| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LOMCE3sistemaendokrinoa

Page history last edited by Imarru 1 month, 1 week ago

Erlazio funtzioa (II)

 Sistema endokrinoa

 

 

1.- Zer da Sistema endokrinoa?:

Gure gorputzean gertatzen diren hainbat aldaketa ez dira bat-batekoak izaten, adibidez, nerabezaroan zehar gertatzen diren aldaketak, heldutasun sexualera iristen agren bitartean.

Aldaketa hauek kontrolatzeko eta koordinatzeko gure gorputzak sistema bat behar du: sistema endokrinoa.

 

Sistema endokrinoa guruin endokrinoz osatuta dago; guruin bat, zelula jariatzaile multzo bat da.

Guruinen zelula jariatzaileek, hormona izeneko substantzia kimikoak sortzen dituzte. Hormonek beste organoen funtzionamenduan erantzunen bat eragiten dute, mezulari kimiko  edo eragile kimiko bezala dihardute.

 


 

 

 

2.- Zer dira Hormonak?

Hormonak zelula batek edo zelula multzo batek odolera jariatu ondoren beste zelula batzuetan eragin fisiologikoa duten substantziak dira.

Guruin endokrinoek odolean isurtzen dituzte hormonak; horrela, odol hodietan zehar hedatzen dira eta edozein atalera (ehun eta organoetara) hel daitezke. Baina hormona bakoitzak organo batean edo gutxi batzuetan eragiten du soilik. Organo hauek hormona horren dira itu organoak (diana organoak).

Koordinazio sistema honek denbora pixka bat behar izaten du, ez da nerbio koordinazioa bezain azkarra.

 

Hormona jariatzeko behar den denbora eta jariatu ondoren eragina egin arte pasatzen den denbora hormona talde bakoitzaren ezaugarria da.

Adrenalinak esaterako askatu bezain laister burutzen du bere eragina eta hiru minututara suntsitu egiten da. Hormona esteroideoak askatzeko aldiz, hilabeteak behar izaten dira batzuetan eta orduak eragina sortzeko, baina efektuaren iraupena 4-6 astekoa da.

 

Ekoiztu diren lekutik zelula dianetaraino odolean garraiatzen dira. Hormona bere itu organoa heltzen denean, organoaren zelulek ezagutu eta onartu egiten dute. Ondoren, zelulen artean seinale bat sortzen da. Seinale horren eraginez, itu organoaren zeluletan prozesu bat aktibatzen edo inhibitzen da.

 

Gehienetan oso hormona kantitate txikiak behar izaten dira behar den efektua gertatzeko; baina kantitate hori egokia izan behar da, ez gehiegi, ez gutxiegi, gaixotasunak eta asaldurak ez sortzeko.

 

 

3.- Hormonen ekintza :

Hormonei esker gorputzeko zonalde desberdinetako zelulen arteko komunikazioa lortzen da.

Mekanismoaren lehenengo urratsa: hormona eta hartzaile espezifikoaren arteko lotura da.

Hormona-hartzaile lotura bi faktoreren menpe dago. Alde batetik, hartzaile kantitatea eta bestetik, hormonarekiko hartzaileak duen afinitatea.

Hormonaren kontzentrazio eta bere ekintzaren arteko erlazioak erantzun maila mugatua izaten du, hau da, hormona kontzentrazio zehatz batetik gora, erantzunaren intentsitatea ez da aldatzen.

 

4.- Hormonen ekintzaren kontrola:

Guruin endokrinoek estimulu jakin bat behar dute hormonak jariatzen hasteko.

Estimulua, mota desberdinekoak izaten dira: emozionalak (beldurra), kimikoak (odolaren osagairen baten kontzentrazioaren jaitsiera) .....

Estimulua desagertzen denean, hormona-ekoizpena ere amaitu egiten da. Nola lortzen da kontrol hau?:

a) Nerbio sistemak kontrolatutako guruinei dagokienez, odoleko hormonaren maila handiegia denean, ez da hormona gehiago jariatzen. Hormona-kontzentrazio handia bera da inhibidorea.

b) Estimuluen arabera jokatzen duten guruinei dagokienez, estimuluaren desagerketa da inhibidorea.

