| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LIZZ73

Page history last edited by Imarru 3 years, 3 months ago

Lurzoru motak. Sailkapena.

 

 

 

1.- Uraren egoerak lurzoruetan:

Lurzoruetan, ura egoera desberdinetan aurki daiteke; ur asimilagarriak garrantzi handia du, zeren eta iraupen luzekoa baita; ez da grabitatez iragazten eta hau da sustraieek hartzen dutena.

 

Tamaina horreko poroak, gehiengoetan, lurzoru frankoen ehundurari dagozkio. Arrazoi honengatik lurzoru horiek emankorrenak izaten dira

Ikus ezazue ezkerreko Taula. 

 


2.- Lurzoru Motak. Sailkapenak:

Sailkapen sistema desberdinak daude; honek zailtasun handiak eragiten ditu sistema desberdinekin sailkatu diren lurzoruak alderatzen direnean.

Thorp, Baldwin eta Kellog-ek (1938,1949) prestaturiko sailkapen sisteman hiru multzo bereizten dira: Lurzoru zonalak, lurzoru intrazonalak eta lurzoru azonalak.

 

2.1- Lurzoru zonalak: Baldintza klimatikoekin erlazionaturik daude. Eragile edafologiko aktiboak ari dira, lurzoru hauetan, bereziki eragile klimatikoak eta behar den denboraren zehar. Lurzoru helduak eta eboluzionatuak dira.

 

 

 

 

2.2- Lurzoru intrazonalak: Kasu honetan, eragile edafologikorik garrantzitsuenak eragile pasiboak dira (ama-harria, desmaila, giza-iharduera ...)

2.3- Lurzoru azonalak: Munduko edozein lekutan sor daitezke eta ez dute zerikusirik zonaldeko baldintza klimatikorekin. Lurzoru gordinak dira, eraldatu gabe; horizonteak oso gutxi garatu dira (denbora gutxi) . Lurzoru hauek, garapenaren hasierako fasetan aurkitzen dira eta eragile edafologikorik garrantzitsuena ama-harria izaten da.

Adibideak: lurzoru izoztuak, basamortuak, sedimentu berrien gainekoak ..

Multzo bakoitzean azpimultzo eta taldeak ere bereizten dira.

 

 

Taula honetan, klima, landaretza eta lurzoru zonalen arteko harremanak ikusten dira:

3.- Zenbait lurzoruren deskribapen morfologiko:


1. Profila:

Profil hau, Almerian dago, Triasiko-ko eskistoen gainean eta zonalde honetan 300 mm-ko (urteka) prezipitazioak izaten dira; landaretza, sasitza xerofiloz osatuta dago. A-horizonteak 25 cm-ko sakonera du eta harria silizikoa bada ere, zerbait basikoa da. Humus-%-a, %2 baino txikiagoa da.

Horizonte honen azpian, trantsizioko geruza bat dago, A/C geruza, ama-harrirantz.

Penintsula Iberiko-ko zonalde elkorren lurzoru tipikoa da harri silizikoen gainekoa. Espainako Baso-Sailkapenen arabera, xeroranker deitzen da; F.A.O. (1989) saikapenaren arabera, leptosol eutriko bat da.

 

Lurzoru hauek, izatez, ez dira basoetan garatzen. Lurzorua babesteko asmoz landaretza berlandatu nahi dugunean, sasitza erabili beharko dugu edo oso zuhaitz xerofiloren bat; dena den estratu zuhaizkariak ez du inoiz garapen handirik lortzen.


2. Profila:

Profil hau, kararrizko hegal batean kokatuta dago, Torrelaguna-n (Madrid).

Zonaldeko prezipitazioa, 550 mm/urte-koa da. Lanadaretza, labiata-sasitzaz osatuta dago (Lavandula, Rosmarinus, Thymus ...) baina ikus daitezke ere, arteren bat (Quercus ilex) eta Intsentsu-sabinen bat (Juniperus thurifera). Malda higatu bat ikusten da irudi honetan, baso-mozketa intentsoagatik eta maiz izan diren suteek eraginda. Hemen zegoen artadia horrela desagertu da.

40 cm-ko A horizontea ikus daiteke, pH>8,0 eta kararri aktibo askorekin; horizonte honen azpian, C horizontea dago, karearri pitzatutarekin eta 80 cm-tik behera, 2C geruza bat, kararrizko margaz osatuta, ikusten da. FAO sailkapenaren arabera, leptosol rendsiko bat da eta sailkapen klasikoaren arabera, rendzina edo rendsina bat da.

