| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Mikrobiologia (redirected from BIO4)

Page history last edited by Imarru 7 months, 3 weeks ago

Mikrobiologia.

 

 

 

1.- Bacteria, Archaea eta Eukarya:

Biziduneen hiru jabetzak:

Hiru lerro ebolutibo hauek jabetzak deitzen dira (dominios) eta erreinuak (reinos) baino jerarkia handiagokoak dira; hiru lerroak arbaso komun batetik eratortzen dira: LUCA (Last Universal Common Ancestor) . ARNr-aren sekuentziak alderatu dituzte eta horrela sortu dute Biziaren zuhaitz genealogiko unibertsala (ikusi ondoko esteka).

Biziduneen hiru jabetzak.


 

Eukarya: organismo eukariotoak, mintz plasmatikoan glizerolipidoak; ARNr eukariotikoa.

Bacteria: zelula prokariotoak, beti zelulabakarrak, mintz plasmatikoan glizerolipidoak. Horma zelularra peptidoglikanoz osatuta. ARNr bakterianoa.

Archaea: zelula prokariotoak; mintz plasmatikoan lipido isoprenoideoak (diglizerol dieter eta antzekoak); horma zelularrak ez du peptidoglikanorik. ARNr arkeobakterianoa. Baldintza gogorreko ingurugirotan bizi dira: extremofiloak.

 

*

 

2.- Zer ikasten du Mikrobiologia?:

Tamaina txikiko bizidunak ikasten ditu, mikrobioak. Mikrobiologia barne, bakterioak (zelula prokariotiko mota bat), zianofizeoak (edo zianobakterioak, prokariotoak), mikoplasmak (oso prokarioto sinple eta xumeak, eukariotoen bizkarroiak), protozoarioak (eukarioto zelulabakar kimioorganotrofoak), protofitoak ( eukarioto zelulabakar fotolitotrofoak) eta zenbait eukarioto zelulanitz txiki (zizareak, akaroak,...)

Mikrobiologia-k birusak ere ikasten ditu (Virologia) baina kontutan hartuta birusak ez direla egitura zelularrakez dira zelulak eta ez dira bizidunak; ez dakigu oso ongi zer diren; honengatik "zorro" berezi batean sailkatzen dugu, baina oso egitura txikiak direnez gero Mikrobiologiak ikasten ditu.

Maila honetan, ez dugu "mikrobio" mota guztiak ikasiko: zelula bakterianoa eta egitura edo partikula birikoak besterik ez.

 

 

3.- Mikrobioen ezaugarriak:

3.1- Oso tamaina txikikoak dira: tamaina txikituz doan neurrian, erlazio azalera/bolumena handituz doa; ondorioz, zelula barnean,distantziak oso txikiak dira eta entzimak ez daude inoiz diluituta: tasa metabolikoa (abiadura metabolikoa) oso handia da.

3.2Ugaltze-tasa ere oso azkarra da: bakterio askok , baldintza egokietan (tenperatura, elikagaiak ..) 20tik 90 minutura bitarteko bikoizketa denbora izaten dute.

3.3- Ingurunetik oso azkar hartzen dute elikagaiak (zuzenean) eta metabolismoaren hondakinak, zuzenean ere botatzen dute kanpora; beraz, ingurunea eraldatzeko gaitasuna oso handia da.

 

 

4.- Birusak: egitura eta sailkapena. Ziklo birikoa.

4.1- Egitura:

Birus partikula oso batek, birioi izena hartzen du. Azido nukleiko bat dauka, kapside izeneko proteinazko babes geruza batez inguratuta. Batzuek, lipidoz osatutako bildukia izan dezakete kapsidearen gainetik, ostalariaren mintz zelularretik eratorritakoa. Kapsidea birusaren genomak kodetutako proteinez egiten da eta bere formak, birusak morfologikoki eta antigenikoki bereizteko balio du.

Kapsomero izeneko subunitatez osatuta dago kapsidea. Hauek proteina globularrak izaten dira eta batzuetan zati gluzidiko bat izaten dute lotuta. Kapsomeroak beren artean elkartzen dira, kapsideari forma geometriko bat emanez.

 

Orokorrean birusen artean hiru mota morfologiko daude kapsidearen itxuraren arabera:

 

 

Kapside helikoidala subunitate mota bakar batez osatua dago.

Subunitateak ardatz zentral batera lotzen dira barnean hutsunea duen egitura helikoidala osatuaz. Honela, harizpi itxurako birioiak osatzen dira zeinak motz eta zurrun edo luze eta oso malgu izan daitezkeen.

 

Material genetikoa, gehienetan kate bakarreko RNA, baina batzuetan ssDNA, proteinazko helizeari lotuta dago, karga negatibodun azido nukleikoa eta karga positibodun proteinen arteko interakzioen ondorioz.