 

 

5.- Gurin endokrino nagusiak: (Hipofisia ez dugu landuko maila honetan).

 

Guruin endokrino nagusiak (gizaki arrarenak ezkerran, emearenak eskuinean).

Guruin endokrinoa

 

Jariatzen duen Hormona

 

Hormonaren jarduera

 

1. Guruin pineala

Melatonina

Logurea eta eguna-gauaren arteko jarduera-zikloa erregulatzen du gizakian.

2. Hipofisia (aurreko, atzeko lobuluak)

Hazkuntzaren hormonaProlaktina ... eta beste guruin endokrinoen kontralatzaileak, TSH, FSH .... (aurreko lobuluan).

 

Antidiuretikoa (atzeko lobuluan)

Hazkuntza hormona: Hazkuntza orokorrari laguntzen dio, proteinen eraketa eta hezurren hazkuntza.

Prolaktina: Haurra jaio ondoren, esne jariaketari laguntzen dio.

TSH, FSH .... beste guruin endokrinoengan eragina izaten dute.

3. Tiroidea

Tiroxina

Zelula metabolismoa eta oxigeno kontsumoa aktibatzen du, beroa sortuz

4. Timoa

Timosina

Timosinak organo linfoideen heldutasunari laguntzen dio.

5. Giltzurrungaineko guruina

Adrenalina

Muskuluen jarduerari laguntzen dio eta gorputza prestatzen du ahaleginak egiteko.

6. Pankrea

Intsulina

Odoleko glukosa maila jaitsi egiten du, zeluletan sartzea erraztuz.

7.Obulutegia

Estrogenoak

Emakumezkoen karaktere sexualak garatzeko; obulazio zikloan parte hartzen dute.

8. Barrabila

Testosterona

Gizonezkoen karaktere sexualak garatzeko; hezur hazkuntza eta gihar-multzoen garapena aktibatzen ditu.

 

 

 

El sistema endocrino

Endocrine system

 

 


6.- Sistema endokrinoaren zenbait asaldura:
a) Hazkuntza Hormona: 

 Hazkuntza hormona gehiegi produzitzeak, gigantismoa sortu dezake

 

Altzo-ko erraldoia (Handia filmearen sarbidea)

 

eta gutxiegi jariatzeak aldiz, enanismoa   eragiten du.

 


 

b) Prolaktina: Prolaktina faltak, edoskitzean bularra emateko ezintasuna suposatu dezake. Prolaktina gehiegiak, batez ere gizonezkoetan, ezintasuna edo inpotentzia eragin dezake.

 

c) Intsulina: Patologiarik ezagunena, intsulinaren faltarena da, hau da, diabetesa bezala ezagutzen dena.

Pankreak fisiologikoki, jariatzen du tartean intsulina izeneko hormona. Honek erregulatzen du azukrearen kantitatea odolean. Gaixo diabetikoen pankreak, ordea, ez dute intsulina behar bezala sortzen, eta horren ondorioz azukrearen kopurua odolean normalean baino handiagoa daukate.

Bi motako diabetesa ezagutzen da:

I motakoa (genetikoa eta haurtzaroan agertzen dena) eta

II motakoa (normalean helduaroan ematen dena). Gaixotasun honetan, intsulina falta dago edo ez du bere funtzioa betetzen eta ondorioz, glukosa ezin da odoletik zeluletara behar den bezala pasatu. Horregatik daukate odolean glukosa kontzentrazio altua eta hau arriskutsua izan daiteke.

 

d) Tiroxina: gehiegizko segregazioa denean, Hipertiroidismoa sortzen da.

Hemen ere metabolismoa kaltetua suertatuko da. Metabolismoa azkartu egingo da eta ondorioz pisu galera azkarra emango da, asko jan, lo egiteko arazoak, antsietatea, azal beroa…

Baina Tiroide glandularen hipertrofia bat ematen denean, Bozioa izeneko asaldura gertatzen da. Gehiegizko jariaketagatik edo jariaketa txikia dela eta esfortzu handiagoa egin behar duelako.

 


 

 

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.