| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LIZZ61

Page history last edited by Imarru 3 years, 4 months ago

Lurbarneko Sistemak: Geosfera.

 Egitura eta prozesuak.

 

 

1.- Geosfera. Definizioa, egitura :

1.1- Definizioa:

Lurra planetaren sistemen artean, bolumen eta masa handien dauzkan Sistema da. Honetaz gain, bere osaeran materialerik dentsoenak erabiltzen dira.

Lurra, Akrezio Hipotesiak dion bezala, duela 4.600 miloi urte eratu zen, espazioan zehar barreiatzen ari ziren partikula-elkartzetik abiatuta.

Erakarpen-indar grabitazional-ak eragin zituen partikulen arteko talkek eta elementu erradiaktibo naturaleen desintagrazioak beroketa handia sortu zuten.

Egoera honetan eta errotazio mugimenduak lagunduta, materialak berauen dentsitatearen araberako geruza desbedinetan ordenatu ziren:

  • Gasek, (arinenak) kanpoko geruza (gas-nahastura fisiko bat) osatu zuten, Atmosfera.
  • Tenperatura jetsi zenean, Atmosfera-ko ura egoera likidora pasatu zen eta lehendabiziko eurijausteak izan ziren; euri urak pilatuz joaten ziren neurrian Hidrosfera sortu zen.
  • Materialarik dentsoenek, Geosfera sortu zuten.

 

1.2- Egitura:

Irizpide kimiko-mineralogiko bat erabiltzen dugunean (hau da, material desberdinen dentsitatea eta haien osaketa kimiko-mineralogikoa, sakoneraren arabera), ondoko hiru unitate geokimiko handiak bereizten dira Geosferan (Eredu geokimikoa):

  • AZALA: Kanpoko edo gainazaleko geruza solidoa. Azal kontinentala, lodiagoa da (25-70 Km bitarteko zabalera) oso harri zaharrekin ( 4.000 milloi urtekoak?) Harri plutonikoak, bolkaniko eta sedimentarioak, metamorfizazio gradu desberdinekin aurki daitezke; oso heterogeneoa da. Azal ozeanikoa, finagoa da (6-12 km) eta gehienezko antzinatasuna 180 miloi urtekoa da. Mantutik sortu diren magma basaltikoz osaturik daude, nagusi. Zenbait zonetan, iragapen edo transizioko Azala deskribatu da; hirugarren Azal mota hau, Azal kontinentalaren luzapen eta labainketa grabitazional batetik sortzen omen da.
  • MANTUA: Erdiko zona da, 2900 Km-tara iristen da. Geruza honetan peridotitaren antza duten harriak omen daude, mineralak beraz, olibino eta piroxenoen antzekoak. Goi-Mantua ( 1000 Km-tara) eta Behe Mantua (2900 Km-tara) bereizten dira..
  • NUKLEOA: Barneko zona da, erdigunera iritsi arte (6.370 Km-tara). Kanpo-Nukleoa isurkorra da. Hemen daude materialarik dentsoenak, Burdina (Fe) eta Nikela (Ni) ugarienak izaten direlarik (Sideritoetan ikusten den bezala), burdin sulfuruoak ere egon daitezke ….

 

Baina, irizpide dinamiko bat erabiltzen bada (Geosfera-ko mugikortasun-unitateak) lau unitatez osatutako Geosfera agertzen zaigu (Eredu dinamikoa edo fisikoa):

  • LITOSFERA: Azalak (SiAl+SiMa) eta Goi Mantuaren A-geruzak osatzen dutena (Abiadura Gutxiko Kanaletik gainazalera). Litosfera Ozeanikoa meheagoa da SiAl geruzarik ez baitu; Litosfera Kontinentala zaharragoa da.
  • ASTENOSFERA: Litosferapean kokatzen da. Uhin sismikoen abiadura murrizten da zona honetan; honek suposatzen du isurkortasun maila nahiko handia dela. Geruza honen zabalera, mugak eta bertako zirkulazioa gaur egunean hauzitan dauden aztergaiak dira. Azalpen klasikoetan, hemen kokatzen dira konbekzio ganbarak: materiala egoera solidoan badago ere, daukan plastikotasun eta isurkortasunari esker, bero fluxuak eraginda, fluxu-sistemak sortzen dira, "konbekzio ganbarak". Astenosfera-ko korronteek, gaineko Litosfera solidoa apurtu (Plaka Litosferikoetan) eta mugiarazten dituzte. Gaur egun, geologo batzuren eritziz, azpiratze zonapetan Astenosfera 2.900 km-tara iristen da (Kanpo Nukleoraino, Gutemberg etenuneraino) eta zirkulazioa eredu kaotiko baten bitartez azaltzen dute, urak irekiten hasten denean egiten duen mugimendu edo fluxuak bezalakoak.
  • MESOSFERA: Astenosferapean dagoen Mantua da. Batzuek hemen jartzen dute beste bigarren zirkulazio sistema (Konbekzioa), kanporantz beroa garraiatzeko.
  • ENDOSFERA (Nukleoa edo Gunea): Izen bereko unitate geokimikoarekin bat dator. Ikuspuntu dinamikotik, Kanpo Nukleoa isurkorra denez gero, beste konbekzio sitema bat omen du.

