| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LOMCE1zelulamotak

Page history last edited by Imarru 6 months, 3 weeks ago

Zelula motak

 

 

 

1- Zelula motak:

Bi diseinu zelular bereizten dira: Zelula Prokariotikoa eta Zelula Eukariotikoa; azken honen barnean, landare eta animali zelula eukariotikoak zenbait berezitasun aurkezten dituzte.

 

Diseinu zelular Prokariotikoa:

 

Zelula mota honekin, izaki zelulabakarrak eraiki

daitezke, besterik ez.

a) Lurra planetan lehendabiziko zelulak, prokariotoak omen ziren (-3800 m.u.).

b) Zelula hauek eukariotikoak baino txikiagoak dira

eta,

c) ez dute nukleorik ezta zitoeskeletorik.

 

Zelula arruntak konpartimentu edo ganbara bakar bat dauka, "zopa" batez beteta, hau da, uretan disolbatuta, ioiak, eta biomolekula desberdinak disolbaturik daude: zitoplasma.

Zitoplasman flotaka, egitura gutxi bereizten dira.

Elementu zitoplasmatiko gutxi izaten dute; nabarienak ADN

molekula zikliko bat (nukleoidea) erdigunean

kokatuta eta erribosomak dira; erribosoma hauek oso ugariak

dira (30.000-50.000) eta, zelula eukariotikoenak baino txikiagoak badira ere, egitura eta funtzioari dagokionez berdinak dira.

 

Eremu barnezelularra mintz zelularrak mugatutzen du.

Gehienetan mintzaren gainetik badago veste estalki bat,zelula horma edo pareta zelularra (mureina-z osatuta, bakterioetan) hain zuzen.

 

Beheko irudian, zelula prokariotiko tipiko bat: bakterio bat.

 

 

 


Diseinu zelular Eukariotikoa: Landare zelularena eta Animali zelularena.

 

a) Modernoagoak dira, beranduago agertu ziren planeta honetan (-1500 m.u.) eta beti handiagoak dira, prokariotikoak baino.

b) Nukleo bat daukate, eta zitoplasman flotaka, elementu ugari, eite zehatzarekin daude; besteak beste, mitokondrioak, mikrohariz osaturiko zitoeskeleto bat ............. (ikusi zerrenda osoa, datorren atalean).

Zelula hauetan, ADN molekulak katea helikoidal irekiak ( ez ziklikoak) dira, eta nukleoan daude gordeta.

c) Animalia zelula eukariotikoak ez du kloroplastorik, baina landare zelulek bai.

Animalia zelula eukariotikoak ez du pareta zelular zelulosikorik (zelulosaz osatuta), baina landare zelulek bai, badute pareta zelular zelulosa-z osatuta.

 


 

Plant cell (diseinu eukariotikoa)

Diseinu zelularrak: alderaketa eta desberdintasunak (english).

 

 

2- Zelula Eukariotoa aztertzen:

 

a) Mintz plasmatikoa : zelula mota guztietan, animalia nahiz landare zeluletan. Malgua da eta eremu zelularra inguratzen eta mugatzen du erabat.

 

b) Pareta zelular zelulosikoa

Mintz kanpotik, landare zeluletan soilik, ez gizakian ezta animali-zeluletan.

Kutxa zurrun bat da, mintzari eutsita kanpotik; zelulosa-z osatuta dago gehien bat. Pareta honek landare zelulei, euste funtzio eta forma poliedrikoa ematen die.

 

c) Eremu barnezelularra: Zitoplasma

 

c1.- Zitosol: "zopa" elikagarri bat da, uretan ioiak

eta biomolekulak disolbaturik daude.

c2.- Organoxka edo forma zehatza duten

elementuak

Ikusi 3.4 atalean zerrenda osoa; gorriz markaturiko

organoxkak ezagutu behar dugu; guztiok flotatzen dira

zitosol-ean.

c3.- Nukleoa

Nukleo barnean, ADN gordeta dago; biomolekula hauek ez dira inoiz nukleotik ateratzen, baina haien informazioa bai. Nukleo eta zitoplasma komunikaturik daude poru nuklearren bitartez.

Ikusi 3.5 atalean : Nukleoa

 

 

 

 

2.1- Mintz plasmatikoa-k, sarrera eta irteera guztiak kontrolatzen ditu; horretaz gain, nortasun zelularraren oinarria da eta erlazio funtzioa betetzen du. Osaera kimikoa, lipidiko eta proteinikoa da nagusi.

 

                                                      Mintz plasmatikoaren eredu hirudimentsionala (geruza bikoitza eredua)                                                    

 

 


 

 

 

 

2.2- Zitoplasma:

Zitosol-a: Barne ingurune zelularrean dagoen "zopa elikagarria", uretan gatz mineralak disolbaturik daude, aminoazidoak, gluzidoak ... eta biomolekula guztiak. Molekula txikiak disoluziotan eta handiagoak suspentsio koloidal batean.

