| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LIZZ82

Page history last edited by Imarru 4 years ago

Kostalerroko ekosistemak

 

 

Kostalerroko ekosistemen ezaugarri nagusia aberastasun biologikoa da. Honen arrazaoia zera da:

Kostalerroan zehar bi ekosistema mota gainjartzen dira, lurtarrak eta itsastarrak, ekotonoak dira, ertz-efektupean daude eta transizioko zonak direnez gero, bi ekosistemen organismoak hemen aurkitu eta metatzen dira. Lehia handiko zonak dira eta bioaniztasun handikoak.

Kostaldeko ekosistemen artean, hiru hauek azpimarratuko ditugu, duten tamaina eta berezitasunengatik: 

Manglareak

itsas-belardiak eta 

koral-arrezifeak.

 

1.- Manglareak:

1.1- Ezaugarri orokorrak:

Tropikoen arteko latitudetako kostalerroko ohian berezi bat da manglarea. Itsasaldien eraginpean garatzen dira, eremu babestuetan (estuarioak, badiak ...). Sakonera gutxiko eta limoz edo buztinez osaturiko hondoetan ezartzen dira (inoiz ez hondo harritsuetan). Zona hauetan, itsasoko urak eta ibaieek ekartzen duten urak nahasten dira.

Mangladiak bere osotasunean mangle zuhaitzez osatua dago, eta handik datorkie izendaketa.

Zuhaitz mota honen 54 espezie ezberdin ezagutzen dira 16 familia ezberdinetan sailkatuta. Beraien ezaugarri nagusiena gazitasun handiak jasateko eta oxigeno gutxiko uretan bizitzeko gaitasun handia da.

Sustraiak sortzen dira landarearen zati aereotik; itsas-beheretan, sustraiek eratzen dute sare itxia agerian gertazen da eta bizidun espezie askorentzat babeslekua da. Habitat hau, molusku, krustazeo eta arrain askoren larba eta kumeren haztokia da.

 

1.2- Fauna:

Eremu mangladietan dauden itsasaldiak normala dena baino askoz nabarmenagoak dira, beraz ura egunean zehar mangladiaren barnean asko sartzen da eta berriro marea jaisten denean joaten da; beraz, uretako zein lurreko animaliak bizi dira. Hiru mota ezberdintzen dira:

  • Uretako fauna: itsasgorarekin agertu ohi dira eta mangladietan sortzen diren ubideetan. Hauen adibideak: tximeleta, itsas sugea, itsas zaldia.
  • Mangladietako fauna: lokatzetan, sustraietan edo enborretan bizi dira eta batez ere arrainez, barraskiloz, krustazeoz, krokodriloak, anfibioak ... aurkitu ditzakegu.
  • Lur lehorreko fauna: zuhaitz puntetan edo ura iristen ez den lukuetan bizi dira. Batez ere hegaztiak (loroa, lertxuna, usoa edo arrano arrantzalea), intsektuak eta ugaztunak (mangladietako hartza eta karraskari txikiak) aurkitu daitezke.

 

1.3- Garrantzi ekologikoa:

Ekosistema hau materia organikoaren ekoizpen altuarengatik bereizten da. Biodibertsitate handiko eremuak dira.

Eta ekonomikoki duten garrantzia izugarria da. Izan ere, arrainentzat eta itsaskientzat hazteko leku oso egokia ematen dielako, eta ondorioz arrantza industria mantendu egiten dute, gainera turismoarentzat atrakzio erakargarri bat bezala har daiteke. Gainera kostaldeak urak eta haizeak sortzen duen higiduratik babesten du, eta sedimentuak jasotzen ditu lur finkoaren hedadura handituz (sustraiek egiten duten lanagatik).

 

 

2.- Itsas-belardiak: (praderas marinas, seagrass)

Itsas-belardiak infralitoraleko zona zabaletan agertzen dira, batik bat hondo hareatsuetan. Fanerogamoz osaturik daude, hau da goi mailako landerez, hosto, lore eta fruituak izaten dituztenak.

 

Fanerogamo itsastar hauek, Mesozoikoan itsasoa inbaditu zuten lurreko fanerogamoetatik eratortzen dira. Fotosintesia burutu ahal izateko argia behar dute, beraz, zona fotikoan (sakonera gutxitan) kokatzen dira.

Tropikoko oso ur gardenetan, 70 m-ko sakonerara iristen dira.

Espezierik ezagunenak, Zostera marinaZostera noltiiCymodocea nodosa eta Posidonia oceanica (azken hau, nagusia Mediterraneoan). Ezkerreko irudian.

 

Funtzioak:

a) Rizomen bitartez, hondoan euste-lan garrantzitsua burutzen dute, higadurari aurre eginez eta kostalerroa egonkortuz.

b) Bizidun askorentzat, babeslekujantoki eta ugaltze-eremua da, ekosistemaren erlazio trofikoak mantenduz.

c) Ekoizpenaren zati bat (biomasa) aldameneko ekosistemetara pasa daiteke; adibidez, materia organikoko ekarpenak sakonera handiagoko zonetara garraiatzea.

 

 

3.- Koral- arrezifeak:

Koralaren oinarrizko unitatea polipoa da (koralaren zati bizia da),zorro itxurako gorputz bat, garroz inguratutako aho bat eta bere beheko muturrean substratuari atxikitzeko disko basal bat dituena.

