| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LIZZ93

Page history last edited by Imarru 3 years, 11 months ago

Hondakinak

 

 

1.- Zer dira Hondakinak?:

Fabrikazio-prozesuetan, eraldatze-prozesuetan, erabiltze-prozesuetan, garbiketa edo/eta kontsumo faseetan sortu den edozein materiala edo objetua da; material edo objetu honen jabeak, baliorik gabea delakoan, objetua baztertu du, berreskuratzero asmorik gabe (horretarako teknologiari ez dagoelako edo berreskura daitezken materialek merkaturik ez dutelako).


 

2.- Hondakin motak:

2.1- Egoera fisikoaren arabera:

a) Gaseosoak: Jarduera industrial eta errekuntzetan askatzen direnak, eta hondakinen deskonposaketan eta zenbait belarjaleren metabolismoaren ondorioak (hausnarkariak). Substantzia gaseoso hauen askapena, igorketa ( emisión) deitzen da.

b) Likidoak: Prozesu industrialetan, abelaskuntza eta nekazaritza-prozesuetan eta giza-jarduera arruntetan askatzen diren substantziak dira; kasu hauetan, metabolismoaren eta ohiko-bizimoduaren hondakinak botatzeko, ura erabiltzen dugu fase sakabanatzaile bezala (disolbatzaile bezala edo garraiolari bezala). Hondakin mota hauekin, isurketa (vertido) terminua erabiltzen da.

c) Solidoak: Giza-jarduera askotan sortzen diren substantzia solidoak. Hauekin erabiltzen da hondar terminua.

2.2- Jarduera eta eraginaren arabera:

a) Eragingabeak edo geldoak (inerteak): hondakin hauek ez dute elkarekintzarik izaten ingurumenarekin, edo oso elkarekintza geldo sortzen dute. Ingurumen horretan, egoten dira paisaia eraldatuz; adibidez, txatarrak, erainkuntza-hondarrak ….

b) EraginkorrakArriskutsuak, toxikoak eta infekziosoak.

Ingurumen horretan dauden beste substantziekin elkarekintzetan ari direnak. Kimikoak (erreakzio kimikoetan parte hartzen dute, jarduera kimikoa) edo biologikoak izan daitezke (kasu honetan, jarduera biologikoa, organismoren hazkundea izaten da, ingurumen horretan).

c) Erradiaktiboak: Kutsadura fisikoa eragin dezaketenak, irrada ionizatzaileak askatzen dituztelako.

 

2.3- Jatorriaren arabera:

a) Lehen mailako sektorekoak: meatze-hondarrak, nekazaritza eta abelazkuntzako hondarrak, baso-hondarrak.

b) Bigarren mailako sektorekoak:

Hondar eragingabeak, geldoak: idorkiak, txatarrak …..Prozesu industrialen hondarrak. Ez dute jarduera kimiko-fisikorik eragiten.

Hondar toxiko eta arrisku handikoak: Edonolako industri jardueratik eratorriak. Kutsadura kimiko handia eragiten dute. Eraginkortasun handikoak dira.

Hondar erradiaktiboak: Meagintza, industria eta eraikin nuklearretatik datoz. Oso iraupen luzeko eraginkortasuna.

c) Hirugarren mailako sektorekoak:

HHS- hiri hondakin solidoak (RSU-residuos sólidos urbanos): Etxeko jarduerak, jarduera komertzialak, eraikuntza eta hirikoa. Giro kulturala eta ekonomikoaren arabera. Sorrera jarraia.

Osasun instituzioetatik eratortzen direnak (Hospitaleak, laborategiak, ikerkuntza biologikoa ...): Oso trataera berezikoak izaten dira, duten arrisku biologikoagatik.

 

2.4- Jasoko duten trataeraren arabera:

Hiri-hondakinak eta antzekoak.

Hondakin bereziak. Adibidez: hondakin toxikoak, pilak, bateriak, hozkailuen gasak ...

 

Hondakin toxiko eta arriskutsuen kudeaketaren kasua, hondakin biosanitarioak eta antzekoak.

 

2.5- Legezko tratamenduaren arabera:

Hiri-hondakinak eta antzekoak.

Hondakin toxikoak eta arriskutsuak.

 

 

 

3.- Hondakinen kudeaketa:

Zer egin daiteke gure Giza-jardueretan sortzen diren hondakinenkin?

Hondakin sortu eta pilatzeari eman diezaiekegun erantzunak, Europako Zuzentarauaren arabera, modu hierarkiko batez zerrendatzen dira, ezkerreko irudian ikusten den bezala.

