| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LIZZ54

Page history last edited by Imarru 3 years, 4 months ago

Biodibertsitatea

 

 

1.- Biodibertsitatea:

E.O. Wilson entomologoak, 1966.ko urtean “biodibertsitatea” hitza erabili zuen lehenego aldiz, dibertsitate biologikoari buruzko berak egindako txosten batean.

Harrezgeroztik, terminu hau arlo zientifikotik eremu publikora pasatu da, garrantzi handiko ingurumen-arazo baten protagonista bezala.

Zer da Biodibertsitatea?: ....“Edozein jatorriko organismo bizidunen aniztasuna eta aldagarritasuna, ekosistema lurtarrak eta itsastarrak barne, eta beste ekosistema urtarrak eta berauen konplexu ekologikoak; espezie barneko aniztasuna, espezie desberdinen arteko aniztasuna eta ekosistemen artekoa sartzen dira “biodibertsitatea” terminuaren barruan”....

 

1.1- Biodibertsitatea neurtzeko, indize edo funtzio matematiko desberdin batzu erabiltzen dira; ezagunenak, hauek dira:

 

 

1.2- Biodibertsitatearen osagaiak:

Gaur egun 1,7 miloi espezie bizirik identifikatu eta deskribatu dira gure planetan (gutxi gora behera).

Dena den, Robert Mayr-ek esanda, …”ez dakigu zenbat espezie desberdin dauden; zientzilari askoren arabera, guztira, 5 miloi espezietik 50 miloira bitarteko zenbakia litekeena da” …

Ezagutzen diren espezieen %85-a lurtarrak dira eta talderik aberatsena Artropodoak dira.

Baina taxoi-kopururik handiena ozeanoetan aurkitzen da (mota, familia …). Ozeanoak dira gutxien ezagutzen diren ekosistemak eta espezie berriak aurkitzeko aukerarik handien ematen dutenak.

 

Biodibertsitatearen antolamendu taxonomikoa, Mayr –ren arabera (1990).

 

 

Eredu taxonomiko honetan bi Jabetza, hiru azpijabetza eta hiru erreinu bereizten dira, Taula honetan ikusten den bezala:

 

 

1.3- Bioaniztasunaren jatorria: Hipotesi nagusiak.

 

Teoria sintetikoa

 

Puntualismo, "Oreka puntuatu"ko edo "Aldizkako Oreka"ko Teoria

 

Neodarwinismo ere esaten zaio.

Darwinen teoria nagusiak jasotzen ditu, genetikak ekarritako ezagutza berrien argitara berriro aztertu eta osaturik. Bilakaeraren teoria dagaur egun nagusia zientzialarien artean.

Teoria honek bi zutabe ditu:

a) populazioen bariazio genetikoa, eta

b) ugaritasun horretan eragiten duen hautaketa naturala.

 

Bariazioa da bilakaeraren oinarria. Bi bariazio mota dira: giroak eragindako bariazioak (Lamarckek zioen organoen erabiltze eta ez erabiltze hura), eta jatorri genetikoa duten bariazioak. Azken horiek dira, genetikoak alegia, bilakaerari ardura zaizkionak, horiek baitira ondorengoei transmitituko zaizkienak.

 

Mutazio genetikoak dira bariazio heredagarriaren lehen iturria.

Horien gainean beste mekanismo batzuek eragiten dute, bariazio hori asko areagotzen dutenak.

Mekanismohorien artean batzuk aipa daitezke, hala nola migrazioaknoraez genetikoa, etab., eta, batez ere, sexu bidezko ugaltzea, zeinak, meiosiaren eta ernalketaren bitartez, diren forma guztiak konbinatzen baititu, eta mugagabe zabaltzen ugaritasuna. Indar horiek normalean zoriaren arabera jokatzen dute, ez baitago indar jakinik mutazioak zentzu baterantz edo besterantz bideratuko dituztenik.

 

Neodarwinismoaren zuhaitz ebolutiboa

 

Teoria honen arabera, Bioaniztasunaren sorerra prozesu geldojarraia eta pilatzaile bat izaten da, konplexutasun-maila hazkorrekoa.

