| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Zelula bizia (redirected from BIO21)

Page history last edited by Imarru 6 months, 4 weeks ago

Morfologia zelularra: Zelula eukariotoa.(I)

 

 

1.- Teoria zelularra:

1665ean Robert Hooke zientzialariak erabili zuen zelula hitza lehenbiziko aldiz, mikroskopio konposatu baten bidez behatu zuen kortxo xafla fin batzuk deskribatzeko.

Antony van Leeuwenhoek mikroskopiogileak hainbat mikroorganismo, infusorio, alga, onddo eta bakterio aurkitu, deskribatu eta irudikatu zituen.

1860an Matthias J. Schleiden, Theodor Schwan eta Rudolf Virchow zientzialariek teoria zelularra proposatu zuten.

Teoriak honela dio: a) Izaki bizidun oro zelulaz osatua dago.b) Izaki bizidunen oinarrizko unitatea zelula da.c) Zelula guztiak beste zelula batetik eratorriak dira.

 

Zelula Unitate anatomikoa da: (1839)

Bizidun guztiak zelulaz osaturik daude.

Zelula, bizidunen oinarrizko osagaia da eta ba daude bizidunak zelula bakar batez osatzen direnak.

 

Zelula Unitate fisiologikoa da: (1839)

Zelulak batek bizirik irauteko beharrezkoak diren prozesu guztiak egin ditzake (elikatu, ingurumenarekin erlazionatu eta ugaldu egiten dute zelulek).

Mathias Schleiden eta Theodor Schwann


Sorrera-Unitatea da: (R. Virchow, 1885)

Zelula guztien jatorria beste zelula bat da, hau da; bizidunon zelula guztiak aurreneko beste zelula batetik eratortzen dira.

 

Rudolf Virchow


 

 


Hiru printzipio hauek, Sutton-ek eta Boveri-k proposaturiko laugarren printzipio honekin osatzen dira:

Zelula Bizidunon Unitate genetikoa da: Zelula bakoitzak gordetzen du, bere funtzionamendurako eta ondorengoei eman beharreko informazio genetiko guztia

 

 

2.- Antolakuntza mailak (diseinu zelularrak eta azelularrak):

The secret life of a cell, part 1 

The secret life of a cell, part 2

The secret life of a cell, part 3.

 

  Funtzioa

 

Azelularra (Birusak)

 

Prokariotoa

 

Animali eukariotoa

 

Landare eukariotoa

 

Mintz plasmatikoa

 

Ingurunearekiko materia etainformazio elkartrukaketak

 

Zenbait birusek bildukin mintzatsubat izaten dute.

 

Bai

 

Bai

 

Bai

 

Material genetikoa

 

Proteinak eraikitzeko informazioa

 

ADN edo ARN

 

ADN

 

ADN

 

ADN

 

Horma zelularra

 

Babesa, forma zelularra

 

Ez

 

Bai, mureinazkoa

 

Ez

 

Bai, zelulosazkoa

 

Kapsula

 

Babesa, forma zelularra

 

Kapside proteiniko bat

 

Bai, baina ez beti.

 

Ez

 

Ez

 

Nukleoidea

 

Zelula-jardueraren kontrola

 

Ez

 

Bai

 

Ez

 

Ez

 

Plasmidoak

 

Informazio genetikoa heredagarria

 

Ez

 

Bai

 

Ez

 

Ez

 

Erribosomak

 

Proteinen eraketa

 

Ez

 

Bai

 

Bai

 

Bai

 

Nukleoa

 

Zelula jardueraren kontrola

 

Ez

 

Ez

 

Bai

 

Bai

 

Zitoeskeletoa

 

Higikortasuna eta erresistentzia mekanikoa

 

Ez

 

Ez

 

Bai

 

Bai

 

Zentrioloak

 

Mikrohodiak antolatzea

 

Ez

 

Ez

 

Bai

 

Bai

 

Sare endoplasmatikoa

 

Lipido eta proteina esportagarrien eraketa

 

Ez

 

Ez

 

Bai

 

Bai

 

Diktiosoma (Golgi-ren ap.)

 

Molekulen kontzentrazioa, garraioa eta jariaketa.

 

Ez

 

Ez

 

Bai

 

Bai

 

Mitokondrioak

 

Arnasketa zelularra.

 

Ez

 

Ez

 

Bai

 

Bai

 

Lisosomak

 

Digestio barnezelularra

 

Ez

 

Ez

 

Bai

 

Bai

 

Peroxisomak

 

Oxidazio erreakzioak.

