| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LIZZ72

Page history last edited by Imarru 1 year, 6 months ago

Lurzoruak. Edafologia hastapenak.

 Inpaktuak lurzoruetan.

 

 

1.-Definizioa:

Gainazal kontinentalaren gehiengoa estaltzen duen eta jatorri naturala duen geruza mehea da Lurzorua.

Bere lodiera, zentimetro gutxi batzuetatik bi metro baino gehiagotara joan daiteke. Lurzorua, Atmosfera-Geosfera-Hidrosfera-Biosfera sistemen arteko elkarekintzetatik sortzen da.

Prozesu Biologiko eta Prozesu Geologikoen topagunea da.

Lurzoruan, ziklo biogeokimikoak ixten eta osatzen dira, hemen ere, ekoizleek beharrezko elikagaiak aurkitzen dituzte …; lurzoruetan, gorpuak deskonposatzen dira.

 

 

2.- Lurzoruaren eraketa eta sorrera.

2.1- Lurzoruaren sorrera-prozesuaren lehenengo urratsa, METEORIZAZIOA da, ama-harriaren desintegrazioa (“in situ”). Meteorizazioa biologiko, kimiko edo fisikoa izan daiteke.

Meteorizazio prozesuetan, jatorriko harriaren gainazala, apurtzen da gero eta bikor edo partikula txikiagotan, are-ale, limo edo bustin-ale bihurtu arte. Bikorren tamaina zenbat eta txikiagoa izan, are eta gai mineralaren azalera handiago kontaktuan urarekin edo lurzoruen hutsuneetan dagon airearekin. Horrela, bizidunekiko elkartukeak errazten dira, tenperatura eta osaera kimikoa garrantziko aldagaiak ere izaten direlarik.

 

Meteorizazio motak:

 

2.2- Lurzoruaren eraketa:

Meteorizazioak lurzoruaren funts gaia sortzen du: erregolitoa, hau izaten da lurzoru baten abiapuntu materiala.
Lurralde bateko zati meteorizatuta bertan geratzen denean, handik sortzen diren lurzoruak lurzoru autoktonoak deitzen dira.
Lurralde bateko zati meteorizatuta, higatua eta garraiatua izaten denean, beste zonalde batean sortuko den lurzoruari lurzoru aloktonoa deitzen zaio.


Lorzoru baten sorrera eta eraketa baldintzatzen dituzten eragileak hauek dira:
a)- Erregolitoa edo jatorriko materiala, Litologia (ama-harriaren arabera): osagai mineraleen ezaugarri fisiko eta kimikoren arabera, lurzoruan izango diren partíkula mota eta kopurua ondorioztatuko da.
b)- Klima: tenperaturaren arabera lurzoruan burutzen diren erreakzio kimikoren abiadura baldintzatzen da; era berean, ura eta izotz-kopurua lurzoruan eta bertan bizi diren bizidun guztietan.
c)- Bizidunak: Airea eta hezetasuna daudenean, lurzoruetan bizidun asko bizi ohi dira, gehiengoa tamaina txikikoak (mikroskopikoak). Dena den, eraginik handiena landaretzak eragiten du, zeinak materia organiko-ko oso kopuru handiak ekoizten baitu; materia organiko honek lurzorua estal dezake erabat, baso hostoerorkorretan gertatzen den bezala.
d)-Topografia, Geomorfologia: Barneko prozesu geodinamikorekin lotuta dago. Haranetan, sedimentu pilaketa errazten da eta ondorioz lurzoru sakonak eratuko dira; gailurretan, eta erliebearen zona altzatuenetan, higadura dela eta , oso lurzoru meheak sortzen dira. Topografiak eraginda, katena edafikoak sortzen dira: materia-jatorri bera duten lorzoruak dira, baina topografiaren arabera garapen desberdina izan dute eta horizonteetan oso desberdintasun handiak ikus daitezke. (Kontutan hartzekoa: altitudea, norabidea, desmaila …)
e)- Denbora: Eratze prozesuak denbora behar du. Lurzoruak, gazteak, helduak edo zaharrak izan daitezke. Lurzoru gazteetan, horizonteak oraindik ez dira garatzen; meteorizazioa da prozesu nagusia, bizidunentzat elika-iturri garrantzitsua izaten delarik.

Lorzoru helduetan, profila ongi zehaztuta dago; hala ta guztiz ere, lurzoru helduek geldo baina meteorizatzen eta eraldatzen jarraitzen dute. Lurzoru zaharretan, meteorizaziorik ez dago ( ez baitago gai meteorizagarririk) beraz, ez dira gatz mineralarik askatzen ; hau dela eta, lurzoru hauen emankortasuna oso txikia da eta horizonteen garapena etentzen da.

