| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LIZZ92

Page history last edited by Imarru 1 year, 7 months ago

Arrisku Naturalak (II), jarraipena: exogenoak, fisikoak, klimatikoak eta kosmikoak.

 Arrisku Teknologikoak.

 Arrisku Mistoak.

 

2.- Arrisku Naturalak (II), jarraipena:

2.1.2- Exogenoak, Lurkanpo sistemarekin harremandurik dauden arriskuak:

A.- Lur-jauziak eta labainketak: desplazamendu katastrofikoak izaten dira.

Arrisku mota honen aldagairik garrantzitsuenak zera hauek dira:

a) Ezponda baten euste indarraren murrizketa , bere oinaldean autopista edo errepide bat egiten denean.

b) Ezponda baten goikaldean gainzamak jartzea edo/eta zama-presioa handiagotzea.

c) Zuhaitz-mozketak eragiten duen, lurzoruetan, disgregazioa eta koherentzia eza.

d) Nekazariek eragindako lurzoruaren saturazioa, gainurestatzeagatik.

 

Prebentzio neurririk garrantzitsuena: arriskua antzematen denean, giza-taldeen ezarkuntzak eta giza-jarduerak debekatu behar da, ustezko arriskuaren eragin-eremua erabat itxiz. (Azagra-n, Nafarroako herri ezaguna, 1874.ko urtean, 100 pertsona hil ziren lur-labainketa batengatik).

 

B.- Harri-jauziak: Itsaslabarretan eta antzeko desmailetan gertazten dire harri-multzoren erorketa da; eragilea, behekaldean izaten den higadura, edo faila edo geruzaketa-planoen zabaltzea da.

 

C.- Fluxuak:

Material askeren mugimenduak dira, ixuri bezala portatzen direnak, urez aseturik daudelako: Lokatza-isuriak eta lahareak (sumendi azidoetan, kasu honetan, bolkanketaren beroak, gailurreko elurrak urtzen ditu eta ur horrek, lahare izeneko fluxu koloidal bat sortzen du, zatiki solido eta errautsekin).

Arrisku exogenoa bada ere, jarduera bolkanikoarekin erlazionatuta dago, gehienbat elurrez estaliriko sumendien jarduerarekin; sumendia indarrean hasten denean, bapateko elur-urtzea suertatzen da eta berehala lokatz koladak sortzen dira.

Ondoko videoan, Japon-eko lahare edo lokatz fluxu batzu.


 

Nevado del Ruiz sumendiaren (Colombia, 1985.ko urtean) jarduera bolkanikoak oso elur-masa handi bat urtu zuen epe motzetan eta , ondorioz, lahare bat sortu zen (lokatz-isuri ibai bat). Herri batzuk erabat estaliak suertatu ziren eta lokatzak 25.000 pertsona erahil zituen.

 

D.- Ur basatiak: uharreak eta ranblak; gaur egun, hirigintzak izan duen garapena dela eta, uharreen ubideetan etxeak edo beste eraikuntzak egiten dira (camping, kirol eta aisirako eremuak, txaletak ...) ubide horiek beti zabalik utzi behar dugu, nahiz eta azken urteotan zonalde zehatz batetan ur-isuri handirik ez egon, beti, ur-irteerak irekita utzi behar dugu. ( Biescas. Huesca. 1996.ko aubuztuan izan zen katastrofeari buruzko informazioa bilatu; arriskuko zonak zehaztu eta prebentziorako neurriak eman).

 

E.- Zonalde karstikoetan sortzen diren hondoraketak (ikusi ere aurreko Unitate Didaktikoan):

Dolinak, ubalak, simak … Euri ureek egiten duten disoluzio prozesuari esker, karearriak (Kaltzio karbonatoak) eta askotan ere igeltsoak (Kaltzio sulfatoak)

disolbatzen dira, gainazaleko egitura bereziak sortzen direlarik: dolinak, simak .....

Obra publikoan egitean, trenbideak, autopistak ... adibidez, zonaldeko litologia kontutan hartu behar

dugu.

Hondoraketa karstikoak: (eskubian)

Igeltso eta karearrietan, euri ureek eraginda (disoluzioagatik) dolinak, zartadurak ... sor daitezke. Eskubiko Irudian, Zaragoza ondoko AVE-AHT ko obra-lanetan ireki zen "zuloa", igeltsoetan.

 


 

F.- Lurzoruetako higadura: Ur basatiek eta haizeak eraginda. Prebentzio neurririk garrantzitsuena landare-geruza ezarri eta mantentzea da. 14. U.D.-an, lurzoruetan izaten diren inpaktuak aztertzean, hau sakonago aztertuko dugu.

