| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Inmunologia (redirected from BIO5)

Page history last edited by Imarru 7 months ago

Inmunologia.

 

 

1.- Inmunitate-sistemaren funtzioak eta hesiak:

1.1- Funtzioak:

Askotan, sistema honen funtzio biologikoa, organismoa eta indibiduoa babestea dela esaten da. Baina babes funtzioa baino, maila indibiduala, banakoen eremua zehaztea dela esan beharko genuke, hau da: osagai zelular eta molekular propioak eta "arrotzak" bereizten ditu eta "arrotzak" erasotzen ditu deuseztatu arte. Gehiengoetan lan honek onura dakarkigu (babes funtzioa) baina beste kasu batzuetan kalte bat edo heriotza ekartzen digu (transplante kasuetan, gaixotasun autoinmuneak ...). Honetaz gain, beste funtzio hauek azpimarra daitezke:

-. Agente patogenoen presentzia (organismoan) hautematea.

-. Patogenoak kokatutako ehunetatik eta organoetatik kanporatzea (edo deuseztatzea).

-. Gehienetan, agente patogeno berberak sortutako beste infekzioren bat prebenitzea.

-. Sistema honek hiru osagai mota ditu: Organoakzelulak eta molekulak (proteina globularrak).

 

1.2- Organismoaren hesiak:

a) Hesi anatomikoa: larruazala eta mukosak (epitelio hezeak) dira organismoaren lehenengo hesia mikroorganismoak sartzea eragozteko.

b) Hesi kimikoa: Hainbat substantziak bakterioak garatzea eragozten dute: izerdia (pH azidoduna, 3,5-koa) urin gastrikoek (1-tik 2-ra bitarteko pH), duodenoko jariakin basikoa (8 pH-koa) .....

c) Hesi biokimikoa: jariakin batzuek (malkoak, sudurreko mukosarena, listua ...) bakterioen aurkako entzimak dituzte; adibidez lisozima, mureinaren beta1-4 lotura glikosidikoa apurtzen duena, eta pareta bakterianoa desegiten duena.

Gizonezkoen espermaren espermina , antimikrobianoa da eta emakumezkoen bagina-ko jariakinak ere bai.

 

 

2.- Inmunitate-sistemaren osagaiak:

Hiru osagai maila daude eta modu koordinatuan dihardute: organo inmunitarioakzelula inmunitarioak eta molekula inmunitarioak.

Zelulak, organo linfoideetan sortu edo/eta pilatzen dira. Zelula hauek molekula inmunitarioak jariatzen dituzte.

 

2.1- Organo linfoideak:

a) Primarioak

Hezur muin gorria

 

Orno, saihetsezur, bularrezur edo esternoi, pelbiko hezur eta hezur luzeen buruen barnean dago, hezur arolaren hutsuneetan zelula hematopoietikoak bizi dira (odol-zelulen ama-zelulak dira). Zelula hematopoietikoek odol-zelulak sortzen dituzte.

Timoa

 

Bi lobuluz osatutako organo txikia da, toraxaren goialdearen erdian kokatuta dagoena. Bertan, hezur-muin gorritik datozen linfozitoak (T linfozitoak) bildu eta umatu egiten dira.

Aktibitate handia du fetu-arotik pubertaroraino. Une horretan hasten da endekatzen eta bere jarduera maila murriztuz doa, nahiz eta bizitza osoan zehar mantendu .

 

b) Sekundarioak

Gongoil linfatikoak

 

Lodiune txiki biribilduak dira, gorputz osoan zehar banatuak eta baso (hodi) linfatikoen bidez konektatuak. Gongoil linfatikoetan, linfan dabiltzan agente patogenoak geraratzen dira, deusezteko.

Barea

 

Organo obalatu eta laua da, abdomenaren eskerreko goialdean kokatua. Barruan, folikulu linfatiko anitz daude, linfozitoz beteak eta zirkulazio-sistema edo sistema linfatikora iritsi diren patogenoak suntsitzeko zeregina dute. Organo honetan ere odol-zelula zaharren edo irregularren lisis-a (apurketa) gertatzen da.