 

   

 

 

Egitura eta Eredu Dinamikoa iruditan:

 

 

Geosferan, (Plaken Tektonika Teoriak azaltzen duen arbera) Lurbarneko bero-fluxu bat indarrean dabil, gunentik espaziorantz. Bero-garraio hau mekanismo desberdinez egiten da:

 

a) Konbekzioz garraiatzen da Nukleotik Mesosferara, Mesosferatik Astenosferara eta Astenosferatik Litosferara.

b) Litosferan zehar kondukzioz egiten da.

c) Atmosferan Zehar (espaziorantz) irradiazioz (Infragorriko uhinen bitartez, gorputz bero guztiek egiten duten bezala).

 

 

 

Konbekzio-korronteen irudikapen klasikoa: 

 


Konbekzio eredu konplexuaren irudikapena. 

Sare konbektiboak ez dira erregularrak eta ez dira simetrikoki antolatzen (urdinez, beherako korronteak eta horiak, goruntz doaz).


 

Ziklo Geodinamikoaren motore edo eragilea, beraz, Bero-garraioa da.

Lurbarnetik espaziorantz doan bero-fluxu hau, ez da berdina gainazaleko puntu guztietan. Zonalde tektonikoaren arabera (ertz dibergenteetan handiagoa da) eta gainazaleko harri motaren eroankortasun termikoaren arabera balio bat edo beste har dezake.

Satelite-sareren bidez (teledetekzioa) bero-fluxuko mapak egiten dira, planetaren gainazaletik igortzen den energia termikoa agerian utziz.

Bero fluxu hau energia Geotermikoaren oinarria da (Adibidez ,Islandian ).

 

 

2.-Geosferaren Dinamika:

Geosfera es dago geldirik; denboran zehar aldatuz joan da eta aldatzen jarraitzen du.

Aldaketa hauek, gainazalean nabarmentzen dira.

Eraldatzen ari den edozein Sistemak energia iturri bat behar dute. Lurraren Geosfera-k bi energia iturri dauzka:

  • Barneko energia iturria: eratu zeneko akrezio-beroketak eragin zuena eta, elementu erradiaktibo naturalen desintegraziotik sortzen dena (hau da garrantzitsuena).
  • Kanpoko energia iturria: Eguzki-energia eta Grabitazio-energia (espaziotik mugitzen ari delako, beste gorputz zerutarren artean eta batera).

 

Indarrean ari den energia-iturriaren arabera, burutzen diren prozesu eta aldaketak desberdinak dira, horrela Kanpo Prozesu Geologikoak eta Barne Prozesu Geologikoak bereiztuko ditugu.

Bi kasuetan, Lurraren gainazalean erliebe-aldaketak suertatzeaz gain, beste produktu eta substantzia batzuk agertzen dira; hauek, Soziosferan eta Teknosferan Baliabide Naturaltzat jotzen ditugu.

Batzutan ere, prozesu geologiko hauek intentsoegiak edo maiztasun handiegirekin gertatzen direnean, arrisku askoren kausa izaten dira eta kalte eragin dezakete (Ikusteko Arriskuak Unitate Didaktikoan).

 

2.1- Barne prozesu geologikoak:

 

Gogoratzeko: Plaka Tektonikoen arteko muga motak

 

Elkar urruntzen direnean : Ertz dibergenteak.

 

 

 


Aurrez aurre talka egiten ari direnean : Ertz konbergenteak.

 

 


Albotik irristatzen direnean: Transformazio ertzak.


 

 

2.2- Kanpo prozesu geologikoak:

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.