* Hiztegia: Lurzoru baten profila, lurzoru horren zutikako ebakidurari esaten zaio. Ebakidura honen zehar agertzen diren geruza horizontal desberdinak horizonteak dira.

 

 

3.- Lurzoruaren osagaiak:

3.1- Osagaien Taula:


 

3.2- Humus-a. Humifikazioa:

 Landare eta animali jatorriko hondakinak dira lurzoruetan, gai humikoaren iturririk garrantzitsuena. Lurzoruetan, hondar organikoek zenbait eraldatze-prozesu burutzen dute: oxidazio partzialahidrolisiakerredox erreakzioak ... prozesu multzo honi humifikazioa deitzen zaio.

Aldaketa batzuk, ehun biologikoen entzimek eraginda burutzen dira, eta kolore iluneko sustantziak sortzen dira. Dena den, humifikazioaren arduradun eta eragilerik garrantzitsuenak, lurzoruetan bizi diren mikroorganismo eta animaliak dira.

Humifikazio prozesua eta Humus-aren osaera eta Humus motak fitxategi honetan:

 

Azido humiko baten molekula

 

4.- Lurzoru baten horizonteak:

Lurzoru baten profila, lurzoru horren zutikako ebakidurari esaten zaio. Ebakidura honen zehar geruza horizontal desberdin batzuk ager daitezke: horizonteak.

Lurzoru ideal batean bost horizonte agertzen dira:

 

 

1) O Horizontea: gainazalekoa, askotan landare jatorriko hondarrez estalia ( basoetan).

H horizontea, Deskonposatu gabeko materia organiko askorekin (>%20-30) eta urez aseturik daude iraunkorki. Turbak. A horizontearen ordez.

 

2) A Horizontea: elubiazio-horizontea, zeren eta hemengo materia, geruza sakonagoetarantz galtzen baita (euri urak eta grabitateak eraginda). Horizonte honetan ere, humus materiaren presentzia nabaria da (handiena); humus kopuruaren arabera azpigeruza batuzk bereizten dira:

A1 Horizontea, kolore ilunekoa, humus kontzentraziorik handiena da.

A2 Horizontea, hemen gehienezko elubiazioko zona dugu, arrazoi honengatik kolore argiagoko horizonteak izaten dira.

 

3) B Horizontea: ilubiazio-horizontea , hau da metatze horizontea da, hemen A Horizontetik datozen materialak pilatzen dira (buztinak, burdin eta aluminio oxidoak eta materia organikoa, eta zonalde karstikoetan kaltzio karbonatoak). Askotan kolore gorria edo nabarra izaten du. Egitura, multzo angeluarretan edo prismetan antolatuta dago. Azpigeruza hauek bereizten dira:

B1 Horizontea, iragapeneko zona da, A-tik B-rakoa.

B2 Horizontea, gehienezko ilubiazioko zona da, hemen partikula txikiak (buztinak), burdina eta aluminiozko konposatuak, humus eta beste batuzk meta daitezke.

 

4) E Horizontea, edo elubiazio-horizontea ,horizonte garbitua, A-tik pean eta B gainean agertzen da. Hareatsuak izaten dira, elikagai, materia organiko gutxirekin,, kolore argiekin gehiengoetan; egitura izanez gero, xaflakorra izten da. Hemengo sustantzia guztiak, urak behera eraman ditu, B horizonterantz.

 

5) C Horizontea, oinalde mineral meteorizatua da, elkarekintza kimikorik gabekoa ( ez dago edafizatua). Ama-harriaren ezaugarrikoa izaten da. Horizonte hau gutxi eraldatuta dago.

D Horizontea (edo R horizontea): Ama-harriari esaten zaio, eraldatu gabeko bertako harriari (egitan Litosferaren elementua den elementu bat da).

 

Lurzoruaren eboluzioa (denboran zeharkoa):


 

5.- Lurzoruaren ehundura:

Ehundura: Lurzoru batek duen partikula mineral desberdinen proportzioa da; partikula edo zatikiak, haien diametroaren arabera sailkatzen dira lau atal nagusitan: Legarrak, Hareak, limoak eta buztinak (Ikusi Granulometria-Taula).

 

Eunduraren arabera, lurzoruak limotsuak, buztintsuak edo hareatsuak izan daitezke.

Hiru osagai hauen proportzioa orekatua denean, lurzoru frankoak sortu direla esaten da.