Ehun linfoidea

 

Organismoa osan aurkitzen da. Folikulu (multzo) linfoidez osatuta dago; folikulu hauek kokatzen dira, bereziki, patogenoen sarrera-ate izan litezkeen tokietan: Waldeyer-ren eraztuna adibidez, arnasa-sistemaren ateetan, liseri-sistemaren sarreran (ahosabaiako amigdalek eta adenoideek osatzen dute nagusiki). Patogenoen aurkako iragazki edo flitro oso garrantzitsua da.

Heste-mehean, Peyer-ren plakak daude. Elementu estrategikoak dira urin gastrikoen kanpo-hesia gainditzen lortzen duten patogenoak hauteman eta suntsitzeko.

 

 

2.2- Zelula inmunitarioak:

Ondoko taulan, zenbait zelula inmunitarioen ezaugarriak azaltzen dira.

Gainontzeko zelula inmunitarioen sorrera-lerroa, itxura eta funtzioa jarraian dagoen irudian azaltzen dira.

 

Neutrofiloak

Hiru edo lau lobuluko nukleoa dute (nukleo bat baino gehiago dutela ematen du). Zitoplasman lisosoma ugari daude.

Kapilarren paretak zeharka ditzkete (diapedesi-prozesuaren bidez) eta infekzioa gertatzen den tokiraino iristen dira. Fagozitoak dira.

Eosinofiloak

Nukleoak bi lobulu ditu, saltxitxa itxurakoa. Hauek ere kapilarretatik atera daitezke eta Fagozitoak dira.

Zizare bizkarrroiek eta patogenoek eragindako infekzioen aurka jarduten dute.

Basofiloak

 

Nukleoek S baten itxura dute eta bikorrak dauzkate zitoplasman. Bikorr hauen substantziak askatzen direnean, erantzun inmunitarioaren adierazgarri den hanpadura edo inflamazioa sortzen da.

Monozitoak

 

Giltzurrun itxurako nukleoa dute. Ehunetan zehar hedatu eta kokatzen dira. Ehunetara iristen direnean makrofago bihurtzen dira, substantzia arrotzak fagozitatzen dituzte. Makrofago batzuk antigenoen gordailu bezala portatzen dira, etsaien memoria gordetzten dute eta linfozitoei laguntzen diete inmunitate-jardueretan. Harrapatutako antigenoak, linfozitoeei aukezten dizkiete.

Linfozitoak

 

Zelula txikiak dira, borobilak, eta barne ingurunearen gehiengoa nukleoak betetzen du. Bi motako linfozitoak bereizten dira:

a) T linfozitoak: hezur-muin gorrian sortzen dira eta handik Timo-ra doaz, non umatu (heldu) eta funtzional bihurtzen baitira.

T-linfozitoek erantzun inmunologiko zelularraren eragileak dira. T-linfozitoek etsaiaren zeluleei itsasitako antigenoen kontra eragiten dute zuzen-zuzenean.

Hiru T-linfozito mota bereizten dira:

·T-linfozito zitotoxikoak (T8, killers): Gorputzeko zelula eraldatuek edo zelula arrotzek ekarriko duten antigenoarekin elkartzen dira eta zelula kaltegarri horien lisis eragiten dute. Mintzean T8 errezeptore proteinikoak dituzte.

·T-linfozito laguntzaileak (T4, helpers): Sistema inmunologikoaren beste zeluleen erantzuna (makrofagoena, B-linfozitoena ...) aktibatzen eta areagotzen dute. 

· T-linfozito supresore edo ezabatzaileak: Ez dira ongi ezagunak, baina badirudi erantzun inmunologikoa ezabatzen dutela, antigorputzen sintesia eta T-linfozitoen jarduera inhibituz.

 

b) B linfozitoak: Hezur-muin gorrian sortzen dira eta bertan umatzen dira. Heltze-prozesuan linfozitoari mintzeko proteinak sortuko zaizkio etengabe (mintzari lotutako antigorputzak).

