| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LIZZ101

Page history last edited by Imarru 3 years, 4 months ago

Teknologia berriak Ingurumen Zientzietan aplikatuak

 

 

1.- Zer da Teledetekzioa (Remote Sensing)?:

Teledetekzioa objetu edo fenomeno bati buruzko informazioa biltzeko teknika eta gaitasun teknologikoa da, fenomeno edo objetu horrekin kontakturik ez dagoelarik.

Honen barnean gehien erabiltzen den teknika, fotointerpretazioa edo irudi-interpretazioa da; hau da, objetuak identifikatzeko eta beren adierazgarritasunaz jabetzeko irudiak aztertzea.

Askorentzat, Teledetekzioa arte edo zientzia bat da.

Teledetekzioaren oinarriak hiru dira:

a) Datu bilketa, “begi” bat behar dugu, urrutian dagoen objetua ikusi eta behatu ahal izateko.

 b) Datu hauen transmisioa, interpretazio zentru batera. Zentru honetan, bildutako datuak irudi edo informazio ulergarri bihurtzen da.

c) Informazio ulergarriaren analisia eta interpretazioa. Sortzen diren produktuak: irudiak, mapak, ebaluazio txostenak ...

 

 

Historian zehar, Gizakiak betiadanik egan egin nahi izan du , eta altueratik Lurra behatu, ikuspegi berri batekin. Betidanik nahi izan dugu “gero eta gehiago ikusi eta gero eta urrutiago ikusi”.

Informazioa edo datuak eskuratu ahal izateko “begia” (datu-hartzaileasensor ) euskarri edo plataforma desberdinetan jarri eta erabili dugu, besteak beste:

a) puzgarri aerostatikoetan argazki kamerak ipini dituzte,

b) usoek eta beste hegazti batzuek argazki kamerak eraman dituzte haien baitan.

c) egazkin eta helikopterotan, airetiko argazkigintzak aurrerapen ederra eman du.

d) dron-ak, airetiko argazkigintza, bideo, 3D-ko irudikapenak eta irudi infragorriak lortu ahal izateko......

c) eta sateliteak.

 

Teledetekzioak dituen aplikazioen artean, ingurumenari loturikoek gorakada handia izan dute azken urteotan, batez ere 1970eko hamarkadaz geroztik.

Besteak beste, ondoko hauek aipa daitezke:

1.- isurtze-ereduen sorrera (arriskuen prebentziorako)

2.- azaleko uren inbentarioa (Hidrologia eta baliabide hidrikoak).,

3.- hodei-masen analisia denbora errealean (meteorologia)

4.- itsasoaren kutsaduraren eta itsaslasterren kontrola,

5.- uraren kalitate fisikoaren kontrola

6.- lurrazaleko landareriaren kartografia, landarediaren estres-egoeren ebaluazioa (lehorteak, suteak, baso-soiltzea)

7.- uzten inbentarioa eta uzten iragarpena,

8.- Meatzaritza.

9.- Etxegintza basatiari aurre egiteko .....etab.

 

Unitate honetan, gehien bat Teledetekzio satelitala landuko dugu, hau da, gure “begia” (gure datu-hartzailea edo sensorea) satelite batean jarriko dugu; baina, hasi baino lehen, Historian zehar Teledetekzioak izan duen garapen historikoaren laburpen bat egingo dugu, beti kontuan hartuta gaur egungo Teknologia-egoera pertsona askoren ahalegin, ekimen eta adimenaren ondorioa izan dela, urte askotan zehar.

 

Adibide bezala beha ezazu ondoko GIF animatua: La Maladeta glaziarra (Aneto mendian, erdiko Pirinioetan); glaziarraren izotz masaren aldakortasuna 1989.ko uztailaren 17-tik 2005.ko uztailaren 14-ra bitartekoan. Datu bilketa, eraldakuntza, irudi lantzea eta animazioa bera software irekiez egin dut (10.3 Unitatean, sofware eta tresneriaz mintzatuko gara).

 


 

 

2.- Teledetekzioaren garapen historiko laburtua:

 

 

 


 

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.