Eredu honen arabera, Biodibertsitate-sorrera honek bilakaera jerarkiko bat aurkezten du: joera ebolutiboak gero eta organismo konplexuagoak eta aurreratuagoak sortzen baititu.

 

Ikuspegi Jerarkikoaren zenbait adibide, ondoko adierazpenetan:

a) ....gero eta modernoagoa, gero eta perfektoagoa...

b) ... Onenek bizirauten dute..... (erne! hau argudio zirkular bat da: Nortzuk dira onenak? biziraundu dutenak. Eta nortzuk biziraundu dute? Onenak).

c) .... Diseinu biologiko askoren desagertzearen kausa berauen baitan dago, gaitasun edo perfektotasun ezarengatik ...

Puntualismo edo Oreka puntuatuko edo Aldizkako Orekako Teoriaren arabera (Stephen Jay Gould ,irudian, eta Eldredge) prozesu ebolutiboan eta biodibertsitate-sorrerako prozesuetan bi aldakuntza-maila bereiztu behar dira:

 

a) Makroeboluzioa:

Phylum edo gorputz-diseinu mota batetik beste batera pasatzeko jauzia da.

Phylum mailako aldakortasuna adierazteko Paregabetasun hitza asmatu dute.

Paregabetasuna (Disparidad) gorputz-diseinu berriak sortzeko ahalmena da. Kambriarrean suertatu zen Paregabetasun handieneko aldia; Metazoo-phylum gehienak miloi urte gutxitan agertu ziren, gaur egun bizi direnak baino askoz gehiago, eboluzioaren bidean galdu direnak (iraungitze prozesuetan).

Teoria Sintetikoak ezin du argitu Big Bang biologiko kambriarraren kausa, ezta phylum-en arteko bilakaera.

Kambriarra-tik egunarte, paregabetasuna murriztuz joan da, gero eta phylum kopuru txikiagoa baitago.

Phylum desagertzearen eragile nagusiak iraungitze prozesuak izan dira (irudian, iraungitze prozesu nagusiak):


Hautespen Naturalak oso protagonismo txikia izan du Makroeboluzioan; onenen arrakasta baino, iraungiketa batean bizirauteko zoria (zoriona, jakina) da aldagairik garrantzitsuena (honi deitzen zaio gertagarritasuna edo contingencia).

Ez dago ikuspegi jerarkikorik, Neodarwinismoan bezala.

Ordobiziarratik ez da agertu metazoo phylum berririk (diseinu biologiko berririk).

Beraz,

Paregabetasuna murriztuz doa.

 

Krisi biologikorik larriena, Permo-Trias ekoa izan zen (-240 m.u.); beste batzuk, Ordobizikoaren bukaeran (-440 m.u.), Devonikoaren amaieran (-365 m.u.), Triasikoaren amaieran (-145 m.u.) eta Kretazeoaren amaieran (-65 m.u.) .

 

b) Mikroeboluzioa.

Gorputz-diseinu baten barneko aldakortasuna adierazten du. Beste terminu bat asmatzen dute, gaitasun hau azaltzeko: Dibertsitatea.

Dibertsitatea (Diversidad) phylum zehatz batean familia eta espezie aniztasuna sortzeko gaitasuna.

Mikroeboluzioaren motorea azaltzerakoan ontzat jotzen dute Teoria Sintetikoaren baieztapenak. Laburtuta:

Dibertsitatea handiagotuz doa (biziraundu duten bizidun-talde edo phylum-en barnean)


Oreka puntuatuaren zuhaitz ebolutiboa: Manton-en belardia

 

 

 

1.4- Espezie-dibertsitatea:

Ikusi dugun bezala, biziraundu duten phylum-etan, espezie kopurua, dibertsitatea , areagotuz joan da eta gaur egun, gehienezkoa dela esan daiteke. Baina, UICN aren arabera (Union Internacional para la Conservacion de la Naturaleza) biodibertsitatearen krisia (krisi berria) hasia da; elkargo horrek, krisi honen abiapuntu bezala, 1600.ko urtea hartu dute.

Herrezgeroztik iraungitu diren espezieak, iraungitze naturalaren erritmo handiago batekin desagertzen omen dira.