B linfozitoak dira erantzun inmunologiko humoralaren eragileak. Erantzun mota honetan antigorputz askeak sintetizatuko dira eta odolean etan linfan zehar zirkulatuko dute antigenoa (etsaia, bakterio bat edo birus bat) neutralizatu arte.

Erantzun mota hau baliagarria da antigeno askeen (toxina bakterianoak) zein  antigeni mintzadunen aurrean (bakterio bat, odol-zelulak ...).  

Bi motako linfozitoak, odolean eta linfan zehar barreiatzen dira patogenoen aurka aritzeko.

 

 T linfozito laguntzaile (helper) baten jarduera (B linfozitoak indarrean jartzen ditu)

T-lymphocyte killing an abnormal cell

B linfozitoen jarduera.

B-linfotien heltze-prozesua, antigenoarekin kontaktua izan ostean.

 

 

 

 

 

2.3- Molekulak:

Zitokinak (Citokynes)

 

Hormona proteinikoen talde bat dira, leukozitoek ekoiztutuak, patogeno batekin kontaktuan sartzen direnean. Zitokinen bitartez, zelulek elkar aktibatzen dute.

Zitokinak infekzio edo eraso baten aurrean jariatzen dira eta hantura erreakzioa eragiten dute.

Sistema inmuneak gehiegizko erantzuna sortzen duenean, Zitokinen ekaitza (tormenta de Citoquinas) gertatu dela esaten da, behar baino gehiago zitokina jariatu eta gehiegizko hantura sortzen delarik.

Zitokinen ekaitza arnas aparatuko infekzioetan gertatatzen da, SARS, MERS, Covid-19 ...

Coronavirusak eragindako arazoen artean, nagusia izan da ( eta larriena) Zitokinen ekaitzak sortutako gehiegizko hantura biriketan.

 

Osagarrien Sistema (El Sistema Complemento)

 

20 proteína inguru (disolbagarriak dira) osatzen duten sistema da.

Gibelean ekoiztu eta odolean nahiz zelulen arteko likidotik mugitzen diren proteinak dira. Sistema hau aktibatzen da infekzio bakteriano lokal eta orokorretan. Bi akzio-bide izan ditzake:

a) Infekzio prozesuetan kapilarren dilatazioa errazten du.

b) Inmunoglobulinen ekintzaren osagarri bezala jarduten du, pareta bakterianoa erasotuz.

 

Sistema honen proteinak elkarren segidan jokatzen dute, turrusta-erreakzioan.

Inmunoglobulinak

 

Globulinen taldeko proteinak dira, nagusi, alfa-helize arkitekturakoak. Odolean eta zelulen arteko likidoan aurki daitezke. Antigorputz izena ere ematen zaie. Organismoaren ez diren partikula "arrotzen" aurrean edota agente patogenoen aurrean, B linfozitoek inmunoglobulinak sintetizatzen dituzte. Inmunoglobulinen ekintza patogenoen molekula bereizgarri (Antigenoak) identifikatzean datza.

 

Inmunoglobulina guztiek antzeko egitura dute:

a) Bi polipeptido luze (urdinez), katea astunak izenekoak.

b) Bi polipeptido motzago, katea arinak (berdeak).

 

Lau kateak elkarren artean lotuta daude disulfuro loturen bidez.

Antigenoen identifikazio puntua bi mutur banaduetan daude (lauki gorria); polipeptidoen (arina eta astuna) sekuentzia oso aldakorra izaten da puntu horietan.

Inmunoglobulina mota ezberdin daude: 

Ig GIg MIg DIg A eta Ig E.

 

Duten pisu molekularren ezberdinarengatik bereizten dira.

Giza espeziean, odoloean, diharduten inmunoglobulinen %85 Ig G motakoa da.

 

Antigeno kontzeptua:

Antigenoak (antigorputzen sortzaileak) erantzun inmunitarioa eragiten duten substantzia arrotzak dira. Makromolekula gehienek (proteinak, gluzidoak ....) antigeno lana egin dezakete; polisakaridoak eta proteinak arruntetak dira.

 

Patogenoaren osagai molekularrak dira; oso desberdinak izan daitezke eta molekula organikoak edota inorganikoak.

