| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LIZZ63

Page history last edited by Imarru 3 years, 4 months ago

Atmosfera, Hidrosfera eta Biosferaren baliabideak.

 

 

 

1.- Biosferaren baliabideak:

 1.1-Baliabide energetikoak, BIOMASA- iturriak:

 

Landare nahiz animali jatorria duen Materia Organiko-ko multzo berriztagarria da, definizio honen barne, eraldaketa natural eta artifitzialetan sortzen dena (Materia Organikoa) ere sartzen da.

 

Biomasa (bideoa) 

Biomasa-zentral elektrikoa

Zangotza-ko Biomasa-planta

 

Materia organiko-ko iturri desberdinak erabiltzen dira, energia ekoizteko (iturri primario bezala):

  • 1.Nekazaritza eta baso-hondakinak.
  • 2.Hondakin biodegradagarriak. Baso- eta Nekazaritza- industrien hondakinak.
  • 3.Hiri-hondakin solidoak.
  • 4. Laborantza energetikoak.
  •  

 

 

Nekazaritza eta baso-hondakinak :

Hiru ataletan ekoizten dira: a) Nekazaritza-atala, b) baso-atala eta c) bien eraldaketa-prozesuetan.

a) Nekazaritza-kondakinak, inauste-lanetan ekoizten dira (olibondoen inaustea, fruitondoena, mahastiena....) eta zitu-laborantzetan, ekilore eta beste batzuk ( lastoak, kainaberak ...).

b) Baso-hondakinak, baso-inaustetik eta basogintzak egiten diren mantenu eta garbiketa-lanetan ekoizten dira.

Nekazaritza eta Baso-eraldaketako prozesuetan, hondakin asko ere sortzen dira , ebakinak, ezpalak, zerrakinak, zitu-aleen eta hazien azalak, oliba-hezurrak ....

Erabilerak:

Errekuntza zuzena burutzeko errekinak dira; beste batzutan,hondakina gasifikatu egiten dira eta gero erre. Hirugarren erabilera-mota, hondakin hauen hartzidura anaerobioa da (alkoholikoa eta metanikoa), prozesu honetan sortzen diren gasak gero erretzen dira. Horrela lortzen den beroa, iturri sekundario bezala, honetan erabil daiteke :

  1. Lurrin-ekoizpenerako.
  2. Ur beroa ekoizteko.
  3. Olio-termikoa berotzeko.
  4. Lehortegietan.
  5. Labeetan.
  6. Energia elektrikoa ekoizteko.
  7. Etxeko erabilpenetan.
  8. Biokarburanteak. Bio-diesel ekoizteko.

Abantailak:

Hondakinak, kasu guztietan ekoiztu behar direnez gero, haien erabilera-k ez du gastu handiagorik suposatzen, aprobetxamendu bat besterik ez da. Beste iturriek baino inpaktu txikiagoak eragiten dituzte. Hondakin solidoak (errautsak) inerteak dira eta kopuru txikiagotan ekoizten dira; gasak, CO2 eta ur lurrina izten dira, gehienetan.

Arazoak:

Errendimendu energetiko txikia dute.

Hondakin organikoen sorrera, ez da jarraia, urtarokoa da eta barreiatuta.

Hondakin hauek, freskotan, bolumen handia dute, garraioa garestitzen delarik.

Hondakin biodegradagarriak:

Garrantzitsuenak, hartzidura metanoegileak dira; prozesu hauetan CH4 ekoizten da. Horrela erabil daitezkeen hondakinak, hauek izaten dira:

  1. Abere-hondakinak, “animali-bizikoak” (zimaurrak, “oheak”, ….)
  2. Abere-hondakinak, “animali-hildakoak” (errainak, larruazalak ….)
  3. Arauztegien lohiak.
  4. Industri organikoetan sortzen diren hondakinak (papergintzakoak, zukregintzakoak, alkoholeretan …).

