| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LOMCE3inmunitatesistema

Page history last edited by Imarru 7 months ago

Immunitate sistema. Txertoak.

 Zelulen, odolaren eta organoen donazioak eta transplanteak.

 

 

1.- Inmunologiaren historiari buruzko zenbait data:

       Edward Jenner                                                                                                                                                                                                                                                                                                                           Louis Pasteur



2.- Inmunitate kontzeptua:

Edward Jenner eta Louis Pasteur izan ziren, besteak beste, inmunitate kontzeptuaren oinarriak jarri zituztenak.

Kontzeptua definitzerakoan, gaixotasunik ezaren egoera (egoera inmunea) aipatzen da lehen hurbilpen batean.

Baina zehatzago esanda, gorputzaren barne-ingurunean sartu den edozein gauza arrotz (molekula bat, birus bat, bakterio bat edo beste bizidun baten zelulen bat) errefusatzeko dugun gaitasuna da inmunitatea.

 

Askotan, Inmunitate-sistemaren funtzio biologikoa, organismoa eta indibiduoa babestea dela esaten da. Baina babes funtzioa baino, maila indibiduala, banakoen eremua zehaztea dela esan beharko genuke, hau da:

osagai zelular eta molekular propioak eta "arrotzak" bereizten ditu eta "arrotzak" erasotzen ditu deuseztatu arte.

 

 

Gehiengoetan lan honek onura dakarkigu (babes funtzioa) baina beste kasu batzuetan kalte bat edo heriotza ekartzen digu (transplante kasuetan, gaixotasun autoinmuneak ...). Honetaz gain, beste funtzio hauek azpimarra daitezke:

a) -. Agente patogenoen presentzia (organismoan) hautematea.

b) -. Patogenoak kokatutako ehunetatik eta organoetatik kanporatzea (edo deuseztatzea).

c) -. Gehienetan, agente patogeno berberak sortutako beste infekzioren bat prebenitzea.

d) -. Sistema honek hiru osagai mota ditu: Organoakzelulak eta molekulak (inmunoglobulinak izeneko proteina globularrak); ikusi ondoko atalean.

 

 

3.- Inmunitate sistemaren osagaiak:

Inmunitate sistema organo isolatu batzuek, zelulek (zelula plasmatikoak, linfozitoak eta makrofagoak) eta hainbat molekulek (antigorputzak edo inmunoglobulinak) osatzen dute. Anatomikoki nahiko sakabantuta dauden organo batzuek osatzen duten arren, unitatetzat (multzo koordinatu bezala) har daiteke organo guztiak zirkulazio sistemaren eta sistema linfatikoaren bitartez elkar komunikaturik daudelako.

Zelulen artean, linfozitoak dira ugarienak, eta makrofagoekin batera, parte hartzen dute funtzio inmunologikoetan.

 

3.1- Inmunitate Sistemaren Organoak:

 

3.2- Inmunitate Sistemaren zelularik garrantzitsuenakLeukozitoak (motak):

 

Neutrofiloak

Hiru edo lau lobuluko nukleoa dute (nukleo bat baino gehiago dutela ematen du). Zitoplasma lisosoma ugari daude.

Kapilarren paretak zeharka ditzkete (diapedesi-prozesuaren bidez) eta infekzioa gertatzen den tokiraino iristen dira.

Fagozitoak dira.

Eosinofiloak

Nukleoak bi lobulu ditu, saltxitxa itxurakoa. Hauek ere kapilarretatik atera daitezke eta Fagozitoak dira .

Zizare biskarrroiek eta patogenoek eragindako infekzioen aurka jarduten dute

Basofiloak

Nukleoek S baten itxura dute eta bikorrak dauzkate zitoplasman. Bikorr hauen substantziak askatzen direnean, erantzun inmunitarioaren adierazgarri den hanpadura edo inflamazioa sortzen da.

Monozitoak

Giltzurrun itxurako nukleoa dute. Ehunetan zehar hedatu eta kokatzen dira. Ehunetara iristen direnean makrofago bihurtzen dira, substantzia arrotzak fagozitatzen dituzte.

Makrofago batzuk antigenoen gordailu bezala portatzen dira, etsaien memoria gordetzten dute eta linfozitoei laguntzen diete inmunitate-jardueretan.