Birusaren kapsidan edo bakterioen edota onddoen paretan dauden molekula inorganikoak ere izan daitezke.

Antigorputzak molekula horien zati bat identifika dezake eta , ondoren, berarekin lotzen da.

 

 

3.- Erantzun inmunitarioa:


 

3.1- Inmunitate erantzun ez-espezifikoa:

Edozein patogenoaren aurrean ematen den erantzun berbera delako ematen zaio izen hau; patogenoaren inbasioaren hasierako faseetan burutzen da eta elementu hauek hartzen dute parte:

a) ZelulakNeutrofiloak eta makrofagoak (monozitoetatik eratorriak)

b) MolekulakZitozinak eta Osagarriaren Sistema.

 

Agente patogenoaren sarrerak hurbil dauden neutrofiloak erakartzen ditu (eta zaurien kasuetan, beste fagozitoak ere bai).

Neutrofiloek patógeno batzuk fagozitatzen dituzte (lisosomaz). Fagozitosiaren ondoren, neutrofiloek zitozinak askatzen dituzte eta odol-kapilarrak dilatatzen dira.

Kapilarrak dilatatzean, odol-fluxua handiagoa denez, infekzio-gunera neutrófilo gehiago iristen dira.

Halaber, osagarriaren sistemak indarrean sartzen da patogenoa suntsituz (kapilarren dilatazioa eta iragazkortasuna ere, eragiten ditu).

 

Erantzun mota honen ezaugarriak:

Zornea: (Pus) neutrófilo asko hil egiten dira eta infekzio tokian pilatzen dira zornea eratuz.

Bero lokala: Zitozinek eragiten dute kapilarren dilatazioak eraginda.

Gorritasuna: Odol-kapilarren dilatazioari ere zor zaio.

Hanpadura (edema): kapilarren iragazkortasuna handiagoa denez, likidoa pilatzen delako. (Ikusi goiko videoan).

Mina: Hanturak kinada mingarriak sortzen ditu. Minak ez mugitzeko joera Dakar eta hórrela odol-zirkulazioan patogenoak ez sakabanatzen laguntzen du.

 

 

 

3.2- Inmunitate erantzun-espezifikoa: erantzun zelularra edo erantzun humorala izan daiteke:

Erantzun zelularra:

 

 T linfozitoek burutzen dute. Onddo eta birusen aurkako defensa nagusia da.

 

Elementu arrotz guztien aurka egiten dute; T-linfozitoen ekintza- erradioa mugatua da, antigenoa suntsitzeko beharrezkoa baitu mintza kontaktu zuzenean sartzea antigenoarekin.

 

BI linfozito mota daude:
a) T-linfocito zitotoxikoak (Tc edo T8): birusak infektatutako zelulak (eta zelula oncogeno batzuk) suntsitzen dituzte.

 

b) T-linfocito lankideak (Th, laguntzaileak, T4 edo helper cell): B-linfocito eta makrofagoen jarduera erregulatzen dute.

T-linfocito batek, zelula infektatu bat desegiten du

Erantzun zelularraren faseak: Nola burutzen da erantzun mota hau?:

 

1.- Makrofagoek agente patogenoa fagozitatzen dute. Glukoproteinen talde berezi batek ( Histobateragarritasunen konplexu nagusia CMH edo HKN)
patogenoaren antigeno-molekulak garraiatzen ditu mintz zelularraren azaleraino.

 

2.- Mintzean molekula errezeptorea egokia duten T-linfozitoak antigenoarekin lotzen dira eta lotura honek linfozitoen aktibazioa (ugaritzea) dakar; horrela aktibatzen dira Tc edo linfozito zititoxikoak eta Th edo lankideak.; oroimen zelulak sortzen dira.
T-linfozitoek antígeno peptidikoak besterik "berezagutzen dute" , eta CMH-ak erakutsita baldin badaude.