 

Orohar, kapside helikoidalaren luzera, barnean daraman azido nukleikoaren luzeraren araberakoa da eta diametroa berriz protomeroen tamaina eta antolamenduaren araberakoa.

Asko ikertutako tabakoaren mosaikoaren birusa da birus helikoidal baten adibidea.

 




 

 

 

Kapside ikosaedrikoek esfera itxura dute behar baino handipen txikiagoaz begiratuz gero, baina berez ikosaedro baten itxura hartzen dute.

Mota ezberdinetako kapsomeroek lotura ez kobalente bidez ikosaedro erregular bat osatzen dute, 20 aurpegi triangular eta 12 ertzeko poliedroa alegia.

 

Erdialdean hutsune bat geratzen da non azido nukleikoa kokatzen den, bildu bildu eginda. Batzuek aurpegi gehiagoko poliedroak osatzen dituzte eta batzuek kapsidetik kanpokaldera irteten diren zuntz proteikoak ager ditzakete.

 

Birus ikosaedrikoen adibide moduan ditugu pikornabirusak (hotzeri eta faringitien sortarazleak) eta baita adenobirusak ere.

 

 


Aldaera txiki batzuek ager ditzakete, baina orokorrean beren egiturak zati hauek agertzen ditu: Azido nukleikoa daraman buru bat, ikosaedro itxurakoa.

Egitura helikoidala duen isatsa, zilindro huts formakoa.

Kapsomeroz osatutako lepoko bat burua eta isatsaren artean.

 

Oinaldeko plaka bat isatsaren azken muturrean, birusa ostalariaren mintz zelularrari lotzen laguntzeko ainguratze puntu batzuekin.

 

Plaka honetatik, proteinazko zuntz batzuk ere irteten dira, finkapen hori gauzatzen laguntzen dutenak.

Birus bakteriofago gehienek itxura konplexu hau izaten dute.

 

 

 

4.2- Birus motak:

Sailkatzeko irizpide desberdinak erabiltzen ira:

a) Kapsidearen simetriaren arabera (aurreko atalean ikusi ditugun simetria motak).

b) Tamainaren arabera.(24 nm-tik 300 nm-ra bitarteko tamainak).

c) Bildukia dutenen arabera.

b) Daramaten Azido Nukleikoaren arabera: ARN ala ADN den eta katebikoa ala katebakarra den arabera.

 

Azken irizpide honen arabera (Azido nukleikoaren ) Baltimore-ren sailkapena erabiltzen da; sailkapen honetan kontutan hartzen dugu birusak bere mRNA sortzeko erabiltzen den bidea.

Sailkapen honek 7 talde sortu ditu (ikusi beheko taula).

 

Kodeak:

ds: kate bikoitza.

ss: kate polinukleotidiko bakarra.

+ norantza positiboa, ARNm-aren norantza berbera, beraz, ez dira zuzenean itzultzen eta lehendabizi eratu behar da 3`tik 5`-rako katea osagarria ( minus motakoa), ondoren honen itzulpena egin ahal izateko.

norantza negatiboa (ARNm baten osagarria, 3´-5´rakoa) soilik katebakarreko azido nukleikoetan; zuzenean ARNm-tan transkribitzen dira.

 

Oharra: 2020.ko urtarrilan, Txinan, sortu zen Coronavirus-a , Baltimore sailkapenaren arabera, IV taldean sailkatzen dira, ssRNA+ motako genoma duelako.

 

                                                                                                                       Baltimore sailkapenaren arabera

Virus Family

Adibideak (izen arruntak)

Virion

naked/enveloped

Capsid

Symmetry

Nucleic acid type

Group

1.Adenoviridae

Adenovirus, Infectious canine hepatitis virus

Naked (bilgarririk ez)

Icosahedral

ds (kate bikoa)

I

2.Papillomaviridae

Papillomavirus

Naked

Icosahedral

ds circular

I

3.Parvoviridae

Parvovirus B19, Canine parvovirus

Naked

Icosahedral

ss (kate bakarra)

II

4.Herpesviridae

Herpes simplex virus, varicella-zoster virus, cytomegalovirus, Epstein-Barr virus

Enveloped (Bilgarria)

Icosahedral

ds

I

5.Poxviridae

Smallpox virus, cow pox virus, sheep pox virus, orf virus, monkey pox virus, vaccinia virus

Complex coats

Complex

ds

I

6.Hepadnaviridae

Hepatitis B virus

Enveloped

Icosahedral

circular, partially ds

VII

7.Polyomaviridae

Polyoma virus; JC virus (progressive multifocal leukoencephalopathy)

Naked

Icosahedral

ds circular

I

8.Anelloviridae

Torque teno virus

Naked

Icosahedral

ss circular

II

 

 

4.3- Ziklo birikoa:


 

 

 

 

 

 

Ziklo litikoaren faseak:

1.- Finkatu

2. Barneratu

3. Entzima birikoak sintetizatu eta birusaren azido nukleikoak bikoiztuko dira.

4.- Birusaren kapsidako proteinak sintetizatu.