Linfozitoak

Zelula txikiak dira, borobilak, eta barne ingurunearen gehiengoa nukleoak betetzen du. Bi motako linfozitoak bereizten dira:

a) T linfozitoak: hezur-muin gorrian sortzen dira eta handik Timo-ra doaz, non umatu (heldu) eta funtzional bihurtzen baitira. Zelula hauek, patogeno-jale bezala ari dira, "etsaiak" zelula barrura pasaraziz, non deuseztatuak izango dira.

b) B linfozitoak: Hezur-muin gorrian sortzen dira eta bertan umatzen dira. B linfozitoek, antigorputzak (molekula proteinikoak) ekoizten dituzte, eta, odolaren bidez, molekula hauek gorputz osoan zehar barreiattzen dira. Patogenoren batekin kontaktuan sartzen direnean, patogenoaren gainazalean finkatzen dira, patogenoa deuseztatuz.

Bi motako linfozitoak, odolean eta linfan zehar barreiatzen dira patogenoen aurka aritzeko.

 

 

 

4.- Inmunitate mekanismoak:

Inmunitate-sistemak, bere funtzio biologikoak bete ahal izateko, gorputzaren egitura, organo eta sistema desberdinak konprometitzen ditu. Konplexutasun maila txikitik handira ordenatuta, ondoko inmunitate mekanismoak bereiz daitezke:

Irudia: Itziar Esteban, Hernani.

3.1- Ez-berariazkoak:

3.1.1 - Hesi anatomiko eta fisiologikoak:

a) Hesi anatomikoa: larruazala eta mukosak (epitelio hezeak) dira organismoaren lehenengo hesia mikroorganismoak sartzea eragozteko.

b) Hesi kimikoa: Hainbat substantziak bakterioak garatzea eragozten dute: izerdia (pH azidoduna, 3,5-koa) urin gastrikoek (1-tik 2-ra bitarteko pH), duodenoko jariakin basikoa (8 pH-koa) .....

c) Hesi biokimikoa: jariakin batzuek (malkoaksudurreko mukosarena, listua ...) bakterioen aurkako substantziak daukate haien osaeran; adibidez listuaren lisozima-k, pareta bakterianoa desegiten du. Gizonezkoen espermaren espermina osagaia antimikrobianoa da eta emakumezkoen bagina-ko jariakinak ere bai.

d) Hesi ekologikoak: Mikroorganismoen hazkuntzarako baldintza desegokiak dira (gorputzaren tenperatura adibidez).

 


3.1.2Hanturazko erantzuna: adibidez, azaleko zauri kasuetan.

Azaleko zaurian kaltetu diren zelulek substantzia kimiko batzuk jariatzen dituzte. Jariaketa honek eragingo du gorputzaren erantzuna, infekzioei aurre egiteko.

Lehenego urratsa: jariatutako substantziek, odolean dauden zenbait zelula (neutrofiloak, monozitoak) zauritutako eremura erakartzen dituzte. Zelula hauek, gorputzean sartu diren mikroorganismoak jango dituzte (fagozitoak dira), zauri-eremura iritsi bezain pronto.

Bigarren urratsa: zauri inguruan, odol-fluxua areagotu egingo da eta odol-hodiak hedatzen dira; horrela, mikroorganismoak jango dituzten zelulak (fagozitoak) errazago iritsiko dira zona kaltetura.

 

Hemen ikus dezakezue makrofago-zelula bat agente patogenoak fagozitatzen ari dela.

Eta ondoko bideoan, gure odol-zelula mota bat,(globuxka txuri bat) bakterioak irensten eta desegiten ari dela:

YouTube plugin error

 

Hanturazko erantzunaren ikurrak, Celsoren ikurrak deitzen dira, medikuntza klasikoan:

1.- Beroa (Calor)

2.- Gorritasuna (Rubor)

3.- Hantura (Tumor)

4.- Mina (Dolor)

5.- Kaltetutako elementuaren funtzio biologikoaren galera (functio laesa).


 

3.2- Berariazkoak (edo espezifikoak):

Erantzun inmunologikoa espezifikoa.

Erantzun inmunologikoa ornodunok substantzia arrotzetatik edo halakotzat hartzen ditugunetatik (antigenoetatik) babesteko dugun mekanismoa da.

Linfozitoak (odol-zelula mota) dira erantzun honen eragileak.

Erantzun inmunologikoak hiru propietate ditu:

a) Oso erantzun espezifikoa da, erantzuna piztu duen etsaiari (antigenoari) soliki eragiten dio.

b) Memoria izaten du, hau da, antigeno berarekiko bigarren kontaktua egokitzen denean, erantzuna azkarrago eta indartsuago gertatzen da.

c) Gure gorputzaren molekulak eta zelulak gure gorputzarenak ez direnengandik bereizteko gaitasuna dauka; elementu arrotzetatik "babesten" gaitu (transplante kasuetan, organo arrotza errefuxatzekotan, "babesa" hitza egokia ez bada ere).