Lurzoru hauen leheneratzea litekeena da; lehenengo fase batean eta koniferak landatzearen bitartez lurzorua hobetuko dugu, (pH-aren balioa jetsi behar dugu); bigarren fase batean, quercineoak (Quercus generokoak) sartuko ditugu.


3. Profila:

Argazki honetan ikusten den lurzorua, basoa galdu duten hegal silizikoren tipikoa da. Basoa galtzeaz gain, higadura ere arita da eta gaur egunean, sasitzaz estalirik daude.

Eskisto metamorfikogainetan dago, %40-ko desmaila duen aldapa batean, 1100m-ko altitudean aurkitzen da. Prezipitazioak, 1500 mm/urte-koak dira.

Zegoen pagadia desagertu ondoren, eta higadurari esker, lurzoru eskeletiko eta Ericha-z estalirik ikus daiteke.

Ah-horizontea (0-17 cm-ra) oso azidoa da, gaizki deskonposatu den materia organiko askorekin; A-horizontea, 17-45 cm-ra, eta C-horizontea harri deskonposaturekin.

Lurzorua , regosol distriko bat da, edo aldapetako ranker bat sailkapen klasikoan.


4. Profila:

Peña Cabarga (Santander) zonaldeko profila dugu, irudi honetan, 540 m-ko altitudean, haize gogorreko gailurtarte batean, arrazoi honengatik zuhaitzarik ez dago.Landaretza, mendi-belardikoa da, Ericha batzurekin. Harria, kararria da. Harri honen gainean, 30-40 cm-ko horizonte bakarra ikusten da.

Horizonte bakar honek, (Ah) azpigeruza dauka (10 cm-koa) humus gehiagorekin eta (A) azpigeruza, materia organiko gutxiagorekin.

Baldintza termikoek, prezipitazioak ugariak badira ere, kalitate oneko humus eta azidotasun arineko lurzorua ahalbidetzen dituzte. F.A.O. sailkapenaren arabera, phaeozem kalkarikoada, eta Espaina-ko baso-sailkapenaren arabera, mendi-lurzoru karbonatodun humifero bat da.

Antzeko baldintza fisiografikoetan, baina harri silizikoren gainetan, lurzoru hau ranker pseudoalpinoa da.


5.Profila.

Gredos Mendilerroko pinudi (Pinus silvestris) bateko lurzorua ikus dezakegu eskerraldeko argazkian.

1.320 m-ko altitudean dago , granitoren gainetan eta 1000 mm ko prezipitaziotako klima batenpean.

Hiru horizonte bereizten dira: gaineko geruza, Ah, (0-22 cm), arre iluna, humiferoa eta zerbait azidoa.

Bw horizontea (22-60 cm), arre horia, eta C horizontea, ama-harria eraldatuta.

 

 

Lurzoru honen izendaketa, lurzoru arre azidoa (sailkapen klasikoan) edo kanbisol humikoa (F.A.O.) izango da. Penintsula Iberikoaren klima epel-hotza duten zonaldetan agertzen da, eurijauste ugariak baina uda lehorrak eta harri siliziko ehundura hareatsuarekin.


6. Profila:

Cazorla mendilerroko pinudi bateko (Pino carrasco) lurzorua da hau, 900 m-ko altitudean eta %50-ko desmailarekin, prezipitazioak, 700 mm-koak izaten direlarik.

A horizontea beha daiteke, arre iluna, 0-18 cm-ko sakonerarekin. 18-40 cm-tara bigarren geruza bat agertzen da, Bw horizontea, zerbait argiagoa, sustrai askorekin. Hemendik beherra kolorea argituz doa eta sustraika desgartzen dira, C horizontera (karearri apurtuta) eta karearrizko estratuetara iritsi arte.

Ama-harriaren karbonatoek, desmaila handiak eta zeharkiko migrazioek, gaineko horizontean karearri aktiboaren presentzia eta pH=8,0 eragiten dituzte.

Lurzoru hau, rendzina garatu bat da, edo kanbisol kalkarikoa (F.A:O.) . Oso lurzoru arrunta da, Espaina-ko basoetan (karearri gaineko basoetan) zonalde ez hezeegietan. Gaineko horizontean karbonatoak desagertzen direnean, zonalde hezeagotan, lurzoru arrekaltzimorfiko bihurtzen dira.