5. Ontzikiratu, azido nukleiko birikoa kapside proteinikoaren barnean sartzen da.

6. Zelularen lisia eta birus berriak kanporatzen dira.

 

Ziklo lisogenikoa:

Hasierako urratsak, ziklo litikoan bezala suertatzen dira, 1. eta 2. urratsak hain zuzen ere.

Baina 3. urratsa burutu beharrean, birusaren azido nukleikoa zelularen ADNan txertxatzen da . Hainbat belaunaldi eman ditzake sor-egoeran baldintza jakin batzuk egokitu arte; orduan, ziklo litiko gertatuko da, birus berriak askatuz. 

 

 

 

5.- Zelula bakterianoa:

 Zelula bakterianoa.

 



 

5.1- Morfologia:

BildukiakMintz plasmatikoa eta kanpotik, pareta zelularra (peptidoglikanoz); batzutan, kanpotik, kapsula.

Mintz plasmatikoa Singer eta Nicholson ereduari jarraitzen dio. Mintz plasmatikoan, egitura berezi bat kontutan hartuko dugu: Mesosoma.

Bakterioak, paretaren egituraren arabera, bi motakoak izan daitezke: Gram + edo Gram -


Zitoplasma:

Zitosolerribosomak (70 S-koak), karboxisomak eta klorosomak (edo kromatoforoak, bakterio fototrofoetan soilik) eta zenbait bakuolo (gasez edo eta erreserbaz beteta) eta bikor (polifosfatoak, almidoia, glukogenoa ...)

 

Erdigunean, ADN zirkularra dago, molekula bakarra eta bikatenarioa (badira zenbait salbuespen); zenbait proteinekin lotuta egoten da baina ez dago histonarik.

Adn-harizpi hau diametro zelularra baino luzeagoa denez, kiribilduta egoten da eta mesosomari eutsita.

ADN-molekularen zati kondentsatuenari nukleoidea deitzen da eta bere kokagunea genoforoa da.

Beste egitura batzuFlageloak eta finbriak.

 

 

Pareta bakterianoaren osagai bereizgaria, mureina (peptidoglikanoa) da:molekula konplexua, heteropolisakaridoz eta aminoazidoz osatuta.


Paretaren egituraketaren arabera, bakterioak 
GRAM+ eta GRAM- motetan bereizten dira:


 

 

 

5.2- Finbriak eta Flagelo bakterianoaren egitura:

5.2.1- Finbriak:

Proteinaz osatutako hodi-formako egitura zurrunak dira; bere diametroa, 3 nm- 8 nm bitartekoa izaten da.

Zenbait Gram bakterio negatiboen kanpoaldeko azaleran azaltzen dira. Finbriak motzak eta ugariak dira, eta ileak (sexu-ileak), berriz, luzeak, eta bakterio bakoitzeko bat edo bi besterik ez dira ageri. Finbriei esker, antza, bakterioak substratuan edo/eta beste zeluletan finkatu daitezke.

Funtzioaren arabera, bi motetan sailkatzen dira:

a) Infekzio-finbriak:

Gehiengoetan, motzak, zuzenak eta hutsak dira; finbrina-z osatuta. Itsaspen funtzioa dute, gainazaletan edo beste zelula batzuetan parasito gisa dauden bakterioek infektatzen dituzten zelulei atxikitzeko balio diete.

b) Finbria sexualak (F finbriak) edo pilum/pili edo sexu-ileak (behe eskubiko irudian): 

Konjugazio-prozesua eratzen dute (ikusi 5.3.2 atala), hau da zelula batetik besterako material genetikoaren trasnferentzia ahalbidetzeko. Finbrien antzekoak baina luzeagoak eta zabalagoak eta zubi-funtzioa egiten duten, material genikoa zelula batetik beste batera pasatzeko.


 

5.2.2- Flageloak:

Bakterioa baino zenbait bider luzeagoak diren luzakin proteiniko finak dira; finbriak baino zabalagoak, haien diametroa, 20 nanometrora iris daiteke. Eukariotoetakoak baino xumeagoak dira. Bi zati ditu: zona basala eta zurtoina (flagelina-zko hiru harizpiz osatuta), eta bakterioen lokomozioa ahalbidetzen dute.


 

Flagelo kopuru eta kokapenaren arabera, bakterioak lau motetan sailkatzen dira:

A) Monotrikoak: flagelo bakarra, polo zelular batean.

