| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LIZZ84

Page history last edited by Imarru 3 years, 3 months ago

Inpaktuak kostalerroan

 

 

1- Kostaldeko kutsadura:

Giza-kutsadurak eragin handia du kostalerroan, kutsagaien isurgunetik gertu dagoelako, kostalerroan zehar pilatzen direlako, eta kostalerroko ekosistemak oso hauskorrak eta sentiberatasun handikoak direlako. Kostalerroko kutsagaik lau taldetan sailka daitezke:

 

1.1- Hiri hondakin-urak (etxeko ur-beltzak eta eskorrentiakoak):

Ur hauek materia organiko asko daramate eta kutsadura termikoa ere eragin dezakete. Estolderia-sarea araztegi batekin lotuta duten hirietan, ingurune horretan sortutako ur zikinak tratatu eta garbitu egiten dira berriz, itsasora isurtzen utzi baino lehen.

Baina horrelakorik ez dagoenean (nazio pobreetan, kasu, edo legez kanpoko isurketekin) kutsagaiek dakarten inpaktu-ahalmen osoa kostaldeak jasaten du.

 

1.2- Industria hondakin-urak:

Nekazaritza eta industri-jardueretan sortzen direnak. Ur hauek mota askotako kutsagaiak eramaten dituzte, jatorrizko industria motaren arabera:

a) Industria kimikoa, textil eta papergintza: metal astunak askatzen dira uretara.

b) Energia-Industria: inpaktu termikoa, uretan.

c) Elika-industriak: materia organikoa.

d) Nekazaritza-industriaren jardueretatik uretara pasatzen diren kutsagaiek, gehiengoetan, pestizida, materia organikoa, fosfato eta nitrato kontzentrazio handiak eramaten dituzte.

 

 

1.3- Hidrokarburo-isurketak:

Zergatiak: Petroliountzi handien istripuetan isurtzen den petrolio edo petroliokinak, edota, itsasontzien garbiketa-lanengatik (debekatuta badago ere) itsasora botatzen dituzten hondakinak direla eta.

Petrolio-isuria, neurri handikoa denean marea beltza ere deitua, petrolio edo petrolioki kopuru bat itsasora isurtzen denean gertatzen da. Galipot eta txapapote deitzen zaien gai kutsakor horiek itsasertzera hel daitezke itsaslasterrek eta haizeak bultzatuta. Hondamendi ekologiko larriak eragin izan dituzte.

Itsasoan isuritako hidrokarburoa (petrolio findu edo gordina) masa beltz oliotsua da. Urarekin nahasten ez denez , olioak uraren gainean geruza bat osatzen du, itsasoan zehar mugituz. Sakabanatzeaz gain, migratu, loditu, mehetu, lurrera hurbildu edota itsasoan zehar barreia daiteke.

Ezkerreko irudian, Galiziako kostaldea: galipotez zikindutako harriak, "Prestige"-ren hondoraketa zela eta.

 

Marea beltza uraren kutsaduren artean garrantzitsuenetakoa eta arriskutsuenetarikoa da, ez baitu itsas espezieen habitata bakarrik suntsitzen, bere sakabanaketan hondartzetara eta kostaldera ere heltzen baita, han dagoen bizitza ere desagertaraziz.

Gainera, mota honetako kutsadura garbitzeak, arazteak eta zonaldeak birsortzeak, lan eta inbertsio handiak eskatzen ditu eragingarria izan dadin.

Isurketen iturriak ere askotakoak dira.

 

Hona hemen, Estatu Batuetako National Academy of Sciences-ek ondorioztatu duena itsasora egiten diren isurketen kausei buruz:

  • Arrazoi naturalak % 10
  • Lurretik isuritakoa % 64
  • Petroliontzien funtzionamendua % 7
  • Istripuak % 5
  • Petrolio ustiapenak itsasoan % 2
  • Beste itsasontzi batzuk % 12

 

 

1.4- Hondakinak:

Askotan (eta zoritxarrez) itsasoa zabortegi erraldoi bat balitz bezala erabiltzen da. Mota guztietako hondakinak ozeanoetan "izkutatu" egiten dira. Kasurik larriena, salantzarik gabe, hondakin nuklearrena da, urte askoren zehar kupeletan itsasora botata izan direnak.

Honetaz gain, arrantza-sare zaharrek, plastikoek .... bizidun itsastarrendako mehatsu larri bat eragiten dute.

 

Mediterraneoa adibidetzat jota, hona hemen zenbait webgune itsasora eta kostaldean zehar botatzen diren hondakin toxikoak agerian jartzen dituztenak.