Digestio anaerobioaren produkturik garrantzitsuena, biogasa da ( metano eta karbono dioxidoaren nahastura).

 

Erabilera: Biogas hau, energia elektriko eta termikoa ekoizteko erabiltzen da, askotan ur-arauztegietan.

Abantailak: Digestio anaerobioa, hondakin organikoak deskonposatzeko prozesu bat denez, ingurumena babesteko garrantzi handiagoa du prozesu horrek, energia ekoizteko baino. Beraz, eta arrazoi honengatik ingurumenean duen eragina, positiboa izaten da, honi esker, gai kutsakor asko, kaltegarriak ez diren beste gai bihurtzen dira, energia termiko edo elektrikoa ekoizteko erabilgarriak direnak.

Arazoak: Oraingoz, biogasa ez dago motoreetan erabiltzerik, metanoarekin batera ekoizten diren beste sustantzia batzurengatik. Erabiltzen den teknologia gaurkotu gabe dago, duela hirurogei urte sortu zena, eta arauztegietako lohiak egonkortzeko asmatu zutena. Hau dela eta, errendimendu energetikoa, gaur egun oso txikia da. Errendimendu energetikoa hobetzeko asmoz, puntako teknologia berriak proba-fasean ari dira, zenbait pilotu-zentrutan.

Hiri-hondakin solidoak (HHS):

Etxeko zaborrak, bulego, denda eta hiri guztietan ekoizten diren “zaborrak” dira. Orokorrean, Giza-iharduereek ekoizten dituzten hondakinak dira , HHS-ak.

Gehiengoetan, hondakin hauek zabortegietan bukatzen dira, daukaten bolumen handia arazo bat izaten delarik. Bolumen handiak sortzen duen arazoa murriztu nahian, gaur egun erregai den partea, erre egiten da, energia aprobetxatuz.

Erabilerak:

1.- Errausketa egitean askatzen den energia, energia elektrikoa (sekundarioa) ekoizteko erabiltzen da.

2.- Lurrin-ekoizpena, industrietan.

3.- Berokuntzan, beroketa-sistemaren sarea berotzeko.

4.- Etxeko ur-beroa sortzeko.

 

Abantailak:

Botatzeko eta baliorik gabeko ziren hondakinetatik, energia probetxugarria ateratzean datza, abantaila.

Arazoak:

Garraio-lanak eta erraustea, garestia da; hau konpon daiteke, herrialde bateko herrien (mankomunitatetan antolatuta) elkarlaguntza eta koordinazioarekin (erraustegi bakarra, herri horientzat, garraio-sistema bera …)

Erraustegietan sortzen diren errauskinak eta gasak kontrolatu behar dira, beste inpakturen bat sor ez dadin.

Laborantza energetikoak:

Laborantza hauen helburu bakarra, bioerregaiak ekoiztea da ( ez dute elika-funtziorik izaten …). Kolza, soia, eguzki-lorea …. koipeak ekoizteko erabiltzen dira, eta koipe hoeritatik, biodiesel egiten dute.

Patata, arto-kanabera, azukre- kanabera -ren hartziduretatik etanol lortzen da, automobiletan erabiltzeko, hutsa edo gasolinarekin nahastuta (gasohol-a).

Erabilerak:

Automobiletan eta energia elektrikoa ekoizteko.

Abantailak:

Energia-iturri berriztagarria da.

Laborantza hauek, lurzorua babesten dute, higadurari aurre egiten diote.

Ez dugu teknologia puntarik behar.

CO2 atmosferikoa murrizten dute.

Arazoak:

Automobiletan, motoreak egokitu behar ditugu.

Etanola oso korrosiboa da eta errekuntzaren ondorio bezala, formaldehido eta NOx sortzen dira.

Laborantza mota honetan erabiltzen den lurzorua ez dago erabiltzerik beste laborantza motetarako.

Oso azalera handiko zonaldeak behar dira.