Lurzoru frankoak ere sailka daitezke irudi honetan ikusten den bezala:

 

Ehunduraren araberako lurzoru sailkapenerako, ehundura-hirukia erabiltzen da (ondoko irudian). Lurzoru-lagin bat (demagun 100 gramokoa, deshidratatu ondoren) hartzen dugunean, baheketa mekanikoz abiapuntuko 100 gramoak "bereiztu" behar dugu limo-tan, harea-tan eta buztinita-tan eta azpiatal bakoitzaren %-a taxutuko dugu.

Ehuneko horiekin, ehundura-hirukian, alde bakoitzean dagokion ehunekoa markatuko dugu.

 

Ezkerreko irudiaren adibidean, %33 limo, %33 harea eta %33 buztinita-ko analisi granulometrikoa isladatzen ari gara. Jarraian, puntu horietatik pasaraziko dugu lerro bana eta hiru lerroak elkartzen direneko puntuak adierazten du lurzoru mota: lurzoru franko buztintsua kasu honetan (ikusi beheko hirukian).

 

  

Lurzoruaren ehundurak duen garrantzia, nekazaritzan:

  1. Lurzoru buztintsuek, ura mantentzen dute (iragazi gabe) epe luze batez, baina iragaztezinak direnez eta gaizki aireztatuta, ez dira oso emankorrak (elikagai nahiko ba dute ere). Buztintsuegia denean, lurzoruak ezin du airerik hartu eta oxigeno gabezia kaltegarria izan daiteke. Laboreak astunak izaten dira buztinek eragiten duten plastikotasunarengatik.
  2. Lurzoru hareatsuetan, airea oso ongi zirkulatzen da eta iragazkortasun handikoak dira (poru handiak) ; hau dela eta ura berehala hondoratzen da grabitatez eta elikagaiak eramaten ditu disoluziotan geruza sakonagoetara; beraz lurzoru pobreak dira.
  3. Limo-ehundurako lurzoruak: Nahiko trinkoak dira, iragazkortasun eta aire gutxikoak. Elikagaien aldetik, nahiko izaten dute.
  4. Lurzorurik onenak, lurzoru frankoak edo franko-limotsuak izaten dira: elikagaiak eta ura mantentzen dituzte oxigenazio arazorik sortu gabe.
  5. Materia organikoa ere garrantzitsua da eta zonalde arido (lehorrak) eta azpiaridoetan oso eskasia izaten da.

Materia organikoak egitura porotsua eragiten du lurzoruetan (esponja itxurakoa), ura mantentzen du eta oxigenazioa errazten du.

 

 

6.- Lurzoruaren egitura:

Lurzoruaren partikuleen agregazio egoeraren arabera, nola elkartzen diren arabera, beste gainegitura konplexuagoak era ditzakete.

 

Horrela eta egituraren arabera, lurzoruak sailka daitezke ondoko mota hauetan:

 

1.- Egiturarik gabekoak.

Lurzoru apedialak.

 

2.- Egitura zehatza eta egonkorra:

Lurzoru pedialak:

2.1- Egitura bikortsua: partikulak, agregatu edo bikor esferikoetan elkarturik daude.

2.2.- Egitura xaflakaria: kasu honetan partikulak xafla edo lamina zapaletan antolatzen dira.

2.3.- Egitura poliedrikoa (prismatikoa): partikula-agregatuak, kasu honetan, egitura poliedrikoetan antolaturik daude, batzutan zutabe itxurakoak.

 

 

 

 

 

 

7.- Lurzoruetan izaten diren inpaktuak:

7.1.-Deforestazioa:

Baso-eremuen murrizketa eta desagerpena da. Nekazaritzaren hasieran, baso-eremuen azalera 62·106 Km2 koa zen; gaur egun, azalera horren herena galdu da (20·106 Km2). Hamarkada honetan soilik, galdu dena 17·104 Km2 koa izan da.

 

Zeintzuk dira deforestazioaren eragileak?: garrantzitsuena, gainustiapena izan da, goi-kalitateko zura lortzeko (teka, kaoba ..) , energi-iturria bezala ustiatu direlako, papergintzan, kautxoa … eta abarretan. Kontutan hartu behar dugu, baso batean zur horien masa %5-koa izaten dela, batazbeste, eta hori ustiatzeko landare-geruzaren %30-%60-ra bitarteko azalera hondatzen dela (beste zuahitzak, estratu sasikaria, zuhaizkak ..) enborrak ebakitzean, garraio-lanetan ….