 

 

Bost solairuko alderantzizko piramide horretan, goikoan, xabalena, lehentasuneko erantzuna agertzen da, Prenbentzioa, eta handik behera, balio edo zuzentze-ahalmen gutxiagoko beste neurriak.

 

 

1.- Prebentzioa, hondakin sorrera murriztea.

Zer esan nahi du murriztea?: Murriztea da hondakinen sorrerari aurre hartzeko modu nagusia,

kontsumoaren gutxitzearen bitartez. Lehengaien murrizteak zuzenean onura bikoitza eragiten du.

Adibidez, folio bat bi aldeetatik idazten ba da, bi folio alde batetik erabili ordez, paperaren kontsumoa

murrizten da (zuhaitz-kontsumoa murrizten da) eta aldiberean, zabor gutxiago sortzen dugu.

2.- Berrerabilpena

Objektuen bizitza, iraupena, ahal den gehiena luzatu behar da, sortu ziren funtzioetarako edo beste edozein

funtziorako, ahal den aldi guztietan erabiliz. Probetxamendu mota honi berrerabiltzea esaten zaio.

3.- Birziklatzea

Erabilerarik gabeko objektuen material objektu berriak sortzeko erabiltzea da (prozesu industrial bat dela medio).

4.- Beste balorizazioa

Balorizazioa: Bestela, funtzio jakin bat betetzeko erabiliko liratekeen beste material batzuk ordezkatzerakoan,

hondakinak helburu erabilgarria izatea edo hondakinak instalazioan edo ekonomia orokorrean funtzio hori betetzeko

prestatzea emaitza nagusi duen edozer eragiketa.

5.- Deuseztea

Degradazio biologikoa (hondakin organikoak) , lurperatzea, su ematea, erraustea ... Materia organikoa izan ezik,

beste hondakinen deusezteak inpaktuak eta arazoak eragiten ditu sistema naturaletan; hau dela eta, deusezteko hondakin kopurua murriztu behar dugu ahalik eta gehien.

 

 

 

4.- Hondakinek sortzen duten zenbait arazo eta inpaktu:

 

Hondakin elektronikoak

Hondakin elektronikoen kudeaketa:

 

Agbogbloshie, Ghana (Afrika) kontinenteko zabortegi elektronikorik handiena. Lehenego Munduko estatu askoka, hara bidaltzen dute haien hondakin elektronikoak.

Nazioarteko Legediaren arabera, hondakin elektronikorik bidaltzea debekatuita dago.

 

1.- Orduan, nola lortzen dute ageriko garraio eta metatze hori?

2.- Zeintzuk dira, zure ustetan, jatorriko estatuetan betetzen ez dituzten hondakinen kudeaketaren urratsak ?

(bererabiltzea, berziklatzea, deuseztea ...?).

3.- Aipa itzazu hiru inpaktu, hondakin elektronikoko kudeaketa basatiak eraginda.

Plastikoak

 

Plastikoak: Plastikozko ozeanoa.

 

Plastikoak arinak dira, merkeak, oso erraz moldatzen dira eta abar. Gainera, oso erresistenteak dira korrosioarekiko nahiz hainbat agente kimikorekiko. Hortaz, edozer gauza egiteko erabiltzen ditugu gaur egun. Begiratu ingurura, eta plastikoz inguratuta aurkituko duzu zure burua: plastikozkoa da zure hortzetako eskuila, zure zapaten zola, zure telefonoa, batetik bestera joateko erabiltzen duzun ibilgailuaren hainbat osagai... baina ....

 

Bideoa ikusi eta erantzun:

 

1.- Non kokatzen da plastikozko irla edo zazpigarren kontinentea?

2.- Zergatik esaten zaio 7. kontinentea?

3.- Zein da jatorrria?

4.- Aipa itzazu hiru ondorio.

Hondakin toxikoak

 

Hondakin toxiko arriskutsuak:

 

1.- Zerrenda ezazu bideoan agertzen diren gai toxikoak.

2.- Nondik norako trafikoa?

3.- Deusezte-neurriak.

4.- Zeintzuk dira gerta daitezkeen inpakturik larrienak?.

Hondakin nuklearrak


 

Hondakin nuklearrak:

 

1.- Deuseztea eta lurperatzea neurri baliokideak dira hondakin nuklearrak kudeatzerakoan?

2.- Zer eskatzen die Europar Batasunak estatukide guztieei?

3.- Azal itzazu zabortegi nuklear batek bete behar dituen baldintza nagusiak.

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.