Ekoizpena oso aldakorra eta urtarokoa da

Uzta, bolumen handikoa izaten denez, manipulazio zaila eta gareztikoa da.

Errendimendu txikiko energia-iturria da; diru-laguntza eta beste laguntzak (zergak murriztu ….) publikoak behar dira.

 

 

2.- Hidrosferaren baliabideak:

2.1- Hidrosferaren baliabide energetikoak:

Itsasoaren energia:
Itsasaldien energia (Tidal energy)


Kostalerroko olatuen energia.

 

Flotagailuak, Boyas , Buoys

 

Itsasoen energiaz baliatzeko bi prozedura nagusi proposatu dira: mareak edo itsasaldien energia eta olatuen energia:

.

a) Mareak (Itsasaldien energia, Tidal energy): Mareak energi iturri moduan erabiltzea proposatzen duen sistemak, itsas gora eta itsas beheraren artean dagoen ur-mailaren diferentzia aprobetxatzen du. Horretarako, estuario edo bokale egoki bat dike batez ixten da eta dike horretan turbinak jartzen dira. Itsas goran, dikearen atzean ura metatzen da eta gero, itsas beheran turbinetan zehar askatu egiten da.

 

Horrelako prozesuak bi arazo nagusi ditu. Alde batetik, estuario edo bokale bat dikez itxi behar izateak kalte paisajistiko handiak sortzen ditu, maiz paraje horiek bereziki ederrak direlako..

 

Bestetik, mareen energia aldizkakoa da, iraunkortasunik ez du alegia, eta gainera, itsas gora eta beheraren artean ur-mailaren diferentzia handia dagoenean bakarrik da erabilgarria.

Hala eta guztiz ere, nahikoa esperientzia luzea dago alor honetan. Izan ere, Frantziako Normandian 1967az gero La Rance-ko zentral mareomotriza lanean ari da. Zentral honek 240 MW ekoizten duten 24 turbina dauzka. Munduko beste zenbait tokitan, Kanadan eta Britainia Haundian besteak beste, proiektu esperimentalak martxan ari dira. Adibidez, Kanadako Fundy badian diseinu berriko eta etekin handiko turbinak frogatzen ari dira.

 

Itsasoaren energía (bideoa).

 

b) Olatuen energia: Olatuek uhin-higidura dutela gauza jakina da. Haizeen indarrak sortzen ditu eta olatuen partikulak ez dira luzetaraka desplazatzen; gora eta beherako higidura etengabean dabiltza ordea. Energi kantitate handia pilatzen dute olatuek eta esaterako 3 m-koek 25-40 kW/m ekoizten dituzte.


Olatuen indarra energia elektriko bihurtzeko asmoa oso zaharra da eta adibidez, helburu hori lortzeko 350 patente desberdin egin dira Britainia Haundian 1890.az gero.

Patente gehienen atzean dagoen oinarria hau da: olatuak gorputz huts baten gainean presioa egiten du likido edo gas bat konprimatuz eta isurgai horrek turbina bati eragiten dio.

 

Proposatutako sistema gehienak ez dira piszina-saioen fasetik pasa.

 

Hala ere, salbuespenak egon dira; besteak beste Kaimeiko zentral esperimentala Japonian. Zentral hau, 80 x 12 m-ko almadia batez eta turbina bertikalez osatuta dago, sare elektriko japoniarrari 2 MW ematen dizkiolarik.

 

Azken aldi honetan bestelako egiturak probatzen ari dira olatuen energiaz baliatzeko. Norvegiako Bergen-en kostan eraikitako zentrala probatu dute.

Berori bertikala da eta olatuak azpitik sartzen dira. 0,5 MW edo 50 etxeren energia emateko gai da. Dena dela, 1990.ean ekaitz batek hondatu zuen.