 

Askotan ere, basoak desagertu dira belardi eta larredi bihurtu dituztelako; hau oso larria da Asian eta Hego Amerikan (Brasil-en, Colombia-n ..); zona hauetan berezko ekosistema (ohiana) desagertarazten dute eta laborantzako eremu bihurtzen dute, zoritxarrez, lurzorua oso pobrea denez gero, soro edo laborantza hauek berehala (2-3 urtetan) agortzen dira eta beste ohian-eremu batera jo behar dute.

 

Ondorioak: Basoa desagertzen denean, lurzoruko higadura areagotzen da, hezetasuna eta eskorrentiako uren isuria aldatzen da. Albedoa handiagoa izango da; aldaketa meteorologiko eta epe luzetan aldaketa klimatikoak gerta daitezke. CO2 atmosferiko gutxiago xurgatuko da, beraz negutegi eragina areagotuko da …. Honetaz gain inpaktu estetikoa eta inpaktu etikoak izaten dira, biodibertsitatea murrizten delako (zonalde horietan bizi diren giza-taldeen bizimoduak eta etorkizuna konprometituta bait daude) eta ekosistemak sinplifikatuko direlako.

 

7.2- Baso-suteak:

Suteak, baso eta nekazal-zonetan, betidanik izan dira; suaren presentzia hain arrunta izan da, ezen landare-espezie askok suaren lana, estrategia bezala, aprobetxatu baitute.

Estrategia hau “pirofitismoa” deitzen da, eta klima lehorreko (edo urtaro lehorra duten klima hezeetan) basoeta burutzen da: klima mediterraneoa adibidez. Pinudietan, pirofitismoa nabarmena da: baso lehorreko pinueek eguzki-argi zuzena behar dute (espezie heliofiloak dira) arrazoi honengatik zonalde “irekiak” kolonizatzeko onak izaten dira.

Hau dela eta, pinu helduenpetan, berauen itzaletan, beste espezie batzuk hazi daitezke (artea …) baina pinu berrieek ezin dute kozkortu. Gauzak horrela, arteek gutxinaka pinuak ordezkatuko dituzte eta pinudia artadi bihurtuko da (arte berriak ongi kozkortzen dira besteen itzaletan), eta bi espezie ahuen arteko lehia bakarra ura eta elikagaiengatikoa izaten da.

 


 

Bihurketa edo eboluzio hau garatu baino lehen suteren bat gertatzen bada, basoan hutsuneak “irekitzen dira” berriro eta pinu berrieek abantaila hartuko dute (artearekiko) eta pinu heldu bihurtzeko aukera izango dute.

Espezie pirofitoentzat, sute mugatuak komenigarriak izaten dira, erre den eremua berkolonizatzeko estrategia ona baitute. Hazkunde azkarreko espezieak dira, berauen haziak oso ongi moldatzen dira lurzoru kiskalduetan. Espezie hauek oso erraz erretzen dira.

 

Beste espezie batzuk, artea bezalakoak, sute baten aurrean desbantailan daude eta babesten saiatzen dira: enborretan gai isolatzaile bat izaten dute eta sua itzaltzen den bezain pronto, bersortzeko ahalmen handia dute. Aldizkako suteei esker, kasu honetan, ez gara inoiz pasako pinuditik artadira eta ez da klimax egoera lortuko. Era berean, belardi lehorretan noizbehinkako suteek elkarren arteko ordezkapena eta elikagaien berziklaia ahalbidetzen dituzte. Barbechoa, nekazaritzan erabiltzen den estrategia, elikagaiak lurzoruetara itzuliarazteko.

Betidanik suteak gertakizun naturalak izan dira ekosistema naturaleetan; orduan, zein da edo non dago arazoa?

Gaur egunean,sistema natural eta agrobiosistemetan sute asko izaten dira eta gehiengoa nahitako suteak dira.

 

Baso-suteak. Mapak.Estatistikak

 

Zergatik landare-geruzari su ematen diote? (nahitako suteak).

a) Azpibasoetan, landaretza murrizteko ( sasitza eta zuhaitzak “garbitzen” dira) eta horrela ustiatze-makinaria errazago sartzeko.

b) Basoa erabat desagertarazteko eta laborantza-esparru bihurtu nahi dutelako.

c) Nekazal-zonaldetako biztanleria hirietara desplazatu direlako, XX. mendean zehar gertatu den bezala; nakazal-zona horiek atenziorik gabe gertazen direlako (aberezaintza ere bazterturik geratu da, herrietan egiten zen egur-bilketa ez da gaur egunean egiten ….. basoetan hondakin erregaiak pilatzen dira eta sute-arriskua handiagoa da).