 

Ez

 

Ez

 

Bai

 

Bai

 

Kloroplastoak

 

Fotosintesia

 

Ez

 

Ez

 

Ez

 

Bai

 

Bakuoloak

 

Erregulazio osmotikoa, biltokiak, etadigestio barnezelularra.

 

Ez

 

Ez

 

Mikrobakuloak

 

Sistema bakuolarra

 

 

 

3.-Zelula eukariotikoaren morfología: Bildukin zelularrak.

3.1- Pareta zelular zelulosikoa:

Egitura hau, landare zelula eukariotoetan soilik aurkitzen da (meristemo enbrionarioen zeluletan ez da garatzen).

 

 

Landare zelulen pareta zelulosikoa.

Funtzioak:

Euste funtzioa (mekanikoa) , kanpo eskeleto bat balitz bezala.

Turgeszentziari aurre egiteko: Zitoplasma hipertonikoa izaten da, ondorioz, ura xurgatzen du eta paretarik ez balego, leher daiteke.

Babes funtzioa:marruskadura eta insektu eta mikroorganismoen erasoekiko.

Hazkunde zelularraren orientazioa: Zelularen hazkundea bidera daiteke, paretako alderik ahulenetik, zelulosa elastikoa ez baita.

Harreman funtzioaPlasmodesmoen bitartez, zelulen arteko komunikazioa bideratzen da.

 

Plasmodesmoak, landare zelulen horma zeharkatzen duen kanal zitoplasmatikoak dira, bi zeluleen zitoplasma elkartzen dituena, eta bere arteko substantzien garraioa ahalbidetzen duena.

Kanal edo zulo (plasmodesmo) horietatik, sare endoplasmatiko zimurretik eratortzen diren hodiak ( desmotubuluak) zelula batetik bestera zeharkatzen dira.

 


 

 

 

Pareta zelularrak HIRU geruzaz osatzen da: (Irudian, landare zelulen arteko muga argiak pareta zelularrak dira).

Erdiko geruza: lehenen eratzen dena da, eta kanporagokoa. Beste zelulen erdiko geruzekin itsasten da. Pektinaz eta zenbait proteinaz osatzen da. Pektina-kateen artean (azido metil galakturonikoa- ren olimeroa da) Ca++ eta Mg++ katioiak kokatzen dira. Elastikoa da.

Geruza Primarioa: Geruza lodiagoa da, zelulosa-zuntz batzurekin (5-10 nm diametrokoak), hemizelulosa, pektina eta proteina batzuk. Elastikoa da.

Geruza Sekundarioa: Zelula helduetan soilik eratzen da (adibidez, zelula meristematikoek ez dute geruza hau osatzen); geruzarik lodiena da, eta zelulosa da osagai nagusia.

 

Azpi geruza batzuk izaten ditu (S1, S2, S3); zelulosazko harizpiak paraleloak izaten dira eta azal gainjarri desberdinetan antolatzen dira; gainjartzen diren plano horietan, zuntzen orientazioa aldatzen da.

 

Zelulosaz gain, beste substantzia batzuk egon daitezke: suberinakutina (lipidoak dira, iragaztezintasuna lortzeko), gatz mineralak ... Geruza hau zurruna da, zelulosa zuntzak ez dira luzatzen eta.

 

 

 

 

 

3.2- Mintz plasmatikoa: 

Zelula eukarioto guztietan aurkitzen da, animali nahiz landare zeluletan.

Mintzak zelulen oinarrizko osagaiak dira: zelularen barrunbea (  mintz plasmatikoa ) zein barneko konpartimentuak definitzen dituzte. Muga edo barrera izateaz gainera, hau da, funtzio estruktural horretaz gainera, mintzak nahitaezkoak dira hainbat funtzio zelular betetzeko. Gaien trukeak ingurunearekin edo organuluen artean (solutuen garraioa, endozitosia, exozitosia, zirkulazio besikularra), pH zelularraren erregulazioa, prozesu biosintetiko anitz (ATParen sintesia, esaterako, mitokondrioaren mintzean), jariapena, zelulen arteko komunikazioa edo ehunak antolatzeko behar den zelulen arteko atxikidura; beraz, prozesu horiek guztiak ulertzeko, mintz zelularren egitura ezagutu behar dugu

Singer eta Nicholson -en eredua (1972): "mosaiko isurkorra".

 


 

 

Mintz plasmatikoa: goiko partean eremu kanpozelularra eta behean eremu barnezelularra; mintzan txertaturik dauden beste molekulak (glukoproteinak, glukolipidoak.....) eta haien mugikortsasuna ikus daiteke. 

