| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LIZZ83

Page history last edited by Imarru 3 years, 4 months ago

Kostalerro sistemaren baliabideak.

 

 

1.- Baliabideak:

Kostalerro sistemaren baliabideak anitzak dira. Garrantzitsuenak dira: arrantza, baliabide mineral eta energetikoak, kontsumorako ur-iturria (desalinizazioa), garraiobideak eta aisia.

 

1.1- Arrantza:

Alturako eta bajurako (kostaldeko) arrantza :

 

 

a) Arrantza: bi arrantza mota bereiztuko ditugu

Bajurako arrantza:

Kostaldeko arrantza :Kostaldean egiten den arrantza da. Herrialde ez-garatuetan praktikatzen da, eta elikadura-baliabide garrantzitsuenetariko bat da. Harrapatutakoa autokontsumorako eta bertako merkaturako eta salmentarako erabili ohi da. Ontzi txikietan eta artisau-metodoekin egiten da, hola nola, sareak eta kanaberak erabiltzen dira. 

Itsasbasterreko arrantza:

Kostaldetik gertu egiten da, ontzi txiki edo ertainetan, hain zuzen. Ontziek aparatu eta makina modernoak eta konkretu batzuek izaten dituzte, espezie konkretuak eta arrainen multzoak non dauden jakiteko lana errazten dutenak. Ontzi askok zamategiak prestatuta izaten dute, harrapatutakoa kontserbatzeko eta ez usteltzeko. Arrantzaldia egun bat iraun ohi du, gehienez.

 

Erne!: Itsasbasterreko arrantza eta alturako arrantza, berez, Hidrosfera ozeanikoaren baliabidetzat jotzen ditugu. Atal honetan azaltzen dira kostaldeko arrantzarekiko desberdintasunak hobeto ulertzeko.

 

Alturako arrantza:

Edo itsaszabalekoa: Itsas zabalean egiten da, edukiera handiko ontziekin; ontzi horiek aparatu eta makina modernoak eta konkretu batzuek izaten dituzte, arrain-sarda hautemateko eta zer tamaina duten jakiteko. Hinbat arrantza-teknika ezberdinak erabiltzen dira, hala nola, tretzainguraketa eta arrastea:

 Mariskeoa


 b) Mariskeoa:

Marearteko zonan egiten den molusko bilketa da; oinez edo txalupatik egin daiteke, itsagoran edo itsasbeheran.

 

 

 


 Akuikultura


 c) Akuikultura:

Akuikultura uretan animaliak, landareak eta algak hazteko jardueren multzoa da, horretarako teknika eta ezaguerak barne. Itsasertzean, ibaietan, aintzira eta urmaeletan garatzen da.

 

Kasu honetan, interesatzen zaiguna da kostalerro sisteman garatzen dena:

Piszikultura (arrain-hazkuntza), moluskuen hazkuntza, hala nola ostreikultura edo ostren hazkuntza, krustazeoen hazkuntza eta algakultura .

 

Akuikultura


1.2- Baliabide mineralak:

a) Itsas-gatzaHalita (NaCl) lurrinketaren bitartez eskuratzen den konposatua sukaldaritzan erabiltzen den garrantziko gehigarria da. Prozesu industrial askotan ere erabiltzen da.

b) OngarriakFosforita eta Apatitoa mineral fosfatodunak nagusiak dira; harri sedimentario itsastarrak dira eta nekazaritzako ongarriak prestatzeko erabiltzen dira (fosforo iturri bezala). Hauetaz gain, kaltzio karbonatozko noduluak eta gatz potasikoak ere erabiltzen dira (Ca eta K iturri bezala)..

c) Eraikuntza-materialak: Hareak eta legarrak, hormigoia eta beste materialak prestatzeko. Dena den, eralbilera honek erabat araututa (eta mugatuta) dago, harea-erauzketek izan dezaketeen inpaktuengatik kostalerroko dinamikan.

 

Deep sea mining on the horizon? Itsas hondoko meatzaritza eskura dugu?

