazioa 

 

 


Esporulazioa 

 

 


 Eszisioa edo zatiketa (bideoan, Planaria zizareazatitzen da eta osoa bersortzen da zati bakoitzatik)

 



4.2- Ugalketa sexuala (adibidez giza ugalketa)

Bi organismok hartzen dute parte; bi ADN iturri desberdin erabiltzen dira eta ondorengoei bi iturri hauen nahasturak pasatzen zaizkie.

Gameto izeneko zelula espezializatuak erabiltzen dira, zelula haploideak dira, meiosiaren emaitzak. Gameto emea obulu deitzen da eta gameto arra espermatozoide edo espermatozitoa da.


Ugalketa sexualaren bitartez, biodibertsitatea sustatzen da, beti ondorengoengan “ karaktereen konbinaketa berriak” agertzen dira, gametoak dira protagonistak eta hauek sortzeko meiosi prozesua burutu behar dugu.

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.