If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.
Whenever you search in PBworks or on the Web, Dokkio Sidebar (from the makers of PBworks) will run the same search in your Drive, Dropbox, OneDrive, Gmail, Slack, and browsed web pages. Now you can find what you're looking for wherever it lives. Try Dokkio Sidebar for free.
Kanpo Ziklo Geologikoa : Lurreko erliebea baldintzatzen duten faktoreak.
Nafarroa karstikoa.
1.- Kanpo ziklo Geodinamikoa:
Lurra planetaren gainazalean burutzen den Ziklo Geodinamikoaren zati bat da, planetaren gainazalean burutzen dena hain zuzen. Aurreko Unitatean Barne zikloa landu dugu; Unitate honetan, Kanpo zikloa aztertuko dugu:
a) Eragileak (agenteak).
b) Prozesuak: Meteorizazioa, Higadura (higalana), Garraioa eta Sedimentazioa.
Zertan bereizten dira Meteorizazioa eta Higadura?: bi prozesu hauetan, harriak txikitzen, suntsitzen edo disolbatzen dira, baina Meteorizazio kasuan "in situ" gertatzen da, eta higaduraren kasuan desplazamendu baten ondorio bezala.
c) Ondorioak (erliebean sortzen diren egiturak ..).
Ondorio orokorra: erliebea suntsitzen da (barne zikloaren ondorio orokorraz oroitu behar gara, erliebe berria sortzen zela).
Barne zikloa, erliebe sortzailea da, eta Kanpo zikloa erliebe ezabatzailea da, biek, aldiberean jokatuz, Ziklo Geodinamikoaren bi aurpegiak osatzen dituzte.
1.1- Kanpo-eragileen jarduera: prozesuak eta sortzen dituzten egiturak.
Meteorizazio prozesuak :Hiru mota bereizten dira :
Meteorizazio mekanikoa: Dilatazioen eta uzkurduren ondorioa da, gaua eta egunaren arteko tenperatura aldearengatik. Termoklastizitatea eta Haloklastizitatea, kasu.
Meteorizazio kimikoa: Harriak osatzen dituzten mineralak zenbait oxidazio kimikoren eraginez eraldatzen eta desegiten dira.
Meteorizazio biologikoa: Izaki bizidunek eragindakoa: landareen sustraieek, gizakiak (Velate-ko tunelak adibidez ..).
Haizeak egiten duen garraioa: jauzika. Higalanak jarraitzen du, sedimentuen tamaina txikituz.
Haizeak egiten duen garraio mota:arrastaka.
Aldi berean, higalanak jarraitzen du, marruskadurarengatik.
Sedimentuen tamainaren arabera(zatikien pisuaren arabera, eta zatikien disolbagarritasunaren arabera), garraio mota desberdinak aurki ditzakegu: arrastaka,jauzika, suspentsiotan ( hautsa) eta (sedimentu disolbagarrien kasuan) disoluziotan.
Ondoko taulan ikusten diren terminuak estekaturik daude animazio, irudi edo azalpen grafiko batekin.
Aztertu ondoren, gelakideek (bikoteka antolatuta) bi terminu aukeratu behar dute.
Terminu horien esanahia menperatzen dutela egiaztatu ondoren, beste gelakideei "terminuen" esanahia azalduko diete (gelako pantailan) dagokion irudia pantailan agerian egonda (gainean click eginez).
Itsasoak egiten duen higalana, kosta-lerroaren atzeratzea.
Modelatze eolikoa eta litorala (gaztelaniaz).
Kostalerroko egiturak.
Kostaldeko erliebea: Tomboloak Kostaldeko erliebe-egiturak. Laburpena.
4.- Karst eta modelatze karstikoa (Lurpeko urek eraginda, Nafarroan, garrantzi handikoa) :
3.1.- Definizioa, eragileak eta prozesu kimikoak:
Hitza, Karst-etik dator, Italiako ipar-ekialdeko muturrean dagoen eskualde batetik dator. Eskualde hau, Eslovenia eta Kroaziako mendebaldean dago; kareharriz jositako tokia da.
Modelatze karstikoa erliebearen eraketaren kasu berezia da.
Euri-uraren ekintzak sortzen du.
Kareharri (eta igeltsoak) ugariko eskualdeetan sortzen da, harri mota hauek masa horizontal handiak osatzen dituzten inguru lauetan. Horrelakoetan, euri-urek kareharriak disolbatzen dituzte (edo igeltsoak, balira).
Harrien disoluzioek itxura bereziak eratzen dituzte paisaian, ezagunenak, dolinak, lenarrak eta leizeak dira.
Karst morfologiaren forma nagusiak lapiaz edo lenarrak (kareharri multzoaren gainazaleko arraildurak), leizeak (estalaktita eta estalagmitekin), arroilak (cañón, garganta),torkak, haitzuloak (sumidero), sorguneak eta dolinak dira. Euskal Herrian karst morfologia dute, besteak beste, Urbasa, Izarraitz, Gorbeia, Aralar, eta Larra-Belagoako mendiek.
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.