 

 

Olatuen energia 

Energia hidraulikoa:

 
The power of water

 


Urtegietan bildurik dagoen ur-masa baten energia poptentziala erabiltzen da. Ur-masa hau erortzean, energia potentziala zinetiko bihurtzen da, turbinak mugiaraziz; turbina hauek energia zinetikoa elektriko bihurtzen dute. Oso energia iturri garbia da baina urtegien eraikuntzak oso inpaktu larriak eragiten ditu, ingurugiroan.

 

Zentral hidroelektriko baten funtzionamendua:

 

 

 

 

 

 

2.2- Hidrosferaren elika-baliabideak (itsasertzekoak):

Garrantzitsuena arrantza da; zonalde hauetan, bi arrantza mota bereizten dira, bajura-koa eta marisko bilketa.

 

a) Bajura-ko arrantza: zona neritikoan burutzen da, kostaldetik gertu, arrainontzi txikiekin, 10-12 marinelekin eta ihardunaldia 24 ordu ingurukoa izaten da; harrapatutako arrainak jsegituan saltzen dituzte azoketan.

Espezie desberdinetako arrainak, krustazeoak eta cefalopodoak arrantzatzen dituzte, nagusi.

Metodoak:

A- arrastakoa (arrastre), B- Inguratzekoa (cerco), C- Palangrea (Palangre).

 

 

b) Marisko bilketa: mareartekoan egiten den arrantza mota berezia da, moluskuak eta zenbait krustazeo harrapatzekoa. Espezierik garrantzitsuenak, almejak, txirlak, muskuiluak, berberetxoak, perzebeak (krustazeo cirripedoak) eta tellina (mediterraneoan)


c) Akuikultura

Akuikultura da uretako organismoak (landare zein animaliak) itxian hazteko teknika eta jardueren multzoa, ur geza, gazikara edo gazia erabilita. Helburua da uretako animali edo landareen ziklo osoa edo zikloaren zati bat kontrolatzea. Kontrol hori espeziei eta hazkuntza-bitartekoei ezartzen zaie.

 

Akuikultura da mundu osoan hazkunderik handiena izan duen elikagaien ekoizpen-sektorea: 1984az geroztik, urteko% 10 inguru. Muskuiluak, ostrak, erreboiloak, tilapiak, amuarrainak, olagarroak, espirulinak eta beste hainbat sistema erabiliz hazitako espezieen zerrenda handitzen ari da. Arrantza-tokiak gehiegi ustiatzeak, arrantza-produktuen kontsumoa handitzeak edo merkatu berriak bilatzeak, hala nola farmakologikoak edo energetikoak, potentzial handiko etorkizuna irekitzen diote sektore horri. Horretarako, funtsezkoa da ingurumena errespetatzen duen kudeaketa jasangarria.

 

Arrain-haztegiak inguruko akuario handiak dira. Instalazio horiek behar adinako teknologia dute ura zirkularazteko eta egoera onean mantentzeko, eta laborantzako espezieen hazkundea kontrolatzeko. Arrain-haztegiek beste sistemek baino inbertsio handiagoa behar dute, baina, trukean, askoz ere ekoizpen kontrolatuagoa eskaintzen dute, eta ez daude ingurune naturalaren aldaketen mende.

Landare eta animalia urtarrak batera ekoizteko sistema da. Sinbiosi hori aprobetxatzean, kostua eta ingurumen-inpaktua bereizita baino txikiagoa da.

 

Hazitako espeziearen habitata

a) Itsasoko akuikultura (ur gazia).
b) Kontinenteko akuikultura (ur geza).
c) Estuarioko akuikultura (ur gazikara).
 

Hazkuntza-teknika:

a) Tankeak
b) Kaiolak
c) Urmaelak
d) Txanelak

Hazitako espeziea:

a) Algikultura (makro-algak haztea)
b) Mitilikultura (muskuiluak haztea)
c) Ostrikultura (ostrak haztea)
d) Izkirakultura (otarrainxkak, izkirak eta antzekoak haztea)
e) Piszikultura (arrainak haztea)
d) Izokinkultura (izokinak haztea).