B) Lofotrikoak: flagelo sorta bakarra, polo zelular batean.

C) Anfitrikoak: bi polo zelularretan kokatuta.

D) Peritrikoak: Zelularen perimetroaren zeharko flagelorekin

 

Bacterial motility

 

 


 



5.3- Edibiketa eta ugalketa parasexuala: :

5.3.1- Erdibiketa (Bipartizioa, ugalketa asexuala): Prozesu honen bitartez, Popuuko zelularekiko ere berdinak.lazioa hazten da baina biodibertsitatea ez.

Bakterioen ohiko ugaltze-prozedura erdibiketa da (bipartizioa). Prozesu horren bitartez, zelula bat bi zelula bihurtzen da, informazio geniko berberarekin eta zitoplasman edukiera eta organoska antzekorekin.

Sortzen diren bi zelulak klonak dira; bien artean berdinak eta abiapuntuko zelularekiko ere, berdinak. Horrela material genetiko berdina duten zelula-koloniak sortzen dira; dena den, hau oso gutxitan gertatzen da, zeren eta bakterioek mutazio indize handia izatne baitute.

 

 

Erdibiketaren urratsak:

a) Zelularen tamaina, heldutasuneko tamaina izan behar da; hazkunde fasea.

b) Heldu baten tamaina lortu ondoren, ADN eraztuna bikoizten da.

c) ADN bakterianoa mesosoma batekin lotuta egoten; mintza eta pareta handitzen diren neurrian, mesosomek ADN kopia bakoitzatik tira egiten dute eta horrela bereizten dira.

d) zeharko horma (mintza eta pareta) eratuz, zelula bitan banatzen da.

 

Inguruneko baldintzak txarrak badira zenbait zelula prokariotok ugaldu gabe luzaroan egon daitezke (ehun urte baino gehiago).

Era berean bakterio batzuek endosporak sor ditzakete. Endosporak zelularen barruan sortzen diren erresistentzia-egiturak dira: jarduera metabolikoa blokeatuta dago eta horrela muturreko tenperatura eta lehortasuna jasan dezakete. Inguruneko baldintzak aldatu direnean endospora metabolikoki aktibo bihurtzen da, ugaltzen da eta bakterio berriak esporak sortzen ditu.

 

 

 

 

 

5.3.2- Ugalketa parasexuala:

Aldakortasun genetikoa eta biodibertsitate bakterianoa (informazio genetikoa elkartrukatzeko, biodibertsitatea sustatzeko eta egokitzeko gaitasuna burutzeko) hiru prozesutan oinarritzen da

a) Konjogazioa.

b) Transdukzioa

c) Transformazioa.

 

Prozesu hauetan ez dira gametorik sortzen (ez da meiosia); beraz, ugalketa mota hau ez da sexuala; ugalketa parasexuala deitzen da.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

A) Transformazioa: Apurtu diren beste zelula batzuren ADN zatikiak bakterio baten barnean sartzea da. ADN zatiki hauek bakterio hartzailearen ADN arekin birkonbinatzen da , bere informazioa genetikoan eraldakuntzak sortuz (gene berrien ekarpena gerta daiteke eta).

 


 

B)Transdukzioa: 

 Birus bakteriofago batek zelula bakteriano bat erasotzen duenean, bakterioak ADN birikoaren kopia berriak egiten ditu. Muntai fasean (enkapsidazioa) ADN bakterianoaren zatikiak sar daitezke kapside proteinikoan (birikoa) .

Birus berriek beste bakterio batzu infektatuko dituzte.

Transduction 

 

Mekanismo honen bitartez, zelula bakteriano batek beste bakterio baten geneak jaso ditzake eta bere informazio geniko berritzen da.

 

C) Konjogazioa.
Prozesu hau burutzen da soilik zelula bakterianoak F plasmidoa baldin badu; plasmidoak dira nukleoidearekin integratzen diren episomak (ADN sekuentzia laburrak, zitosolean aurkitzen direnak) eta bertan dago pili eratzeko informazio genikoa.
F plasmidoa duen zelula F+ deitzen da (bakterio emalea izango da), eta plasmidorik ez duena F- (hartzailea).
F+ bakterioa F- bakterio batekin elkartuko da pilum baten bidez.

 
Pilum honen barrutik emaileak plasmidoa psatzen dio hartzaileari (F- bakterioari) eta horrela F- bihurtzen da F+.
Askotan plasmidoa integratzen da ADNko eraztunarekin; F+ bakterioa aktibatu egin dela esaten da, eta Hfr egoerara pasatu dela (High frequency of reconbination) eta egoera honetan, bere ADNaren edozein sekuentzia pasa daiteke beste zelula batera; edozein gene eman diezaieke beste bakterioei.

 

 

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.