| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LOMCE3lurzoruak

Page history last edited by Imarru 3 years, 1 month ago

 

 

 

Lurzorua ekosistema gisa

 

 

1.- Zer da Lurzorua?:

Lurzorua lurrazalaren goiko geruza da, eta mineralez, materia organikoz, urez, airez eta bizidunez osatuta dago.

Definizioan azaltzen diren gauza horietaz gain, lurzorua gizakiarentzat ezinbesteko baliabidea ere bada: bertatik hartzen ditu janariak, haren gainean eraikitzen ditu etxebizitzak eta industriak, handik ateratzen ditu hainbat eta hainbat lehengai... Zalantzarik gabe, betidanik ustiatutako baliabidea izan da.

 

 

2.- Lurzoruaren funtzioak eta erabilerak:

Lurzoruak ingurumenarentzat eta biziarentzat ezinbesteko funtzioak ditu.

a) Mineralak, ura, materia organikoa eta zenbait gai kimiko ditu, eta horien transformazio-prozesuetan

parte hartzen du.

b) Lurzoruak karbono dioxidoa, metanoa eta beste gas batzuk askatzen ditu atmosferara, eta lurpeko

urak, ur edangarrien erreserba nagusia, lurzorua zeharkatzean iragazten dira.

c) Gainera, batik bat materia organikoari esker, hainbat gai metatzeko eta moteltzeko gaitasun handia du,

hala nola, ura, gasak eta poluitzaileak. Lurzorurik gabe, poluitzaileak hedatzeko arriskua legoke, eta

errazago helduko lirateke gizakiarengana.

 

d) Bestetik, bizidun ugariren habitata da. Bertan bizi den organismo-barietatea izugarria da:

egoera onean dagoen lurzoru gramo batek 15.000-20.000 espezie desberdinetako 600 milioi bakterio izan ditzake.

Zizareek, barraskiloek eta artropodoek materia organikoa deskonposatzen dute, eta bakterioek, onddoek, protozooek eta beste organismo txikiek lurzorua emankorra izateko ezinbestekoak diren prozesuak egiten dituzte. Lursail baten biodibertsitatea lurzoru horren egoeraren adierazle da.

 

e) Halaber, gizakiak elikatzeko behar dituen janariak lurzoruaren beharrean daude zuzen zuzenean. Landare guztiek, laborekoak, larrekoak edo basokoak izan, lurzorutik jasotzen dituzte ura eta elikagaiak, eta bertan hazten dira; hau da, euskarri-lanak ere egiten ditu lurzoruak.

Gizakiak betidanik atera dio probetxua natur baliabide horri, ez bakarrik janariak lortzeko, baita zohikatza, harea, buztina eta beste lehengai batzuk erauzteko ere. Eta gainontzeko giza jardueretarako euskarria da.

Azkenik, paisaiaren eta kultur ondarearen parte da.

Lurzoruaren erabilerak:

1.Nekazaritzan lurzorua lurrazaleko geruza mehea da (lodiera 3 mm-tik 3 m-ra).

 

Munduko lurralde gehienek ez dute laborantzarako balio eta horregatik kontinenteen %10a baino ez da lurzoru emankor.

 

Nekazaritza jarduerek lurzoruaren higadura eta degradazioa ekar dezakete.

 

2.- Gizakiak lurzoru gainean altxatzen ditu bizitokiak, lantegiak eta garraiobideak.

 

3.- Lurzorua lehengai iturria da, buztina, harea, harriak, mineralak, etab., ustiatzen baitira.

 

Baina, erne ¡¡¡ ....

Aipatutako erabilera batzuk lurzoruaren kontserbazioa arriskuan jartzen dute.

 

 

3.- Lurzoruaren eraketa eta eragileak:

3.1- Eraketa eta eboluzioa:

Lurzoruaren eraketa-prozesua lau alditan azaltzen da: (ikus 4 irudiak).

1. Meteorizazioaren eraginez harri ama eraldatzen hasten da; zartadurak (meteorizazio fisikoaren ondorioz) eta mineralen aldaketa kimikoak (meteorizazio kimikoaren ondorioz) gertatuz.