Intentsitate maila:

a) Akuikultura estentsiboa. 0-1 Tn/Ha/urte.
b) Akuikultura intentsiboa. 20-1000 Tn/Ha/urte.
c) Akuikultura erdi-intentsiboa. 1-20 Tn/Ha/urte.
 

 

Akuikultura Euskalherrian

 

 

2.3- Hidrosferaren Baliabide mineralak (eta harriak):

 a) Itsas-gatzak: Industrian eta sukaldaritzan erabiltzen den gatza, lurrinketaren bitartez, itsas uretatik lortzen da.Potasioa, Magnesioa, karbonatoak eta igeltsoak.Ongarriak: Nekazaritzan erabiltzekoak; fosforita eta apatitoa garrantzitsuenak izaten dira. Gatz potasiko eta kaltzio karbonatozko noduloak ere, ongarri bezala erabiltzen dira.

 

b) Beste Baliabide mineralak: Nodulo ferro-magnesianoak, nodulo ferro- cobaltikoak. Jalkin mineralak itsas-hondoko bolkanismoarekin erlazionatuta. Urrea, Titanioa eta Diamanteak (placer-rak).

 

Itsas hondoko baliabide mineralak

 

c) Harriak : hareak eta legarrak.

 

Baliabide mineralak hondo ozeanikoetan: kobaltozko zarakarrak (cobalt crust), manganesozko noduluak eta tximinea bolkanikoak (black smokers) nondik sulfuroak eta zenbait metalak jalkitzen baitira.


 

 

 

2.4- Aisialdia: 

Kostalde lerroan zeharko enpresa turistikoak, diru-sarrera apartekoa da estatuko ekonomian. Kirol-jarduera anitzak ere gara daitezke, itsasertzan (urpekaritza, surf-a …..).

 

 

2.5- Desalinizazioa, kontsumorako ur iturria (hiri eta nekazal kontsumoa):

 

Prezipitazio gutxiko eremuetan, desalinizazioa oso aukera ona da,kontsumorako ura eskuratzeko, iturri osagarri bezala.

Hartu behar dugu kontuan, naturan gatzgabetze-prozesua era naturalean gertatzen dela uraren lurrunketa prozesuan eguzkiaren energiarekin.

Munduko uraren gehiengoa ur gazia da. Beraz, ur geza nahiko garestia da eta horren ondorioz ur gazia geza bihurtzeko modu desberdinak asmatu dira. Gaur egun, urari gatza kentzeko teknika erabilienak bi taldetan banandu daitezke:

 

a) lurrunketa edo destilazio bidezko gatzgabetzea eta

b) alderantzizko osmosi teknika:Gaur egun gehien erabiltzen den sistema da, merkeena delako energetikoki eta inbertsio kosteak baxuak direlako. Mintz bidezko sistema erabiltzen da urari gatza kentzeko (ur gazia presionatuz mintz horren kontra), eta gaur egun ikerketak egiten ari dira mintz horiek hobetzeko. Ikusi ezkerreko animazioa.

 

 

Estatu mailan, 2004. urtetik aurrerantzean, 900 zentral inguru indarrean ditugu, 1,45 ·106 m3 /egun -eko gaitasunekin, horien %47-a itsas-ura lantzen dutenak eta gainontzeko %53-ak ur kresalakoak.

 

 

 

 

 

 

 

 

2.6- Garraiobideak: Betidanik, itsasoa Gizarteak eta Giza taldeak harremanetan jartzeko oso komunikabide ona izan da. Gaur egunean, itsas garraiobideek oso garrantzi handia dute, motela bada ere, oso merkea da eta aldibereko zama gaitasuna ere oso handia da.

