| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LIZZ81

Page history last edited by Imarru 3 years, 4 months ago

Kostalerroko dinamika eta morfologia.

 

 

1.- Kostalerroa zer da?

1.- Definizioa: Kostalerroa Itsas-gora eta itsas-behera lerroen arteko eremua da, aldameneko itsasoaren eragin zuzenpeko esparruak barne.

2.- Definizioa: Kontinente eta ozeanoen arteko muga geografikoa da (baina ez muga geologikoa). Mundu osoan, 150000 km2 azalerako zona hartzen du.

3.- Definizioa: Kostalerroa interfaze bat da, beste Sistema Naturaleen arteko elkarekintzeen topagunea, ondoko diagraman azaltzen den bezala.

 

2.- Kostalerroko zonifikazioa: espazio antolaketa.

a) Zona supralitorala:Itsas-gorako muga-lerrotik galerna eta ekaitz handien eragin-mugara bitarteko zona da. Zona honetan hasten da lurreko landaredia; dunak era daitezke.

b) Mareartekoa edo mesolitorala:Itsas-gorako muga-lerrotik itsas-beherako muga lerrora doan eremua. Zona honetan bizi diren bizidunak mareen gora eta beherekiko egokiturik daude, zeren eta eguneko bitan, murgilduta (itsasgoratan) eta agerian (itsasbeheratan) aurkitzen baitira.

c) Zona infralitorala:

 

Itsas-beherako muga lerrotik olatuen eragin-muga lerrora bitartekoa.

 

 

3.- Kostalerro dinamika: Kostalerroan eragina duten eragile fisikoak.

Kostalerroa interfazeko zona bat da, Atmosfera, Hidrosfera, Geosfera eta Biosferaren artekoa, non morfologia berezia sortzen baita: erliebe litorala.

Olatuek, itsasaldiek eta korronteek erliebe verezia hau sortzen dute, higadura eta sedimentazio prozesuren bitartez.

Eragile horizontal nagusia olatuak dira.

Eragile bertikalak, itsasaldiak eta higidura isostatikoak dira (plaka tektonikoen mugimendu erradialak). Altxatze eta hondoratze isostatikoek, kostalerroan. higadura-zonak eta sedimentazio-zonak elkar bilakatzen dituzte.

Kostalerroko prozesuak azonalak izaten dira , munduko leku guztietan era berean burutzen baitira.

 

3.1- Olatuak:

Kostalerroko modelatzearen eragilerik garrantzitsuena dira olatuak, higadura, garraioa (disoluzioan, suspentsioan eta jauzika/arrastaka), eta sedimentazioa eragiten dituztelarik.

 

Sedimentazioa, kostalerroan zeharko desmaila txikiko zona guztietan gertatzen da, hondartzetan gertatzen bezala.

 

Itsaslabarren atzerapena. Kostalerroko higadura.

Wave erosion. Olatuen higalana.

 

 

  

 

3.2- Kostalerroko jito-korronteak (Longshore drift/ Jito-Korronte litorala/ Corriente litoral de deriva):

Korronte hauek kostalerroan zehar, paraleloan, desplazatzen dira.

Bertako haizeen jardueraren ondorioak dira.

 


Korronte hauen higa-lana, garraio eta sedimentazio lana estuki lotuta dago olatuen lanarekin.

 

 

 

3.3- Itsasaldiak:

Kostalerroko morfologia zehazterakoan garrantzi gutxiago dute (olatuek eta korronteek baino). Sakonera txikiko zona baretsuetan itsasaldiek garrantzi handiagoa izaten dute sedimentazio lan handia egiten baitute: albuferak, marismak, hezeguneak ...

 

3.4- Ibaieek ( edo/eta haizeek) egiten duten sedimentu ekarpenak:

Ibaiek eta haizek kontinentetatik ozeanotarako garraio eta sedimentazio lan garrantzitsuak egiten dituzte.

Sedimentu hauek egitura funtzioaz egiteaz gain (Kostalerroa bera eraikiz eta modelatuz, Delta egituretan nagusi) ongarritze funtzioa ere egiten dute (nutriente-ekarpena) ekosisteman ezinbestekoa.

 

 

3.5- Kontinentearen ezaugarri tektonikoak:

Kontinentearen egitura tektonikoaren arabera: higidura isostatikoen eragina ( altxatze edo hondoratze kostalerroak sortzen dira), kostalerro ondoko bolkanketa, kostalerroko failak ...... aldagai hauek kostalerroaren dinamikan parte hartzen dute.