d) Zuhurgabekeriak: gaizki itzaldu diren su txikiak, lasto-erreketak, hondar solidoko kutsadura (beirak .. , lente bezala ari direnean) . Mendi-bide eta pista asko ireki dira; honek, baso-zonaldeetan automobilaren erabilera erraztu du; gero eta jende gehiago mendietara joaten da, askotan kontzietizatu gabe.

e) Oihaneztapen-akatsak; batzutan, hazkunde azkarreko espezie bakar bat ezartzen da, hau egin beharrean, basoaren aniztasuna (espezie desberdin batzurez, hazkunde abiadura eta estrategia desberdinekin ..) lortu beharko genuen (horrela, basoa erabat erretzea zailagoa da).

f) “Stress hidrikoa” ur-gainustiapenak eta eskorrentiako uren aldaketek eraginda.

g) Etekin ekonomikoa, helburu bihurtuta.

 

 

7.3.- Lurzoruen Higadura eta degradazioa:

Lurzoru emankorraren galeraren eragileak (eragina, %-tan) :

 

 

a) Degradazioa:

Lurzoruaren kalitatearen murrizketa da, gehiengoetan kutsatu edo/eta gatz lur (salinizazioa) bihurtu delako; gatz-kopuru handiak, lurzoruetan, presio osmotikoa handitzen du eta landareak deshidratatu egiten dira.

b) Higadura: (ezkerreko irudian) landare-geruza galtzen denean, errazago higatzen da eta euri-urak gordetzeko gaitasuna galtzen da; ur hauek, gainazaletik irristatzen dira (higa-lana handituz) edo/eta lurrintzen dira.

 

Eragileak:

Nekazaritza, batez ere, lehorreko (eremu aridoetan) nekazaritza, uzta ondoren, soroak biluzirik geratzen dira eta higadura errazten da.

Aberezaintza, belardi eta larredi hezeetan burutzen dena; kasu askotan, gainartzangoa erabiltzen da eremu horietan, sar daitezkeen baino abere gehiago izaten direlarik; landare-gainazalaren jarraipena desegiten da, animalieen zapalketagatik eta kontsumitzen duten biomasa berreskurapen-tasa baino handiagoa delako.

 

Lurzoruaren ehundura alda daiteke, batik bat ur-kapilarrak behar duen porositateari dagokionean; ondorioz, eskorrentiako urak areagotzen dira eta lurzoruko hezetasuna murriztu: lurzoru emankorrak basamortu bihurtzen dira.

 

Mundu mailan, arazo larria da hau, azalera kontinentalaren %30 edo gehiago, higadura-prozesupean dago gaur egunean; urtero 6·106 Ha behin betirako galtzen dira eta 20·106 Ha gehiago degradatzen dira, eta Gizadiaren gose-arazoa areagotzen da.

 

World Atlas of Desertification; UNEP, 1992 mapetan (Global Assessment of Soil Degradation Database), argi ikusten da lurzoruen degradazioa dela inpaktu antropikorik garrantzitsuena, eremu lehorretan gehienbat (dryland degradation); GLASOD-en arabera eremu lehorretako lurzoruen degradazioaren eragileen artean:

%48 a higadura hidrikoarengatik suertatzen da.

%39-a higadura eolikoa.

%10-a degradazio kimikoa eta

%4-a degradazio fisikoarengatik.

 

Orokorrean, prozesu hau guztieek, lurzoruen emankortasuna murrizten dute, lodiera ere (lurzoru geruza) murrizten da, materia organikoa eta elikagaiak galtzen dira eta ura mantentzeko gaitasuna ere galtzen da.

 

 

 

 

 

 

 

 

Berreskuratze-neurriak:

Beheko  irudian inpaktuen ondorioak zuzentzeko neurririk garrantzitsuenak ikus daitezke:

Berforestazioa, malga guztietan.

  1. Larredi iraunkorrak
  2. Desmaila handiko zonetan, labore soroak baztertu eta larredi edo zuhaitzak jarri.
  3. Sute-etenguneak egin.
  4. Sestra-kurbeei jarraituz laboreak egin.
  5. Carcavak kontrolatu, dike eraikuntzaren bidez.

 

 

  

Desertifikazio-arrisku handieneko lurraldeak, prezipitazioen arabera:

 

Global soils regions map

Global desertification vulnerability map

Risk of human-induced desertification map (Gizakiak eragindako desertizazioaren mapa)

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.