Koralek erakusten duten itxurazko sendotasun arrokatsu edo harrizkoa koralite izeneko eskeleto bati zor diote (kaltzio karbonatoz osatua).

Eskeleto horrek polipoaren egitura osoa estaltzen du, muturrak izan ezik, beraietan baitaude elikatzeko eta litezkeen harrapariengandik babesteko baliatzen dituzten ahoa eta garroak.

Arrezifeak hazten diren ur tropikalak beroak, gardenak eta elikagaiz urriak izaten dira.

3.1- Funtzioak:

a) Bioaniztasuna sustatzen dute: Arrainei funtsezko habitata ematen diete, mehatxu eta arriskupeko espezieei laguntza, eta zenbait itsas ugaztuni eta babestutako dortokei bizilekua.

 

b) Kostaldea babesten dute: Koralezko arrezifeek harresi natural bat osatzten dute; ekaitzek eta olatuek egiten duten higalanari aurre egiten diote. Honetaz gain, hondartzen sorrera prozesuan parte hartzen dute, koral-zatiak eta kararrizko sedimentuak emanez.

Ezkerreko GIF animatuan, atoloi baten eboluzioa ikus daiteke; arrezifeak irla bolkanikoa olatuen higa-lanaz babesten du, segurtasun-gerriko bat inguruan osatuz.

 

c) Baliabide naturaleren iturriak dira: Halaber, munduko milioika biztanlerentzako elikagai iturri garrantzitsua dira, gizakiei bestelako onurak eskaintzeaz gainera, hala nola botika produktuetarako konposatuz hornitzea. Koraletik ateratako elementu berriak mikrobiokontrako eta biruskontrako gai eraginkorrak izan litezke etorkizunean hainbat gaixotasuni aurre egiteko.

 

 

 

 

 

 

 

 

3.2- Mehatxu nagusiak

a) Klima aldaketa:

Ekosistema horiek klima-aldaketari ematen dioten erantzunari koralaren zuritzea esaten zaio. Koralak, ur tropikalen berotzea dela-eta, estres izugarri eta luzeari aurre egin behar dionean, bere ehunetan bizi diren algak egotzi eta, hartara, bere kolore naturala galduta, beste bat, zurixka hain zuzen, agertzen zaio. Korala bere elementu sinbiotikoa (bere ehunetako algak) galtzean hil egiten da.

b) Hondakin urak eta nekazaritzatik datozen kutsagaiak:

Oker tratatutako ur hauek, sistema ahul hori elikagaiz gainkargatuz, koralezko arrezifeari kalte egiten diote. Karibean, esate baterako, oker tratatutako milioika litro ur, industri hondakinez gain, itsasoratzen dira egunero.

c) Neurrigabeko garapena eta bereizi gabeko deforestazioa:

Bi praktika horiek lurrazala suntsitzen dute eta hura itsasertzeko uretara lerratzen da euriaren eraginez. Horren ondorioz, sedimentu partikula txiki-txikiek, luzaroan ur gainean daudela, koralei eta alga-zelaiei iritsi behar zaien eguzkiaren argia -ezinbestekoa haiek bizirauteko- blokeatzen dute.

d) Gehiegizko arrantza:

Jarduera horrek zenbait arrezife osasuntsu algaz estalitako arrezife bihurtu ditu. Produktu kimikoak ere erabiltzen dituzten zenbait arrantza moduk arrantzaren etorkizuna bermatzeko beharrezko habitat egokia zuzenki kaltetzen dute.

e) Urpeko arpoi arrantza:

Itsas zientzialariek dokumentatu dutenez, praktika horrek elikadura kateko espezie osoak taldeka hiltzen ditu.

f) Aingura higatuak eta maniobra militarrak:

Mendeetako koral hazkuntza eta arrain habitat garrantzitsuak suntsitzen dituzte segundo bakan batzuetan.

g) Igerilari eta urpekariek egiten duten "bilketak" (turismo basatia):

Arrezifeak bisitatzera joan eta koralen gainean gelditzean edo beraiek ukitzean egiten dute kalte. Zenbaitek, halaber, koral zatiak erauzi edo belakiak edo oskolak hartzen dituzte oroigarri gisa gordetzeko, organismo biziak izanik maletan ustelduta bukatuko dutela kontu egin gabe.

 

h) Petrolio isurketak:

Petrolio isurketek eragina dute koralen hazkunde-tasan eta ugalketa sistemetan. Isurketa baten ondoren erabilitako dispertsatzaileek koralentzako mehatxua handitu besterik ez dute egiten; areago, hil ere egin litzakete.

 

i) Motordun txalupak:

Motordun txalupak gidatzen dituzten zenbait pertsona arduragabek iraungitzeko arriskuan dauden espezieak zauritu edo aztora litzakete: itsas belazeetan -ez baitira oso sakonak- elikatzen diren itsas dortokak eta manatuak, hain zuzen.

 

j) Zaborra:

Gero eta arazo handiagoa da gizakiak bizi diren edo bisitatzen dituzten inguruetan, bai estetikoa bai inguruneari dagokiona. Itsas dortokek eta izurdeek ozeanoko ur gainean dauden plastikoak eta gainerako zaborra jana dela uste dute, eta horrek ondorio latzak dakarzkie.

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.