Hautespen Naturala eta mikroeboluzioa. Simulazioa.
1.- Testuingurua: Britainia Handiaren Iraultza Industrialaren ondorioz herrialde honetako ingurumena bat-batean aldatu zen eta lantegietako keak zirela kausa zuhaitz azalak belztu egin ziren. Ondorengo irudietan Britania Handian industrializazio garaian azaldutakoa ikus daiteke.

Adibide honetan argi ikusdaiteke Hautespen Naturalak egin duen mikroeboluzio-prozesua. Ondorengoen artean, ingurumenak (Natura-k) hautespena egiten du; indibiduo batzuk sarituak izaten dira eta beste batzuk zigortuak. Baina ingurumen baldintzak aldatzen direnean, "sari-banaketa" ere aldatzen da eta ondorengoen biziraupen-tasa ere bai.
Kasu honetan, jarduera industrialak enborren kolorea ilundu zuen eta ondorioz, ordurarte sarituak izan ziren tximeleta txuriak, orain ezin dute kamuflatu eta txoriek lehenago harrapazten dituzte, gris ilunak baino. Ingurumen baldintza berri horretan, orain, gris ilunak sarituak dira eta hauek osatuko dute populazioaren gehiengoa, tximeleta txuriak ordezkatuz.
2.- Simulazioak:
Populazio desberdinen arteko erlazioak eta herentzia, ingurumen aldakor batean.
Ondoko estekan sakatuz, Hautespen Naturala ulertzeko simulazio bat erabil dezakegu.
Natural selection simulation
Natural selection. Phenotypes
Select bird phenotypes
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.