Kalkulu baikorrenen arabera, urtean 30.000 espezie iraungitzen dira. Honi deitzen dioteseigarren iraungitze-prozesua. Iraungitze honen eragileren artean, gizakiaren iharduereek protagonismo eta garrantzi handia izaten dituzte

 

1.5- Espeziea: kontzeptu biologikoa

Antzeko ezaugarriak izan eta ondorengo ugalkorrak emanez, elkarrekin gurutzatuahal diren indibiduoen multzoa da espeziea.

Horrela hartuta, definizio hau sexu bidezko ugalketa duten espezieei (gehienei) aplikatu ahal zaie. Salbuespena, bakterioek bezala ugalketa asexuala duten espezieak izango dira.

 

1.6- Espeziazioa:

Lehendik dauden espezieetatik abiatuta, beste espezie berri bat sortzen duen prozesuari espeziazio esaten zaio.

Espeziazio motak:

Espeziazio alopatrikoa (geografikoa)

 

Espeziazio lasterra edo kuantikoa

 

Prozesu motela eta mailakakoa izaten da.

Eremu zabalean bizi den mota bat baldin bada, erraz bereiziko dira geografia hesiek (mendi, ibai, itsaso eta abarrek) banaturiko populazioetan.

 

Populazio horiek giro desberdinen eraginpean biziko dira, eta horrekegokitze mota desberdinak sorraraziko ditu organismoetan, eremuen arabera.

 

Hesiek populazioen arteko gene trukea eragotziko dute, eta aldeak gero eta handiagoak izango dira. Milaka edo milioika urte igaro ondoren, populazio horietako batzuetan ugalketa bakartzeko mekanismoak agertuko dira, mota desberdinen sorrera ekar dezaketenak.

 

 

 



Sinpatrikoa ere deitu izan zaio Lurralde berean bizi diren populazioetan gertatzen baita , banaketa geografikorik gabe.

 

Bakartasun mekanismo batzuk gutxi-asko bat-batean agertzen dira, eta mota bereko taldeen arteko gurutzaketak eragozten dituzte. Adibidez, emeak erakartzeko estrategia desberdinengatik, argiarekiko edo tenperaturarekiko zaletasunagatik ......

Mekanismo horiek banako bakar batean ager daitezke, eta banako hori gai izan da mota berriko populazio bat sortzeko.

 

Espeziazio mota hau animalietan urria bada ere, landereetan ez da arraroa Poliploidia eta Hibridazio prozesueei esker.

Poliploidia angipospermo mota askoren eragiletzat hartzen den mutazioa da, angipospermo landuen eragiletzat batez ere.

Landare horietako gehienak tetraploideak izaten dira (Animalietan, berriz, oso gutxitan gertatzen da, sexualitate berezia dutenetan bakarrik hain zuzen ere: partenogenesia, hermafroditismoa, etab.)

 

Poliploidian, bi edo hiru belaunalditan sor daiteke mota berri bat; alopoliploidia izaten da gehienetan. Gogoratu behar da AAeta BB izendatuko ditugun bi kromosoma sail dituzten bi mota diploide gurutzatuta, ondorengo hibrido diploide bat emango dutela (AB), antzua. Batzuetan hibrido horrek bere kromosomak autobikoizten ditu, eta AABB tetraploidea bihurtzen da, eta haren ondorengoek autoernalketa bidez landare emankorrak dituen populazio bat sor dezakete. Tetraploide hori, jakina, ez da gai izaten bere arbasoen tankerako motekin gurutzatzeko, eta, hortaz, mota berritzat hartzen da.

Espeziazio mota honi mota artekoa ere esaten zaio. Autopoliploideen kasua ikusi da jada mutazioetan.

 

 

1.7- Ekosistema-dibertsitatea:

EkotonoakBiosferan dauden ekosistema desberdinen arteko transizio eta ukipen-zonak dira.

 

Ekotonoetan, ingurugiroak eragiten duen hautespen-presioa oso handia da eta espeziazio-prozesuak sustatzen ditu.

Biodibertsitatea eta espezie-aniztasuna oso handia izaten da, aldameneko ekosistemetan baino.