Jarraian ikusten den irudiaren gainean click eginez, Marine traffic Global Monitoring orrian sar gaitezke:

 

 

 

3.- Atmosferaren baliabide energetikoak:

3.1- Energia eolikoa:

Parke eolikoak eraikitzen hasi zirenetik, abiadura finkoko aerosorgailuak erabili dira. Aerosorgailuek abiadura finko hori mantentzeko, haizearen indarraren arabera, palen inklinazioa aldatzen dute. Horrela, haizeak indar gehiegiz joz gero, palen bidez haizeari kontra egin eta abiadura mugatzen da.

Bestalde, haizeak emeki jotzen badu eta haize-errota abiadura mantentzeko gai ez bada, saretik deskonektatzen da. Bi kasu horietan, ez da haizearen energia guztia aprobetxatzen.

Orain, ordea, abiadura finkoko sorgailu horien ordez, abiadura aldakorreko sorgailuak hedatzen hasi dira. Aerosorgailu horiek abiadura ezberdinetara egokitzeko gaitasuna dute eta, horrela, ekoizten duten energia optimizatu egiten da. Euskal Herrian, hain zuzen ere, mota horretakoak dira parkerik gehienak, Elgeako parke eoliko ezaguna, besteak beste.

 

Aerosorgailuak

 

Aerosorgailuek hiru atal nagusi izaten dituzte: turbina, sorgailu elektrikoa eta kontrol-sistema. Atal bakoitzak bestearen segidan lan egiten du, elektrizitatea ekoiztea kate-lana baita. Lehenik, turbinak energia eolikoa mekaniko bilakatzen du eta, ondoren, sorgailu elektrikoak energia mekaniko hori elektriko bihurtzen du. Azkenik, lortzen diren tentsioa eta maiztasuna teorikoki lortu beharrekoetara hurbiltzen saiatzen da kontrol-sistema.

 

 

3.2- Energia Eguzki-termikoa:

Instalakuntza bakun baten bidez, ura edo beste likido bat (bero espezifiko handikoa) pasarazten da, instalakuntzaren hodi-sarea eguzkirantz orientaturik egonda.

 

Eguzki-irradiazioak, ura edo hodi-saretik dabilen likidoa berotzen da. Ispilu parabolikoen bitartez eguzki-argia bideratu eta puntu zehatz batean kontzentratzen denean, 500ºC ko tenperatura lor daiteke; tenperatura honekin industri-prozesuak edo ur-lurrinaren sorrera ahalbidetzen dira.

 

Einstein proiektua

 

 

 

 

 

 

3.3- Energia Eguzki-fotovoltaikoa:

Substantzia batzuek fotoien energia xurga dezakete, berauen elektroiak desplazatzen dituztelarik. Elektroi-isuri hau, korronte elektriko bat da. Energia fotovoltaikoa ez da kutsakorra, ingurugiroan oso eragin txikia dauka eta eguzki-plakak erresistentzia handikoak dira (gaur egun garestiegiak ere bai).

 

Instalakuntzaren kontrol sistemak oso sinpleak eta merkeak dira ( zentral nuklearretan edo beste zentral termikoetan oso kontrol sistemak konplexuak izaten dira).

 

Edozein eraikuntzaren gainean jar daitezke (plakak) adibidez: etxeen teilatuetan ….

Plaka hauek eragimena gero eta handiagoa da; lehendabiziko plakak, 70.ko hamarkadan merkaturatzen zirenak, %1 ko errendimendua besterik ez zeukaten.

Gaur egun, errendimendua %10 koa da eta datozen hamar urteotan %15-ra iritsiko dela espero dute.

 

2010.ko urtean, Nafarroan, 50 eguzki-baratze daude, 10.000 bazkideekin (diru-sarrera egin dutenak); dena den, energia mota honetan egindako inbertsio ekonomikoa auzitan jartzen da gaur egunean, esteka honetan ikus daiteken bezala:

 

 

 

 

EKIAN eguzki energía fotovoltaikoko parkea.

 

 

 

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.