 

 

 

2- Kostaldeko dinamikan gertatzen diren inpaktuak:

2.1- Kostalerroko jito-korrontearen eraldaketak:

Obra publikoek (dikeak, kaiak, espigoiak ...) kostalerroaren zeharko korronte naturalak (jito korronteak, ezkerreko bideoan) geldiarazi eta desbideratu egiten dituzte.

Demagun, bideo honetan dike edo espigoi bat eraikitzen dela kostalerroarekiko perpendikularra; zer gertatuko zaio jito korronteari?.

Eta sedimentazio prozesuak jarraituko du zegoen bezala?

 

Ondorioz, ordurarte ari ziren higadura, garraio eta sedimentazio prozesuak erabat eraldatzen dira (eta hau dela eta, zenbait hondartza desager daitezke, leku berrietan berriro eratuz). Adibide bat, Denia-n:

 

Denia (Alicante). Hondartza baten desagerpenaren historioa

 

 

2.2- Sedimentazio prozesuaren eraldaketak:

Giza jarduerek kostaldera iristen diren sedimentu kopurua (ibai-arro batean) eralda dezakete; zenbat eta zentral elektriko gehiago, ubide eta erreten gehiago ibai-arro horretan, gero eta sedimentu gutxiago iritsiko dira kostaldera.

Giza-jarduerek ibaien ekarpen sedimentarioa murrizten dute.

Honek eragin handia izaten du kostalerroko morfologian, adibidez, Ebro ibaiaren delta-ren morfologian (eta etorkizuna).

 

Ezkerreko irudianEbroaren ibai-arroa. Gaur egunean, delta-ra iristen diren sedimentuak, zirkulu gorri barrutiko eskualdetatik datoz, hau da Flix-eko urtegitik beherakoak. Handik gora (ibai-gora), sedimentu gehienak, RibarrojaMequinenza eta beste urtegi handien hormetan geldiaraziak izaten dira.

Gaur egunean, ibai-arro honen ekarpen sedimentario eraginkorra (delta eraikitzerakoan), guztiraren %2,75 koa da. 1914.tik, 219 urtegi eraiki dira ibai-arro honetan.

 

Ondorioak: Ebro ibaiaren deltaren eboluzia, 1918-tik hasita (marra gorria),  1984 (marra horia) eta 2020.ko uztailara bitarteko aldaketak (oinarriko irudi koloreduna). Izar horia, Buda-ko itsasargiaren kokapena, 1864.koan eraikia eta 1961.koan behin betirako desagertua.

Ikusten denez, deltaren azalera murriztuz doa. (Irudia: Iosu Marruedo).

 

 

3- Paisaian izaten diren inpaktuak:

Turismo-hirigintza eta garapen urbanistikoak kostalerroko paisaiaren ezaugarrietan eragin handia izaten dute.Errepide eta trenbide berriek, eraikinek (batik bat solairu askotakoak, dorre itxurakoak), ibiltokiek, aisialdirako guneek ..... aintzinako paisaia desitxuratzen dute erabat.

Irudian, Benidorm, 1965.koan eta 2012.koan

 

 

4- Gehiegizko arrantza:

Egungo hazkunde demografikoak eta kontsumo-ereduak itsasoak betidanik eskeini dizkigun arrantza-baliabideak ia desagertzera eraman dute.

Arrantza-gainustiaketaz aparte, ondoko eragile hauek ere parte harzten dute arazo honetan:

 

 

a) kostalerroko ekosistemen hondamendiak (kutsaduragatik),

b) hirigintzak eragiten duen presioak eta

c) arrantza-teknika kaltegarriek (arrastre pelagikoa, kasu, inolako aukeraketa edo selekziorik egiten ez bait da eta arrantza xahutzen dutelako),

 

Denon artean, ozeanoetan gainustiatze-egoera sortu dute.

Arrantza-baliabideak berreskuratzeko neurrien artean, zera hauek kontuan hartu beharko ziren:

 

1.- Ontziterien doikuntza. Itsasontzi kopurua ozeanoetan dagoen arrantzarekiko egokitzapena egin behar da.

2.- Eskaintzaren murrizketa, elika ohiturak eraldatuz.

3.- Etenaldi biologikoko programa zehatz eta kontrolatu bat indarrean jartzea. Arlo honetan akuikulturaren garapena ozeanoek jasaten duten presioa arintzeko oso estrategia ona izan daiteke.

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.