 

Lehia interespezifiko eta intraespezifiko handiko zonak dira eta espezie berriak sortzeko prozesuetan puntako protagonismoa dute.

 


 

 

 

 

 

 

 

1.8- Zergatik galtzen ari da Biodibertsitatea?:

  1. Eragilea: Ekosistemen kutsadurazatiketa eta hondamendia.
  2. Eragilea: Espezie batzuren zuzeneko ustiapenagatik.
  3. Eragilea: Ekosistemetan ezohiko espezien ezarpena (espezie exotikoak, inbadatzaileak, kanpotik ekarriak).

 

 

 

 

Espezie inbadatzaileak,  Penintsula Iberikoan.

Espezie inbaditzaileak

 

 

 

2.- Zer egin dezakegu bioaniztasuna baesteko?:

2.1- Basoen alde

  • Paper birziklatua eta papera alde bietatik erabili eta kloroz zuritutako paperik ez kontsumitu. Paper birziklatua erabiltzea bultzatu eskolan, bulegoan, guraso elkartean, bizilagun edo kontsumitzaileen elkartean, GKEan,, sindikatuan....
  • Erabili eta botatzekoak diren paperezko gairik ez erabili, adibidez paperezko edalontzi eta plater, edontzi-azpiko, kafe-iragazki, zelofanezko poltsa eta antzekoak (erosketak egitean, etxetik eraman daitezke aurreko aldian ekarritako poltsa).
  • Saiatu enbalaje eta oparitarako paper larregi ez erabiltzen.
  • Fotokopiak eta paperak erabili berriro zikineko lanetarako.
  • Papera bildu eta edukinontzietara bota. Etxean ezezik, baita bulego, eskola eta lantegian ere. Kontuan izan behar da tetrabrika, faxaren paper termikoa eta argizaria edo plastikoa duen papera ez direla birziklagarriak.

2.2- Inguruneko bioaniztasunaren alde:

  • Ez erosi kloro edo bromozko gasa duten produkturik (CFC, HCFC, metil-cloroformo, metilo-bromuroa) ozonoa hondatzen baitute.
  • Hozkailu edo izozgailu berria erosi behar baduzu, ahal dela erosi greenfreeze teknologia darabilena.
  • Ez erabili aire egokiturik. Ingurugiroa guztiona da eta hori errespetatuz freskatzeko, sabaiko haizagailuak edo lurrinketa edo zurgapen bidezko sistemak erabil daitezke.
  • Etxeetan ez erabili apar sintetikozko isolatzailerik. Horien ordez isolatzaile naturalak erabil litezke: arlita, arliblock, perlita, mea-artilea, kortxoa, legarra.
  • Ur, nitrogeno, gas karboniko edo argoizko oinarria duten su-itzalgailuak erabili, bestelako gasa dutenak erabili beharrean.

2.3- Itsasoetako bioaniztasunaren alde:

  • Hautaketazko arteak baliatuz harrapatutako espezieak kontsumitu, eraso txikiagoa eragin eta gutxiago agortzen baitute itsasoa.
  • Eskatu informazioa espezie bakoitzarentzat ezarritako gutxieneko neurriaz. Legeak ezarritako neurria betetzen duen arrain freskoa kontsumitu. Ez erosi "arrain txikitxorik".
  • Erabili bezero izateak ematen dizun boterea arrain gazteegirik edo hautazkoak ez diren artean erabiliz harrapatutako espezierik sal ez dadin.

2.4- Faunaren bioaniztasunaren alde:

  • Ehiztari edo arrantzalea bazara, bete jarduera horiek arautzen dituen legeria.
  • Sasoiz kanpo ez ehizakirik jan, haztegiko espezieak ez badira behintzat.
  • Orekaren mugan dauden animaliekin (lanpernak...) arretaz jokatu.
  • Animalia dendetako edo bestelako bideetatik egiten diren animalia babestuen salmentak salatu.
  • Ez ukitu animalien ingurunea eta errespetatu zulo, habia, aska eta abarrak.
  • Errespetatu baso, zelai eta hondartzak eta ez utzi zaborrik edo han izan garela erakusten duen bestelako arrastorik.

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.