2. Lehenbiziko landareek (likenak, goroldioak) lurzoruko geruza mehea kolonizatzen dute.

Beren hondarrak pilatu ondoren materia organikoa hasten da eratzen. Hondakin organikoak deskonposatzen doazen heinean humus bihurtzen dira (Humus-a, lurzoruen gai kimiko nahaste berezia da, ez da beste inon sortzen eta), lurzoruan barneratu ondoren, eta harriaren meteorizazioz askatutako mineralekin nahasten dira. Horrela, azalera handiko eta tamaina txikiko koloideak deitutako partikulak sortzen dira.

Denborarekin materia organikoa deskonposatu eta materia inorganiko bilakatzen da, bakterio eta onddo mikroskopikoen ekintzari esker.

 

Hostaila → Humusa → Gai mineralak

 

3. Landareen sustraiek eta beste izaki bizidunen jarduerek (animali txikiak, izaki mikroskopikoak) lurzoruaren garapena bultzatzen dute. Lurzoruko geruzak edo horizonteak bereizten dira.

 

Ikusten denez, lurzoruaren eboluzio mailaren arabera (ama-harri motaren arabera, baldintza klimatikoen arabera ....) , geruza desberdinak ager daitezke. Hona hemen adibide bat:

 

 

4. Lurzoru heldua eta sakona. Zuhaitzak eta tamaina handiko beste landareak hazten dira. Aipatutako zati minerala eta zati organikoaren nahaste jarraia eratzen da.

Lurzoru baten sorrera eta eboluzioa ongi ulertzeko, Horizonteak nola sortzen diren eta zertan bereizten diren ulertzen saiatu behar dugu; maila honetan kontzeptu kimikoak sahiestuko ditugu eta horizonte-sorrera animazioen bitartez landuko dugu.

 

 

3.2- Eragileak:

a) Klima: prezipitazio eta temperaturaren arabera, meteorizazioa, higadura eta gainontzeko prozesuak desberdinak izaten dira.

 

b) Harri ama: hau da eratuko den lurzoruaren gai mineralaren iturria eta ezaugarri fisiko-kimiko gehiengoa baldintzatzen ditu.

 

c) Erliebea (topografia): laua edo aldapatsua den arabera, meteorizazio eta higadura prozesuak desberdinak dira.

 

d) Lurzoruaren eragileen artean izaki bizidunak oso garrantzitsuak dira, besteak beste landaretza eta izaki humikoak.

Landaretzak horrelako eraginak ditu:

 

- Mikroklima berezia sortzen du lurzoruko gehiegizko beroketa eta lehorketa saihestuz.

- Harrien meteorizazioa areagotzen du. Sustraien eraginez harriak zartatu egi-ten dira.

- Humusa ekoizten du.

- Higadura moteltzen du.

Honetaz gain:

Lurzoruko animaliek lurzoruaren garapena errazten dute aireztapena eta nahasketa bultzatuz eta hondakinekin aberastuz.

 

 

e) Denbora.

 

 

 

 

 

 

 

4.- Lurzoruaren osaera:

Lurzorua lau zatiz bana daiteke:

1.- materia minerala edo inorganikoa harri amaren eraldaketatik eratorria,

2.- izaki bizidunen deskonposaketatik eratorritako materia organikoa

3.- ura eta

4.- airea.

Lurzoru motaren arabera zati hauek aldakorrak dira baina lurzoru orekatu batean ondokoak dira proportzioak:

Zati minerala

Tamaina desberdineko harri amaren zati edo partikula eraldatuak dira.

 

Partikula koloidal ugarienak buztinak dira.

Zati organikoa

Landare eta animaliengatik eratorritako materia organikoak humifikazio eta mineralizazioa prozesuak jasaten ditu.

 

Mikrofaunak (artropodoak) lurrustela zatitu eta materia mineralarekin nahastu egiten du.

Bakterioek eta onddoek hondakin organikoak deskonposatzen dituzte mineral disolbagarriak askatuz: CO2, nitratoak, fosfatoak, amoniakoa. Hauekin batera azido humikoak eratzen dira.

Mineralizazioa eta humifikazioaren ondorioz lurzoruko zati organikoa bi eratara ager daiteke:

 

a) Humus gordina edo gaztea. Landare eta animali hondarrak gutxi eraldatuak.

b) Humus landua. Hondarrak azido humiko bihurtuta daudenean. Izaera koloi-dala eta kolore iluna du.