Singer eta Nicholson-en ereduaren ezaugarriak:
a) Autoeraketa: fosfoglizeridoak, berez, uretan geruza bikoitza osatzen dute.

b) Autozigilatzea: Geruza bikoitz honek, berez, egitura itxi bat eratzeko joera du; gorputz esferoidalak (protozelulak) eratzen dira.

c) Ez da egitura simetrikoa: kanpogainazalean, harizpi oligosakaridkoak daude (ikusi glikokalix) eta zitosol aldera, zitoeskeletoarekin erlazionatuta dago.

d) Isurkorra da, bertan dauden biomolekula (lipidoak eta proteinak) mugikorrak dira.

e) Egitura bizia da: mintzaren biomolekulak etengabe berritzen ari dira; mintzak egiten eta berregiten ari dira egunero.

f) Lipidoz eta proteinaz osatuta dagoEukariotoen mintzetan, glizerolipidoak eta esfingolipidioak izateaz gain, kolesterola ere beharrezkoa da (landare zelula eukariotoetan eta prokariotoetan ez da erabiltzen).

Proteinak periferikoak edo integralak (proteina transmembrana, mintza erabat zeharkatzen dutenak) izan daitezke.

 

Zenbait lipido eta proteina, kate oligosakaridikoekin edo monosakaridoekin loturik daude, eta glukolipidoak ( zerebrosidoak, gangliosidoak ..) eta glukoproteinak eratzen dituzte. 

Lipidoen mugikortasuna mintz plasmatikoan:

1) Alboko difusioa

2) Errotazioa

3) Flexioa

4) Flip-flop

 

 

Singer eta Nicholson-nen mintz-ereduaren irudikapena.

Aquaporina baten irudikapena:
a) Mintzaren funtzio biologikoak:
 Sarrera eta irteera guztiak (materia, energia eta informaziokoak) kontrolatzen ditu.Mintzaren zeharko garraioa, mintzak berak ahalbidetzen du.
b) Mintzaren zeharko Garraio motak:
 1.- Garraio pasiboa (gradientearen alde, ez du ATPrik kontsumitzen)
1.1- Barreiadura sinplea: Ez du behar proteina laguntzailerik. Ez du kontsumitzen ATP-rik. Bicapa lipidikoaren zehar egiten da; horrela garraiatzen dira lipidoak, molekula ez polarrak, gasak (O2 , CO2 ...), hormona esteroideoak ..., molekula polar txikiak kargarik gabeak ( etanol, glizerol, urea ..)

1.2- Barreiadura lagunduta: Laguntzaile bat behar dute, proteina integralak edo transmembrana izaten dira. Bi mota bereizten dira:
1.2.1 Erreten proteinen bidez (laguntzaile proteinikoarekin lotu gabe). Erretenak erregulatzen dira seinale elektrikoen bitartez edo "ligando" baten bidez ("gated"); animazioa eta irudia ikusi.

1.2.2- Permeasen bitartez:

Substantzia garraiatua eta Permeasa lotzen dira eta gehiengoetan, Permeasaren espazioarkitektura eta kokapena aldatzen da. Permeasen bitartez egiten den barreiadura lagunduta oso espezifikoa da, substabtzia bakoitzak behar du bere garraiolari berezia. Horrela sartzen dira molekula polar handiak (aminoazidoak, monosakaridoak ...) eta ioiak ..
Animazio hauek ikusi eta esan Erreten proteina edo Permeasa bat erabili den: 

Hiru animazioetan, permeasak irudikatu dira. Hiru garraio mota hauek (uniporte, antiporte eta sinportea), barreiadura lagundutako adibideak dira.

1.3- Kasu berezi bat: Ur-garraioa mintz zelularretan:
Mintz plasmatikoa minzt erdi-iragazkor bezala portatzen denez, Urak, osmosiaren bitartez mintza zeharkatzen du, baina nondik? Non daude eta nolakoak dira poruak? Urak erreten bereziak ere behar du; erreten hauek proteina transmembrana dira, 6 alfa-helizeko zatiz osatutaAquaporinak deitzen dira eta mintzaren azalaren zehar kokaturik daude.
Erreten horiek kontrolaturik daude ("gated", edo "ligando"- pekoak dira) ur-garraioa egokitzeko.

2.- Garraio aktiboa (gradientearen aurka; ATP kontsumitzen du): Adibide bat, Na + eta K + ioi- punpa.

 

Garraio aktiboa, ATPasari lotuta.