 

 

4.- Kostalerroko morfologia:

4.1 Itsaslabarrak:

Itsaslabar bat itsasoan zuzenean bukatzen den erliebe-gorabehera da. Mendian daudenean, askotan faila edo ibaiek sortuak, labar izena ematen zaie.

Itsaslabarrak higadurarekiko erresistentzia handia duten arrokaz osaturik egon ohi dira, hareharri, 

kareharri edo dolomita kasu, edo basalto eta granitoaren gisako harri igneoz.

Batzuetan faila batek sortzen dute itsaslabarra; horma malkartsu eta bertikal bat behatzen da kasu honetan.

 

Itsasoak labarrak higatzea lortzen du denboraren poderioz, flysch-en kasuan adibidez. Olatuek beheko aldean harkaitza jan ahala, goiko aldea kili-kolo geratzen da, eta halako batean goiko zatia

erori egingo da.

Higadurak abrasio plataforma (rasa mareal) izeneko paisaia sortzen du (adb. Zumaiako Itzurun eta Algorriko hondartzetakoa).

Eeskubiko irudian, Zumaiako Flysch-a eta abrasio plataforma.

 

 

 

4.2- Badiak:

Badia itsas ertzean lurrean barneratuz izaten den sakongune handi samarra edo golko txikia da. Euskal Herriko lurraldeetan, ezagunenak dira Donostian dagoen KontxakoaPasaiakoa edo Donibane Lohizunekoa.

 

4.3-Tonboloak:

Tonboloa uharte bat lur barnera lotu edo bi uharte bateratzen dituen lur eremu estu bat da, sedimentuz osatua.

Adibidez, Donostia hiriko erdigunea , Urgull mendiaren eta San Bartolome gainaren arte gunea, tonbolo baten gainean eraikita dago.

 

4.4- Istmoak:

Istmo bat penintsula bat kontinentera batzen duen lur-eremua da, hau da, bi lurrak baino zabalera txikiagoa duen lur-eremua da eta itsasoz inguratuta dagoena. Adibideak: Panamakoa (Panama), Korintokoa (Grezia) ....

 

4.5-Hareazko barrak:

Hareazko muino luzangak, kostalerroarekiko paraleloak eta murgilduak manten daitezkeenak.

 

4.6- Hondartzak:

Hondartza itsasoa eta lurra elkartzen diren lekua da, normalean aldapa txiki batekin, amildegirik gabe edo hauen azpian, hareazko edo harri txikizko lurzoruarekin. Aurreneko egiturak: badiak, tonboloak, hareazko barrak ( eta geziak) eta istmoak hondartzekin erabat erlazionaturik daude.

 

 

4.7- Delta eta Estuarioak:

Delta ibai batek bere ahoan sortzen den hiruki formako lurraldea da. Lurralde hori, metatzen diren sedimentuek eratzen dute, ibaiaren isuria desagertzen doan heinean. Ibai besoez osatuta dagoitxura adarkatuko hiruki baten antzera, ibaiak eramandako sedimentuak metatu diren uharteak banatzen dituztenak, itsasora iritsi ondoren.

Ibai handienen delten metaketek, honako ezaugarri hau dute: ibaia, kanal aktibo eta ez aktibo multzo bat eratzeko, banatzen eta berriz batzen diren hainbat besotan banatzen da.

 

Deltarik ospetsuena Nilo ibaiarena da (ezkerreko irudian) eta handik dator bokale forma horri ematen zaion izena (alfabeto greziarraren hizkiarena, Δ) .

 

Estuario bat, ibaien itsasoratzearen zatirik zabalena da, kostalerroa gainditu ez duena.

Itsaso irekietan edo ozeanoetan, itsasaldiak zabalagoak eta kulunkatze handiagokoak izaten dira leku hauetan. Estuario erako itsasoratzea, ibai ibilgu beso bakar batez osatuta dago, oso zabal eta sakona den besoa, alboetan, hondartza antzekoak ere izaten dituen arren, non, uren erretiratzeak, ur gaziak jasaten dituzten landareak haztea ahalbidetzen duen. Estuarioetan gazitasuna oso aldakorra izaten da itsasaldien arabera eta honek biziki baldintzatzen du bertan bizi diren espezieen bizimodua (eurihalinoak izaten dira).