 

G.- Buztiniten hedapena: Buztiniteek berauen bolumena hedatzeko/uzkurtzeko ahalmen handia dute, hidratazio egoeraren arabera; arrisku katastrokikoa ez bada, hedakortasun honek arazoak eragiten ditu, eremu askotan (estatu mailan, gainazalaren %32-a buztin hedakorrezkoa baita) mugimenduak, deformazioak, kanalizazioetan hausturak … sortzen dira.

 

H.- Kostalde-lerroko higadura eta Itsaslabarren atzerakada:

Gehiengoa, itsasaldien eraginak eta olatueek eragiten dute.

Haizearen indarra ere kontuan hartzekoa da, kostaldean zeharko jito-korronteak eragiten baitituzte eta hauek sedimentu-garraioa, hondartzetan.

Itsaslabarretan, lur eta harri jauziak dira arriskurik handiena, ezkerreko bideoan ikus daiteken bezala.

 

 

I.- Dunen higidurak: Zonalde basamortuarretan, erg ondokoetan batez ere, laborantzako eremuak duna higikorrenpetan gera daitezke, honek dakarren kalte ekonomikoa pairatuz. Babesarik inportanteena, dunen translazio-bidean oztoporen bat ipintzean datza: palmondoak, pinuak, kaktusak, Carpobrotus …edo harresi artifitzialak (hesiak ).

 

 

 

 

2.1.3- Arrisku klimatikoak:

A.- Arrisku meteorologikoak:

Haize boladak, ziklonak eta hurakanak, gertakizun beraren hiru aurpegiak dira: Troposferan ez ohiko Presioko edo Tenperaturako gradientearen sorrera, zeinak abiadura handiko haizeak eta oso prezipitazio bortitzak eragiten baititu.

 

Ohar eta alerta meteorologikoak. Euskalmet sarea.

Avisos meteorologicos. AEMET. 

 Arrisku meteorologikoak; zaintza sarea.

Hurakanak, tifoiak eta zikloiak:

Hiru kasutan, fenomeno horiek martxan jartzeko energia, hidrosfera ozeanikoak atmosferari pasatzen dio (gainazaleko ur ozeanikoak >27ºC koak izan behar dira).

Gertakizun-segida: Beroa-hezetasuna-lurrinketa-atmosfera asetua-kondentsazioa= energia atmosferara pasako da (bero sorreko transferentzia).

Atmosfera-k egiten du tiro, baina Hidrosfera-k pistola kargatu du. Izendaketa berezia da: Caribe itxasoan, hurakanak sortzen dira ; Pazifikoan tifoiak eta Indikoan zikloiak deitzen dira; hiru kasutan haizeek 200 km-ko abiadura gainditzen dute. Gertakari atmosferiko hauen Nukleoa-k, kilometro batzuetako zabalera (batzutan 50 km) izan beharrean, metro batzu dituenean, tornado (“twisters”) edo aire-zurrunbiloak sortzen dira.

 

B.- Uholdeak:

Kostaldeetan gertatzen diren katastrofeak utzita (tsunamieek eraginda) hauek dira giza-kalterik handiena sortzen dutenak (hildako guztien %40-a).

Ezkerreko irudian, Bilbo-ko Arriaga enparantza, 1983.ko abuztuaren 28-an.

Izotz edo/eta elur masen bapateko urtzetik etor daitezke edo ez ohiko eurijauste erresuma batengatik (tantta hotzarengatik adibidez).

Arrisku-eragile garrantzistuena, ibaieen uholde lautadetako okupazioa eta ubideen zabalera (behe ibilgua) gero eta estuagoa delako, industri, nekazal edo hiri-aprobetxamendurako erabilia izan baita.

 

Prebentziorako neurrien artean, zera hauek aipa daitezke:

a) hobi hidrografikoa erregulatzeko, ibilguan zehar urtegiak eraiki (?).

b) Landaretza babestu, batez ereibai ertzetako komunitateak (Salix, Populus …).

c) Hiri-zonaldeetan, kanalizaziozabalak egin.

d) Arrisku handiko zona zehatzetan, alboko dikeak eraiki.

e) Zubiak bermoldatu eta egokitu oztopo bihur ez dadin.

f) Arrisku-mapak egin, arrisku handieneko eremuak identifikatuta edukitzeko.

g) Alerta-sareak antolatu, ibilguan zehar informazioa bildu eta koordinazio zentru batean aztertuz, behar diren erabakiak hartu ahal izateko.

h) Alarma kasutan, ebakuazio plana eginik edukitzea.