Morfoplasma: Zopa honetan dauden organoxka edo elementu multzoa da; ondoko taulan, elementu bakoitzaren deskribapena eta funtzioa azaltzen dira. Soilik gorriz markaturik daudenak menperatu behar duzue:

 

Morfoplasmaren elementuak:

(soilik gorriz idatzita daudenak; gainontzekoak kontsulta gisa eta DBH 4. mailan ikastekoak dira)

Funtzio biologikoa

 

Mitokondrioak

 

Mitokondrioaren irudia

Mitokondrioak.

Energia lortzeko organoxkak dira. Mitokondrioen barnean, zenbait molekula erretzen dira, oxigenoarekin eta energia lortzen dugu.

 

Kloroplastoak (landareetan soilik). 

 

Kloroplastoak

 

Irudia: kloroplastoaren egitura

 

 

Plasto hauetan, landareek fotosintesia burutzen dute.

 

Erribosomak


Proteineen sintesian parte hartzen dute, ezinbestekoak dira. Zitosolean flotaka sakabanaturik egoten dira edo sare endoplasmatikoaren poltseei eta nukleoaren mintzari itsasita.

Multzo molekular txikiak dira, non zenbait molekula proteiniko (harizpi marroiak) eta azido nuleikoak (harizpi urdinak) elkar trabaturik agertzen baitira.

 

Erribosoma bat bi azpiunitatez osatuta dago: azpiunitate handia (eskubian) eta azpiunitate txikia (ezkerran).

Zitoeskeletoa

Zelularen forma zehazten dute; zitoplasman sortzen diren fluxuak eta desplazamenduak bideratzen dute.

Zentrioloak (Zentrosoma)

Mitosia eta Meiosi prozesuetan (animali zeluletan) ezinbestekoak dira; zilioak eta flageloen sorrera eta koordinazioan konprometiturik daude.

Zilio eta flageloak.

 

Sare endoplasmatiko bikortsua

Kanporatzeko proteinen biltoki "dinamikoa"; kontzentratu, garraiatu, eta glukosidazioaren hasiera fasea burutzen dira, sare honen poltsetan ; espazio- egitura lortzen dute (4. barne).

Diktiosoma

Sare bikortsutik datorrena osatzen du, osagai gluzidikoz; glukosidazio fasea bukatzen da; glukopoteinak osatzen dira; garraioa eta kontzentrazioa. Jariaketa-xixkuak sortzen ditu.

Sare endoplasmatiko leuna

Gantzak eta beste lipido batzu ekoizten eta jariatzen dira.

Lisosomak

Hidrolasa azidoz (pH= 5,5) beteriko xixkuak dira.

Peroxisomak

Peroxidasaz beteriko xixkuak dira (katalasa ...)

Jariaketa-xixkuak

Diktiosomatik eratortzen dira; jariaketa prozesuetan ari dira, exozitosiaren bitartez.

Bakuoloak

Zitoplasman dauden xixkuak dira, landareetan nahiko handiak izan daitezke; gordailuak dira (ura, ....). Animalietan txikiak eta oso gutxitan agertzen dira.

Oharra: DBH 4. mailan, aurreko taularen elementu guztiak landuko ditugu. Hala ta guztiz ere, eta irakasle bakoitzaren arabera, elementu gehiago edo gutxiago azter ditzakezue. Gutxienekoak dira: mintza, zitoplasma eta nukleoa. Mitokondrioa eta kloroplastoa.

 

Berpasoa egiteko: Zelula eukariotoaren morfologia:

 

Jarduera 1. (hautatu nahi duzun esteka, hizkuntzaren arabera)

 

Zelula prokarioto eta eukariotoa (ingeleraz).

 

 

2.3- Nukleoa: Nukleoa da zelula eukariotoen egiturarik handiena. Nukleoan dago zelularen ADN gehiengoa, informazio genetikoaren gordelekua da.

2.4- Mintz nuklearra:

Bi mintzez osatuta dago, kanpo mintza eta barne mintza. Kanpo mintza SEB-arekin lotuta dago. Kanpo eta barne mintzak nukleo-poroek zeharkatuta daude, zitoplasmarekiko komunikabideak dira eta.

2.5-Nukleoplasma:

Nukleoaren barne-ingurune urtsua da; nukleoplasman, oso egitura bereziak daude: Kromosomak.

Unitate morfologiko hauetan, bizidun bat eraikitzeko informazio guztia kodetuta dago. 

Kromosomeek itxura harizpikaria dute, korapilatze maila desberdinetan duten jarduera mailaren arabera.

Kromosomaren informazioa "irakurtzen" edo erabiltzen ari denean, kromosoma deskiribilduta aurkitzen da.

 

Kromosomen osaera kimikoaADN eta proteinak. Substantzia honi kromatina deitzen zaio, beraz kromosomak kromatinaz osaturik daude (ADN eta proteinak).Molekula kimiko hauen espazio-arkitektura eta zehazpenak, batxilergoko 2. mailan ikasiko dituzu.

Ondoko esteketan, kromosomeen itxura eta hastapenak ikus ditzakezu:

 

 

Nolakoak dira kromosomak?

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.