| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LOMCE3ingurumenarazoak

Page history last edited by Imarru 3 years, 1 month ago

Ekosistemetan desorekak sortzen dituzten faktoreak.

 Ingurumena zaintzen duten ekintzak.

 

 

1.- Ingurumen arazo nagusiak:

 

1.1- Atmosferaren kutsadura eta Euri azidoa:

Giza-jarduerek gasak isurtzen dituzte atmosferara, nagusiak CO2, NO eta NO2, SO2 ......; gas horiek, airean dagoen hezetasunarekin (ur lurrinarekin) erreakzionatzen dute eta azido bihurtzen dira.

 

Euri-uretan disolbatuta gai azido horiek gainazalean jalkitzen dira:

landare gainetan, aintziretan, lurzoru guztietan .....

 

Ondoko estekan click egin eta erantzun:

a) Gas horien iturriak giza-jardueretatik sortzen dira beti?

b) Idatz itzazu gas garrantzitsuenen formula kimikoak.

c) Aipa itzazu hiru ondorio kaltegarri:

 

Air polution and acid deposition.

Kutsagai primario eta sekundarioak

 

Kutsadura atmosferikoaren bost kausa:

1.- Industri jarduerak (igorketak).

2.- Erregai fosilen errekuntzak.

3.- Nekazaritzarako eta etxetarako produktu kimikoren ekoizpena.

4.- Kausa  naturalak: bolkanketa, baso-suteak, harrien erradiaktibitate naturala ...

5.- Beste batzuk: garapen bidean dauden lurraldeetan, etxeko energía eskuratu nahian, animalien gorotzak, egurra … erretzen dituzte, etxe barneko airea larriki kutsatuz eta arnas-gaixotasunak eragin direlarik.

 

 

 

 

 

Air pollution in World: Real time map

 

 

1.2- Ozono geruzaren hondatzea:

Zenbait Gas-isurketek ozono-geruza hondatu egiten du eta, ondorioz, izpi ultramoreen aurkako babesa murritzagoa da; gauzak horrela izipi ultramoreak lurraren gainazalaraino ehuneko handiagotan iristen dira, fauna eta flora kaltetuz (biziduneen kromosometan mutazio kaltegarriak eragin ditzaketelako)...

 

 

Galderak:

a) Non dago kokatuta ozono-geruza? Zein distantziatan, lurgainazaletik?

b) Gure hiriko kaletan ozonoa sor daiteke? Nola?.

c) Gure kaletan sor daitekeen ozonoa onuragarria ala kaltegarria da gizakiarentzat?

e) Zer gerta daiteke, ozono-geruza estratosferikoa desagertzekotan?

 

 

Konposatu KloroFluoroKarbonodunak, ozonoaren etsaiak.

 

 

1.3- Deforestazioa eta basamortutzea:

Zuhaitz asko mozten direnean eta gehiegizko laborantza eta artzaintza bultzatzen direnean, lurzorua pobretu egiten da, eta basamortutzea bizkortu.

 

Aztertzeko :

Haití irlaren deforestazioa; kausa eta ondorioak.

 

 



 

1.4- Ibai, Itsaso eta kostaldeko kutsadura:

Ozeanoaren ur masa oso handia denez eta substantziak disolbatzeko eta barreiatzeko gaitasun handikoa denez, askotan itsasoak zabortegi bezala erabiltzen dira.

Baina ozeanoak ez daude hutsik, bizidun askoren bizilekua baita eta bizidun hauek itsasoratzen diren kutsagaiek eragindako kaltea pairatzen dute.

Kutsagaiak, egoera eta mota guztietakoak izaten dira, soinu uhinak barne (itsasonztien motoreek sortzen dutena).

 

 

Zaborrezko irla ozeanikoa.

 

Lindanoaren kasua; ibai , lurpeko eta urtegi baten kutsadura.

 


 

1.5- Zabor teknologiko eta industri-hondakinen kudeaketa:

Zer gertatzen da gure ordenagailu zaharrekin?

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.