 

2.1.4- Arrisku fisikoak:

Erradiaktibitate naturala, elementu erradiaktibo naturaleen desintegraziotik datorrena; esparru irekietan gertatzen denean, maila txikikoa denez gero, arrisku txikia dugu, baina leku itxietan gertatzekotan, kutsadura larria sor daiteke eta minbizia eragiteko arriskua ere.

Horrela gerta daiteke harbel batzurekin, etxegintzarako erabiltzen direnak, zeren eta erradon (Ra) erradiaktibozko kontzentrazio handiak, gela itxietan, sortzen baitira.

Multzo granitikoren gainetan eraikitzen diren etxeetan ere, behe soilairu eta sotoetan, gas egonkor horren kontzentrazio arriskutsuak antzemandu dira. Kasu hauetan gela horiek ongi eta maiz aireratu behar dira.

 

 

 

 

2.1.5- Arrisku kosmikoak:

a) Meteorito-erorketa: betidanik gertatu den gertakaria da; gehiengoak, atmosferan sartzean erretzen dira eta ez dira gainazalera iristen. Noiz behinka tamaina handiagoko asteroideak (edo kometak) iristen direnean ingurumen-garrantziko ondorioak gertatzen dira (sistema natural guztiak, “ikuturik” suertatzen baitira). 500m baino diametro handiagoko gorputzak, arriskutsutzat jotzen dira. Lurra eta Bizia-ren historio ebolutiboaren zehar izan diren inpaktu larrienetariko bat hau izan da.

Asteroidearen tamainaren arabera, arriskua arina edo kontutan hartzekoa da; gaur egunean, NASA-k zaintza-programa bat indarrean jarri du, Lurraren orbitatik gertu pasa daitezkeen asteroideak kontrolatzeko. Asteroidearen izena edo kodea, tamaina, egungo kokapena eta, orbita kontutan hartuz, datozen urteetan izango den kokapena, distantzia ….. asteroide-inpaktuaren arriskua orri elektronikoan zaintza sistema hau ikus dezakegu.

 

Gure galaxiak, disku-itxura dauka, non izarrak eta izarrenarteko gas-hodeiak erdiko plano baten zehar kontzentratzen baitira.

Eguzki Sistema (Lurra barne) galaxiaren inguruan biraka dabil, galaxiaren beso batean kokatuta (galaxiaren gunetik 30.000 argi-urtera);plano galaktikoarekiko higidura harmoniko batekin mugitzen da (osziladore harmoniko bat balitz bezala); higidura harmoniko honen periodoa 65+/-5 m.u.-koa omen da.


M.R. Rampino eta R.B. Stothers zientzilarien arabera (NASA-Goddard Institute for Space Studies), honek esan nahi du, 26-32 miloi urtetan behin, eguzki sistemak galaxiaren planoa zeharkatzen duela eta materia-dentsitate handiagoko zona batetik pasatzen omen dela; hau dela eta kolisio edo talka-probabilitea areagotuko da, periodizitate edo maiztasun berberarekin iraungiketak eraginez.

Eguzki sistemaren ibilbidea, Esne-bidean (bideoa) 

 

 

Irudi honetan, krater-eraketa maila (krater kopurua/ miloi urte) iraungitze prozesuekiko erlazioa.

 

Iraungiketak eta aztarna fosilak aztertuz, esan daiteke asteroide-inpaktuak “ohiko eta garrantziko”gertakizunak izan dira. Irudi hauetan (goiko eta behekoak), izandako inpaktuen aztarnak ikus daitezke:

Chelyabinsk (Rusia) meteoroaren erorketa

Australian, meteoro baten erorketa.

 

b) Beste arrisku kosmiko batzu:

a) Eguzki-Irradako gora-beherak eta eguzkiaren eremu magnetikoaren intentsitate-aldakortasuna: dirudienez aldagai hauek eragin klimatikoa izaten dute, periodo hotzak eta epelak sortuz. Eguzkiaren eremu magnetikoaren aldakortasunak 11 urteko (+1/-1) zikloak egiten ditu, beste ziklo handiago batean (100-200 urtekoa) gainjarrita. Zikloaren gutxienekoetan Lur planetan klima hotza suertatzen da eta gehienezkoetan, aldiz, klima epela; beraz, eragile hau arrisku klimatikoekin erlazionatuta omen dago.

b) Lurra planetaren magnetosferaren aldaketak; aldaketa hauek oso periodo luzekoak badira ere, kontuan hartzekoa da azken 170 miloi urtetan, magnetosferan 250 inbertsioren bat gertatu direla. Inbertsioetan, eta hamarkada urte batzurez, eremu magnetikoak zero balioa hartzen du; urte hauetan magnetosferak egiten duen babes-funtzioa deuseztatzen da eta irrada intensoagoa iristen da lurgainazalera.