 

Antigenoa: Gorputzean sartu eta erantzun inmunologikoa eragin dezakeen edozein substantziari antigeno esaten zaio. Mikroorganismoak, makromolekulak .....

Antigorputza: Antigenoarekin modu espezifiko batez lotzen diren molekula da ( inmunoglobulinak izeneko molekula glikoproteinikoak). Egitura molekular konplexua dute. B motako linfozitoek ekoizten dituzte.

Erantzun inmunologikoaren prozesuak oso konplexuak direnez ez dira lantzen DBH 3. mailan; Batxilergoaren 2. mailan ikasiko ditugu.

 

 

5.- Txertoak:

Txertaketa gorputza infekzioaren aurrean prestatzeko prebentziozko neurria da.

Gaixotasuna hartu aurretik, mikroorganismo infekziosoaren edo antzekoen indibiduo hilak edo ahulduak injektatzean datza txertaketa, horrela dagokion erantzun inmunologikoa eragiten da.

Txertaketaren sortzaileak Jenner eta Pasteur izan ziren.

Txertoak inmunitate sistemak duen oroimenari (memoriari ) zor dio bere eraginkortasuna.

 

Berariazko txertoa inokulatzeak B eta T linfozitoen (odol-zelula mota) sintesia eragiten du, eta horiek, txertoan inokulatu den agente patogenoaren antzekoren batek infektatzen bagaitu, gure gorputza dagoeneko prest dago erasoari aurre egiteko.

Txertaketari esker baztanga edo nafarreria, poliomelitisa, tetanoa, difteria erabat edo ia-ia desagertu dira gure gizartean. Gaur egunean umeen txertaketa derrigorrezkoa ez bada ere, pediatra gehiengoek txertoak jartzea aholkatzen dute.

 

 

 

 

 

6.- Transplanteak: 

 Pertsonen arteko organo eta ehun transplantea oso gauza arrunta da gaur egungo medikuntzan. Organoen transplanterako teknika kirurgikoak ez du dagoeneko arazorik, bai ordea hartzailearen inmunologi sistemak organo "arrotz" horren aurrean erakuts dezakeen errefusak.

Transplantea ondo atera dadin, organorik egokiena aukeratzea da oinarrizkoena, hau da, hartzailearekiko bateraezintasun txikiena duena.

Horrekin batera, botika inmunosupresore gero eta hobeak daude, eta horiei esker, transplantean gerta daitekeen errefusa eta eragin sekundario kaltegarriak murriztu egin daitezke.


Botika Inmunosupresorekin, hartzailearen inmunitate sistema ia-ia jokoz kanpo jartzen da eta horrela, ezin du identifikatu organo berria organo "arrotza" dela, errefuxa gerta ez dadin.

Arazorik handiena, organo falta da. Organoak egoera berezian hil direnen pertsonengandik hartzen dira, baldin eta beraiek, aldez aurretik, edo senideek, euren borondatez horretarako baimena eman badute.

Biziengandiko organo-transplantea ere posiblea da giltzurrunaren kasuan, baina senideen artean baino ez dago onartuta eta inolako irabazpide asmorik gabe egiten bada.

 

Aurpegi-transplantea, Barcelona-ko Vall d´Hebron Hospitalean

 

 

 

Azken urteotan, transplante-katea formatua indarrean jarri da, pertsona ezezagun artean eta askotan organo desberdinekin. Kateari hasiera emateko, beti "samaritano" bat behar da, lehenengo emailea, onurarik atera ez duen bakarra.

Katearen bigarren elementua, organo horren hartzailea izango da eta horren truke, haren senide edo lagun batek katearen hirugarren elementuari beste organo bat emango dio, eta horrela jarraituko dugu katea edo segida bukatu arte.

Ikusten denez, katea hauek biziengandiko trasnplantekoak izaten dira eta koordinazio-lan handia eskatzen dute behin hasiz gero.

 

Maiz ikusten dugu kontzientziazio-kanpainak, biziengandiko transplanteren aldekoak nahiz hildakoan gure organoak eta ehunak eman ditzagun, horrela pertsona baten bizitza salba edo bere bizi.kalitatea hobetu daitekeelako.

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.