 

3.- Antigenoa dituzten zelulek (gure zelula infektatuak) ere antigenoa erakusten diete (haien mintz plamatikoan) T-linfocito zitotoxikoei eta T-linfocito lankideei.
4.- T-linfozito zitotoxikoak (Tc edo T8) birusak edo "etsaiak" jotako mintzei lotzen zaizkie eta entzima hauen bidez (zitotoxinak) suntsitzen dituzte:
Perforinak: zelula infektatuaren mintzean poroak eragiten dituzte Fragmentinak: poru horietatik sartu eta apoptosia (zelula suntsitzen da) eragiten dute.

 

5.- T.linfozito lankideak (Th1 edo T4) zelula inmunitarioen ekintza aktibatzen dute (makrofagoen ekintza eta B linfozitoak; B linfozitoek bilakatuko dira zelula plasmatiko espezifikoak eta hauek inmunoglobulinak jariatuko dituzte).

Oharra: Kontuz "hiztegiarekin".
Bi T- linfocito lankide (helpers) daude, Th1 eta Th2 eta biak dira T4 motakoak (mintzetan duten izaera molekularrarengatik, CD4+ motakoak dira).
Th1-linfozito lankideek aktibatzen dituzte Linfozito zitotoxikoak eta makrofagoak, erantzun zelularrean.
Th2-linfozito lankideek aktibatzen dituzte B-linfozitoak, erantzun humoralean.

 


 

 

 

Erantzun humorala:
Erantzun hau B linfozitoei dagokie, antigenoak suntsitzeko helburuz, inmunoglobulina kopuru handia sintetizatzen dute.

Erantzun humorala B linfozitoek antigenoekin topo egitean sortzen da.

 

a) Hautespen eta aktibazio fasea:

B linfozitoek antigenoak identifika ditzakete (laguntzarik gabe), eta endozitosiaren bidez, barneratzen dituzte; gero haien mintzetan "erakusten" dituzte molekula antigenikoak

Th2 (helpers linfozitoak) linfozitoek, berrezagutzen dituzte B-linfozitoen mintzetan erakusten diren antingeoak eta haiekin lotzen dira: B-linfocito eta T-lankidea bikoteak sortuz. Horrela B-linfozitoak "aktibatzen" dira.

Th2-linfozitoek ere zitokinak askatzen dituzte.

Aktibazio honek bi eragin ditu:

 

b) Ugalketa fasea:

b1) B-linfozitoa zelula plasmatiko bihurtzen d; zelula plasmatikoek inmunoglobulina espezifikoak egingo dituzte, patogenoa zuzenean erasotuz eta aldiberean, fagozito gehiago erakarriz..

 

b2) Oroimen zelulak sortzen dira: oso iraupen luzeko zelulak dira, etsaiaren "oroimena" gordetzen dutenak eta berriro, patógeno berbera eraso egingo balu, erantzun inmunitario azkarrago eta intentsoago bideratzen dutenak.

 

Antigorputzak, odol, linfa, eta zelulen arteko likidoan hedatzen dira; antigorputza antigenoarekin lotzen denean, eta ondorio hauek ere eragiten dute:

 

c) Fase efektorea:

Antigeno eta antigorputza elkartzean, antigenoa suntsitu egingo da osagarriaren (proteina litikoen multzoa) eta makrofagoen lankidetza esker. Honekin batera:

1) Tamaina handiko konplexuak era daitezke, antigenoa inmobilizatuz. Antigeno-antigorputz multzoa prezipitatu edo aglutinatu egin daiteke.

2) Fagozitosi-zelulak aktibatuko dira fagozitoen errezeptoreekin espezifikoki elkartuz, haien lana errazten delarik.

3) Osagarria (sistema) aktibatzen bada, zelularen lisia gertatuko da. Osagarria benetako multzo entzimatiko bat da, eta azken urratsean, perforinak (entzima litikoak) sintetizatuko dituen katea-erreakzio baten bidez, zelulen lisia (etsaiak) eragingo du.

 

Ondoko animazioan, NK zelula baten jarduera ikus daiteke, (fase efektorean gaude),  inmunoglobulinekin (IgG) elkarlanean, antigenoari hurbiltzen zaio eta perforinak askatzen ditu. 

 


 

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.