 

 

5.- Lurzoruaren ezaugarri fisikoak:

Egitura:

Lurzoruko partikulen formak, motak eta agregatuak adierazten ditu egiturak.


Ehundura:

Lurzoruan tamaina desberdinetako partikulak daude eta horien arteko proportzioari ehundura deitzen zaio.

Oso garrantzitsua da ehundura, lurzorua ura zurgatzeko eta iragazteko duen ahalmena ehunduraren mende dagoelako; beraz, ezaugarri funtsezkoa da, horrek baldintzatzen baitu lurzoruak ura biltzeko ahalmena eta lurgainean biziko diren landareak.


Buztin asko duen lurzoruari buztintsua deitzen zaio, limo ugari duenari lurzoru limotsua eta batez ere harea duen lurzoruari hareatsua.

 


Porositatea:

Porositatea hutsunearen bolumena da lurzoruaren bolumen osoarekiko. Makroporositateak uraren fluxua edo mugikortasuna ahalbidetzen du.

Lurzoru orekatuek tamaina guztietako poroak dauzkate; dituzten poroei esker on-do aireztatuak egoten dira eta ahalmen handia dute urari eusteko eta mugitzeko.

 

Esan bezala, poroen tamaina partikulen tamainen araberakoak dira:

a) Harearen partikulen artean makroporoak (1050 mikra) dira nagusi.

b) Buztin partikulen artean mikroporoak (0,2 mikra) izaten dira.

c) Tamaina desberdinetako partikulen artean mota guztietako poroak egoten dira.


Kolorea:

Lurrak kolore iluna badu, humus eta materia organiko asko duela adierazten du. Lur-zoruko horizonteak edo geruzak kolore honekin bereiz daitezke.

Humus kantitatea lurzoruko landaretzaren eta mikroorganismoen jardueraren mende dago; beraz, azken finean, klimak baldintzatzen du lurzoru bateko humus–mota eta baita horren ugaritasuna ere.

 

Lur gorrixkak eta horixkak burdin oxidatu ugari (oxido ferrikoak: Fe2O3) dagoe-nean eratzen dira. Burdina oxidatzeko oxigenoa behar denez, lurzoruak ura iragazteko ahalmen handia duela eta kolore horrek ondo aireztatua dagoela adierazten du. Adi-bidez, horrelakoak dira Mediterraneo aldeko lurzoru gorriak.

 

Lurzoruak kolore grisa duenean, burdin erreduzitu (Fe+2) ugari duela esan nahi du. Ura iragazteko ahalmen gutxi eta aireztapen eskasa duten lurzoruetan agertzen di-ra; zohikaztegi eta paduretako baldintza anaerobioetan, adibidez.

 

Kolore zuria badu, lurzoruak gatz ugari duela esan nahi du. Humusa urria dela ere adierazten du horrek. Adibidez, basamortuko lurzoruak.


Iragazkortasuna:

Ur–fluxuaren edo uraren mugikortasunaren ahalmena da. Porositatearen mende dago.

Makroporositateak ur fluxua errazten du eta akuiferoen berriz kargatzea.

 

Ur–fluxu nagusia bertikala da.

 

Eskubiko irudian, iragazkortasun gutxiko lurzoru bat.


 

 

6.- Lurzoru motak:

Lurzoru Zonalak: Baldintza klimatikoekin erlazionaturik daude. Lurzoru helduak eta eboluzionatuak dira, horizonte (geruza) askorekin.

Lurzoru intrazonalak: Kasu honetan, eragile edafologikorik garrantzitsuenak eragile pasiboak dira (harri ama, erliebea, giza-jarduerak ...)

Lurzoru azonalak: Munduko edozein lekutan sor daitezke eta ez dute zerikusirik zonaldeko baldintza klimatikorekin. Lurzoru gordinak dira, eraldatu gabe; horizonteak oso gutxi garatu dira (denbora gutxi, lurzoru gazteak dira) . Lurzoru hauek, garapenaren hasierako fasetan aurkitzen dira eta eragile edafologikorik garrantzitsuena harri ama izaten da.

Adibideak: lurzoru izoztuak, basamortuak, sedimentu berrien gainekoak, dunak . ..

 

 

Zenbait adibide:

 

 

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.