 

 

1.3- Energia- baliabideak:

a) Energia mareomotriz edo Itsasaldien energia, (Tidal energy): Mareak energi iturri moduan erabiltzea proposatzen duen sistemak, itsas gora eta itsas beheraren artean dagoen ur-mailaren diferentzia aprobetxatzen du. Horretarako, estuario edo bokale egoki bat dike batez ixten da eta dike horretan turbinak jartzen dira. Itsas goran, dikearen atzean ura metatzen da eta gero, itsas beheran turbinetan zehar askatu egiten da.

 

Horrelako prozesuak bi arazo nagusi ditu. Alde batetik, estuario edo bokale bat dikez itxi behar izateak kalte paisajistiko handiak sortzen ditu, maiz paraje horiek bereziki ederrak direlako.

Bestetik, mareen energia aldizkakoa da, iraunkortasunik ez du alegia, eta gainera, itsas gora eta beheraren artean ur-mailaren diferentzia handia dagoenean bakarrik da erabilgarria.

 

Hala eta guztiz ere, nahikoa esperientzia luzea dago alor honetan. Izan ere, Frantziako Normandian 1967az gero La Rance-ko zentral mareomotriza lanean ari da. Zentral honek 240 MW ekoizten duten 24 turbina dauzka. Munduko beste zenbait tokitan, Kanadan eta Britainia Haundian besteak beste, proiektu esperimentalak martxan ari dira. Adibidez, Kanadako Fundy badian diseinu berriko eta etekin handiko turbinak frogatzen ari dira.

 

Ocean power (bideoa)

Itsasoaren energia. (Bideoa, euskaraz).

Mutriku-ko olatu zentrala

 

b) Petrolioa eta gas naturala:  

Planetaren petrolio eta gas naturaleko baliabide gehiena, plataforma kontinentalpetan aurkitzen da, hau da kostalerro sisteman (petrolioaren jatorria, itsas-planctona baita).

 

Ezkerreko irudian: Mississipi-aren delta aurreko plataforman (plataforma kontinentala), indarrean dauden erauzketa-plataforma (plataforma petroliferoak).

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

1.4- Kontsumorako Ur-iturria (desalinizazioa edo gatzgabetzea):

Itsasoko uraren gatzagabetzea oso garrantzi handikoa aukera da, hiri-kontsumorako nahiz nekazaritzarako.

Espainian ere asko erabiltzen da ur gatzgabetua. Ura gatzgabetzeko 700 instalazio daude, eta gezatzen den ura nekazaritzan eta eremu lehorretan eraikitako turismoguneetan erabiltzen da.

Aipatzekoa da nekazaritzan erabiltzen den uraren % 22 itsas ur gaztgabetua dela Espainian. Australian, AEBn eta Britainia Handian ere gatzgabetzako instalazio asko daude, eta horien ondoren Txinan eta Indian dituzte halako instalazio gehien.


 

Baina, kontuz, ondorio kaltegarriak ere erator daitezke gatzagabetzetik:

Ura gatzgabetzean, gatz-kontzentrazio handia duen ura ere lortzen da (salmuera izeneko urak), albo-produktu gisa. Ur hori itsasora isurtzen da, eta, isurtzen den lekuan, kalte handia egiten die hango bizidunei (ur horien gazitasuna handiegia baita). Bereziki larria da Posidonia oceanica itsas landareari egiten dion kaltea.

 

1.5- Garraiobidea:

Itsasoa betidanik izan da ohiko komunikabidea Gizadiarentzat. Gaur egunean itsas-garraioak, motela bada ere, baliogarritasun handikoa izaten jarraitzen du, zama handiak garraitzeko duen gaitasunagatik eta prezio merkean.

 

Itsas-garraiobideak. Marine Traffic Global.

Garraio bideak: urtebeteko itsas-garraioaren mapa.

 

1.6- Aisialdia:

Kostalerroa aisiarako aukera da, batik bat kirolak eta erabilera turistikorako.


 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.