 

 

 

4.8- Albuferak (arabieratik itsaso txikia):

Valentzia-tik 11 kilometrora dagoen kostaldeko itsas-antzira gazia da, itsasotik lur edo hare zati batez banatua dagoena. Albufera antzinako badia baten kanpoaldean sedimentuak pilatzean sortu zen. Itsasoan baino tenperatura handiagoa izateagatik, arrain, hegazti eta landaredi espezie desberdinak aurki daitezke. Albuferan itsasoa eta lakuaren arteko ur-emaria kontrolatzeko ateak daude, urtegietan egoten direnen modukoak, eta noizbehinka itsasoko urarekin nahasten da Albuferakoa ere. Honen inguruan izen bereko parke naturala hedatzen da, Parc Natural de l'Albufera de València izenekoa eta 21.120 Ha.ko eremua duena.

 

 

4.9- Marisma-Hezeguneak (padurak):


Urdaibai (padura).

 

Topografia laua duten lurraldeak dira, itsasotik hurbil aurkitzen direnak. Ibaien bukaeran kokatzen dira eta maiz itsas-uholdeak pairatzen dituzte.

Padura kostaldeko eremu gazi eta zingiratsua da, itsasgora denean ur gaziz blaitua eta landare-komunitatea berezien euskarri izan ohi dena. Padura zingira ez bezalakoa, lehendabizikoa landare belarkaraz eta bigarrena zuhaitzez beteta egoten da. Bertan dagoen ura, geza ala gazia izan daiteke, nahiz eta normalean bion arteko nahasketa da, ur gazikara izenekoa.

Bizitzarako inportanteak dira oso, habitat honetan algak, plankton, flora eta fauna asko (batez ere hegaztiak) bizi direlako.

 

 

5- Kostalerro motak:

a) Hondoratze-kostalerroak: Plaka kontinentala hondoratzen delako (isostasia) edo itsas-maila igotzen delako sortzen diren kostalerroak.

 

 

a.1- Ibai.kostalerroak:

Antzinako ibai-ibarrak dira, murgilduak; ibai-ibarrak estuario itxura hartzen du eta irtenguneak penintsulak dira.

 

a.2- Fiordo-kostalerroak: animazioa zabaldu

Glacial isostassy.

 

Glaziar-haranak ziren, orain murgilduak (azter ezazu ezkerreko bideoa).

 

a.3- Pazifiko motakoak:

Tolestura tektonikoak dira, kostalerroarekiko paraleloak. Irla txikia eta luzangak ikus daitezke kostalerro hauen parean; antiklinaleen gaillurrak dira. (Ezkerreko irudian, itsaso Adriatikoa).

 

a.4- Atlantiko motakoak:

Tolestura tektonikoak dira, baina kostalerroarekiko perpendikularrak. Sargune eta irtengune anitz sortzen dira, materialeen gogortasunaren arabera.

a.5- Faila motakoak:

Bloke hondoratua ez da ikusten, murgilduta baitago; itsaslabarra, failaren planoa izaten da.

 

 

 

 

 

b) Altxatze kostalerroakPlaka kontinentala altxatzen delako (isostasia) edo itsas-maila jeisten delako sortzen diren kostalerroak.

 

b.1- Kostalerroko lautadak:

Plataforma altxatuan materialak agerian ikus daitezke (hareak, limoak, oskolak ..). Desmaila arineko kostalerroak dira, ez dira malkartsuak izaten.

 

b.2- Altxatze malkartsuko kostalerroak:

Oso kostalerro malkartsuak dira; kostalerrotik hurbil, sakonera handitara iris daiteke.

 

 

 

 

 

 

 

 

c) Kostalerro neutroakKontinente eta itsas-mailaren arteko mugimendu erlatiborik ez dagoenean sortzen direnak.

 

d) Arrezife koralinoakKoral eta algetatik datozen karearrizko sedimentu eta hondakinez osatuak.

Atolon izeneko arrezife koralinoek, kasu berezi bat osatzen dute. Hauek,  eraikin bolkaniko baten gainean sortuak dira; eraikin bolkanikoek, jarduera fasea pasatu ostean, hondoratzeko joera naturala izaten dute, itsasoaren higalana dela eta.

Sumendiaren eraikina hondoratuz doan neurrian, gaineko koral mulzoaren hazkundeak hondoraketa konpensatzen du, horrela mantentzen da gainazal ozeanikoarekiko oreka dinamikoa. Ur ozeanikoen baldintzak egokiak diren bitartean (tenperatura, garbitasuna, gardetasuna ...) koral multzoaren hazkunde-prozesuak oinarri bolkanikoaren hondoratzea konpensatzen jarraituko du. 

 

 

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.