 


 

 

 

3.- Makromolekula eta partikula handien garraioa:

Makromolekula eta partikula handien garraioa; sarrera endozitosia da eta irteera exozitosia. Bi prozesuak xixku edo poltsa mintzatsu txikiren bidez burutzen dira.
Endozitosia bi motetan bereizten da: Fagozitosia (sartzen dira oso zatiki handiak, zelula osoak, bakterioak ..); patogenoak eta zelula zaharrak deuseztazeko erabiltzen da, eta Endozitosis Clatrinaren menpekoa , honek erabiltzen du sarrera selektiboa egiteko.

 

Bi kasuetan, lehenengo urratsa hau da: sartu nahi dugun makromolekulak, <150nm ko xixkuetan inguratuta eta bilduta geratzen dira. 

 

 

   

 

   

 

 

 

3.3- Glikokalix-a:

Kanpo gainazalean agertzen den geruza bat da: proteinaz eta oligosakaridoz osatuta; mintzaren glizerolipidoeei, esfingolipidoeei eta , nahiz eta proteineei atxekituta dauden oligosakaridoak hain zuzen ere, eta hau guztia, oso hidratatuta.

 

Zelulen arteko substantziaren kolageno zuntzekin harremantzen dira. Zelula epitelialetan ikus daitake.

 

Funtzioak:

a) Nortasun kimikoa zehazten du, ez bait dago bi pertsona glikokalixaren osaera berdina dutenik (bizkiengan izan ezik). Zelulen arteko komunikazioak bideratzen ditu.

b) Mintz plasmatikoa babesten du.

c) Itsaspen zelularra bideratzen du, transplanteetan konpatibiligarritasunaren giltza da, garapen enbrionarioaren zehar, zelula mota bakoitza "bere lekura" bideratzen du; iragazketa egiten du (zitoplasman sartu nahi duten substantziak iragazten ditu). ....

 

 

3.4- Zelulen arteko elkartze-konplexuak (animali zeluletan):

Mintz plasmatikoaren egitura bereziak dira, non mintzaren zeharko proteinak aurkitzen baitira. Zelulak elkarren artean lotzekoak dira eta ehun guztietan ager daitezke, baina epitelioetan oso garrantzi handikoak dira.

Lotura zelularren sailkapena:

A) Itxuraren araberazonula (perimetro zelular osoari dagokio) eta macula (lotura-puntu zehatzak dira).

 

B) Funtzioaren arabera:

1.- zonula occludens (beti zelula epitelialen goialdean, oso estuak); tight junction / union estrecha o intima.

 

Funtzioa: Egitura hauen bitartez, zelula epitelialen arteko zirrikituak erabat ixten dira.

Bi zelulen mintzetan dauden gerriko proteiniko (transmembranako proteinaz osatuta) elarren artean trabatzen dira, eta zelulen arteko esparrua erabat ixten da.

 

Horrela, triglizeridoak eta zurgatzen diren beste substantziak, apical-basal norantzan bideratzen da (ez alboetara, ez zelulen arteko esparrutik)

2.- lotura komunikagarriak (edo gap loturak, zelula desberdinen zitoplasmak harremantzen dituzte); ioiak eta molekula txikien garraioa, zitoplasmen artekoa, ahalbidetzen dute. Erreten proteinikoak dira.
Erreten edo kanalak, (connexon-ak) sei unitate proteinikoz osaturik daude. Proteina hauen espazio-arkitektura alda daiteke, erretena itxita edo irekita egoten delarik. 

 

Funtzioa: Koordinazio zelularra.


 

3.- aingura-loturak  (zonula adherens, kohesio zelularra lortzeko, eta estres mekanikoaren aurrean epitelioaren zelula guztiak batera eratzuteko.

Hiru egitura desberdin era daitezke:

 

3.1) Zonula adherens, aingura bezala portatzen dira; egitura hauek, zitoeskeletoaren aktinaz-ko harizpiekin loturik daude. (Ikusi beheko irudiak).

 

3.2) Macula adherens edo desmosomak eta; egitura honen oinaldeko proteinak, zitoeskeletoaren harizpi ertainekin lotzen dira, ondoko bideoan eta beheko irudietan ikusten den bezala.

3.3) Hemidesmosomak.


 

Lotura zelularrak, Laburpena: 

Uniones celulares

 

Zelulen arteko ukipen loturak, irudietan:


 

 

 

 

3.5- Mintz plasmatikoaren beste moldaera batzuk:

Interdigitazioak: Zelulen arteko irristaketak eta mugikortasuna eragozteko; egitura hauei esker, zelulak estuki lotuta mantentzen dira (maiz, zelula epitelialetan ikusten dira; beheko irudia).


 

Mikrobillis (mikrovellosities/ microvellosidades): Azalera zelularra handitzeko moldaera da; xurgapen-funtzioarekin erlazionatuta dago (hestearen epitelioaren zeluletan, adibidez).

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.