7. Profila:

Profil hau Bizkaian dago, Sopuerta-n, 130 m-ko altitudean, %22-ko desmailarekin eta urteko prezipitazioak 1.100 mm koak dira. Harria, harbel buztintsua da, gutxi kontsolidatuta.

Laborantzako zonaldea zen, baina duela 10 urte, Pinusinsignis espeziea ezarri zuten. Harri gainean, hiru horizonte bereizten dira: A horizontea, oso mehea, 0-8 cm-koa, arre-grisa, eta oso azidoa (pH= 5-6) .

Gero, geruza arre argi bat ikusten da, E horizontea, 20 cm-ko zabalera daukana, eta honenpean hirugarren geruza, Bt horizontea, arre iluna, buztin-% handiagorekin.

 

Luvisol hapliko (F.A.O.) edo lurzoru argilubiko bat da, penintsula Iberiko-ko zonalde atlantikoetan edo mediterranoetan agertzen dena, desmaila txikiarekin eta klima epela-hotza, non buztin-kopuru handia izateagatik edo/eta materia organiko gabeziagatik, buztinak, sakonera handietara sartu baitira.

Burdin hidratoak ez dira erraz mugitzen (pH azidoagoa behar da, eta katioi asko daude).


8. Profila.

Cantabria-ko Valderredible udaletxearen zonaldeko lurzorua ikusten da argazki honetan. 875 m-ko altitudean, %18 ko desmailarekin eta urteko prezipitazioak 800 mmkoak dira.

Landaretza, sastraka motakoa da.

Lurzoru ferriargilubikoa da edo sailkapen klasikoaren arabera, alisol hapliko bat.

Harria, kasu honetan, harearri koartzoduna da. Azidotasuna nahiko handia da (katioiak galdu baitira) eta ondorioz, burdin hidratoak emigratu dira.


9. Profila:

Girona-ko Santa Coloma de Farnés herriaren ondoan dagoen lurzorua dugu argazki honetan. Granitoaren gainean, gainazal ondulatu batean, urteko prezipitazioak 800 mmkoak izaten direlarik.

Hiru horizonte bereizten dira. A horizontea, arre argia, 0-17 cm-ra bitartekoa eta hareatsua. Bts horizontea, 17-55 cm-ra bitartekoa gorrixka eta buztintsua.

Hemendik behera, gutxinaka, beste geruza batera pasako gara Btsg/C geruza, non jaspe-koloreko zona bat ikuste baita; kolore horrek urtaroren batetan urez asetzen dela adierazten du.

Lurzorua, luvisol gleiko bat da (F.A.O.) edo lurzoru gorri fersialitiko hidromorfiko bat (Espainako baso-sailkapenaren arabera, sailkapen klasikoa).

Lurzoru mediterraneo siliziko arrunta da (edo karrarrizko zona dekarbonatuetan). Zonalde lauetan, edo oso desmaila txikiko eremuetan sortzen dira; landaretza tipikoa, artedia izaten da.

 

 

 

 

10. Profila:

Profil hau, sailkapen klasikoan nahiz F.A.O. sailkapenean, podzol bat da.

Bost horizonte ikus daitezke: A horizontea, 0-15 cm-koa, gris iluna, E horizontea, 15-35 cm bitartekoa gris-errautsa, Bh horizontea 35-50 cm bitartekoa, beltza, laugarren geruza ,gorrixka 50- 80 cm bitartekoa eta ama-harria eraldatuta, kasu honetan harearri koartziferoak edo koartzo-hareak.

 

Ez dugu ahaztu behar, podzolizazioa-k azido organikoak (Fe eta Al hidratorekin loturik daudenak) lixibiatzen dituela eta sakonera handiagotan, gero, polimerizatu egiten dira, Bh horizontea sortzen delarik. Podzolizazioa, zonalde hotzetan burutzen den prozesu bat da: Finlandia, Suecia, Rusia … Penintsula Iberikoan, oso klima euritsua , harri pobrea , lurzoru iragazkorra eta landaretza azidifikakorra behar ditugu.

 

Baldintzak, beraz, oso zehatzak direnez gero, zonalde berezi batzutan agertzen den lurzorua da: Cantabrian, eukaliptoz landatutako zonalde batean ( brezal azidofilo zahar baten gainean) adibidez. Urbasa-n ere, pagadiaren zenbait zonetan, karearri hareatsuetan, Leon-en Lillo-ko pinudian ….

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.