Irrada intentso honek bizidunengan duen eragin kaltegarria arrisku kosmikotzat jotzen da.

Azken inbertsio magnetikoa, duela 70.000 urte izan zen; gaur egunean, Lurraren eremu magnetikoaren intentsitaea murriztuz doa, gaurko murrizketa erritmoarekin jarraitzekotan 3000 urte barru berriro balioa = 0 izango da.

 

 

3.- Arrisku teknologikoak (antropogenikoak): 

Teknosferak eragindako arriskuak:

3.1- Eragindako modelapen karstikoa:

Ur-bide artifitzialetan (Kanaleetan eta beste bideraketetan) izaten diren ur-iheseek, askotan aldameneko igeltsoak edo kararriak disolbatzen dituzte eta hondoraketak sortzen dira.

 

3.2- Mota askotako erauzketek eragindakoa:

a) Petrolio-erauzketetan, Marakaibo aintziran (Venezuela) gertatu zen bezala, sortzen diren hutsuneak direla eta kostaldean berkokapen asko izan ziren, batzutan 3 m-ko desmailakoak ; Long Beach (EEBB) zonaldean, 10 mko azpiratze izan zen.

b) Gas Naturala erauzten denean: Po ibaiaren deltan (Italia) urtero, 10 cm-ko hondoratze sortzen da arrazoi honengatik. Mexico-ko hirian, 7 m-ko azpiratzeak izan dira.

c) Lurazpiko urak erauzten direlako: Californian, arrazoi honengatik 9 m-ko hondoraketa 2000 Km2 ko azalera batean.

d) Meagintzako erauzketetan: batez ere, ikatza ateratzeagatik, galeriak hondatzen direnean. Asturias, Leon-en … arrisku hau nabarmena da, bertako hobi karboniferoetan.

Prebentzio neurri bezala, sortu diren hutsuneak berbetetzea da, hormigoia edo beste materialeren bat txertatuz; askotan neurri hau oso gareztia izaten da.

 

Informazioa bilatu behar duzu eta orrialde bateko txosten bat prestatu:

a) Zein urtetan gertatu zen? Non dago kokatuta?

b) Meagintza mota.

c) Zonalde kaltetuak: deskribatu.

d) Hartu ziren neurriak: zerrendatu.

Aznalcollar, hondamendi baten historia

 

 

4.- Arrisku mistoak (natural-teknologikoak):

4.1- Zabortegiak, eta hondar-biltokiak:

Hondakinak metatzen direnean, oso meta ezegonkorrak (baina tamaina handikoak) sortzen dira; arriskua dator, kasu honetan, hondakin-meteen ezpondak labaintzetik, akuiferoak kutsa daitezke eta gasak (metanoa, CO2 ..) askatzen dira.

Labainketak zabortegietan, ondoko videoan:

 

Zaldibar-Ermua: zabortegiko hondamendia (2020.ko otsailaren 6).

 

 

2012.ko abuztuaren 3. Guatemala-n, zabortegiko hondamendia.

 

 

 

4.2- Urtegien kolmatazioa:

Urtegi guztietan, kolmatazio prozesuak burutzen dira, sedimentuz betetzen dira askotan asetu arte, honengatik ur biltoki hauek epe mugatu batez erabiltzen dira, (batazbesteko iraupen erabilgarria, 35-45 urtekoa izaten da). Epe erabilgarria luza daiteke, hormaren altuera handituz (Yesa-ko urtegiaren proiektua). Kasu honetan kolmatazioa atzeratuko da, baina urez estaliko den zonaldea askoz gehiago zabaltzen da, beste inpaktu eta arrisku batzuk sortuz. Higadurari aurre egiteko maldetan zuhaitzak jartzen dira,horrela urtegien erabilera luzatzen da. Dena den, urtegi guztiak “hil” egiten dira, lokatzez beteriko eremu agortu bat utziz.

 

4.3- Urtegiaren horma-gaindiketa, maldako lurjauziek eraginda:

Urtegiaren malgak egonkortu gabe egoten direnean, eta urtegia urez erabat bete ondoren, askotan pitzadurak eta labainketak gertatzen dira. Malgetan lurjauziak gertatzekotan, urtegiko uretan bapatean murgiltzen den lur-multzoak olatu handi bat sor dezake eta urtegiaren horma gaindituko balu .......(?)

Hau dagoeneko gertatu zen Vajont urtegian:

Vajont urtegiko hondamendia, 1963.ko uriaren 9. Arrisku mistoa Teknologiko-exogenoa. Ikusi videoa.

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.